Artxiboa: 2016 3

Euskara eta euskal estatua, parez pare, Sanagustinen

Erabiltzailearen aurpegia Natul Azpeitiko euskara taldea | 2016-03-31 : 18:19 | Euskara

Zer ekarpen egin diezaioke euskarari euskal estatu independente batek? mahai-ingurua izango dugu datorren ostegunean, apirilaren 7an, 19:00etan, Azpeitiko Sanagustin kulturgunean, Natul euskara taldeak antolatuta.

 

Lasaoko bidegorriaren lotunea dela eta

Azpeitiko eta Zestoako udalak | 2016-03-31 : 16:22 | Iritzia

Iazko abuztuan, Azpetiko eta Zestoako udalok gutun bat bidali genion Foru Aldundiari, Lasaoko bidegorriaren inguruko arazoa konpontzeko eskatuaz. Bidegorriaren lotunearen arazoa zaharra da, baino iazko udaberrian irekitako bide berdeak nabarmen areagotu zuen, eta horregatik jo genuen eurengana.

Roselis Silva, fase erregularreko balizko bostekoan

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Saskibaloi Taldea | 2016-03-31 : 17:55 | Kirolak

Joko antolatzaile venezuelarra ligako ezusteetako bat izan da eta baita jokalari baloratuenetako bat ere.

 

'Elkar-erantzunkizunean eta berdintasunean bizi' guraso eskolak antolatu ditu Gizarte Zerbitzuen Sailak

Uztarria.eus | 2016-03-31 : 12:39 | Gizartea

Apirilaren 11n hasiko dira saioak eta 8 urtetik 15 urtera arteko eta 16 urtetik 20 urtera bitarteko seme-alabak dituzten gurasoei zuzenduta daude. Eskolen helburua seme-alaben heziketarako lagungarri izan daitezkeen tresna izatea da. Apirilaren 7ra arte eman daiteke izena. 

Orduan ausartu ziren, orain zergatik ez?

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gaztetxie | 2016-03-31 : 10:49 | Besterik

Apirilaren 14an 250 urte izango dira Azpeitiko Matxinada bezala ezagutu izan den altxamendua gertatu zenetik ...

Uztarrian praktikak egin nahi?

Uztarria.eus | 2016-03-31 : 10:14 | Uztarriaeus

Komunikazio ikasketetako bigarren zikloko ikasleek edota ikasketak amaitutakoek izango dute praktikak egiteko aukera, eta azpeitiarrek lehentasuna izango dute. Praktika epea maiatzaren hasieratik uztailaren bukaerara luzatuko da, eta egunean lau orduko jarduna eskaintzen da. Curriculumak apirilaren 16rako bidali behar dira uztarria@uztarria.com helbidera.

Loiolako iturrian landareak izango dira aurrerantzean ura eta baliabideak aurrezteko

Uztarria.eus | 2016-03-31 : 10:07 | Hirigintza

Loiolako lorategiko iturriaren ur emaria moztea erabaki du Udalak, ur emaria eta kontsumoaren gastuak aztertu ostean. Iturri zaharraren ondoan beste iturri bat jarri dute eta horrek emango du ura aurrerantzean.

 

Zubirik zubi

Erabiltzailearen aurpegia Joxe Arregi | 2016-03-31 : 12:20 | Iritzia

Behin, Krakoviako Errabino Eisik Hekelek ametsetan agindua jaso zuen: joateko Pragara, eta errege-jauregira daraman zubipean altxor handia aurkituko zuela. Ametsa hiru bider errepikaturik, Eisikek bideari ekin zion oinez. Iritsi zen Pragara eta jo zuen Karlos zubira.

Hurritz

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Borda | 2016-03-31 : 12:11 | Iritzia

Hurritz, testu hau argitaratzerako amaren sabela utzia izango duzu. Beste alde honetara etorria izango zara. 

'Zuk ere ahal duzu' egitasmoa urte osora luzatuko dute aurten

Uztarria.eus | 2016-03-30 : 18:29 | Kirolak

Urtarrilean hasi zen aurten ere Udalak emakumeak korrika egitera animatzeko antolatzen duen programa eta, martxo hasieran amaitzekoa bazen ere, parte-hartzaileek hala eskatuta jarraitzea erabaki dute. "Momentuz" arratsaldeko taldea da aurrera jarraituko duena; goizerako talderik ez da osatu, baina izena emateko aukera zabalik dago.

 

Atsegin dut

Erabiltzailearen aurpegia Egoitz Arruti | 2016-03-30 : 17:23 | Iritzia

Hausnartzeko tarterik gabe, sare sozialetan zabaltzen ditugu gure errealdiak. Bateko eta besteko, hor gabiltza mundua konpondu nahian, esaldi dotoreak jarriz, kontzientziak astindu nahirik. Arazoaren muina jakiteko astirik izan gabe, momentuko beroaldiak urrutira eramaten gaitu, olatuaren gainean klik batzuen babesa topatu nahiak, autoestimua igotzeko instrumentu bat, geure pribatutasuna sarean utzirik.

'Azpeitia 1936-1945' liburuak, agortuta

Uztarria.eus | 2016-03-30 : 15:43

Azpeitiko Udalak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak elkarlanean argitaratutako Azpeitia 1936-1945. Giza Eskubideen zapalketa eta errepresioa Gerra zibilean eta lehen frankismo garaian eta Azpeitia 1936-1945. Memoriaren izenak liburuak agortu egin dira ...

Jesuiten Espainiako Probintziaren lehen topaketa bihar hasiko da Loiolan

Uztarria.eus | 2016-03-30 : 15:40 | Besterik

170 erlijioso eta laiko elkartuko dira, apirilaren 3a arte luzatuko diren jardunaldietan. Loiolako Espiritualtasun Zentroan egingo dute topaketa.

Eskerrik asko neskak, galtzeari irabaztearen duintasuna emateagatik

Erabiltzailearen aurpegia Estitxu Elduaien | 2016-03-30 : 15:24 | Iritzia

Sailkapenean azkenak izan dira; ez dute mailari eustea lortu eta bi partida bakarrik irabazi dituzte. Gaur egun kirol emaitzak neurtzeko erabiltzen diren neurgailu hotz eta zorrotzak kontuan hartuta, porrotaren argazki garbi lirateke askorentzat. Baina zer diren gauzak, miresmenaren isla bihurtu dira gurean, begiratu eta ispiluaren beste aldean ikusi nahi dugunaren eredu.

Akabo tontoak

Erabiltzailearen aurpegia Txetxu Urbieta | 2016-03-30 : 10:10 | Iritzia

Dakienak badaki, dakiena daki, ez daki dena, eta zenbat eta gehiago jakin, dena jakiteko dakiena baino askoz gehiago jakin behar denaren jakitun da. Esan liteke, jakintsua bere burua erabateko jakituriatik urrun ikusten duen hura dela. Tontoa jakintsuaren antonimotzat jo genezake, ezer edo ezer gutxi dakiena. Zorionez, edo zoritxarrez, tontoa, inor konturatu gabe, desagertu egin da.

Azkoitia-Azpeitia maratoi erdiko argazkien erakusketa ikusgai da Sanagustinen

Uztarria.eus | 2016-03-29 : 18:53 | Kultura

 

Irekiera ofiziala gaur 20:00etan izango bada ere, dagoeneko ikusgai dago Sanagustin kulturgunean Azkoitia-Azpeitia maratoi erdiko argazkiekin osatutako erakusketa. Aurten apirilaren 16an jokatuko den lasterketaren antolatzaileek Azpeitiko Argazki Elkartearekin elkarlanean ...

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Aurtengo Amuarrain Arrantza Txapelketa apirilaren 17an izango da

Erabiltzailearen aurpegia Ollagorra Ehiza eta Arrantza Elkartea | 2016-03-29 : 17:32 | Kirolak

Benjamin, alebin eta infantil mailako gazteek hartu ahal izango dute parte. Izen-ematea Larrañaga Kirolaken edo Ollagorra Elkartean bertan (egun eta ordu jakinean) egin beharko da. Izena ematerakoan, nortasun agiriaren kopia, arrantzarako baimena eta gurasoen onarpen orria aurkeztu beharko dira.

Ez dago adiorik

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Saskibaloi Taldea | 2016-03-29 : 16:33 | Kirolak

Añares Rioja ISBk ezin izan zion garaipen batekin agur esan Emakumezkoen Lehen Mailako azken partidari. IDK Gipuzkoa nagusi izan zen derbian, batez ere azken laurdenean (75-53).

 

Bete arte, eta pixka bat gehiago

Gipuzkoako Hitza | 2016-03-29 : 15:21 | Gizartea

Uztarria aldizkariak martxoko zenbakian bezala, Lapatxeko zabortegiaren gainean erreportajea egin du Gipuzkoako Hitza-k ere.

Urola Erdiko autobusak Donostiako geltoki berrira iritsiko dira azkenean

Uztarria.eus | 2016-03-23 : 19:09 | Gizartea

Azpeitiko Udalak eman du berria, "ofizialki" jakinarazpenik jaso ez duela zehaztuta. Aldaketak "zerbitzuan inolako murrizketarik ez eragitea exijitzen" du Udalak.

»» Erantzunak: 3 (mutilbat, tabernaria, Julen Garate)

Emaitzak: 183 | Orriak: 1 2 3 4 ... 7 8 9 10