Artxiboa: 2017 4

Joxe Aierberen marka hautsi du Xabier Orbegozo 'Arria V'.ak

Uztarria.eus | 2017-04-30 : 13:48 | Kirolak

Errezildarrak 2 ordu, 9 minutu eta 27 segundo behar izan ditu 20 kana erdiko enbor ebakitzeko eta 20 kilometro korrika egiteko. Horrenbestez, Aierbek duela 41 urte egindako denbora baino 12 segundo gutxiagotan bukatu ditu lanak Arria V.ak. Guztira, 6.000 euroko saria eskuratu du errezildarrak. 

 

Iker Urrestillak irabazi du XXVI. Herriko Amuarrain Txapelketa

Erabiltzailearen aurpegia Ollagorra Ehiza eta Arrantza Elkartea | 2017-04-30 : 16:52 | Kirolak

24 arrantzalek hartu dute parte Ollagorra Elkarteak antolatutako txapelketan. Eguraldiak lagundu ez badie ere, ederki pasatu dute gaztetxo guztiek. 

 

Aritz Kortabarriak eta Oihana Azkorbebeitiak irabazi dute XIII. Izarraizko Mendi Lasterketa

Uztarria.eus | 2017-04-30 : 17:50

Aritz Kortabarria arrasatearrak (01:59:11) eta Oihana Azkorbebeitia abadiñoarrak (02:14:52) irabazi zuten atzo, zapatua, jokatu zen XIII. Izarraizko Mendi Lasterketa. Izatez, 01:49:11 denbora egin ...

Gitarra taldeko eta Kantu Jirako kideek emanaldia eskaini dute Sanagustin kulturgunean

Uztarria.eus | 2017-04-30 : 13:16

Asteburu Musikalen barruan lehenengo zita izan da gaur, igandea, Sanagustin kulturgunean, 12:30ean hasita. Gitarra taldeko kideek eta Kantu Jirako lagunek eskaini dute emanaldia, eta dozenaka lagun izan dira kulturgunean ...

'Katalina de Erauso' pastoraleko kideak Azpeitian izan dira bisitan

Uztarria.eus | 2017-04-30 : 16:30 | Kultura

 

Baionako Katalina de Erauso pastoraleko 150 bat kide Azkoitian eta Azpeitian izan ziren atzo, zapatua, Sahatsa dantza taldeko kideekin batera. 12:00etan, harrera egin zieten Azkoitiko Intsausti Jauregian. Harrera ekitaldiaren ...

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Jabier Lazkano: "Larrutu egin gintuzten aztarnategi bat topatzeagatik futbol zelaian"

Berria | 2017-04-30 : 16:47 | Gizartea

Igandeetan lurrera edo lur azpira begira ibili da Lazkano azpeitiarra 40 urtez. Inoiz kobratu gabe, amateur, zale, baina hutsik egin gabe ibili da Euskal Herriko historiaurreko gizaki eta animalien aztarnarik bikainenetako batzuk topatzen. 'Berria' egunkarian elkarrizketatu dute Lazkano.

 

Ionek eta Otaegik irabazi dute VII. Sagardoaren Txapelketa

Uztarria.eus | 2017-04-29 : 18:51 | Kirolak

Urrizaren eta Azpirozen aurkako finala 37 eta 40 irabazi dute azpeitiarrek gaur, zapatua, Hernaniko Galarreta pilotalekuan.

 

Soreasu jendez goraino, Manolo Urbietaren doinuekin jantzitako 'Pupu eta Lore haizearen herrira' ikuskizunarekin

Uztarria.eus | 2017-04-29 : 18:26 | Kultura

 

Jendetza hurbildu da gaur, apirilak 30, Soreasu antzokira, Pupu eta Lore haizearen herrira ikuskizunaz gozatzera. 17:00etan hasi da ikuskizuna, eta ez da musikarik eta dantzarik falta izan ordubete inguru ...

»» Ikusi argazki guztiak (23)

Herriko gazteenak ere mendian

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Mendi Bazkuna | 2017-04-29 : 16:50 | Kirolak

Herriko ikastetxeetako gaztetxoenek mendi irteerak egin dituzte gaur Eskola Kirolaren baitan. Benjaminak(LH3 eta LH4 ...

Hainbat eragilek ostegunean Burni enpresan izan zen lan istripua salatu dute

Uztarria.eus | 2017-04-29 : 12:40 | Gizartea

Ohar bateratua kaleratu dute Azpeitiko Gaztetxeak, Ernaik, LABek eta Sortuk, eta babesa adierazi diote zauritutako gazteari nahiz haren ingurukoei. "Zoritxarrek, eguneroko ogi dira lan ezbeharrak, heriotzak, gaixotasunak eta abarrak. Eta ez gaitezen nahastu, guzti honek ez du etenik", esan dute Azpeitiko eragileek.

 

Emakumeen kirol erronka egingo dute maiatzaren 27an, plazan

Uztarria.eus | 2017-04-28 : 19:13 | Gizartea

Emakumeen Mahaiak eta Emakumeen Txokoak antolatuta, emakumeen kirol erronka egingo dute maiatzaren 27an, Azpeitiko plazan, 12:30ean hasita. Herriko emakumeek ez ezik, Hazparnekoek eta Arrasatekoek ere hartuko dute parte, besteak ...

Ekain Ibarguren, 'Lore': "Biharko ikuskizunak umorea baino heziketa du oinarri"

Uztarria.eus | 2017-04-28 : 18:48 | Kultura

Pupu eta Lorek Haizearen herrira ikuskizuna eskainiko dute bihar, 17:00etan hasita, Soreasu antzokian. Ekain Ibargurenek (Azpeitia, 1996) hezurmamitzen du Lore, eta rol horretan herrian arituko den aurreneko aldia izango da biharkoa. "Urduri" dago Ibarguren; izan ere, badaki bihar oholtzara igoko dena ez dela Ekain Txou, eta jendeak hori argi izan dezan nahi du. Ikuskizunaren atarian, Ibargurenekin hitz egin du Uztarria.eus-ek.

 

Maiatzaren 1erako manifestazioa deitu dute Ernaik, Ikasle Abertzaleakek eta Gaztetxeak

Uztarria.eus | 2017-04-28 : 15:06 | Gizartea

18:30ean jarri dute hitzordua, plazan. "Jaiotzen garenetik finkatuta daukagu jarraitu beharreko bide orria eta horrek, etengabe, presio sozial bortitz baten baitan sufritzera kondenatzen gaitu", salatu dute. 

 

Ikasberriko danborradako taldeak Laudion izan dira

Uztarria.eus | 2017-04-28 : 14:53

Azken urteetan bezala, ostegunean, apirilaren 27an, Azpeitiko Ikastola Ikasberriko taldeen danbor hotsak entzun ahal izan ziren Laudion; izan ere, Laudioko ikastolarekin elkarlanean, San Prudentzio festak ospatzeko han egiten duten danborradan ...

Juanba Berasategi hil da, 'Urrestilla herri da' logoaren egilea

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! | 2017-04-28 : 14:19

Juanba Berasategi pasaitar zinemagilea hil da gaur. Beste lan askoren artean, euskarazko animaziozko lehen film luzea egin zuen, Kalabaza tripontzia (1985); haren lan eta lorpen ezagun gehiago ikus daitezke Berria ...

Herri Urratsera joateko autobusa antolatu du Azpeitiko Ikastola Ikasberrik

Uztarria.eus | 2017-04-28 : 14:11

Maiatzaren 14an, igandea, ospatuko da aurten Herri Urrats, Seaskako ikastolen alde Senpereko aintziraren bueltan urtero egiten den festa. Eta, urtero bezala, Azpeitiko Ikastola Ikasberrik autobusa jarriko du Azpeititik Senpererako joan-etorria ...

Su Ta Garren kontzerturako bi sarrera zozkatu ditu Uztarriak

Uztarria.eus | 2017-04-28 : 14:00 | Uztarriaeus

Salatzen Dut Eguna noiz izango den asmatu behar zuten zozketan parte hartu duten bazkideek. Beatriz Odriozola Aizpuruk eta Miren Zubizarreta Alberdik sarrera bana eskuratu dute.

 

Eska daitezke lan arloko formaziorako eta umeen eskolaz kanpoko ekintzetarako bekak

Uztarria.eus | 2017-04-28 : 12:50 | Hezkuntza

2016-2017 ikasturteko formazioko diru-laguntzak eskatzeko epea maiatzaren 30ean amaituko da, eta hurrengo ikasturteko bekak eskatzeko epea zabalik dago. 3 eta 18 urte bitarteko haur eta gaztetxoen eskolaz kanpoko ekintzetarako bekak ere eska daitezke dagoeneko, Gizarte Zerbitzuen bulegoan. GKEtan kooperante bezala aritu nahi dutenentzat diru-laguntzak eskatzeko epea aurrerago zabalduko dute.

 

Aukeratu dute finalerako materiala Otaegik eta Ionek

Uztarria.eus | 2017-04-28 : 11:10 | Kirolak

Bihar, zapatua, jokatuko dute bi azpeitiarrek Sagardoaren Txapelketaren finala, Hernanin. Urrizaren eta Azpirozen aurka neurtuko dituzte indarrak, Galarreta pilotalekuan.

 

Ama bakar izateaz "harro"

Gipuzkoako Hitza | 2017-04-28 : 11:49 | Gizartea

Zailtasunei erantzun, eta gizartean onartuak izan daitezen borrokan ari dira ama bakarrak diren hainbat emakume, elkarteetan antolatuta zein norbanako bezala.

 

Emaitzak: 208 | Orriak: 1 2 3 4 ... 8 9 10 11