Artxiboa: 2017 2

Suzko zezenarekin bukatu dira karnabalak

Uztarria.eus | 2017-02-28 : 20:48 | Festak

 

Gure inguruan, sardinaren entierroa da karnabalei agur esateko ohitura hedatuena. Azpeitian, ordea, diktadura garaiko debekuen ondoren festak berreskuratzen hasi zirenean, zezenak bete zuen beste tokietako sardinaren lekua. Hala, azken urteetan ...

»» Ikusi argazki guztiak (10)

Astearte goizeko sokamuturra, Erlo Telebistaren eskutik

Uztarria.eus | 2017-02-28 : 15:23

Hona hemen Astearte karnabal goizeko kalejiran eta sokamuturrean Erlo Telebistak hartutako irudiekin osatu duen bideoa. Karnabaletako bideo gehiago ikusgai daude Erlo Telebistan. 

Uztarriaren erredakziora egin dute bisita gaupaseroek

Uztarria.eus | 2017-02-28 : 15:07

Astelehen karnabalean hasitako parrandak ez du etenik herriko gaupasero kuadrilla honentzat. Eguna argituta ere poteoan jarraitu dute, eta urtero legez, hutsik egin gabe Hitzaren eta Uztarriaren erredakziora egin dute bisita ...

Irudimen handiko mozorroak ikusi ahal izan dira bart gaueko festan

Uztarria.eus | 2017-02-28 : 10:48 | Festak

 

Aurten ere herritar askok irten du mozorrotuta Inauterietako astelehen iluntzean. Ohiturari jarraituz, herriko hainbat taldek sormen handiko eta asko landutako mozorroak atera zituzten kalera: Nazien taldea tankearekin, disekatutako Afrikako animaliz ...

»» Ikusi argazki guztiak (28)

Mahai-ingurua eta film emanaldia antolatu ditu Baigerak Emakumeen Nazioarteko Eguna dela-eta

Erabiltzailearen aurpegia Baigera Elkartea | 2017-02-28 : 10:45 | Gizartea

Martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko Eguna dela-eta, Baigera jubilatuen elkarteak bi ekimen antolatu ditu gai horren inguruan:

  • Mahai-ingurua, martxoaren 2an.

    • Gaia: Adinekoa eta emakumea izatearen zailtasunak zahartzaroan

    • Gaia landuko dutenak:

      • Marian ...

 

Emaitza bikainak lortu dituzte Izarraitzeko igerilariek Euskal Herriko Txapelketetan

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea | 2017-02-27 : 22:44 | Kirolak

Joan den zapatuan eta igandean, otsailak 25 eta 26, igeriketako Euskal Herriko Neguko Txapelketak jokatu ...

Kaleak bete mozorro Astelehen Karnabalean

Uztarria.eus | 2017-02-27 : 13:40 | Festak

 

Azpeitia mozorroz bete da Astelehen Karnabal eguerdian. Umeen desfile luze eta jendetsuak hartu ditu Alde Zaharreko kaleak eta plazak; eguraldi bikainak lagunduta, kalejira ia amaigabea osatu dute umeek eta haiekin ...

»» Ikusi argazki guztiak (35)

Giro beroa Elegante arratsaldeko zezenaren irteeran

Uztarria.eus | 2017-02-26 : 17:03 | Festak

Erdikale barrena jendez bete da arratsaldean, Elegante Eguneko sokamuturraren hasiera bertatik bertara ikustera inguratu den jendez beteta. Kantuan eta dantzan itxoin dute dozenaka lagunek zezenaren irteera. Bi bideo laburrotan ikus ...

»» Erantzunak: 5 (ander, Joxe Borda Elio, Zubimendi8@hotmail.es)

Urteetan atzera eginda, elegante jantzi da Azpeitia

Uztarria.eus | 2017-02-26 : 14:07 | Festak

 

Elegante. Horrela daude gaur, Jai Karnabala, Azpeitiko kaleak. Eguzkia eta giro ederra ere bisitan etorri dira herrira, eta festak hartu ditu kaleak. XIX. mende bukaerako eta XX. mende hasierako jantziak ...

»» Ikusi argazki guztiak (33)

Ostixek

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Euzkitze | 2017-02-26 : 11:27 | Iritzia

Hippytik ere dezente zuen Potxuk. Erabateko bizizalea izaki. "Zahartzaro laburra izango diat, gaztaroa asko luzatzen ari nauk eta", esan ohi zuen. Bai asmatu ere! Bazuen tarteka Orroagako hondartzara joan eta larru gorritan jartzeko ohitura. Egun batean, gau-pasa egin ondoren ziur aski, eguzkitan tripaz gora jarri eta lo hartu zuen. Olatu baten freskurarekin esnaturik, lokartu zenean baino askoz biluziago zegoela konturatu zen, ordurako itsasoak eramanak zizkion denak: arropa, dirua, giltzak, oinetakoak...

Valentin Bengoa, bidelagun: ez adiorik!

Xabi Anza (trebakuntza arduraduna ELAn) | 2017-02-25 : 20:00 | Iritzia

Valentin Bengoa Etxebarria Aretxabaletan jaio zen 1923an. Bere aita ELAko militantea zen eta sindikatuaren batura lokaleko diruzaina. Gerraren zailtasunak bizi izan zituen txikitan eta sakonki markatu zuten. Jesusen Konpainian oso gaztetan sartu zen. Bere ikasketak hainbat lekutan egin zituen: Durango, Xabier, Loiola, Oñati... Hainbat urte latinoamerikan (Nikaragua, Venezuela) eta Afrika iparraldean pasa ondoren, Loiolara bidali zuten 50. hamarkadan. Han apostolaturako hainbat zereginetan murgildu zen, gazteen artean batez ere.

 

Azpeitiko inauteriek badute mozorrotutako mezu ilun bat

Lierni Varela | 2017-02-25 : 18:51 | Iritzia

Bereziak izan ohi dira inauterien aurreko egunak. Mozorroari azken ukituak eman, falta zaidana inguratu, ahal den heinean dena bezperarako ez utzi... Urduritasun moduko bat sumatzen dut nire inguruan, Elegante Eguna eta astelehena ditut buruan, eta ohartzerako heltzen da igandea. Urte guztia armairuan ondo gordeta egon den trajea atera, eta ahal dudan moduan prestatzen naiz. Eguerdia baino lehen irten, eta kalea giro ederrean egoten da; igandean herria dotore, elegante janzten da, eta astelehenean, berriz, bere alderdirik koloretsuena ateratzen zaio. Baina bada gauza bat festa guztia kolokan jartzen duena.

Gaztetxoenak festa giroan murgilduta dabiltza dagoeneko

Uztarria.eus | 2017-02-25 : 17:23 | Festak

 

Atzo, ostirala, hasi ziren Azpeitiko karnabalak euskal inauterien jaialdiarekin, eta gaur, zapatua, herriko gaztetxoenek jarraipena eman diote festari, eguraldia lagun. Goizean, Go!azen ikuskizunaren bi emanaldi eskaini dituzte Soreasu antzokian ...

»» Ikusi argazki guztiak (24)

Heriotza tristea ez denean (Valentin Bengoari)

Erabiltzailearen aurpegia Eneko Etxeberria | 2017-02-25 : 14:03

Valentin Bengoa joan zaigu, jesuita eta sindikalista, ezagutu dugunok badakigu Azpeitian, eta Euskal Herrian, izan duen itzal luzea. Berarekin egotean ohartzen zinen, gorputz zaharkitua zuen gizonaren begietan bazela distira berezi ...

IƱaki Aranburuk irabazi du AAEren Santo Tomas 2016 barne lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Argazki Elkartea | 2017-02-25 : 13:54 | Kultura

Ostegun gauean egin zen 2016ko Santo Tomas argazki barne lehiaketako sari banaketa. Aurten argazkiak zuri ...

Valentin Bengoa jesuita eta sindikalista hil da

Erabiltzailearen aurpegia Enekoitz Esnaola | 2017-02-25 : 10:28 | Gizartea

Valentin Bengoa Etxeberria (Aretxabaleta, 1923) hil da gaur goizean, Zumarragako erietxean. ELA sindikatuko historikoetakoa izan ...

Karnabalak aterpe bila hasi dira

Uztarria.eus | 2017-02-24 : 19:28 | Festak

 

Azpeitiko karnabalen asteburu luzea abian da. Urtero legez, Azpeitiko Ikastola Ikasberriko ikasleek eta irakasleek eskaintzen duten euskal inauterien jaialdia izan da lehendabiziko hitzordua, ostiral arratsean. Euskal Herriko inauteri tradizional ezagunenak ...

»» Ikusi argazki guztiak (21)

Lehertzear da mozorroen festa

Uztarria.eus | 2017-02-24 : 14:01 | Festak

Gaur arratsaldean hasiko dira festak, euskal inauterien jaialdiarekin. Egitarau oparoa prestatu dute datozen egunetarako, eta mozorroek eta jai giroak hartuko dituzte Azpeitiko kaleak. Hementxe dira karnabalak.

AZKEN ORDUKOA: Azpeitiko Ikastola Ikasberriren euskal inauterien jaialdia Izarraitz frontoian ospatuko dute, eguraldiagatik.

 

"Karnabaletan ere festa libre eta seguruen alde" aritzeko deia egin du Udalak

Uztarria.eus | 2017-02-24 : 15:58 | Festak

"Gogorarazi nahi dugu, eraso sexistek eta matxistek ez gurean eta ez guretik kanpo ez dutela lekurik. Azpeitiaz eta Azpeitiko festez denok gustura eta seguru sentituz gozatzea nahi dugu", adierazi du Leire Etxaniz Parekidetasun zinegotziak. Balizko erasoen lekukoie "aktiboki erantzuteko" eskatu diete.

Errigorako olioa eta kontserbak eskatzeko aukera izango da hurrengo astetik aurrera

Uztarria.eus | 2017-02-24 : 12:39

Azken urteetan egin bezala, Nafarroako Erriberan ekoitzitako Errigora olioa herrian eskatzeko aukera eskainiko du Elkar-ekinek hurrengo astetik aurrera. Iaz bezala, oliba olio konbentzionala edo ekologikoa eskatu ahal izango da. Aurten ...

Emaitzak: 177 | Orriak: 1 2 3 4 5 6 7 8 9