Artxiboa: 2016 6

Zapatuan bukatuko da Uztarriaren Pourrean parte hartzeko epea

Uztarria.eus | 2016-06-30 : 18:28 | Kirolak

Uztailaren 2an hasiko da 2016ko Frantziako Tourra eta horrekin batera jarriko da martxan Pourra ere. 14:00etan itxiko da apustuak egiteko epea. Egin zuena eta hartu parte!

Kalteak eragin dizkiete Madalenan aparkatutako hainbat ibilgailuri

Uztarria.eus | 2016-06-30 : 17:05

Damasoneko zubiaren eta Madalenako Ospitalearen bitartean ibai ondoan elkarren segidan aparkatutako hainbat ibilgailu atzerako ispiluak eta kristaletako garbigailuak, besteak beste, txikituta zituztela aurkitu dituzte gaur goizean. Udaltzaingoaren arabera, 06:50 ...

Irailera atzeratu dute Jubilatuen Xoxoteko Eguna

Uztarria.eus | 2016-06-30 : 16:45 | Aisia

Igande honetan, uztailak 3, zuten berez egitekoa, baina eguraldi txarraren aurreikuspena dela-eta uda ondorenerako uztea erabaki dute.

Aurrera egiteko indarra, elkarlanetik

Nerea Uranga ('Urola Kostako Hitza'-ko zuzendaria) | 2016-06-30 : 16:02 | Iritzia

Urola Kostako Hitza proiektu komunikatiboa etengabeko berrikuntzan murgilduta dago. Epe luzerako begiradakin ari da lanean, perspektiba estrategikoz. Paperezko egunkariaren salmenta, apal bada ere, behera ari da; Interneteko jarraitzaileak, berriz, etengabe goraka doaz. Gure funtzio soziala, euskara hedatzea eta normalizatzea, inoiz baino hobeto betetzen ari gara; baina bideragarritasun ekonomikoa, oraindik ere, bermatu gabe dugu. Paradoxikoa bada ere, inoiz baino irakurle eta jarraitzaile gehiago ditugun garaian, diru sarrerek behera egin dute.

"Elkartasuna eta doluminak" adierazi dizkie Udalak Istanbulgo erasoen biktimei

Uztarria.eus | 2016-06-30 : 15:23 | Politika

Gaur plazaratu duen adierazpenean, "eraso horiek onartezinak direla" eta "sendo salatzen" dituela dio Udalak, "une hartan aireportuan zeuden bi azpeitiarrak salbu izateaz ere biziki pozten" dela gaineratuz.

»» Erantzunak: 2 (tabernaria, gaztie)

Zapatuan hasiko da Azpeitia Dantzan egitasmoa

Uztarria.eus | 2016-06-30 : 13:17 | Kultura

Lau emanaldi eskainiko dituzte zapatuan hasi eta uztailaren 16ra bitartean. Sahatsaren ikuskizuna izango da aurrena, eta igandean, Dikothomia Cia-ren emanaldia izango da. Saloiko dantzen erakustaldia eta Itsasi Dantza Taldearen ikuskizuna ere izango dira hurrengo asteetan. 

 

Profesionaltasun agiria eskuratu dute 26 herritarrek

Uztarria.eus | 2016-06-30 : 11:57

Azpeitiko Udalak Lanbideren diru-laguntzari esker profesionatasun agiria eskuratzeko bi ikastaro eskaini ditu joan den ikasturtean. Guztira 26 pertsonek bukatu dituzte ikastaroak eta aste honetan jaso dituzte agiriak, Ainhoa Beristain zinegotziaren ...

Badator baltsa jaitsiera, hasi baltsak prestatzen!

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gaztetxie | 2016-06-30 : 10:39

Bi aste pasatxo falta dira Azpeitiko Gaztetxeak 11 urte betetzeko. Aurten, urtemuga uztailaren 16an ospatuko dugu eta horretarako egitarau oparoa ari gara prestatzen aurtengoan ere. Urteroko legez, baltsa jaitsiera izango ...

Sanjuanetan izandako txikizioak salatu ditu Urrestillako Festa Batzordeak

Erabiltzailearen aurpegia Urrestillako Festa Batzordea | 2016-06-30 : 09:55 | Festak

 

San Juan festetan Urrestillan izan diren hainbat "txikizio" salatu ditu Urrestillako Festa Batzordeak. Zapatuan, ekainaren 25ean, Setaldeko farolak eta hesia txikituta azaldu zirela azaldu dute, baita bide horretako zakarrontziak ere ...

»» Ikusi argazki guztiak (6)

50 azpeitiar inguruk hartuko dute parte Zumarragako Santa Isabel jaietako danborradan

Uztarria.eus | 2016-06-30 : 09:34

Aurten, 50 urte betetzen ditu Zugarragako danborradak eta hori ospatzeko "zerbait berezia egin nahian" hainbat herritara deia luzatu dute aurtengo danborradarako talde bat osatzeko. Azpeitiar danborjoleek 50 lagunetik gorako taldea ...

Beloaga ezagutzeko egun guztiko irteera izango da uztailaren 10ean

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Mendi Bazkuna | 2016-06-30 : 12:54

Uztailaren 10erako Beloagako gaztelua ezagutzeko ibilaldia antolatu dute Lagun Onak Mendi Bazkunak, Nabarralde fundazioko azpeitiarron napar zuzterrak taldeak eta Zestoako Agiro Mendi Elkarteak. 

Autobusa 09:00etan irtengo da anbulatorio aurretik ...

Zinebanda ikuskizuna eskainiko du Musika Bandak zapatuan

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Musika Banda | 2016-06-30 : 09:50 | Kultura

Zapatuan, uztailaren 2an, Azpeitiko Udal Musika Bandak Zinebanda ikus-entzunezko emanaldia eskainiko du Azpeitiko plazan, kiosko ...

Ilunpekoak Atanon, Herriartekoaren finala prestatzen

Uztarria.eus | 2016-06-29 : 19:05

Igandean, uztailak 3, jokatuko du Azpeitiak esku-pilotako Gipuzkoako Herriarteko Txapelketaren finala, Astigarragaren kontra. Donostiako Atano III.ean jokatuko da igandeko finala, 10:30ean hasita. Eta gaur, asteazkena, Atanora joan dira ...

Batukada taldea berpizteko lehen entsegua izango da ostiralean

Erabiltzailearen aurpegia Haujijijai Batzordea | 2016-06-29 : 18:07 | Aisia

19:00etan izango da saioa, Gaztetxean. Bertan adostuko da entseguen ordutegia eta baita parte-hartzaile bakoitzak zein instrumentu joko duen ere. 

 

Kantu Jirak kalean egingo du bihar Santio egunerako entsegua

Uztarria.eus | 2016-06-29 : 17:43 | Kultura

19:00etan elkartuko dira Baigera aurrean eta Alde Zaharreko terrazaren batera joango dira gero, kantu saioa han egitera. Herritarrei dei egin diete parte hartzera, "denon beharra izango dugu eta".

Igandeko emaitzak "Azpeitian aldaketarako gogo bat dagoela" adierazten duela dio EAJk

Uztarria.eus | 2016-06-29 : 16:52 | Politika

Alderdi jeltzaleak eskerrak eman dizkie Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan botoa eman dietenei eta apoderatu bezala hautes-mahaietan lanean aritu zirenei. "Ondo dakigu hauteskunde guztiak ez direla berdinak eta batetik bestera aldaketak gertatzen direla, eta horregatik errealismoz eta zuhurtasunez kudeatu behar dugu orain jaso dugun konfiantza hau", adierazu du Jabier Altunak Azpeitiko Uri Buru Batzarraren presidenteak.

Onik daude atentatuen unean Istanbuleko aireportuan ziren bi azpeitiarrak

Urola Kostako Hitza | 2016-06-29 : 12:48 | Gizartea

Janet Uzkudun eta Urtzi Oteiza Kuala Lumpurrera joateko eskala egiten ari ziren Istanbuleko Ataturk aireportuan atzo gauean. Oteizak esan duenez, "izualdia pasatuta, onik" daude; "hemendik alde egiteko gogoarekin".

 

"Gozamen anitzak" aldarrikatuz murala margotu dute antolaketa taldeko emakumeek

Uztarria.eus | 2016-06-29 : 11:37 | Gizartea

Azpeitian eta, oro har, Urola bailaran Hezkidetza proiektua garatzen ari da Arremanitz Kooperatiba. Egitasmoan gazteak dira protagonista, eta Arremanitzeko kideek hainbat saio egiten dituzte ikastetxeetan gazte horiekin hezkidetza, tratu onak ...

Antzerki Topaketek ez dute jasoko Jaurlaritzaren diru-laguntza

Urola Kostako Hitza | 2016-06-29 : 16:06 | Kultura

Jaurlaritzak esan duenez, "urtebetekoa" da etena, eta deialdia "hobeto antolatuta" egingo dute hurrengo urteetan. Laguntzak kentzea "oso larria" dela dio Josu Labaka Azpeitiko Udaleko Kultura batzordeburuak, eta larritzat jo du "gauzak egiteko modua" ere.

 

'52 tuesdays' filma aire librean eskainiko dute ostiralean

Erabiltzailearen aurpegia Emakumeen Txokoa | 2016-06-29 : 12:07 | Gizartea

Sexu Askapenaren Nazioarteko Egunaren harira, aire libreko zine emanaldia izango da ostiralean, uztailaren 1ean, plazan, 22:30ean hasita. Emakumeen Mahaiak, Azpeitiko Udalak, Paradisu Zinema zineklubak eta Sanagustin kulturgunea antolatu dute ...

Emaitzak: 232 | Orriak: 1 2 3 4 ... 9 10 11 12