Artxiboa: 2016 5

Bost proiekturen artean banatu dituzte Sorkuntza Bekaren sei mila euroak

Uztarria.eus | 2016-05-31 : 18:55 | Kultura

Ikus-entzunezko bi proiektu, maketa baten eta CD baten grabazioak eta euskal mitologian oinarritutako txotxongiloak dira laguntzak jasoko dituztenak, ikus-entzunezko proiektu bakoitzak 1.500 euro eta milana euro beste hirurek.

 

Ekainaren 5eko herri galdeketaz

Aitor Arana | 2016-05-31 : 15:57 | Iritzia

Ekainaren 5ean Azpeitian euskal estatu independenteaz egingo den herri galdeketaren inguruan, Uztarria Komunikazio Taldeak iritzia eskatu die hainbat herritarri. Aitor Arana idazle eta hizkuntzalariak idatzi duena da honakoa.

Espainiako bandera kendu eta ikurrina jarri dute udaletxean azpeitiar bizardunek

Uztarria.eus | 2016-05-31 : 13:31 | Politika

Urtarriletik udaletxeko etxaurrean zegoen Espainiako bandera kendu dute bizardunez mozorrotutako hiru pertsonek, eta haren ordez ikurrina jarri dute. Ekainaren 5ean Hitzartuk independentziaz egingo duen herri galdeketara begira, ikurrinak balkoian jartzeko ...

»» Erantzunak: 1 (larramendi)

200 boluntario baino gehiago izango dira lanean ekainaren 5ean

Erabiltzailearen aurpegia Hitzartu | 2016-05-31 : 14:43 | Gizartea

Herri galdeketa egunean boluntario gisa aritu nahi izanez gero, Hitzarturen Facebookera, Twitterrera edo hitzartuazpeitia@gmail.com helbidera idatzi behar da. Lantalde ezberdinetan banatuko dira ekainaren 5eko lanak, eta bakoitzak nahi duen taldean aritzeko aukera izango du. 

 

Ostegunean izango da Sanjuandegiko Barraka Eguna

Uztarria.eus | 2016-05-31 : 12:08 | Festak

17:00etatik 21:00etara bitartean buelta bakoitzeko euro bat ordainduta barraka guztietan ibiltzeko aukera izango dute haur eta gaztetxoek.

 

Saninazioetako zezenketetako toreatzaile eta ganadutegiak iragarri dituzte

Uztarria.eus | 2016-05-31 : 11:06 | Festak

Desenkajonamendua uztailaren 27an izango da. Zezenketak uztailaren 30ean, 31n eta abuztuaren 1ean izango dira, eta Cuadri, Ana Romero eta Pedraza de Yeltes ganadutegietako zezenak toreatuko dituzte. 

Azpeitiko preso politikoek ere hartu dute hitza

Erabiltzailearen aurpegia Deserriko hitzak | 2016-05-31 : 12:36 | Politika

Ekainaren 5ean Azpeitian independentziaz egingo den herri galdeketa dela eta, azpeitiko hiru euskal preso politikoen iritziak bildu ditugu.

I-Super Chef sariketa irabazi du Julen Galarragak

Uztarria.eus | 2016-05-31 : 09:58

Julen Galarraga sukaldaritza ikasle azpeitiarrak irabazi du i-Super Chef sariketako lehen edizioa. Super Amarak antolatutako sukaldaritza lehiaketa da i-Super Chef eta sei sukaldari iritsi ziren finalean. Joan den  ostiralean, maiatzak ...

Ezohiko udalbatzarra egingo dute gaur

Uztarria.eus | 2016-05-31 : 08:53 | Gizartea

19:00etan izango da udaletxeko areto nagusian. Landuko dituzten gaien artean daude 2016ko ekainaren 26an, Diputatuen Biltzar eta Senaturako Hauteskunde egunerako, mahaiak osatzeko zozketa, Udalaren 2016ko aurrekontuan 3. kreditu aldaketari hasierako onarpena ematea eta Azpeitiko Kirol Patronatuko taberna kudeatzeko kontratuaren esleipena.

EspaƱa huele a culo

Joxean Agirre | 2016-05-30 : 17:50 | Iritzia

Ekainaren 5ean Azpeitian euskal estatu independenteaz egingo den herri galdeketaren inguruan, Uztarria Komunikazio Taldeak iritzia eskatu die hainbat herritarri. Joxean Agirre idazle eta kazetariak idatzi duena da aurrena, honako hauxe.

Murtziako Aguilas izango da Lagun Onaken hurrengo aurkaria igoera fasean

Uztarria.eus | 2016-05-30 : 17:09 | Kirolak

Garmendipen jokatuko dute bigarren kanporaketaren joanekoa, zapatuan, hilak 4, 18:00etan; itzulerako neurketa ekainaren 11-12ko asteburuan izango da.

 

Erabakitzeko eskubidearen aldeko lipduba, iruditan

Erabiltzailearen aurpegia Hitzartu | 2016-05-30 : 12:53 | Gizartea

 

Zapatuan, maiatzak 28, grabatutako lipdubaren grabaketan bizitako emozio anabasaren ostean, hasi da atzera kontaketa. Ehunka herritar irten ziren kalera larunbatean, erabakitzeko eskubidearen alde. Orain, igandean dugu hurrengo zita garrantzitsua. Bitartean ...

»» Ikusi argazki guztiak (41)

Umeen eguna ospatuta, hasi dira festetarako motorrak berotzen Sanjuandegin

Uztarria.eus | 2016-05-30 : 12:05 | Festak

 

Gainean dira Sanjuandegiko festak, baina dagoeneko jai giroa hasi da auzoan. Izan ere, joan den zapatuan Umeen Eguna ospatu zuten Sanjuandegin eta 200 haur eta gaztetxo inguruk hartu zuten parte ...

»» Ikusi argazki guztiak (9)

Jagoba Beobideren Alaves Lehen Mailara igo da

Uztarria.eus | 2016-05-30 : 11:17 | Kirolak

Gasteizko taldeak atzo ziurtatu zuen igoera, Mendizorrotzan Numanciari 2-0 irabazi ondoren. Azpeitiar jokalaria ordezkoen aulkitxoan egon zen, baina ez zuen jokatu.

 

Iban Muruak eta Maite Maiorak irabazi dute VIII. Igoera bertikala

Uztarria.eus | 2016-05-30 : 10:50 | Kirolak

 

Atzo, maiatzak 29, Xoxoteko Egunez, jokatu zen VIII. Zuzenien Igoera Bertikala. 10:00etan hasi zen proba plazatik, eta Iban Murua elgoibartarra izan zen lehena San Inazioren irudiaren parera iristen. Marka ...

»» Ikusi argazki guztiak (13)

Atutxa II.ak irabazi du Urrezko Aizkolari Banakako Txapelketa

Uztarria.eus | 2016-05-30 : 10:03

Joan den zapatuan, maiatzak 28, jokatu zen Urrezko Aizkolari Banakako Txapelketa Eusko Label Sari Nagusiko finala Izarraitz pilotalekuan, eta Aitzol Atutxa Atutxa II.ak jantzi zuen txapela. Lan guztiak amaitzen ...

»» Erantzunak: 1 (JLarranaga)

Azpeitia Gipuzkoako Herriarteko final laurdenetan izango da

Uztarria.eus | 2016-05-30 : 09:43 | Kirolak

Bergara 1-2 mendean hartu ostean eskuratu dute azpeitiarrek final laurdenetarako txartela. 

 

Lagun Onakek aurrera egin du Bigarren B mailarako igoera fasean

Uztarria.eus | 2016-05-29 : 20:03 | Kirolak

Real Aviles penalti jaurtiketetan kanporatu dute azpeitiarrek, partida eta luzapena asturiarren alde 1 eta 0 bukatu ondoren.

 

»» Erantzunak: 3 (Chuse Miguel Vicente, Jota Mayo, nineunauk)

Ekainaren 5eko herri galdeketa babesteko lipduba

Erabiltzailearen aurpegia Hitzartu | 2016-05-29 : 11:51 | Gizartea

Ehunka herritar irten ziren atzo, maiatzak 28, kalera, Hitzartuk ekainaren 5ean independentziaz egingo duen herri galdeketa babesteko lipdubean parte hartzera. Norbanakoak nahiz eragile eta komunitate ezberdinetako herritarrak irten ziren kalera ...

1960-2014 tarteko giza eskubideen urraketen ikerketaren agiri guztiak Udalaren esku utzi ditu Aranzadik

Uztarria.eus | 2016-05-27 : 18:58 | Gizartea

Dokumentazio guztia udal artxiboan gorde dute eta datuak kontsultatzeko prozedura jarri dute martxan. "Zabalik dagoen ikerketa" dela nabarmendu du Eneko Etxeberria alkateak, "norbaitek kasuren baten inguruko informazioa edo dokumentazioa jaso nahiko balu, oraindik egin dezake".

 

Emaitzak: 197 | Orriak: 1 2 3 4 ... 7 8 9 10