Artxiboa: 2015 9

Azoka Herritiken balorazio positiboa egin eta lanean jarraituko dutela azaldu dute antolatzaileek

Erabiltzailearen aurpegia Azoka Herritik | 2015-09-30 : 16:53 | Azoka herritik

Gaur astebete amaitu zen aurtengo Azoka Herritik, Saratxagaren hitzaldiarekin. Bada, azokaren hirugarren edizioan parte hartu dutenei eskerrak eman, lortutako emaitzak azpimarratu eta aurrera begira ere lanean jarraitzeko konpromisoa azaldu dute antolatzaileek. BAGOAZ lema erabili dute bideak aurrera jarraitzen duela adierazteko. Eta hori irudikatzeko, BAGOAZ hitzaren letra koloretsu eta erraldoiak jarri dituzte Azpeitiko Ikasberri Ikastolaren aurreko biribilgunean.

 

Azketatik Erlora hamar minutu azpitik bai?

Uztarria.eus | 2015-09-30 : 16:43 | Kirolak

Euskadi Irratiko Hiru Erregeen Mahaia kirol saioak erronka bota die mendi lasterketetako euskal selekziokoei, eta onartu egin dute kirolariek. Urriaren 24an, 16:15ean hasita, jarria dute hitzordua. Selekziokoak ez direnek ere badute erronkan parte hartzeko aukera; hamar gonbidapen dituzte banatzeko irratsaiokoek.

'Hiri hondakin eta hondakin industrialen kudeaketa' ikastaroa antolatu dute Udalak eta Lanbidek

Uztarria.eus | 2015-09-30 : 16:10 | Hezkuntza

Urriaren 22an hasi eta otsailaren 18an bukatuko da. Izen-ematea Lanbideren bulegoetan edo webgunean egin behar da, eta horretarako epea urriaren 7an bukatuko da; langabezian dauden pertsonek lehentasuna izango dute izena ematerakoan. Ikasleek praktikak egiteko aukera izango dute amaieran eta SEAG0108 Profesionaltasun Ziurtagiria eskuratuko dute.

Lehendakaria eta zuzendaritza batzorde berria aukeratzeko batzarra egingo du zapatuan UEMAk

Uztarria.eus | 2015-09-30 : 11:16 | Euskara

Sanagustin kulturgunean egingo dute batzar orokorra, 10:00etan hasita. UEMAko lehendakaria eta batzorde berria aukeratuko dituzte bilkuran.

Azpeitian irekiko dute urritasunen bat duten pertsonek kudeatutako lehen supermerkatua

Uztarria.eus | 2015-09-30 : 10:46 | Ekonomia

Eroskik eta Gureak taldeek elkarlanean jarriko dute martxan saltoki berria. Urriaren 15ean zabalduko ditu ateak, Bustinzuriko Errebalean.

 

Urriaren 15ean bukatuko da etxea alokatzeko diru-laguntzak eskatzeko epea

Uztarria.eus | 2015-09-30 : 10:29 | Ekonomia

Iazko gisan, 150.000 euro bideratuko ditu Udalak alokairua ordaintzeko laguntzetara, baina zenbait irizpide egokitu eta aldatu egin dituzte.

 

Engaia gaitezen

Erabiltzailearen aurpegia Estitxu Elduaien | 2015-09-30 : 10:06 | Iritzia

Ordu eta erdi eskas behar dugu Azpeititik Bilbora joaten; ordu eta erdi eskas, Iruñera iristen; ordu eta erdi eskas, Gasteizera heltzen. Eta toki horietara erraz joaten gara, erraz iristen, erraz heltzen. Baina zer diren gauzak: ordu eta erdi eskas behar ditugu Azpeititik Hazparnera iristen ere, eta kostatu egiten zaigu joatea eta heltzea.

Pentsio duinen aldarria plazaratuko dute, Pertsona Nagusien Nazioarteko Egunean

Uztarria.eus | 2015-09-30 : 08:59 | Gizartea

Bihar, urriak 1, Pertsona Nagusien Nazioarteko Eguna izango da, eta elkarretaratzea deitu dute arratsalderako. 19:00etan izango da kontzentrazioa plazan, Pentsio duinak babestu behar ditugu lelopean.

Ikusgai da barne saioaren bigarren erakusketa, Sanagustin kulturgunean

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Argazki Elkartea | 2015-09-30 : 08:06 | Kultura

Urte hasieran aukeratzen diren 12 gaien arabera, parte-hartzaileek hilero argazki bat aurkezten dute, eta hilaren ...

'Kontuk eta komeriyek' saioaren zortzigarren atala: pintxo-potea

Uztarria.eus | 2015-09-29 : 12:15 | Aisia

Kontuk eta komeriyek saioaren zortzigarren atala da hurrengo bideoa. Ostegunetan izan ohi da Azpeitiko pintxo-potea, eta herritar ugari ibiltzen bada ere, bitan gunetan banatuta izaten da poteoa. Kalean izan ...

»» Erantzunak: 1 (JLarranaga)

Euskal Kopan laugarren

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Saskibaloi Taldea | 2015-09-29 : 17:44 | Kirolak

Sammic ISB taldeak aste tamalgarria itxi du, Euskal Koparen azken fasean jokatutako bi partidak galduta. Zapatuan, Araberriren kontra galdu zuen finalaurrekoa, eta igandean ere burua makurtu behar izan zuen Zornotzaren kontra, hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko neurketan. Taldearen dinamika oso negatiboa izaten ari da, Olanderren beherakada nabaritzen dute.

Juan Mari Ibarzabalek bigarren saria lortu du Legazpiko Artzai Eguneko argazki rallyan

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Argazki Elkartea | 2015-09-29 : 17:08 | Kultura

Juan Mari Ibarzabal Azpeitiko Argazki Elkartearen kideak bigarren saria lortu du Legazpiko Artzai Eguneko argazki ...

Autobusak aukeran igandean Azpeititik Kilometroak 2015era joateko

Uztarria.eus | 2015-09-29 : 16:56 | Euskara

Azpeitiko Ikastola Ikasberrik jarritakoan Usurbilera joan-etorria egin nahi dutenek urriaren 2rako eman behar dute izena. Lurraldebusek, berriz, zuzenean Usurbilera joateko zerbitzu bereziak eskainiko ditu. Orkatz kultur elkarteak ere antolatu du, eta tabernan bertan eman behar da izena.

Irailarekin bukatuko da Uztarriaren tonbolako sariak jasotzeko epea

Uztarria.eus | 2015-09-29 : 16:30 | Uztarriaeus

Bihar, hilak 30, izango dute azken aukera zozketan saritutako txartelen jabeek; hilaren 15etik, ordezko zenbakiak dira baliodunak. Eroski Bidaiakek eskainitako bi lagunentzako asteburu pasa (5.257 zenbakia) da banatzeko gelditzen den sari bakarra.

'Loreak' filmak Espainia ordezkatuko du Oscar sarietan

Uztarria.eus | 2015-09-29 : 12:07 | Kultura

Zinema Akademiak gaur jakinarazi du erabakia. Espainiako ordezkaria izango da Loreak 2016ko Oscarretan. Hollywoodeko Zinema Akademiak urtarrilaren 16an jakinaraziko du zer herrialdeetako filmak nominatu dituzten otsailaren 28ko sari banaketan parte hartzeko. 2014ko irailean estreinatu zuten Irusoin ekoiztetxeak egindako filma, eta bertan parte hartu zuen, besteak beste, Nagore Aranburu azpeitiar aktoreak. 

 

Zapatuan hasiko da Organo Erromantikoaren Nazioarteko XVI. Zikloa

Uztarria.eus | 2015-09-29 : 11:44 | Kultura

Azpeitian, Azkoitian eta Bergaran izango dira kontzertuak urriaren 18a bitartean. Azpeitikoak Loiolako basilikan izango dira, eta Azkoitikoak eta Bergarakoak, berriz, herri bakoitzeko parrokietan. 

 

Gora egin du estali gabeko igerilekuko erabiltzaile kopuruak udan

Uztarria.eus | 2015-09-29 : 10:21 | Aisia

35.622 erabiltzaile izan dira aurten guztira, 2013an baino %0,58 gehiago (2014an ez zuten daturik bildu, igerilekuko lanak tarteko). Estali gabeko igerilekua 93 egunetan izan da zabalik eta horietatik 36 izan dira egun eguzkitsuak. Eguneko bataz besteko erabiltzaile kopurua 383 izan da.

 

Aldizkariaren aurrerapena: Ane Agirre Tabakalerako Praktika Garaikideen arduraduna

Uztarria.eus | 2015-09-29 : 10:08 | Kultura

Urriaren hasieran banatuko du Uztarriak herri aldizkariaren hilabete horretako zenbakia. Bertan Ane Agirre Tabakalerako Praktika Garaikideen arduradunari elkarrizketa argitaratuko du Uztarriak. Joan den irailaren 11n zabaldu zituen ateak Donostiako Kultura ...

Santurtzik irabazi du V. Azpeitia Hiria Xake Saria

Uztarria.eus | 2015-09-29 : 09:57 | Kirolak

 

V. Azpeitia Hiria Xake Saria jokatu zen zapatuan, udaletxe azpiko arkupeetan. 16:00etan hasi zen lehia, eta hamar taldek hartu zuten parte. Taldekako txapelketa izan zen eta Santurtzi xake elkarteak ...

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Karting eta supermotard erakustaldiaren bideoa

Erlo telebista | 2015-09-29 : 09:46 | Kirolak

Zapatuan egin zen karting eta supermotard erakustaldiaren bideoa egin du Erlo telebistak.

Emaitzak: 205 | Orriak: 1 2 3 4 ... 8 9 10 11