Artxiboa: 2016 12

Oihana Azkorbebeitiak eta Xabat Manzisidorrek irabazi dute XVI. San Silbestre jendetsua

Uztarria.eus | 2016-12-31 : 14:41 | Kirolak

731 korrikalarik osatu dute lasterketa nagusia eta sei kilometroko ibilbidean ikusle asko pilatu da, parte-hartzaileak animatzera. Nagore Monte  eta Iñaki Zubillaga izan dira azkarrenak patinatzaileen lasterketan.

 

Izarraitzekoak ondo, Nazioarteko Eguberri Txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea | 2016-12-31 : 10:35 | Kirolak

Ostegunean Nazioarteko Eguberri Txapelketaren 34. edizioa jokatu zen Donostiako Paco Yoldi igerilekuan, eta bertan izan ...

Lagun Onak-Santurtzi, urteko azken egunean Garmendipen

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea | 2016-12-31 : 10:20 | Kirolak

Urte bikainari amaiera emateko aukera bikaina dago gaur Garmendipen, 16:30ean. Izan ere, Hirugarren mailako ...

2016ko albiste irakurrienak Uztarria.eus-en

Uztarria.eus | 2016-12-31 : 09:30 | Uztarriaeus

2016ak gaur esango du agur eta, urtero legez, Uztarria.eus-en ere urteak eman duenaren errepasoa egitea tokatzen da. Kasu honetan, ordu gutxi barru bukatuko den urtean webgunean gehien irakurri diren hamar albisteen zerrenda osatuta.

'Azpeitia-Hazparne. 30 urte, bi herri pausoz pauso' egitasmoaren aurkezpen bideoa

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Mendi Bazkuna | 2016-12-30 : 18:23 | Kirolak

Urtarrilaren 14an, Azpeitia-Zarautz etaparekin, jarriko da abian Azpeitia eta Hazparne oinez lotuko dituen sei ibilaldien egitasmoa, Lagun Onak Mendi Bazkunak Hazparneko lagunekin eta Udalarekin elkarlanean osatu duena, bi herrien arteko ...

Bota lasai! kale inkestaren bosgarren atala: 'Zer eskatzen diozu urte berriari?'

Uztarria.eus | 2016-12-30 : 16:37 | Uztarriaeus

Bota lasai! kale inkestaren bosgarren atala da honakoa. Milaka momentu eta albiste utzi ditu 2016ak, baina urtea bukatzear dago, eta hurrengo urtera begira jartzean, beti izan ohi ditugu bete nahi ...

Beristain izango da 2017an gaueko guardiak egingo dituen farmazia

Uztarria.eus | 2016-12-30 : 17:14 | Herria

Sanjuandegiko farmaziak hartuko du, horrela, aurtengo gaueko txanda guztiak egin dituen Jacomeren lekukoa, Azpeitirako zein Azkoitirako zerbitzua bermatuz. Uztarria.eus-en eskura dago guardiako farmazien informazio eguneratua.

 

Baserri bideak egin eta mantentzeko lanetan ari da Udala, landa eremuko herritarren "bizi kalitatea hobetzeko"

Uztarria.eus | 2016-12-30 : 13:03 | Udala

Aurten 200.000 eurotik gorako inbertsioa egin du Udalak baserri bideak egin edo konpontzeko. Azken hilabeteetan hainbat aldaketa eta konponketa egin dituzte Elosiaga, Matxinbenta eta Izarraitz auzoetan.

 

Hainbat hobekuntza egingo ditu Kirol Patronatuak 2017an

Uztarria.eus | 2016-12-30 : 10:23 | Kirolak

Zapatu eguerdietan ez dute itxiko igerilekuaren eraikina, eta igandeetan ordubete gehiago izango da zabalik. Horrez gain, bazkidetza kuota bere horretan mantenduko du Udalak. 

 

Agus Barandiaran: "Trikitiaren sehaska da Azpeitia, eta horregatik aukeratu genuen hiru kontzertuetako bat emateko"

Uztarria.eus | 2016-12-30 : 11:35 | Kultura

Korrontzi Benefic proiektuaren barruan, kontzertu berezia eskainiko du Korrontzi taldeak gaur, ostirala, Soreasu antzokian, 20:00etan hasita. Musika eta dantza uztartuko dituzte emanaldian, eta eskainiko dituzten hiru kontzertuetan azkena izango da gaurkoa.

 

Bigarren diskoa aurkeztu du Kalusek, aurreneko lana aireratu zuen leku berean

Uztarria.eus | 2016-12-30 : 09:25 | Kultura

 

Ez du hitzik behar Kaluseren bigarren diskoak entzuleak hitzik gabe uzteko. Goxoa bezain indartsua da Kaluse bikote azpeitiarraren disko berria. Lasaia bezain bizia. Aurreneko lana aireratu zutenetik urtebete igaro ostean ...

»» Ikusi argazki guztiak (6)

San Martin estratako lanak bukatuta, urtarrilean hasiko da Udala Artzubiko bidegorri zatia egiten

Uztarria.eus | 2016-12-29 : 18:04 | Hirigintza

Argiteria, saneamendu, telekomunikazio, ur eta elektrikitatze azpiegiturak berritzeko eta egokitzeko lanak ere egingo dituzte. Guztira, 176.418 euroko aurrekontua dute lanek.

 

Iban Bergararen euskal mitologiako txotxongiloak, Sanagustineko erakusketa berrian

Uztarria.eus | 2016-12-29 : 17:13 | Kultura

 

Erakusketa berria jarri dute Sanagustin kulturgunean. Gaur hasi eta urtarrilaren 10a bitartean, Iban Bergara azpeitiarrak egindako txotxongiloak ikus daitezke kulturguneko erakusketa gunean. Udalak eta Kultur Mahaiak aurten banatu dituzten Sorkuntza ...

»» Ikusi argazki guztiak (8)

"100 urtean herriko merkataritza sustatzeko egindako lana eskertu" dio Udalak Otamendi erloju-dendari

Uztarria.eus | 2016-12-29 : 16:09

Joan den abenduaren 17an mendeurrena ospatu ondoren, aste honetan Udalaren errekonozimendua ere jaso du Otamendi erloju-dendak. Agustin Lizarralde Merkataritza zinegotzia eta Maite Martinez teknikaria aste honetan izan dira dendan, Jesus ...

Bertan Azpeitiko Merkatari Elkarteak Gabonetako Zozketako irabazleak jakinarazi ditu

Erabiltzailearen aurpegia Bertan Merkatari Elkartea | 2016-12-29 : 14:35 | Besterik

Bertanek, Azpeitiko Merkatari Elkarteak, Gabonetako Zozketako irabazleak jakinarazi ditu. Abenduaren 24a bitarte elkarteko dendetan erosketak ...

Behera egin du odol ateraldien kopuruak 2016an

Uztarria.eus | 2016-12-29 : 11:40 | Gizartea

Odol Emaileen Elkartetik kezka adierazi dute datuen aurrean, eta gazteak odola ematera animatu nahi dituzte. 

 

Gaur arte 630 korrikalarik eman dute izena San Silbestre lasterketan

Uztarria.eus | 2016-12-29 : 11:35 | Kirolak

Bihar amaituko da proba nagusian zein patinetako lasterketan izena emateko epea. Lasterketa nagusia 12:00etan hasiko da, eta patinetakoa 11:15ean. Bi proba horiez gain, iaz bezala, aurten ere lasterketa irekia eta inklusiboa antolatu dute Xeyek eta Txolartek, eta hori 10:45ean hasiko da.

 

Datorren udazken hasieran estreinatuko dute 'Pasaiako Badia' dokumentala

Uztarria.eus | 2016-12-29 : 12:21 | Politika

Oinatzak produkzioakeko kideek 10.000 eurotik gora bildu dituzte crowfunding kanpainari esker. Hainbat erakusketa jarriko dituztela iragarri dute filmaren egileek.

 

Langabeziak behera egin du azaroan Azpeitian

Uztarria.eus | 2016-12-29 : 09:38 | Ekonomia

Azaroan urrian baino 25 herritar gutxiago zeuden Lanbiden izena emanda. Gaur egun, Azpeitiko langabezia tasa %10,6koa da, eta iaz baino 113 herritar gutxiago daude langabezian. 

 

Gutxiengo arraro hori

Erabiltzailearen aurpegia Anartz Izagirre | 2016-12-29 : 10:33 | Iritzia

Inguruan galdezka hasita, zezena izango litzateke agian gure herriaz galdetuta jendeari burura etorriko zitzaion lehen hitza. Euskara litzateke beste ezaugarri nabarmenetako bat, akaso. Hamaika ñabardura deigarri ditu gure herriak, baina bada kontu bat gainontzeko guztiaren gainetik erruz aipatzen digutena, inkomunikatuta bizi garela, hain zuzen ere. 

Emaitzak: 192 | Orriak: 1 2 3 4 ... 7 8 9 10