Artxiboa: 2017 3

Maratoi erdian 875 atleta eta lasterketa motzean 270 lehiatuko dira biharko Azkoitia-Azpeitian

Uztarria.eus | 2017-03-31 : 17:47 | Kirolak

Iazko edizioko parte-hartzea hobetuko dute bi lasterketek. Antolatzaileak "gustura" azaldu dira horregatik, baina beren helburuen azpitik jarraitzen dutela gogoratu dute, "mila parte-hartzaile izan behar da gure kopurua maratoi erdian". Patinatzaileen lasterketa 16:40an hasiko da, lasterketa herrikoia 16:45ean eta maratoi erdia, berriz, 17:00etan.

 

Bailarako kontsumo ohiturak ezagutzeko egitasmoa jarri dute abian

Uztarria.eus | 2017-03-31 : 17:00 | Ekonomia

Azpeitiko Bertan, Azkoitiko Herrixen eta Zestoako Zestoan merkatari elkarteen ekimenez, udalen babesarekin eta Iraurgi Berritzenekin elkarlanean, aste honetan hasita mila galdeketa egingo dituzte hiru herrietako eta Aizarnazabalgo, Errezilgo eta Beizamako kontsumitzaileen erosketa joeren berri izateko.

 

Jaso dituzte petoak Korrikan parte hartuko duten eragileek

Erabiltzailearen aurpegia Natul Azpeitiko euskara taldea | 2017-03-31 : 16:16 | Euskara

 

Korrikan parte hartuko duten herriko eragileek atzo jaso zituzten petoak. Mila esker guztiei euskararen aldeko jaiarekin bat egiteagatik. Herritarrak euskalduntzen jarraitzeko behar-beharrezko ekarpena egin duzue.

Ikusten duzuenez, asteazkenean herritar pila ...

»» Ikusi argazki guztiak (24)

Zapatutan murrizketak izango ditu igerileku txikiaren erabilerak ume txikien ikastaroagatik

Uztarria.eus | 2017-03-31 : 15:38 | Kirolak

Bihar hasiko dira zazpi hilabete eta 2 urteko haurrentzako saioak, eta uztailaren 1ean bukatu. Bitarte horretan, larunbatero, 09:30etik 11:00etara ikastaroko parte-hartzaileentzat gordeko da aipatutako igerilekua.

 

Bisitariak herrigunera erakartzeko asmoz, tren turistikoa izango da apirilaren 13tik 16ra bitartean

Uztarria.eus | 2017-03-31 : 12:34 | Udala

Tren turistikoa orduero abiatuko da Perez Arregi plazatik, 11:00etan hasi eta 19:00ak bitartean. Loiolako Basilikatik ere  orduero abiatuko da; 11:30ean izango da geltoki horretako lehen trena, eta 19:30ean azkenengoa. Eneko Etxeberria alkateak azaldu duenez, turistek "herrian bertan kontsumitzea, bertako zerbitzuak kontratatzea edo herriko kultur-eskaintzara hurbiltzea" da zerbitzuaren helburua. 

 

Datozen egunetan banatuko dira herrian eskaturiko 1.460 olio litroak

Erabiltzailearen aurpegia Elkar-ekin | 2017-03-31 : 12:17 | Gizartea

Herritar asko izan dira aurtengoan ere Nafarroan ekoitzitako olioa eskatu dutenak. Olio poteak herrian daude ...

Gatiburen kontzerturako sarrerak agortu dira

Uztarria.eus | 2017-03-31 : 11:50

Maiatzaren 13an Sanagustinen izango den Gatiburen kontzerturako sarrerak agortu dira jada. Iazko azaroan jarri zituzten eskuragarri lehendabizi kontzerturako sarrerak, eta izandako eskaria ikusita, otsailean beste 100 sarrera jarri zituzten salgai ...

Datorren igandean izango da XL. Udaberriko Argazki Rallya

Uztarria.eus | 2017-03-31 : 10:14 | Kultura

Igandean bertan eman beharko dute izena parte hartu nahi dutenek, Azpeitiko Argazki Elkartearen egoitzan, 9:00etatik 9:30era bitartean. 

Bestalde, bihar banatuko dira Sokamuturra 2017 Argazki Lehiaketako irabazleei dagozkien sariak. Udal Erakusketa Aretoan izango da sari banaketa, 13:00etan. Sari banaketarekin batera, lehiaketan aurkeztutako argazkiekin osatutako erakusteta izango da ikusgai. 

'T2 Trainspotting' eta 'Batman Lego' filmak izango dira ikusgai datozen egunetan Soreasun

Uztarria.eus | 2017-03-31 : 09:37 | Kultura

Bihartik astelehenera asteroko zine eskaintza izango da Soreasu antzokian. T2 Trainspotting eta Batman Lego filmak izango dira ikusgai aste honetan. Bihar, zapatua, T2 Trainspotting ikusteko aukera izango da, 22:00etan ...

55 urte?

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Segurola | 2017-03-30 : 18:04 | Iritzia

Has gaitezen asuntoaren bertsio ofizialarekin. Zenbakiak daude oinarrian, eta kenketa izeneko eragiketa matematiko bat; nere kasuan, hauxe: 2017 – 1962 = 55. Orduan, 55 "urte dauzkat" edo 55 "urtekoa naiz" martxoaren 8az geroztik, inork jakin nahi balu.

Ikasleek egindako prototipo zientifiko-teknologikoak, plazara

Uztarria.eus | 2017-03-30 : 14:19 | Hezkuntza

Herriko hainbat ikaslek azken asteetan garatu dituzten bost tailerren emaitzak aurkeztuko dituzte bihar, Azkoitiko plazan egingo den Bizilabe azokan. Iraurgi Berritzenek zuzendu du proiektua, Elhuyarren gidaritza teknikoarekin. Egitasmoaren helburua da Urola Erdian zientzia eta teknologia gaitasunak sustatzea. 

 

225 etxe behar dira Azpeitiko etxebizitza premia asetzeko

Uztarria.eus | 2017-03-30 : 12:21 | Herria

Azpeitiko Udalak egindako azterketaren arabera, guztira 371 herritarrek dute etxebizitza premia asetzeko beharra. Etxebizitzaz aldatzeko premia duten familiak, aldiz, 110 inguru dira. Herritar gehienek babes ofizialeko etxeetarako eredu mistoa eta alokairua hobesten dute.

 

»» Erantzunak: 1 (Pako Iriarte)

Carmen Garcia: "Askotan, herritarrek Diego miresten jarraitzen dutela sentitzen dugu"

Urola Kostako Hitza | 2017-03-30 : 14:26 | Kirolak

Etzi jokatuko da Azkoitia-Azpeitia Maratoi Erdiaren XXIV. edizioa. Data hurbiltzen ari den honetan, urteroko legez, "urduri" eta "hunkituta" daude Diego Garcia zenaren senitartekoak.

 

Eliteko atletekin solasean

Uztarria.eus | 2017-03-30 : 11:45 | Kirolak

 

Datorren zapatuan, apirilaren 1ean, izango da XXIV. Azkoitia-Azpeitia maratoi erdia, eta dagoeneko ari dira iristen lasterketan parte hartuko duten eliteko atletak. Gaur, osteguna, punta puntako korrikalariekin solasean aritzeko tartea hartu ...

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Iñaki Amubieta: "Neskek eta mutilek sexualitatea ezberdin bizi dugu"

Erabiltzailearen aurpegia Erotikan Plax! | 2017-03-30 : 10:30 | Gizartea

Iñaki Amubieta banatzaileari egokitu zaio martxoko Uztarria aldizkarian Erotikan Plax! ataleko sexu-galderei erantzutea.

 

'Fiz. Puro maraton' filma izango da ikusgai gaur, Paradisu Zineman

Erabiltzailearen aurpegia Paradisu Zinema | 2017-03-30 : 09:16

Gaur, osteguna, Fiz. Puro maraton filma eskainiko dutefilm dokumentala eskainiko du Paradisu Zinema Azpeitiko zineklubak, 21:00etan hasita, Soreasu antzokian. Gaurkoa emanaldi berezia izango da. Izan ere, maratoi erdiko antolatzaileek ...

Mikel Larrañagak eta Alex Txikonek itxi dute tratua, eta uztailaren 1ean jokatuko dute apustua

Uztarria.eus | 2017-03-29 : 21:01 | Kirolak

Harri jasotzen 20 altxaldi, aizkoran Larrañagak hamabi eta Txikonek hamar kanaerdiko ebaki eta korrika 7,5 kilometro egingo dituzte. 6.000 euro jarri dituzte jokoan. Ordubete pasa behar izan dute bi aldeek apustua ixteko.

 

Urolako kontrasteak

Uztarria.eus | 2017-03-29 : 18:24 | Herria

 

Juan Joxe Agirre argazkilariak Loiola aldean Urola ibaiari ateratako lau irudi hauek bidali ditu Uztarriara. "Urolako kontrasteak" nabarmendu nahi izan ditu egileak: ibaiaren bueltan bizi diren hegaztiak, naturaren edertasunaren adierazle ...

»» Ikusi argazki guztiak (4) »» Erantzunak: 1 (JLarranaga)

Hasi dira iristen maratoi erdian ariko diren atleta afrikarrak

Uztarria.eus | 2017-03-29 : 17:59

Zapatuan, apirilak 1, jokatuko den XIV. Azkoitia-Azpeitia maratoi erdian parte hartuko duten atleta afrikarrak hasi dira iristen. Atzotik daude Loiola hotelean ostatu hartuta Titus Mbishei, Joseph Kiprono Kiptum eta Josephine ...

Porrotetatik ikas daiteke ibiltzen

Urola Kostako Hitza | 2017-03-29 : 16:54 | Ekonomia

Une ikaragarri ona bizi dute Azpeitiko Lufe altzari enpresan. Zurezko altzariak egin eta prezio baxuan saltzen dituzte Internet bidez. Izan duen arrakastarekin "oso pozik" dago Enrique Arrillaga enpresaren arduraduna.

 

Emaitzak: 250 | Orriak: 1 2 3 4 ... 10 11 12 13