Artxiboa: 2015 12

2015eko albiste irakurrienak Uztarria.eus-en

Uztarria.eus | 2015-12-31 : 09:43 | Uztarriaeus

Iritsi gara 2015. urtearen azken egunera. Urteak era guztietako albisteak utzi ditu Azpeitian, eta horien berri eman du Uztarria.eus-ek.

Yerai Varelak eta Usoa Ostolazak irabazi dute San Silbestre lasterketa

Uztarria.eus | 2015-12-31 : 14:36 | Kirolak

 

Ehunka lagunek patinetan edo lasterketa eman diote bukaera urteari. Izan ere, urteroko legez, gaur, abenduak 31, jokatu da San Silbestre lasterketa Azpeitian. Aurrena gaztetxoenen lasterketa izan da. Ondoren, 10:45ean ...

»» Ikusi argazki guztiak (41)

Petardoak eta suziriak ez botatzeko eskatu du Udalak

Uztarria.eus | 2015-12-31 : 11:17 | Gizartea

"Azken asteotan izandako eguraldi lehorraren eta azken egunotako haizetearen ondorioz, sute arriskua areagotu egin da. Beraz, segurtasunagatik, datozen egunotan petardoak eta suziriak ez botatzeko" eskatu die Udalak herritarrei.

Euskal preso eta iheslarien eskubideen alde manifestazioa izango da gaur

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Sare Herritarra | 2015-12-31 : 09:36 | Politika

Gogoratu gaur euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko manifestazioa abiatuko dela 18:30ean, igerileku aurretik ...

Eskerrik&kasko!

Erabiltzailearen aurpegia Enok | 2015-12-31 : 09:24 | Uztarriaeus

Eskerrik asko arroxa, txuri, urdin, berde eta gorri herriko gaiak umore klabean lantzeagatik.

Eskerrik asko ...

Azpeitiko Argazki Elkarteko hiru kidek sariak jaso dituzte Herriz Herri Ligan

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Argazki Elkartea | 2015-12-31 : 08:24 | Kultura

Larunbatean izan zen Herriz Herri 2015 Argazki Rally Ligako sari banaketa eta bertan izan ziren ...

"Positiboki eragiteko" aurrekontuak onartu ditu Udalak 2016rako

Uztarria.eus | 2015-12-30 : 19:44 | Udala

Datorren urterako aurrekontuak onartu zituen Azpeitiko Udalak atzo, asteartea, 2015eko azken udalbatzarrean, Bilduren udal gobernuaren aldeko botoekin; EAJ abstenitu egin zen. Amaitzear den urtean baino milioi bat euro gehiago izango dute udal aurrekontuek: 2016an aurrekontu orokorra 19.233.516,72 eurokoa izango da. "Ekonomia, eskubide sozialak eta azpiegitura jasangarriak" izango dira aurrekontuen ardatz nagusiak, udal gobernuaren arabera.

'Kontuk eta komeriyek' saioaren azken atala: urte berri on!

Uztarria.eus | 2015-12-30 : 17:04 | Uztarriaeus

Kontuk eta komeriyek saioaren azken atala da hurrengo bideoa. Urte osoan zehar, hilabetez hilabete, kalean izan dira gai ezberdinak hizpide hartuta Xanti Agirrezabala, Ignacio Azkue, Mireia Galarza, Ignacio Arakistain ...

Azpeitiarrak ondo, Nazioarteko Eguberri Txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea | 2015-12-30 : 15:36 | Kirolak

Asteartean Nazioarteko Eguberri Txapelketaren 33. edizioa jokatu zen Ordiziko Majori igerilekuan, eta bertan izan ziren ...

Bertanek banatu ditu Gabonetako zozketaren sariak

Erabiltzailearen aurpegia Bertan Merkatari Elkartea | 2015-12-30 : 15:19 | Ekonomia

Bertan Azpeitiko Merkatari Elkarteak Gabonetako zozketaren irabazleak jakinarazi ditu. Abenduan zehar elkarteko dendetan erosketak egitean ...

Haritz Etxeberria: "Euskararen legea ez da egokitu eta gaur egun euskararen aurka egiteko erabiltzen da"

Uztarria.eus | 2015-12-30 : 12:39 | Kultura

2015eko Hausnartu Euskal Soziolinguistika sariketako hirugarren saria irabazi zuen Haritz Etxeberriak (Azpeitia, 1980) joan den azaroan. Zuzenbidean graduatutako azpeitiarrak EAEko gehiengo euskalduna duten udalerriak epaitegi erdaldunetan lanari esker irabazi du sari hori. Uztarria.eus-ek Etxeberriarekin hitz egin du.

 

Ekialde Hurbila gerturatuz

Uztarria.eus | 2015-12-30 : 12:02 | Gizartea

 

Mikel Aiestaran eta Karlos Zurutuza freelance kazetariek hitzaldia eskaini zuten atzo, asteartea, Sanagustin kulturgunean. Leporaino bete zen aretoa, eta Ekialde Hurbilaz jardun zuten bi ordu inguruz hizlariek. Nekane Zinkunegi moderatzaileak ...

»» Ikusi argazki guztiak (5)

'Txapel'-en omenezko bertso saioa izango da gaur, Soreasun

Uztarria.eus | 2015-12-30 : 10:52 | Kultura

Jon Maia, Andoni Egaña, Alaia Martin, Aitor Mendiluze, Unai Agirre eta Jon Ander Iriondo ariko dira kantuan, eta Jokin Urangak egingo ditu jai-jartzaile lanak. 

 

Odola emateko aukera gaur, asteazkena, anbulatorioan

Uztarria.eus | 2015-12-30 : 10:38 | Gizartea

17:00etatik 21:00etara eman ahal izango da odola anbulatorioan. Hurrengo hileko hitzordua urtarrilaren 27an, asteazkena, izango da.

'Star Wars: el despertar de la fuerza' filma ikusi ahal izango da asteburuan Soreasun

Uztarria.eus | 2015-12-30 : 10:21 | Kultura

Star Wars: el despertar de la fuerza filma emango dute zapatuan, igandean, astelehenean eta asteazkenean, Soreasu antzokian. Urtarrilaren 2an, zapatua, 18:00etan eta 22:00etan izango da ikusgai. Igandean, berriz ...

Farmazia berak egingo ditu urteko gaueko guardia guztiak, urtarrilaren 1ean hasita

Uztarria.eus | 2015-12-29 : 17:33 | Herria

2016an Jacome (Garmendi auzunea, 19) izango da gaueko txanda denak egingo dituena. Azpeitirako eta Azkoitirako emango du zerbitzua.

Kriseiluen egitasmoa atzeratu egin du Gure Esku Dagok

Uztarria.eus | 2015-12-29 : 12:37 | Gizartea

Ekitaldiak suteak eragiteko arriskua duelako atzeratu dute egitasmoa. Data berria ez dute zehaztu, baina otsail amaieran edo martxoaren hasieran egitea aurreikusten dutela azaldu dute.

FGM Azpeitia enpresa erosi du Maecenas Kapitalek

Uztarria.eus | 2015-12-29 : 11:36 | Ekonomia

Mondragon Inversionesek eta duela gutxi langile bazkideek sortutako kooperatibak enpresaren kapitalaren %24,5 mantenduko dute. Langile guztiak mantenduko dituztela ere jakinarazi du Maecenas Kapitalek.

Hamasei talde sailkatu dira Azpeitia Cup 2016 txapelketako bigarren fasera

Uztarria.eus | 2015-12-29 : 11:19 | Kirolak

 

Joan den asteburuan hasi zen Azpeitia Cup 2016 txapelketa. Guztira 40 taldek jokatu zuten aurreneko fasea, eta jada urtarrilaren 2an zein 16 taldek jokatuko duten bigarrena jakinarazi dute. 09:30etik ...

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Gaur arte 635 lasterkarik eman dute izena San Silbestre lasterketan

Uztarria.eus | 2015-12-29 : 10:44 | Kirolak

Aurten berrikuntza bat izango da. Eskolartekoen, gaztetxoen lasterketaren eta proba nagusiaren aurretik, lasterketa irekia antolatu dute Xeye Atletismo Taldekoek eta Txolartekoek elkarrekin. 10:45ean irtenda egingo dute 400 metroko korrika saioa, herriko plazatik hasita. Gaur, asteartea, da lasterketetan aurrez izena emateko azken eguna. 

 

Emaitzak: 230 | Orriak: 1 2 3 4 ... 9 10 11 12