Artxiboa: 2015 11

Kaluse: bi musikari eta milaka doinu

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gaztetxie | 2015-11-30 : 18:19 | Kultura

Giro bikaina eta kontzertu paregabea ostiralean Gaztetxean Kalusek emandakoa. Bi artista eszenatoki gainean eta ehunka ...

Valverde Drogeriak jaso du Gipuzkoako Bazkundearen '10 Bitxiak' sarietako bat

Uztarria.eus | 2015-11-30 : 17:23 | Ekonomia

 

Gipuzkoako Bazkundeak enpresa komertzialei urtero ematen dizkien sarien artean, leku "gomendagarrienei" ematen dizkien 10 Bitxiak izenekoak daude. Joan den ostiralean banatu zituzten sariok Gipuzkoako Bazkundearen egoitzan eta Azpeitiko Valverde Drogeriko ...

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Urola Erdiko EH Bilduk "independentziara biltzera" deitu ditu herritarrak

Urola Kostako Hitza | 2015-11-30 : 17:02 | Politika

Abenduaren 6rako, Bilbon, Bildu independentziara lelo hartuta manifestaziora deitu dute.

 

Mendiko eta Udazkeneko argazki rallyko sari banaketa

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Argazki Elkartea | 2015-11-30 : 16:58 | Kultura

Larunbatean izan genuen Lagun Onak Mendi Bazkunean argazki rallyko irabazleen sari banaketa. Sari banaketaren aurretik ...

'Gure inguruari begirada bat' argazki lehiaketako sariak banatu dituzte

Uztarria.eus | 2015-11-30 : 16:31 | Kultura

Ostiral arratsaldean banatu zituzten eta, saritutako lanekin batera, lehiaketara aurkeztutako beste proposamenak ere ikusgai daude Betharram aretoan. Erakusketa abenduaren 12ra arte egongo da zabalik.

 

Mankomunitatearen bulegoa itxita egongo da abenduaren 3an

Uztarria.eus | 2015-11-30 : 16:03 | Besterik

Euskararen Eguna dela-eta itxiko dute. Azpeitikoa ez ezik, Azkoitiko hondakinen bulegoak ere ez ditu ateak irekiko egun horretan, eta hango garbigunea ere itxita egongo da ostegunean.

Errigorako 161 saski saldu dira Azpeitian

Erabiltzailearen aurpegia Elkar-ekin | 2015-11-30 : 15:26 | Euskara

Amaitu da udazkeneko Errigorako kanpaina. Banatu ditugu saski guztiak eta egin ditugu kobratzeak.

161 saski saldu ditugu herriko gune ezberdinetan, eta guztira 8.050 euro eskuratu ditugu. Horietatik 2.012 ...

Baigerak 90 urteko azpeitiarrak omendu ditu

Uztarria.eus | 2015-11-30 : 13:50 | Gizartea

 

Baigera Jubilatuen Elkartekoak aurten 90 urte bete edo betetzear dauden pertsonak omendu zituen igandean egindako adiskidetasun bazkarian. Hogeita hamabi azpeitiar izan ziren omenduak, baina horietatik hamabik joan ahal izan ziren ...

»» Ikusi argazki guztiak (19)

Dantzari txikien ikuskizunarekin ospatu dute Itsasi Eguna

Uztarria.eus | 2015-11-30 : 13:03 | Festak

 

Taldeko dantzari txikiek Frontoi Txikin eskaini zuten emanaldiarekin ospatu zuten Itsasi Eguna, zapatuan. Aurretik, meza izan zuten Soreasuko Sebastian Deunaren parrokian eta, ondoren, bazkaria izan zuten.

»» Ikusi argazki guztiak (26)

'Dendartean eta denon artean Zero Zabor' kanpainako bigarren saskia banatu du Bertanek

Erabiltzailearen aurpegia Bertan Merkatari Elkartea | 2015-11-30 : 10:11 | Ekonomia

Bertan Azpeitiko Merkatari Elkarteak 'Dendartean eta denon artean Zero Zabor' kanpainako produktu ekologikoen bigarren saskia ...

'Lagun berriak'

Berria.eus | 2015-11-30 : 08:00 | Politika

Ostegunean aurkeztuko du Imanol Murua Uriak 'Ekarri armak. ETAren jardun armatuaren bukaeraren kronika' liburua. Iaz Renoko Unibertsitatean aurkeztu zuen tesian oinarrituta dago. 2007tik 2011rako gertaeretan jarri du arreta nagusia. Liburuko pasarte bat da hau. (ETAk 2008an Azpeitian Inaxio Uria hil zueneko garaia dakar pasarteak)

Beñat Lizaso finalerako txartelik gabe gelditu da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan

Uztarria.eus | 2015-11-29 : 21:30 | Kultura

Gaur, igandea, finalaurrekoetako bigarren saioan seigarren postuan sailkatu da azpeitiarra, Tolosan. Abenduaren 6an Eibarren jokatuko da fase honetako hirugarren eta azken saioa eta, hango irabazlea kontuan hartuz gero, dagoeneko zortzi bertsolari ditu aurretik Lizasok.

Jostailu ez sexisten aldeko kanpainarako 'performance'-a egin dute

Uztarria.eus | 2015-11-27 : 20:42 | Gizartea

Gaur, ostirala, aurkeztu du Udalak jostailu ez sexisten aukera bultzatzeko kanpaina. Kanpaina horren iragarpen edo hasiera moduan atzo, osteguna, kalean performance edo antzezpen bat egiteko asmoa zuten Hezkidetza egitasmoan parte ...

»» Erantzunak: 1 (JLarranaga)

2016ko aurrekontuei ekarpenak egiteko galdetegiak banatu eta buzoiak jarri ditu Udalak

Uztarria.eus | 2015-11-27 : 17:33

2016ko aurrekontuak osatzeko Denon Artean prozesua abian da eta, duela egun batzuk aurreratu bezala, herritarrek aurrekontuei ekarpenak egin edota beren iritzia eman dezaten galdetegiak banatu eta kaleetan buzoiak jarri ditu ...

Bizikidetza lantzen, bost azpeitiarren testigantzak

Uztarria.eus | 2015-11-27 : 11:49 | Gizartea

Baketik fundazioak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak biktimen eta bizikidetzaren alde lanean ari diren pertsonen testigantzak bildu dituzte. Bizikidetza programetan murgilduta daude bideoko parte-hartzaileak, eta bost azpeitiarrek hitz egin dute.

2014an ...

Klima Aldaketari Konponbideak bizikleta martxakoei harrera

Uztarria.eus | 2015-11-27 : 16:14

Klima aldaketaren aurkako bizikleta martxan parte hartzen ari diren hogei lagunetik gora atzo, osteguna, iluntzean iritsi ziren Azpeitira. Pariserako bidean, Izarraitz frontoian harrera egin zien Azpeitiko Udalak (argazkian), klima ...

A zer eguna!

Uztarria.eus | 2015-11-27 : 11:45 | Herria

365 egun ditu urteak –edo ez–, eta patuak hala nahita egun seinalatuan jaiotako herritarrak argazkitan jaso ditu Uztarriak azaroko herri aldizkariko Klik! argazki-erreportajean. Uztarriaren 177. zenbakia osorik irakur daiteke jada webgunean, PDF formatuan, hemen.

Lou Topet eta Oso Fan taldeen kontzertuetarako sarrerak zozkatu ditu Uztarriak

Uztarria.eus | 2015-11-27 : 11:39 | Kultura

Lou Topeten disko-liburuaren izena esan behar zuten bazkideek zozketan parte hartzeko. Abesti bat gutxiago da erantzun zuzena, eta Manuel Agirrek eta Izaskun Agirrek sarrera bana eskuratu dute.

Azpeitiko bizikidetza egitasmoak elkarbanatuz

Uztarria.eus | 2015-11-27 : 10:25

Atzo, osteguna, 'Bizikidetza lantzen' jardunaldiak izan ziren Donostian, Gipuzkoako Foru jauregian. Jardunaldien helburua Gipuzkoan abian diren elkarbizitzarako proiektuak azaltzea izanik, 30 bat herritako alkate eta zinegotziak izan ziren ekitaldian. Horiez ...

Kalusek gaur aurkeztuko du lehen diskoa

Uztarria.eus | 2015-11-27 : 10:02 | Kultura

Kaluse taldeak gaur, ostirala, aurkeztuko du lehenengo diskoa Gaztetxean, 22:30ean hasita. Unai Martinez (Azpeitia, 1996) gitarra jotzaileak eta Ibon Gerra (Azpeitia, 1996) bateria jotzaileak osatzen dute taldea. Urtebete ere ez da lehen kontzertua Orkatzen eman zutenetik. Uztarria.eus-ek taldekideekin hitz egin du.

 

Emaitzak: 204 | Orriak: 1 2 3 4 ... 8 9 10 11