Artxiboa: 2015 10

Iratxe eta Agosti Aranburu zarauztarrek irabazi dute VI. Kros Mistoa

Uztarria.eus | 2015-10-31 : 20:33 | Kirolak

 

Iratxe eta Agosti Aranburu anai-arrebak izan dira bizkorrenak Azpeitiko Herriarteko VI. Kros Mistoan. Zarauzko bikotearen ondoren sailkatu dira Ruben Iniesta sestaoarra eta Maite Arraiza barakaldoarra, eta hirugarren postua Pedro Mu ...

»» Ikusi argazki guztiak (37)

Etxean gelditu da Libre Ardo Eguneko Txorizo Egosi Lehiaketaren sari nagusia

Uztarria.eus | 2015-10-31 : 15:04 | Aisia

 

X. Libre Ardo Egunak festa giroz bete du gaur, zapatua, Azpeitiko plaza. Uda usaineko eguraldia lagun, jende ugari elkartu da bertan, parte hartu duten 21 upategietako ardoak eta horiei laguntzeko ...

»» Ikusi argazki guztiak (24)

'Kontuk eta komeriyek' saioaren bederatzigarren atala: mugikorra eta sare sozialak

Uztarria.eus | 2015-10-30 : 12:53 | Gizartea

Kontuk eta komeriyek saioaren bederatzigarren atala da hurrengo bideoa. Mugikorra eta sare sozialak izan dituzte hizpide. Kalean izan dira Kontuk eta komeriyek saioko Xanti Agirrezabala, Ignacio Azkue, Mireia Galarza ...

Udazken koloreak

Erabiltzailearen aurpegia Maialen Etxaniz | 2015-10-30 : 17:37 | Herria

 

Joan den astearte arratsaldean, urriaren 27an, Loiolan ateratako argazkiak.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Alde Zaharreko eta Paulo VI.eko argiterian LED sistema ezarriko du Udalak

Uztarria.eus | 2015-10-30 : 17:23 | Hirigintza

Lau bat urteren buruan herri osoko argiteria sistema egokitzea nahi du Udalak. Kontuan izanik Udalak urtean 1.880.054 kWh kontsumitzen dituela argiterian eta honen kostua 252.208 eurokoa dela, argiteri sistema guztia LED sistemara pasatu ostean, urtero 168.138 euro aurreztea espero dute.

 

Atzeratu egin dute azaroaren 4an errefuxiatuen gainean egitekoa zen bilera

Uztarria.eus | 2015-10-30 : 17:07 | Gizartea

Gaia koordinatzearen ardura hartu berri duen CEAR erakundearekin zehaztu behar du Udalak data berria.

Miren Gorrotxategik irabazi du Agustin Zubikarai beka

Uztarria.eus | 2015-10-30 : 12:55 | Kultura

Fikziozko lana da, baina errealitatea du idatziko duen '33 ezkil' nobelak. Azaroaren 29an jasoko du saria, Ondarroan, Literatur Amuak jardunaldien baitan. Gero, urtebete izango du Gorrotxategik eleberria idazteko.

 

Hiru antzerki obra eta Antzerkizaleen Eguna, astebururako

Uztarria.eus | 2015-10-30 : 11:57 | Kultura

Gaur, bihar eta etzi, Lukurreria, lizunkeria eta heriotzaren erretaula, Itsasoari negar eta Kixote obrak ikusi ahal izango dira Soreasu antzokian. Igande goizean, berriz, III. Antzerkizale Eguna ospatuko dute, 10:30ean hasita. 

Armiarmari galdezka

Erabiltzailearen aurpegia Eneko Etxeberria | 2015-10-30 : 11:20 | Iritzia

Ez naiz erantzunik gabeko galderak egitearen zale. Badakizue, abokatu ajea izango da, horregatik galderak zuzen eta xuxen egitearen aldeko naiz. Gauzak garbi. Baina beti ezin.

Jokin Urangak Zestoan kantatuko du bihar, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final laurdenetako saioan

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Kultur Mahaia | 2015-10-30 : 09:00 | Kultura

17:30ean hasiko da saioa Zestoako pilotalekuan. Urangarekin batera, Erniarraitz Bertsozale Elkarteko kidea den Eneritz Artetxe azkoitiarra, Alaia Martin, Jon Maia, Manex Mujika eta Nahikari Gabilondo izango dira kantuan.

 

Elkartasun bidea

Erabiltzailearen aurpegia Miren Alcedo | 2015-10-30 : 08:41 | Iritzia

Bazen jauregi huts bat. Jauregian ez zegoen ezer, bakarrik, zikinkeria, armiarmen sareak, isiltasuna... eta herri baten frustrazioa.

Mikel Aiestarani eman diote 2015eko Euskal Kazetariak Saria

Uztarria.eus | 2015-10-29 : 18:04 | Komunikabideak

Euskal Kazetarien Elkarteak (EKE) banatzen duen saria egokitu zaio urteetan Azpeitian bizi ondoren egun Jerusalemen bizi den beasaindar kazetariari.

 

Urkome Sarien laugarren edizioa abian da

Uztarria.eus | 2015-10-29 : 17:19 | Gizartea

Urola Kostako landa eremuan egiten diren ekimen edo jarduera berritzaileak saritzeko egitasmora proiektuak aurkezteko epea azaroaren 2an ireki eta 16an amaituko da. Aurten ere sei sari banatuko dituzte, beste horrenbeste ataletan.

 

Sansilbestrerako entrenamenduak, hasiberrientzat (2)

Erabiltzailearen aurpegia Xeye Atletismo Taldea | 2015-10-29 : 14:25 | Kirolak

Urria hasieran San Silbestre lasterketarako entrenamendu batzuk antolatu genituen (http://uztarria.eus/komunitatea/xeye.at/1443788354). Horiek azarora arte ziren. Orain, entrenamenduari jarraipena emanez bigarrena antolatu dugu eta azaroa hasieratik ...

Hilerria hasi da lorez eta kolorez betetzen

Uztarria.eus | 2015-10-29 : 14:16

Igandea egokitu da aurtengo Santu Guztien Eguna, baina, ohiturari jarraituz, hainbat herritar aurrez joan da hilerrira, senideei eta lagunei loreak jartzera. Dagoeneko kolorea hartu du herriko kanposantuak, eta jendea joan-etorrian ...

Autobus geltokietan aldaketak, Kros Mistoa dela eta

Uztarria.eus | 2015-10-29 : 12:30 | Kirolak

Etzi, zapatua, anbulatorio aurreko, Burdinbidearen Euskal Museoaren ondoko eta Julian Elorzako autobus geltokiak lekuz aldatuko dira, VI. Kros Mistoa dela eta. 18:15etik 19:45ak bitartean izango dira aldaketak. 

Sutea izan da Azkue lantegiaren kanpoaldean

Uztarria.eus | 2015-10-29 : 11:58

Sute txiki bat izan da gaur, osteguna, goizean, Azkue lantegiaren kanpoaldean. 10:00ak aldean piztu da sua lantegiaren kanpoko hodi batzuetan, zerrautsa xurgatzen duen sisteman, hain zuzen. Suhiltzaileen bi ...

Elexpuru: "Euskara idatziz erabiltzeko saiakera bat egon zela frogatuko luke; beranduko euskalduntzearen teoria betiko ezabatuko luke"

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Kultur Mahaia | 2015-10-29 : 09:00 | Kultura

Gaur, osteguna, urriak 29, hitzaldia eskainiko du Juan Martin Elexpuru SOS Iruña-Veleia plataformako kideak. 19:30ean Baigera ateroan izango da, 'Zer gertatzen da Iruña-Veleiarekin?' izenburupean. Nabarralde fundazioko Azpeitiarron Napar Zuzterrak taldeak antolatutako hitzaldi zikloko azken saioa da honakoa, Rekaldek eta Martinezek eskainitakoen ondotik.

 

Artzamendira irteera antolatu du Lagun Onak Mendi Bazkunak zapaturako

Uztarria.eus | 2015-10-29 : 08:58 | Kirolak

Etzi, zapatua, izango da irteera. Gaur, osteguna, da irteeran izena emateko azken eguna. Lagun Onak Mendi Bazkunaren tabernan edo mendizaleen webgunean eman daiteke izena.

Paradisu Zinemaren ikasturteko lehen emanaldia izango da gaur

Uztarria.eus | 2015-10-29 : 08:50 | Kultura

Jonas Trueba zuzendariaren Los exiliados romanticos filma emango dute 21:30ean hasita, Soreasu antzokian.

Emaitzak: 192 | Orriak: 1 2 3 4 ... 7 8 9 10