Artxiboa: 2017 1

Koadernaketa tailerraren lehen saioa zapatuan izango da Emakumeen Txokoan

Erabiltzailearen aurpegia Emakumeen Txokoa | 2017-01-31 : 18:42 | Gizartea

Tapa gogordun agenda estiloko koadernoak josten ikasteko tailerra da honakoa. Norbere gustura diseinatu eta erabili ...

Igor Froilanek irabazi du 2016ko Herriz Herri argazki rallyen liga

Uztarria.eus | 2017-01-31 : 17:59 | Kultura

Lau azpeitiar argazkilari sailkatu dira aurreneko hamarren artean: Iñaki Etxenagusia bosgarrena izan da, Juan Mari Ibarzabal seigarrena, eta Maider Odriozola zortzigarrena.

 

Los Chichos taldearekin festa giroa nagusitu zen Sanagustinen

Erabiltzailearen aurpegia Sanagustin kulturgunea | 2017-01-31 : 16:39

Giro ederra sortu zuten eta ikus-entzuleek emandako erantzuna bikaina izan zen. Dantzarako gogoa, kanturako prestutasuna... Los Chichos, Alberto Belokiren kameratik jasoa (ikusi hemen bilduma osoa). Gure bilduman dagoen beste kontzertu ...

Haur Hezkuntzako jolastokia eraldatzeko prozesu parte-hartzailea abian dute Karmelo Etxegarain

Uztarria.eus | 2017-01-31 : 15:57 | Hezkuntza

Euskal Herria kaleko Haur Hezkuntzako eraikinean jolastokia eraldatzeko prozesua abian jarri dute Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarain, Udalarekin elkarlanean. "2 eta 6 urte bitarteko haurren nahi eta beharretan oinarritutako jolastoki berri ...

'Azpeitia-Hazparne. 30 Urte, bi herri pausoz pauso' egitasmoko bigarren etapa egingo dute otsailaren 11n

Uztarria.eus | 2017-01-31 : 13:10 | Aisia

Zarautz-Donostia-Igeldo-Donostia izango da ibilbidea, eta 25 kilometro izango ditu. Otsailaren 9a izango da izena emateko azken eguna. 

 

Zazpi hilabetetik bi urte arteko haurrentzat igeriketa ikastaroa antolatu du Kirol Patronatuak

Uztarria.eus | 2017-01-31 : 11:44 | Kirolak

Gurasoak eta haurrak batera egingo dute ikastaroa, eta saioak zapatu goizetan izango dira. Otsailaren 7an zabalduko da izen-ematea.

 

Bisitak jasotzeko "inongo eragozpenik" izango ez duela jakinarazi du Josu Urbieta 'Pow' azpeitiar presoak

Uztarria.eus | 2017-01-31 : 11:10 | Politika

Poitiers-Vivonneko presondegian (Frantzia) kide dituen Montxo Varearekin eta Raul Adunarekin batera gutuna plazaratu du, bisiten egoeraren berri emateko.

Xanti Rodriguez argazkilaritzako Goya Saria jasotzeko atarian gelditu da

Uztarria.eus | 2017-01-31 : 10:23

Argazkilaritzako Goya Saria jasotzeko atarian gelditu da Xanti Rodriguez (Azpeitia, 1978). Otsailaren 28an jakinarazi zituzten saridunak, eta azpeitiarrak ez du saririk jaso. Aragoiko Argazkilari Profesionalen Elkarteak (AFPA) banatzen ditu sariok ...

Añares ISBren gutuna: "Etxe etxekoak"

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Saskibaloi Taldea | 2017-01-31 : 11:23 | Kirolak

Añares Iraurgiko neskek eta horien entrenatzaileek klubaren harrobiaren garrantzia azpimarratzeko honako gutuna plazaratu dute. 

 

Agustin Jimenez: "Erakunde guztietan adierazi digute babesa, sortu da gure aldeko posizionamendu bat"

Uztarria.eus | 2017-01-30 : 19:56 | Kirolak

Azkoitia-Azpeitia Maratoi Erdiak 24. edizioa harrapatuko du aurten, apirilaren 1ean; Interneten izen-ematea martxan da joan den astetik, eta gaurtik aurrera baita ohiko dendetan ere. Urterokoez gain, aurten buruhauste berri bat sortu zaie antolatzaileei, eta ez da txikia: Donostiako maratoi erdiak ezustean data aldatu eta apirilaren 2an egingo dute, Diego Garciaren omenezkoaren biharamunean. "Egoera bada nahiko larria", aitortu du Agustin Jimenez antolakuntzako kideak. Horretaz eta lasterketaren gaineko kontu gehiagotaz hitz egin du Jimenezek Uztarriarekin.

 

Balentina Agirre Elorza plaza izendatzeko ekitaldia, bideoan

Uztarria.eus | 2017-01-30 : 17:18 | Herria

Balentina Agirre Elorza emaginaren izena darama, joan den zapatutik, Artzubia, Jose Artetxe eta Ildefonso Gurrutxaga kaleen arteko jolas parkea dagoen plazak. Azpeitiko kale izendegiari lehen emakume izena gehitu zaio, horrenbestez ...

Ostiralean amaituko da Emakumeen Jabetze Eskoletan izena emateko epea

Uztarria.eus | 2017-01-30 : 13:12 | Gizartea

Emakumeen Txokoan egin behar da izen-ematea. Jabetze Eskolez gain, parekidetasuna bultzatzeko, herritar guztiei zuzenduta beste hainbat egitasmo ere eskainiko dituzte Emakumeen Txokoan datozen hilabeteetan.

 

Ia 200 lagunen eta senideen omenaldi beroa jaso dute Jorge del Cidek eta Nerea Odriozolak

Uztarria.eus | 2017-01-30 : 12:26

Jorge del Cid auto gidariak eta haren kopilotu Nerea Odriozolak 200 bat lagunen eta senideen aitortza  jaso zuten joan den zapatuan. Espainiako Lurreko Rallyen Txapelketan azpitxapeldun izan ziren auto gidaria ...

Azpeitiko bi taldek hartuko dute parte Gipuzkoako Herriarteko bertsolari txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Erniarraitz | 2017-01-30 : 12:17

Datorren ostiralean, otsailaren 3an, hasiko da Gipuzkoako Herriarteko bertsolari txapelketa. Guztira 38 taldek hartuko dute parte aurtengo edizioan, eta horietatik bi talde Erniarraitz Bertsozale Elkarteko azpeitiarrek osatutakoak dira. Talde batean ...

Begoña Uharte eta Amaiur Martinez ekintzaileek Greziako errefuxiatuen inguruko solasaldia eskainiko dute otsailaren 15ean

Erabiltzailearen aurpegia Elkar-ekin | 2017-01-30 : 11:39 | Gizartea

Begoña Uharte eta Amaiur Martinez ekintzaile nafarrak 'Errefuxiatuak Grezian, elkartasuna eta desobedientzia' solasaldia eskainiko dute ...

Preso eta iheslarien aldeko gabon otarreak badu sariduna

Erabiltzailearen aurpegia Elkartasunez etxera! | 2017-01-30 : 11:14 | Besterik

Agurtzane Laboa izan da preso eta iheslarien aldeko gabon otarrearen irabazlea, eta joan den asteburuan ...

Lander Uria eta Iker Aizpuru hirugarren, Igeriketa Egokituko Gazteen Espainiako Txapelketan

Uztarria.eus | 2017-01-30 : 09:33

Joan den zapatuan eta igandean, hilaren 28an eta 29an, Izarraitz Igeri Elkarkarteko Lander Uria eta Iker Aizpuru azpeitiarrak Valdemoron (Madril, Espainia) izan dira Euskadiko selekzioarekin, Igeriketa Egokituko Gazteen Espainiako Txapelketan ...

Umorea eta kritika, helduei zuzendutako urteko aurreneko antzerki obran

Erabiltzailearen aurpegia Sanagustin kulturgunea | 2017-01-30 : 10:38 | Kultura

 

Txalo produkzioaken Jainko Basatia antzezlana eskaini zuten joan den ostiralean, urtarrilaren 27an, Aitziber Garmendiak, Mikel Losadak, Mikel Laskurainek eta Tessa Andonegik Soreasu antzokian. Ordu eta erdiz umorea, kritika eta ironia ...

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Erotikan plax!-eko kideak elkarrizketa digitalean izango dira

Uztarria.eus | 2017-01-30 : 09:19 | Uztarriaeus

Otsailaren 6an, 12:30ean hasita, ordubetean, zuek egindako galderei erantzungo diete Haizea Egiguren eta Edurne Mendizabal Arremanitzeko kideek. Erotikan Plax! sexu eta bikote aholkularitza eskaintzen dute biek. Bidali zure galderak hona

 

Emakume izeneko aurreneko plaza, Balentina Agirre Elorzaren omenez

Uztarria.eus | 2017-01-28 : 13:09 | Herria

 

Gaur, urtarrilak 28, Azpeitiko kale izendegiaren historian egun berezia da; izan ere, gaurtik aurrera emakume baten izena gehituko da kale izendegian, Balentina Agirre Elorza (Azpeitia, 1918-1987) azpeitiar emaginaren izena, hain ...

»» Ikusi argazki guztiak (15)

Emaitzak: 190 | Orriak: 1 2 3 4 ... 7 8 9 10