Artxiboa: 2016 1

Kaldereroek egin dute urteroko bisita

Uztarria.eus | 2016-01-30 : 19:38 | Festak

 

Karnabalak hurbiltzen ari dira eta festa giroa nabari da dagoeneko. Izan ere, gaur, zapatua, kaldereroak izan dira Azpeitian. Urtero moduan, haur zein heldu, Azpeitiko kaleetatik ibili dira Trapu Zaharrak eta ...

»» Ikusi argazki guztiak (13)

Elegante Egunaren bezperan izango da aurten bandaren karnabaletako kontzertua

Uztarria.eus | 2016-01-30 : 18:30 | Festak

Aldaketa nabarmen bat bada Azpeitiko aurtengo karnabaletako egitarauan: musika bandak ez du inauterietako urteroko kontzertua Elegante Egunaren aurreko igandean emango, jai karnabal bezperan baizik, bere erabakiz. Otsailaren 6an, zapatua, izango ...

»» Erantzunak: 5 (Borja Eizagirre, EƱaut Frantzesena, MAITE, aitor )

Lapatxeko zabortegiarekin zer egin astelehenean erabakiko du Urola Erdiko Mankomunitateak

Uztarria.eus | 2016-01-30 : 15:19 | Gizartea

Mankomunitateko udalerrietako ordezkariek erabaki beharko dute Lapatxek bailaratik kanpoko udalerrientzat irekita jarraituko duen edo ez. Astelehenean, otsailaren 1ean, bilduko dira erabakia hartzeko, 19:00etan.

»» Erantzunak: 1 (AIREGARBIAK)

Sutea izan da Landeta industrialdeko Ogi Eder okindegian

Uztarria.eus | 2016-01-30 : 14:16 | Besterik

Gaur, zapatua, eguerdian izan da sutea. Ez du kalte pertsonalik eragin. Bai, ordea, kalte materialak. 

 

'Hezurren Egia' erakusketa zabaldu dute Ingurugiro Etxean

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Kultur Mahaia | 2016-01-30 : 14:14 | Kultura

 

Gaur, zapatua, Hezurren Egia erakusketa zabaldu dute Ingurugiro Etxean. Historiaurrea herritarrei ezagutaraztea du helburu erakusketak, bailarako aurkikuntzak azpimarratuz.

11:30ean izan da irekiera hitzordua, eta erakusketaren nondik norako nagusiak ezagutu ...

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Azken ostiraleko elkarretaratzea, Sarek deitutako aurrena

Uztarria.eus | 2016-01-29 : 19:36

Hileko azken ostiralero bezala, elkarretaratze jendetsua egin dute herriko plazan euskal preso, iheslari eta deportatuen egoera gogoan (argazkian). 2016ko lehendabiziko elkarretaratze hori izan da Azpeitiko Sare Herritarrak deituta egindako aurrenekoa ...

Alokairua ordaintzeko 68 laguntza eman zituen Udalak 2015ean

Uztarria.eus | 2016-01-29 : 15:05 | Ekonomia

150.000 euro bideratu zituen Udalak 2015ean alokairuko laguntzetara eta 2016an ere beste horrenbeste bideratuko ditu. Laguntzak "udaberri alderako ateratzeko asmoa" dute eta aurtengo babes ekonomikoaren zenbatekoa diru-sarreren araberakoa izango da. 

 

Langabezia tasa 3,59 puntu jaitsi da Azpeitian, azken bi urteetan

Uztarria.eus eta Urola Kostako Hitza | 2016-01-29 : 12:52 | Ekonomia

2013ko abendutik 2015eko abendura bitartean, Azpeitiko langabezia tasak izan du jaitsiera handiena 5.000 biztanletik gorako udalerrietan. Joan den urte bukaeran, 859 langabe zeuden herrian. Horrenbestez, %11,7koa zen langabezia tasa eta 2013ko abenduan, aldiz, %15,29. 

Hausnartu saria jaso du Haritz Etxeberriak

Uztarria.eus | 2016-01-29 : 12:45 | Euskara

Soziolinguistika Klusterran antolatzen dituen sarietan hirugarrena eskuratu du azpeitiarrak EAEko gehiengo euskalduna duten udalerriak epaitegi erdaldunetan lanari esker

 

Proiektuaren izaerari eutsiz, urte emankorra izan da 2015a

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Kultur Mahaia | 2016-01-29 : 12:39 | Kultura

Azpeitiko Kultur Mahaiko bazkideen urteko ohiko batzarra egin genuen atzo, osteguna, urtarrilak 28. Besteak beste, 2015eko jardueraren berri eman genuen, Kultur Mahaiak eta bere Sanagustin Kooperatibak urtean zehar egindakoa gogoratuz. Hemen duzue laburpena.

'Oroimen bizia, Azpeitiko auzoak XX. mendean' liburuaren lau ale zozkatu ditu Uztarriak

Uztarria.eus | 2016-01-29 : 11:18 | Uztarriaeus

Laxaro Azkunek idatzitako liburuan zenbat auzo agertzen diren asmatu behar zuten bazkideek zozketan parte hartzeko. Maite Garmendia, Jon Ander Bastida, Begoña Elias eta Luix Sanjuan dira sarituak. 

Azkoitiko Udalak helegitea jarriko dio Urola Erdiko Mankomunitateari

Urola Kostako Hitza | 2016-01-29 : 10:23 | Gizartea

Mankomunitateko mahaiak Azpeitiko Udalak 3.850.000 euroko diru laguntza jasotzea adostu zuen ingurumen programetarako; orduan, Azkoitiko EAJko bi ordezkarik kontra bozkatu zuten.  

 

XXXVII. 'Imanol Elias' Sokamuturreko argazki lehiaketa antolatu du Argazki Elkarteak

Uztarria.eus | 2016-01-29 : 09:58 | Kultura

Sokamuturreko argazki lehiaketa antolatu du Azpeitiko Argazki Elkarteak karnabaletarako. Otsailaren 7, 8 eta 9ko sokamuturra da gaia eta parte hartzaile bakoitzak gehienez bost argazki aurkeztu ditzake lehiaketara.

'Los odiosos ocho' eta 'Carlitos y Snoopy: La pelicula de Peanuts' filmak asteburuan ikusgai, Soreasun

Uztarria.eus | 2016-01-29 : 09:40 | Kultura

Los odiosos ocho eta Carlitos y Snoopy: La pelicula de Peanuts filmak izango dira ikusgai zapatutik astelehenera Soreasu antzokian. Bihar, zapatua, 22:00etan emango dute Los odiosos ocho, eta igandean ...

Azpeititik Villenako espetxera martxa antolatu dugu otsailaren 20rako

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Ezker Abertzalea | 2016-01-29 : 09:29 | Politika

Otsailaren 20an Villenako espetxera martxa antolatu dugu, 'Euskal Herria abian presoak etxera!' lemapean.

Martxa hori ...

Gasteizko hilketa eta erasoa salatu dituzte dozenaka lagunek

Uztarria.eus | 2016-01-28 : 19:49

Dozenaka herritar elkartu da iluntzean, euripean, Azpeitiko plazan, astelehen goizaldean Gasteizen izandako hilketa eta erasoa gaitzesteko. Emakumeon kontrako indarkeriarik ez! zioen pankartaren atzean jarrita, ordu laurdeneko bilkura isila egin dute ...

Lasaoko auzo lokala, erabiltzen hasteko pronto

Uztarria.eus | 2016-01-28 : 17:56 | Herria

Lan denak bukatuta, Zestoako Udalari lagapenerako eskaera egin dio Lasaoko Auzo Elkarteak. Prozedura administratibo hori luzatu daitekeen arren, egoitza berrian "probisionalki funtzionatzen" hastea espero dute lasaotarrek. Lehen hitzordua Santa Eskeko festarekin izango dute, otsailaren 6an.

 

Sukaldaritza begetarianoa eta eskulanak, Gazteriako bi ikastaro berriak

Erabiltzailearen aurpegia Gazte Informazio Bulegoa | 2016-01-28 : 17:38 | Aisia

Udaleko Gazteria Sailak bi ikastaro antolatu ditu, otsaila eta martxoan egingo direnak. Batetik, Xabi Izagirreren ...

Mikel Orbegozo, Compostelatik Marbellara

Uztarria.eus | 2016-01-28 : 16:10 | Kirolak

Azpeitiar futbolariak denboraldi amaiera arteko kontratua sinatu du eta gaur aurkeztu du Andaluziako taldeak. Espainiako Bigarren B mailako 4. multzoan jokatzen du Marbella FC-k. 

 

Azpeitian alternatiba sozioekonomikoak aztertzeko bilera izango da Gaztetxean, otsailaren 1ean

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gaztetxie | 2016-01-28 : 09:56 | Gizartea

Abenduaren 30ean 'Gure kabuz ala hil' dokumentala ikusi ostean, Euskal Herriko alternatiba ezberdinen inguruan aritzeko ...

Emaitzak: 187 | Orriak: 1 2 3 4 ... 7 8 9 10