Artxiboa: 2016 11

28 urte eta gero, Lapatxek gaur itxi ditu ateak

Uztarria.eus | 2016-11-30 : 18:02 | Gizartea

Azken errefusa hondakinak jasota, "zabortegia behin betiko ixteko beharrezko diren tramite, zigilatze eta bestelako neurriak hartzen hasteko garaia irekiko da" bihartik aurrera, Aitor Bereziartua Urola Erdiko Mankomunitateko lehendakariaren hitzetan. Mankomunitateko udalerrietako zaborrak Elgoibarko transferentzia gunera eramango dituzte aurrerantzean, GHK-k handik Merueloko (Kantabria, Espainia) zabortegira bideratu ditzan.

 

Astelehenetik aurrera hasiko dira autobusak Azpeitia eta Nuarbe arteko geltoki berriak erabiltzen

Uztarria.eus | 2016-11-30 : 15:55 | Hirigintza

Azpeitia eta Urrestilla artean Larrañaga parean, eta Urrestilla eta Nuarbe artean Makibarren eta Atzaran-Uresaundin jarri dituzte Azpeitia-Beizama lineako autobusak gelditzeko guneak. Bestalde, Landetan aldaketak egongo dira geltokietan San Eloi festak direla eta, abenduaren 2tik 4ra.

 

I love sega-poto

Erabiltzailearen aurpegia Txetxu Urbieta | 2016-11-30 : 14:59 | Iritzia

Oraingo kolaborazio honetan ere dakitenek diotenarekin ez nator bat. Azken finean, egia izango da kontrax bat naizela (dakitenekin bat nator ezaugarri hori azpeitiar peto orok DNAn serietik dakarrela diotenean, alegia).

Xaguxatar parkeko zati bat itxi dute Ingurugiro Etxeko obrak direla eta

Uztarria.eus | 2016-11-30 : 13:04

Ingurugiro Etxea Museoan berogailu sistema berria jartzen ari dira, eta hori dela eta, Xaguxatar parkeko zati bat itxita dago. Orain arte Ingurugiro Etxean izan duten berogailu sistema "zaharkituta" dagoela adierazi ...

Euskararen Eguna ospatuko dute herriko ikastetxeetan

Uztarria.eus | 2016-11-30 : 11:42 | Euskara

Aurtengoan abenduaren 3a zapatua izanik, ikastetxeek egun ezberdinetan ospatuko dute Euskararen Nazioarteko Eguna. Ospakizunaren hasten aurrenak Karmelo Etxegarai, Urola eta Iraurgi izango dira, eta egitarau oparoa prestatu dute ostiralerako. Astelehenean, berriz, Azpeitiko Ikasberri Ikastolaren txanda izango da. 

 

Ekimen ezberdinak izango dira gaur eta bihar, Dinamoan

Uztarria.eus | 2016-11-30 : 11:24 | Kultura

Gaur, asteazkena, Bertsoak deseraikitzen saioa eskainiko dute Amets Arzallusek eta Unai Iturriagak 19:00etan hasita. Bihar, berriz, Sorkuntza Beka jaso zuen Inharrak proiektuaren sormen prozesua aurkeztuko dute. 

 

Abenduaren 16an amaituko da Irudhitzen lehiaketara testuak bidaltzeko epea

Uztarria.eus | 2016-11-30 : 10:45 | Kultura

Testu onenak 150 euroko saria jasoko du. Pertsona bakoitzak bost irudiri jarri ahal dizkio hitzak, eta gehienez 100 hitzeko testuak aurkeztu daitezke.

 

Ane Bastida: "Gogotsu eta ilusioarekin, baina urduri ere banago"

Urola Kostako Hitza | 2016-11-30 : 11:16 | Kultura

Azpeitiarra igandean igoko da Hesian taldearekin aurrenekoz oholtzara Durangon (Bizkaia).

 

Soziedad Alkoholika eta Eraso taldeak Sanagustingo oholtzara igoko dira abenduaren 17an

Erabiltzailearen aurpegia Sanagustin kulturgunea | 2016-11-30 : 12:46

Denbora luzez zain egon ondoren, azkenean Sanagustinen izango ditugu Gasteiztarrak egurra ematen. Eta beraiekin diskoa atera berri duten zarauztar beti interesgarriak: Eraso!

Thrash, Hardcore, Metal, Punk… Horiek guztiak izango dira ...

Txikia maitatzea

Erabiltzailearen aurpegia Eneritz Albizu Lizaso | 2016-11-30 : 09:53 | Iritzia

Herri txikia da gurea, euskaldunona; komunitate txikia, etxe-girokoa. Horregatik ume-umetatik izan dugu guk ere gauza txikiak maitatzeko gaitasun hori, askok eta askok iluna ikusten duten lekuan argi izpien beroa sentitzekoa. Beti esaten dut euskara izan dela, bere txikian eta ahulean, nire bizitzako maitasunik handiena, eta hori nire inguruko pertsonek ere elikatu dute. Izan ere, Azpeitian gure hizkuntzak baditu baldin-tzak lasai bizitzeko, osasuntsu.

Maria de Jesus azpeitiarra, 'Gaztezulo'-ren bideo lehiaketan publikoaren saria irabazi duen lanean

Uztarria.eus | 2016-11-29 : 18:19 | Komunikabideak

Gaztezulo aldizkariak antolatutako VII. Bideo Lehiaketan publikoaren saria jasoko duen lana zein den jakinarazi dute gaur. Hamar bideo ziren lehian eta Maitasunaren indarra izenekoa izan da bozkatuena. Eta bideo horretako ...

Zirkulazio bereziak eskainiko ditu Burdinbidearen Euskal Museoak abenduaren 3tik 11ra

Uztarria.eus | 2016-11-29 : 18:45 | Aisia

Ohi dutenez, abenduko zubiko jaiegunak baliatuko dituzte museoa eta Lasao arteko joan-etorriak egiteko. Hamar irteera prestatu dituzte, gehienak diesel motordun trenekin; abenduaren 11n aterako dute lurrun trena.

 

Igerilekuko biosfera

Erabiltzailearen aurpegia Egoitz Arruti | 2016-11-29 : 17:57 | Iritzia

Igerilekuko erabiltzaile bezala, tarteka gauza bitxiekin egiten dut topo bertan. Agian ni izango naiz erraz asaldatzen den horietakoa, edo garbitasuna behar baino gehiago behar duenetakoa. Jarraian, Azpeitiko igerilekuan ikusi ditudan zenbait egoeraren berri emango dizuet, akaso bakarren batekin identifikatuak sentituko zarete; agian, ez zarete nire ikuspegiarekin ados egongo.

»» Erantzunak: 1 (Iosu Garate)

Abenduaren 5ean amaituko da V. Dendarien erakusleiho lehiaketan parte hartzeko izen-ematea

Erabiltzailearen aurpegia Bertan Merkatari Elkartea | 2016-11-29 : 10:52 | Besterik

Erakusleiho onenaren saria eskuratzen duenak 600 euro jasoko ditu. Bigarren saria jasotzen duenak, berriz, 400 euro, eta hirugarren saridunak 200 euro.

Iraurgi ikastetxeko ikasleek eskerrak eman dizkiote Udalari egin zituzten proposamenak kontuan hartzeagatik

Uztarria.eus | 2016-11-29 : 10:43

Iraurgi ikastetxeko Haur Hezkuntzako 4 urteko ikasleek Nor gara gu, zer gara gu: azpeitiarrak! izeneko proiektua landu zuten joan zen ikasturtean. Orduan ikasleek jolas-parkeen balorazioa egin zuten, horiek hobetzeko zer ...

Imanol Azkoitia: "Euskalkietan ere egon behar lukete aldizkariek, liburuek..."

Urola Kostako Hitza | 2016-11-29 : 12:08 | Kultura

Imanol Azkoitiak azpeitiar hizkerara itzuli du Oscar Wilderen liburua. Dagoeneko eskura daiteke lan hori Azkoitiko Hizki dendan nahiz Soreasuko Elkargunean.

 

Gabonetako apaingarriak egiteko tailerra antolatu du Kimu Bat Gardenek zapaturako

Uztarria.eus | 2016-11-29 : 10:05

Gaztetxoentzat Gabonetako apaingarriak eta paperezko figuratxoak egiteko tailerra izango da datorren zapatuan, abenduaren 3an, Kimu Bat Gardenen. 11:00etan hasiko da tailerra, eta doakoa izango da. Parte hartu nahi dutenek ...

2017ko martxoaren 12an izango da IX. Zuzenien lasterketa

Uztarria.eus | 2016-11-29 : 12:40

Dagoeneko jarri dute datorren urteko Zuzenien igoera bertikalerako data, eta martxoaren 12an izango da Lagun Onak mendi bazkunak antolatutako erlojupeko probaren IX.edizioa. 

Aurtengo edizioa joan den maiatzean jokatu zen ...

Azaroko odol ateraldia egingo dute bihar

Uztarria.eus | 2016-11-29 : 09:36 | Gizartea

17:00etatik 21:00etara izango dute odol-emaileek anbulatorioan odola emateko aukera.

Añares Riojak bolada txarra eten du eta Sammic-ek derbia galdu

Uztarria.eus | 2016-11-28 : 17:37 | Kirolak

LF2an denboraldiko hirugarren garaipena lortu dute Iraurgi Saskibaloiko neskek, Duran Maquinaria Ensinoren aurka (73-67). Zilarrezko LEB ligan, aldiz, gutxigatik baina amore eman dute mutilek Zornotzan (60-57).

 

Emaitzak: 239 | Orriak: 1 2 3 4 ... 9 10 11 12