Artxiboa: 2017 5

Belarriak goxatzeko, Eztarri Urratuak

Uztarria.eus | 2017-05-31 : 19:32 | Kultura

Bigarrengoz igoko da bihar, ekainak 1, oholtzara Eztarri Urratuak taldea. Iratz Uranga (Azpeitia, 1998), Gaizka Arrue (Azpeitia, 1998) eta Julen Hidalgo (Azpeitia, 1998) dira taldea osatzen duten gazteak, eta Ekizarekin elkarbanatuko dute biharko agertokia. Sanjuandegiko festen barruan eskainiko dute zuzenekoa, 22:00etan hasita. Kontzerturako azken entsegua egin aurretik solasean aritu dira Uztarria.eus-ekin, Gaztetxean.

 

Sanjuandegi eta Etxebeltz-Izarra lotuko dituen obren inguruko azalpenak emateko batzar irekia egingo du Udalak

Uztarria.eus | 2017-05-31 : 18:00 | Hirigintza

Ekainaren 7an, asteazkenez, egingo dute batzarra, udaletxeko 5. solairuan. Bertan azalduko dute zein diren Udalaren asmoak Sanjuandegi eta Etxebeltz-Izarra lotuko dituen zubiaren eta Sanjuandegiko autobus geltokiaren inguruan. Aurreratu dutenez, zubia eta inguru horretako urbanizazio lanak "aste gutxiren buruan" amaituko dituzte.

 

Urrezko Aizkolari Banakako Txapelketako finala jokatuko da igandean, Izarraitz pilotalekuan

Uztarria.eus | 2017-05-31 : 14:24 | Kirolak

Atutxa II.a, Iker Vicente, Mugertza II.a eta Jon Rekondo lehiatuko dira igandeko urrezko finalean. Antolatzaileek esan dutenez, "aizkoraren festa" izango da igandekoa, gazte mailako zein emakumeen mailako finalak ere izango baitira. 12:00etan hasiko da aizkora jaialdia, eta sarrerak ordubete lehenago jarriko dituzte salgai leihatilan, 25 eurotan. EITBk zuzenean eskainiko du saioa. 

 

Bihar izango da Sanjuandegiko Barraka Eguna

Uztarria.eus | 2017-05-31 : 14:59 | Festak

17:00etatik 21:00etara bitartean buelta bakoitzeko euro bat ordainduta barraka guztietan ibiltzeko aukera izango dute haur eta gaztetxoek.

 

Parte hartze handia eta eztabaida mamitsuak, Taibok Sanagustinen eman zuen hitzaldian

Erabiltzailearen aurpegia Elkar-ekin | 2017-05-31 : 13:15 | Gizartea

Hitzaldi ederra eman zuen atzo, hilak 30, arratsaldean Carlos Taibok Sanagustin kulturgunea, eta are ederragoa ...

Zazpigarren kontinentea

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Borda | 2017-05-31 : 12:38 | Iritzia

Hurritz, oraintxe ikusi dut telebistan ozeanoetako ur lasterrek plastikoa hartu eta itxaso barrura garraiatzen dutela, urrun haietan pilatuz mila koloretako uharte nabarrak osatu arte.

Santanderrera ibilaldia antolatu du Baigerak

Uztarria.eus | 2017-05-31 : 12:24 | Aisia

Ekainaren 15ean izango da ibilaldia. Izen-ematea ekainaren 1etik 12ra egongo da irekita Baigera Ieko bulegoan, ohiko ordutegian. 

 

Inkestan galdera berria: 'Nola antolatzen dituzu oporrak?'

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! | 2017-05-31 : 12:07 | Uztarriaeus

Uztarria.eus-ek galdera berria jarri du inkestanNola antolatzen dituzu oporrak? Horri buruzko orain arteko emaitzak, hemen.

Itsasiko gaztetxoek dantza emanaldia eskainiko dute zapatuan

Uztarria.eus | 2017-05-31 : 11:20 | Kultura

Dantzari gazteek ikasturtean zehar ikasitako hainbat euskal dantza oholtzaratuko dituzte Sanagustinen. 

 

Transexualitatea, lehen pertsonan

Uztarria.eus | 2017-05-31 : 11:18 | Gizartea

Xabier Lozanok hitzaldia eskaini zuen atzo, asteartea, Sanjuandegiko Txiko Txoko ludotekan, eta bertan txikitatik orain arteko bizipenak elkarbanatu zituen hitzaldira hurbildu zirenekin. 

 

Festak antolatzeko batzar irekia egingo du Marea Arroxak asteartean

Erabiltzailearen aurpegia Haujijijai Batzordea | 2017-05-31 : 10:57

Ekaina ate joka dago. Behin ekainean murgildutakoan, berehala sartzen gara uztailean, eta konturatzerako sanferminak ospatzen ari gara. Saninazioak ere uste baino azkarrago iristen dira. 

Horregatik, Marea Arroxa martxan hasteko garaia ...

'Ignacio de Loyola' filmaren aurrestreinaldia egingo dute Loiolako Basilikan ekainaren 6an

Uztarria.eus | 2017-05-30 : 19:30 | Kultura

Filmaren aurkezpenean izango da haren protagonista Andreas Muñoz. Filipinetan egin zuten filma iaz, eta datorren ekainaren 16an iritsiko da pelikula zine aretoetara.

 

Metrobi

Erabiltzailearen aurpegia Txetxu Urbieta | 2017-05-30 : 18:38 | Iritzia

Esan nizuen. Gure herriko haizearen norabidea aldatu egin da. Izan ginenak izatera iristea kostatu egingo bada ere, gazteei esker, herria, poliki-poliki, lur planetan dagokion lekua eta tokia berreskuratzen ari da. Urte tristeak eta grisak amaitu dira, berriro bizipoza gosaltzen ari gara; gu geldituko gaituen ama guztien bonbarik ez da ez sortu eta ez sortuko. Gelditzekotan ere epe laburrerako izango da. 

130 lagun prest, Azpeitia-Hazparne ibilbideko azken etaparako eta Hiru Zango egunerako

Uztarria.eus | 2017-05-30 : 17:32 | Aisia

Berriro jarri dituzte salgai Hiru Zango egunera joateko txartelak Lagun Onak Mendi Bazkunaren tabernan. Agortu bitartean egongo dira eskuragarri. Kurutxetako Bordan ospatuko da Hiru Zango eguna, eta bertan parte hartzeko bi aukera izango dira. Alde batetik, Azpeitia-Hazparneren azken etapa (Kanbo-Hazparne) egin ostean festara batuta, eta bestetik, Hazparnetik Kurutxetako Bordara oinez joanda.

 

100 urte bete ditu Basilio Urbistondo gudariak

Uztarria.eus | 2017-05-30 : 16:05

Gaur, maiatzak 30, 100 urte bete ditu Basilio Urbistondo gudari urrestildarrak. Eguerdian eguneko zentroan zoriondu dute Eneko Etxeberria alkateak, Estitxu Elduaien alkateordeak, zentroko kideek eta senitartekoek.

1936ko gerra hasi zenean ...

Xabier Alberdi 'Beltza' izango da Lagun Onakeko kirol zuzendari berria

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea | 2017-05-30 : 15:36 | Kirolak

Lagun Onak Futbol Taldeal kirol zuzendari berria du: Xabier Alberdi 'Beltza'. Joan den martxoan aurkeztu ...

Azketa Ahots Taldeak disko berria aurkeztuko du ostiralean

Uztarria.eus | 2017-05-30 : 13:44 | Kultura

Sanagustin kulturgunean izango da aurkezpen kontzertua, 20:30ean hasita. Azpeitiarrez gain, Azketaren diskoaren aurkezpenean Ordiziako Oroith Abesbatza ere izango da. Azpeitiko taldeak adierazi duenez, "ilusio handiz aurrera eramandako proiektua" da ostiralean aurkeztuko dutena.

 

Arimaren isla margolanetan

Uztarria.eus | 2017-05-30 : 13:16 | Kultura

Mihisearen aurrean biluzten den margolaria da Mai Vazquez-Domenech (Azkoitia, 1966). Oraingoan, bere barneko sentimenduak eta arimaren espiritualtasuna irudikatu ditu Atman izenarekin bildu dituen hamaika margolanetan. Artista azkoitiarrak teknika mistoa erabilita, akrilikoarekin oihalaren gainean sortutako lanak ikusgai izango dira ekainaren 1etik 16ra, Sanagustin kulturgunean.

 

III. Xake Txapelketa Herrikoia jokatuko da zapatuan

Uztarria.eus | 2017-05-30 : 11:12 | Kirolak

Txapelketa 10:30ean hasiko da, Sanjuandegiko Jose Antonio Arregi plazan.

 

"Etxerako bidean aske, ez ausart" izateko aldarrikatu dute Sanjuandegin

Uztarria.eus | 2017-05-30 : 11:11

Azpeitian, Sanjuandegiko festen barruan, Ume Bihurrien Eguna ospatu zuten larunbatean. Haurrek askotariko ekintzak izan zituzten egun osoan zehar, eta besteak beste murala margotu zuten igerileku atzeko horman, Etxerako bidean aske ...

Emaitzak: 275 | Orriak: 1 2 3 4 ... 11 12 13 14