Artxiboa: 2016 4

Erabaki Fest!-ek zuzeneko musikarekin bete ditu Azpeitiko tabernak

Uztarria.eus | 2016-04-30 : 21:20 | Kultura

 

Goizeko kontzertuak eta kalejirak bukatuta atsedenerako tarte handiegirik gabe, 17:00etatik aurrera Erabaki Fest!-ek jarraipena izan du herriko tabernetan. Etxe-Zurin eta Oñatzen kontzertu bana, eta bina Pikuan eta ...

»» Ikusi argazki guztiak (24)

Erabaki Fest!: lehen txanpa osatuta

Uztarria.eus | 2016-04-30 : 15:46 | Kultura

 

Ekainaren 12ra begira jarri dira azpeitiarrak apirilaren 30 honetan. Hitzartuk antolatutako independentziaren gaineko herri galdeketari babesa emanez, herriko musikari, kantari, dantzari eta tabernarien artean egun osorako egitaraua prestatu dute. Goizean ...

»» Ikusi argazki guztiak (28)

Festa giroan aurkeztu dute ikastolaren 50. urteurreneko aldizkaria

Uztarria.eus | 2016-04-29 : 20:47 | Hezkuntza

 

Azpeitiko Ikastola Ikasberrik ekitaldi jendetsuarekin eta festa giroan aurkeztu du gaur, ostirala, Urola bailarako ikastolaren sorrerako 50. urteurrena ospatzeko argitaratu duen aldizkaria. Sanagustinen jarria zuten hitzordua 19:00etan, eta ordu ...

»» Ikusi argazki guztiak (23)

Jose Luis Frantzesenak eta Julian Barrenetxea Abesbatzak estreinatuko dute Erabaki Fest!

Erabiltzailearen aurpegia Hitzartu | 2016-04-29 : 16:58 | Politika

 

Ez dira musika doinuak faltako bihar, zapatua, Azpeitian. Kontzertu ugari antolatu dute herritarrek Erabaki Fest! jaialdian, asteburua ondo hasteko.

Arratsaldea eta gaua rock, heavy edo ska doinuentzat izango badira ere ...

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Xaguxatar parkea, irekita

Uztarria.eus | 2016-04-29 : 16:26 | Aisia

 

Inaugurazio ofiziala egiteko zain, baina dagoeneko irekita eta herritarrek erabiltzeko pronto dago Ingurugiro Etxea Museo ondoko parke berritua. Udalak eta Eusko Jaurlaritzak elkarlanean garatutako Xaguxatar proiektuaren barruan berritu dute "zaharkituta ...

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Lagun Onak Mendi Bazkunak jaso du aurtengo Joxe Takolo beka

Uztarria.eus | 2016-04-29 : 14:15

Gaur, ostirala, banatu dute aurtengo Joxe Takolo Beka, eta Lagun Onak Mendi Bazkunak jaso du. Aurtengoa "berezia" dela esan du Estitxu Elduaien zinegotziak, "herriko talde batek jaso duelako". Horrez gain ...

Bihar amaituko da udaleku irekietan begirale aritzeko izen-emate epea

Uztarria.eus | 2016-04-29 : 11:28 | Gizartea

Curriculumak diragib@azpeitia.eus helbidera bidali behar dira. Aukeraketa egiterakoan aisialdiko begirale titulua edukitzea, EGA izatea, hezkuntzarekin zerikusia duten ikasketak edukitzea eta azpeitiarra izatea lehenetsiko dituzte.

 

'50+' aldizkaria aurkeztuko du gaur Ikasberri Ikastolak

Uztarria.eus | 2016-04-29 : 11:22 | Hezkuntza

Urola bailarako ikastolak 50 urte betetzen dituela eta osatu dute aldizkaria. Sanagustin kulturgunean izango da aldizkariaren aurkezpena 19:00etan, eta bideo emanaldia, musika, dantza eta antzerkia izango dira, besteak beste.

 

"Duela hamar urteko jarrera berarekin igoko gara oholtzara"

Urola Kostako Hitza | 2016-04-29 : 10:44 | Kultura

'Erabakifest!' musika jaialdia ospatuko dute bihar Azpeitian, eta dozenaka taldek parte hartuko dute: atzokoak eta gaurkoak. Musikazale asko daude Legen Beltzaren zain-zain.

 

'Trumbo' eta 'El libro de la selva' filmak ikusgai asteburuan, Soreasun

Uztarria.eus | 2016-04-29 : 10:25 | Kultura

Trumbo eta El libro de la selva filmak izango dira ikusgai zapatutik astelehenera bitartean Soreasu antzokian. Zapatuan Trumbo emango dute, 22:00etan hasita. Igandean, maiatzak 1, El libro de la ...

Gazte Astie hemen da!

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gaztetxie | 2016-04-29 : 09:56 | Aisia

Urtero egin ohi dugun moduan, ekimenez betetako astea antolatu dugu Azpeitiko Gaztetxetik: Gazte Astie.

Formakuntzari ...

Loiola eta Munategi arteko espaloi zatia ostiraletik aurrera berriro irekita izango da

Uztarria.eus | 2016-04-28 : 17:04

Azpeititik Azkoitirako pasealekua itxita dago azken asteetan Loiola eta Munategi bitartean. Zorua konpontzen eta txukuntzen ari dira tarte horretan, espaloi ondoko ezkien sustraiek eragindako koskak-eta berdindu eta espaloia txukuntzeko. Udalak ...

'Hitza, etorkizunaren giltza' abestiaren bideoklipa

Erabiltzailearen aurpegia Hitzartu | 2016-04-28 : 12:00 | Politika

Hitza, etorkizunaren giltza abestia sortu eta kantatu dute Azpeitiko musikari, abeslari, idazle, poeta eta bertsolariek. Independentziaz, Azpeitian egingo dugun herri galdeketa babestea du xede kantak. Guztira, 60 lagun inguruk parte ...

Azpeitia eskuzko Gipuzkoako Herriarteko Txapelketan izango da aurten ere

Uztarria.eus | 2016-04-28 : 12:37 | Kirolak

Maiatzaren 22an jokatuko dute pilota txapelketako lehengo partida azpeitiarrek. Zuzenean final zortzirenetan sartuko dira lehian Ilunpeko pilotariak, eta aurreko kanporaketan Bergara eta Lasarte-Oriaren arteko partidan irabazten duena izango dute aurkari. 

 

Venezuelako selekzioa hartuko du etxean Añares Rioja ISBk

Uztarria.eus | 2016-04-28 : 11:04 | Kirolak

Zapatuan jokatuko dute partida Azpeitiko kiroldegian, 18:30ean hasita. Añares Rioja ISBk herrialde bateko selekzioaren aurka jokatzen duten lehen aldia da larunbatekoa. Roselis Silva, denboraldian zehar ISBn aritu den jokalaria, Venezuelako taldearekin arituko da aste honetan.

 

Lau kantu berrirekin izango da Verrater zapatuko Erabakifest! jaialdian

Uztarria.eus | 2016-04-28 : 09:25 | Kultura

Larunbatean oholtza gainera igoko dira Verraterreko musikariak, Hitzartuk egingo duen herri galdeketa babesteko antolatutako Erabakifest! musika jaialdian. Etxe-Zuri tabernan joko dute 17:00etan, eta lau kantu berri aurkeztuko dituzte.

 

Badator futbito txapelketa

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Sare Herritarra | 2016-04-28 : 09:51 | Aisia

Azken urteetan bezala, aurten ere futbito txapelketa herrikoia jokatuko da Betharrarrametako jolastokian. Oraingo honetan, Azpeitiko ...

Eta punto!

Erabiltzailearen aurpegia Alaitz Olaizola | 2016-04-28 : 11:01 | Iritzia

Hamabi urte zoragarri pasatu dira hasi ginenetik. Hamabi urte, hamabi antzerki obra, hamabi buruhauste, eta ...

Azpeitiko Rallysprintaren ibilbidea Aizarnaraino luzatu dute

Uztarria.eus | 2016-04-27 : 18:29 | Kirolak

Zapatuan jokatuko den lasterketa 16 kilometroraino luzatu dute, horrenbestez. 60 gidarik eman dute izena 14:30ean hasiko den probarako; goizean, 10:00etatik aurrera, Epaitegietako plazan egongo dira parte-hartzaileak eta kotxeak, egiaztatze teknikoak eta administratiboak egiteko. Azpeitiko zazpi taldek hartuko dute parte.

 

'Astindu adina!' astea antolatu dute, adineko herritarrak "bizimodu aktibo eta osasuntsura" gerturatzeko

Uztarria.eus | 2016-04-27 : 14:23 | Gizartea

Jarduera fisikoa, elikadura eta emozio afektiboa ardatz hartuta, ekimen ezberdinak antolatu dituzte maiatzaren 2tik, astelehena, maiatzaren 6a, ostirala, bitarterako. Hitzaldiak, bolo eta toka txapelketa, tailerrak eta bizikleta irteera izango dira, besteak beste. 

 

Emaitzak: 173 | Orriak: 1 2 3 4 5 6 7 8 9