Artxiboa: 2016 8

Juan Luis Morazaren 'Tug of war' ekitaldia egingo dute Nuarben eta Soreasu Antzokian, irailaren 1etik 3ra bitartean

Uztarria.eus | 2016-08-31 : 15:56 | Kultura

Irailaren 3an Juan Luis Moraza artistak zuzendutako Tug of war, [gerrako tiraldia] ekitaldia egingo da Nuarbeko Olaetxe zelaian, 12:00etan, eta sardinada izango da ondoren. Aurretik, berriz, Nuarbeko Sokatiraren Museoa bisitatzeko aukera izango da. Autobusa antolatu dute Nuarbera joateko; 10:40ean abiatuko da Anbulatoriotik, eta ekitaldia amaitutakoan itzuliko da. 

Irailaren 1ean eta 2an bi film emanaldi izango dira Soreasu Antzokian, La conquista de Albania eta Lamerica; eta filmen inguruko solasaldia izango da ondoren, Morazaren eskutik.

 

Bihar irekiko dute Juan Antxieta musika eskolako ikasturte berrian izen-emateko epea

Erabiltzailearen aurpegia Juan Antxieta Musika Eskola | 2016-08-31 : 10:56 | Hezkuntza

Irailaren 5ean hasiko dute ikasturtea musika eskolan. Izena ematea nahi dutenek 943-81 62 63 telefono zenbakira deitu beharko dute. 

Udal liburutegiak ohiko ordutegia izango du bihartik aurrera

Uztarria.eus | 2016-08-31 : 09:35 | Kultura

Astegunetan, goizez 09:00etatik 13:00etara izango da zabalik; eta arratsaldetan 15:30etik 20:00etara. Zapatuetan goizez bakarrik irekiko da, 09:00etatik 13:00etara bitartean.

 

Izarraitz Igerilari Elkartekoek bi podium lortu dituzte Donostiako itsas zeharkaldian

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea | 2016-08-31 : 09:03 | Kirolak

Maialen Sudupek bigarren postua lortu zuen infantil mailan; eta Leire Ceciagak bigarrena helduen zeharkaldian.

 

Svetlana Alexievitx Nobel sari

Erabiltzailearen aurpegia Miel A.Elustondo | 2016-08-31 : 09:52 | Iritzia

Guztiz ahantzirik nuen esan zidana. Ordenagailuan neure dokumentuetara jo, baina elkarrizketa hura ez da ageri. Erraza ere ez da: hiru-lau ordenagailu ibili ditut ordutik hona. Batean ez bada, bestean behar du iazko Nobel sariari orain dela dozena urte egindako elkarrizketa, baina joan eta bilazan/k! 

Hitzarmena sinatu dute Udalak eta Xake taldeak

Uztarria.eus | 2016-08-30 : 11:26 | Udala

Baigerako azken solairuko lokal eraberritua erabili ahal izango dute Xake taldekoek; entrenamendu zein txapelketetarako. 

 

Lokal berria inauguratu eta batzar irekia egingo du Azpeitiko EH Bilduk irailaren 1ean

Erabiltzailearen aurpegia EHBilduAzpeitia | 2016-08-30 : 10:45 | Politika

Egoitza berria Goiko Kaleko 16. zenbakian zabalduko dute, Egaña gozotegiaren alboan. 

Batzarra eta inaugurazioaren ondoren, mokadutxoa egingo da; eta herritar oro dago bertara gonbidatuta.

Zabalik jarraitzen du Txertatu Merkatuan proiektuan izena emateko epeak

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Berritzen | 2016-08-30 : 13:12 | Ekonomia

Proiektuaren xedea gazte langabetuei lanerako aukerak eskaintzea da.

Informazio gehiago nahi dutenek, sfernandez@iraurgiberritzen.eus posta elektronikora idatzi edo 943 85 11 00 telefono zenbakira deitu beharko dute.

Odola emateko aukera izango da bihar, anbulatorioan

Uztarria.eus | 2016-08-30 : 09:56 | Gizartea

Odola ematea nahi dutenek anbulatoriora joan beharko dute, 17:00etatik 21:00etara bitartean. 

Ura

Erabiltzailearen aurpegia Aitziber Aizpuru | 2016-08-30 : 09:17 | Iritzia

Udan gehiago izerditzen gara, tenperaturak gora egiten duelako; beraz, gure behar hidrikoak handiagoak izaten dira. Egarria sentitzen dugu behar horiek bete ahal izateko, baina orokorrean, arreta txikia ematen diogu edaten dugun horri. 

Goiko Kalen San Agustin jaiak ospatu dituzte

Uztarria.eus | 2016-08-29 : 12:11 | Festak

 

Asteburuan, Goiko Kalen San Agustin jaiak ospatu dituzte. Larunbatean, txupinazoaren ondoren, mus eta dardo txapelketetan parte hartzeko aukera izan zen. Igandean, berriz, goizean txistulariak eta meza izan ziren; eta festei ...

»» Ikusi argazki guztiak (8)

Legearen zaindaria

Erabiltzailearen aurpegia Eneko Etxeberria | 2016-08-29 : 09:44 | Iritzia

Kafkaren ipuin ezaguna film labur zoragarri bihurtu zuen Orson Wellsek. Hemen ikus dezakezue, gaztelaniazko azpitituluekin.

Kafka, idazle handia izateaz gain, abokatua zen; eta ipuinean, bere ikuspegia ematen du legeez.

'Legearen ...

Arantza-Mendaur-Ituren ibilbidea egiteko irteera antolatu du Lagun Onak MBk larunbaterako

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Mendi Bazkuna | 2016-08-29 : 09:20 | Kirolak

Izena irailaren 1a baino lehen eman beharko da, eta hiru aukera daude horretarako: elkartearen tabernan bertan, edo www.lagunonakmb.org webgunean edo lagunonakmb@hotmail.com posta elektronikoaren bidez.

 

Zalantzak garaiz

Erabiltzailearen aurpegia Ramon Etxezarreta | 2016-08-29 : 09:55 | Iritzia

Ez zitzaizun gehiegi gustatu baina lehendabizikoan esan nizun Semprunek -erbestea, kontzentrazio esparruak, komunismoa, idazle frantsesa, ministro espainiarra, beti kezka intelektuala- adierazten zuen hura: bere nortasuna eraikitzen igaro zuela bizitzaren lehen erdia eta hura deseraikitzen bigarren erdia. Bide horretan, zituen sinesmen, dogma eta ziurtasun guzti haiek bazterrera boteak zituela baina, ilusio guztiak zeramatzala gainean bizirik eta piztuta. Gaztetasuna eta zahartzaroaren konparazioaren harira etorri zitzaidan Semprunen adierazpen hori. 

Jon Alberdi XLV. Dinastia Etxabe Txapelketako garaile

Uztarria.eus | 2016-08-26 : 16:57

Atzo, hilak 25, jokatu zen Zumaian XLV. Dinastia Etxabe Txapelketako finala. Jon Alberdi azpeitiarra eta Markel Ibarloza markinarra izan ziren txapelketako garaileak; 22 eta 12 gailendu zitzaizkien Riol eta Aizpururi ...

Hauteskunde mahaietako kideen zozketa egingo du Udalak astelehenean

Uztarria.eus | 2016-08-26 : 12:56 | Politika

Zozketa informatikoa izango da; eta 10:00etan egingo da, ez-ohiko Udalbatzan.

 

Futbol Eskolan izena eman daiteke abuztuaren 29an eta 30ean

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea | 2016-08-26 : 12:29 | Kirolak

Garmendipe fulbol zelaiko ofizinetan bete beharko da izena emateko orria, 18:30etatik 19:30etara bitartean. 

2006an, 2007an eta 2008an jaiotako neska-mutilek eman ahalko dute izena; eta, nesken kasuan, baita 2005ean jaiotakoek ere. 

 

 

Duda egiten duenaren parabola

Erabiltzailearen aurpegia Jurgi A. A. | 2016-08-26 : 09:28 | Iritzia

Behin baino gehiagotan pentsatu izan dut atrebentzia handiegia dela niretzat zerbaiten inguruan edozer esatea; posizioren bat edo beste baieztatzea. Hori gutxi ez eta ariketa hori publiko egiten bada, ausardia zena hekatonbe bihur daiteke. Beti errepikatu izan dut barrura begira idazten dudala, nire buruarentzat; berdin didala bai euskarriak bai eta irakurle potentzialak ere. 

Hiru azpeitiar aurkeztu dira Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetara, Gipuzkoako zerrendetan

Uztarria.eus | 2016-08-25 : 12:37 | Politika

Nerea Alday eta Xanti Gurrutxaga aurkeztu dira EAJ alderditik; eta Marina Bidasoro EH Bildu koaliziotik.

 

Elkarretaratzea egingo da plazan hileko azken ostiralean

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Sare Herritarra | 2016-08-25 : 12:15

Ostiralean, hilak 26, plazan bilduko gara euskal preso eta iheslarien eskubideen alde. 19:00etan izango da elkarretaratzea. Azpeitiko presoen senide eta lagunek, astebururo 3.085 km egin behar izaten dituzte ...

Emaitzak: 84 | Orriak: 1 2 3 4 5