Artxiboa: 2015 5

Arropa eta mota guztietako material erabilgarriak bilduko ditu Elkar-ekinek ekainean zehar

Erabiltzailearen aurpegia Elkar-ekin | 2015-05-31 : 21:32 | Gizartea

Azpeitiko Elkar-ekin taldeak dei egin nahi die herritarrei etxean soberan duten arropa eta material guztia erabilgarri jarri dezaten. Horretarako udazkenean egitasmo berri bat martxan jartzera goaz, herri justuago baten aldeko ...

'Animalien Ihauteria'-ri adi-adi

Uztarria.eus | 2015-05-29 : 18:42 | Kultura

 

Antzerkia eta musika eskutik etorri dira ostiral arratsaldean Sanagustinera, herriko bi talderen elkarlanaren fruitu gisa. Nerabeen antzerki tailerrak eta musika eskolak Animalien Ihauteria lana aurkeztu dute kulturgunean, Txiki Biran kultur ...

»» Ikusi argazki guztiak (8)

DYAkoak, bihotz-biriken suspertzeko tekniken berri ematen

Uztarria.eus | 2015-05-29 : 18:06

Zure eskuek bizitza bat salbatu dezakete leloarekin, BBS Eguna ospatuko du du DYAk astelehenean, ekainak 1. Bihotz-biriken suspertzearen (BBS) garrantzia nabarmentzeko sentsibilizazio kanpaina hori laugarren urtez egingo du, horrenbestez, DYAk ...

Futbol denboraldia festa giroan agurtzeko, Lagun Onak Eguna

Uztarria.eus | 2015-05-29 : 16:15 | Kirolak

Zapatuan, hilak 30, goizean futbol partidak, jolasak eta omenaldiak izango dira Garmendipen. Eguerdian Sanagustinen egingo dute bazkaria, sasoiko jokalari onenei sariak banatuz, eta gauean Gozategik Perez Arregi plazan emango duen kontzertuarekin itxiko da egun osoko egitaraua.

 

Topaketak, aniztasunaren isla

Uztarria.eus | 2015-05-29 : 10:39 | Gizartea

 

Atzo, osteguna, izan zen Aniztasun Topaketen baitako bigarren eguna. Lehenik, 18:00etan, Nepalgo ipuin kontaketa saioa egin zuten Iturri Txiki ludotekan. Ondoren, berriz, munduko hainbat jaki dastatzeko aukera izan zen ...

»» Ikusi argazki guztiak (7) »» Erantzunak: 1 (JLarranaga)

Aldizkariaren aurrerapena: Josu Aranburu

Uztarria.eus | 2015-05-29 : 10:12 | Kirolak

Datorren ostiralean hasita banatuko du Uztarriak herri aldizkariaren ekaineko zenbakia. Bertan, futbol ibilbidea utzi berri duen Josu Aranbururi elkarrizketa egin dio Monika Juaristi kazetariak. Izan ere, azpeitiar futbolaria hamaika ...

Oraindik izena eman daiteke gaztetxoen udako igeriketa ikastaroan

Uztarria.eus | 2015-05-29 : 09:55 | Kirolak

Uztailaren 1etik 21era bitartean izango da ikastaroa, Kirol Patronatuak antolatuta. Oraindik plazak gelditzen dira 7 eta 13 urte bitarteko gaztetxoentzat, eta inskripzioak igerilekuan bertan egin beharko dira. 

 

Musika eskolak eta antzerki tailerrak elkarlanean osatutako ikuskizuna taularatuko dute gaur

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Kultur Mahaia | 2015-05-29 : 09:52 | Kultura

Azpeitiko kultur taldeek badute elkarlanerako joera, eta horri esker, ikuskizun apartak eskaintzen dizkigute urtean zehar. Horietako bat ikusteko aukera izango dugu gaur 17:30etik aurrera Sanagustin Kulturgunean. Txiki Biran kultur ekitaldien barruan, Animalien Ihauteria taularatuko dute, Antxieta musika eskolak eta nerabeen antzerki tailerrak. Antzertutako musika eta jolasak izango dira.

 

'La familia Belier' eta 'Minusculos: El valle de las hormigas perdidas' filmak ikusgai datozen egunetan Soreasun

Uztarria.eus | 2015-05-29 : 09:28 | Kultura

La familia Belier eta Minusculos: El valle de las hormigas perdidas filmak izango dira ikusgai asteburuan Soreasu antzokian. Bihar, zapatua, La Familia Belier filma eskainiko dute 21:30ean. Igandean, 16 ...

Badator Azoka Herritik! Bazatoz?

Erabiltzailearen aurpegia Azoka Herritik | 2015-05-28 : 10:53 | Azoka herritik

Orain dela bi aste herriko hainbat taldetako ordezkariak batu ginen aurtengo Azoka Herritik antolatzeko lehen oinarriak jarri asmoz. Ezer baino lehen, azken bi urteotan egindakoaren balorazio txiki bat egin genuen ...

Bilbao Mendi Film Festibaleko lanen azken emanaldia izango da gaur, Soreasun

Uztarria.eus | 2015-05-28 : 11:01 | Kirolak

Gaur, osteguna, izango da Menditour-en bigarren saioa, eta SatiDuct Tape SurfingSufferfest 2 eta Mission Steeps filmak emango dituzte 21:00etatik aurrera, Soreasu antzokian. 

Trinitateak ospatuko dituzte Nuarben asteburuan

Uztarria.eus | 2015-05-28 : 10:17 | Festak

Adin guztietako auzotarrentzat egitaraua antolatu dute. Festak larunbatean hasi eta astelehenean bukatuko dira. Sokamuturra, herri afaria, kontzertuak eta umeentzat jolasak egongo dira, besteak beste. 

 

Hasi dira Aniztasun Topaketak

Uztarria.eus | 2015-05-28 : 09:46 | Gizartea

Arabieraz kontatu eta antzeztutako ipuin batekin hasi ziren atzo Aniztasun Topaketak, Udal Liburutegian. Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraiko hiru ikaslek eman zuten kilkerraren eta haren ezkongaien istorioa kontatzen duen ipuina. Kontalari ...

Herriartekoa

Erabiltzailearen aurpegia Haritz Saez | 2015-05-28 : 10:15 | Kirolak

Azpeitia herri handia izaki, kirol ezberdin asko egiteko aukera zabala izateaz gain, bakarka zein taldeka, kirol talde ugari daude Euskal Herrian barrena aritzen direnak. Talde batzuk, gainera, Euskal Herritik kanpo ere dohainak erakusteko trebezia badute, ez nola nahikoa, gainera. Talde horien izenak ez ditut aipatuko, bakarren bat ez ahaztearren, bederen. Baina bai azpimarratu, ohikoena kirol taldearen izenean parte hartzea dela.

Euskal presoekiko elkartasun mus txapelketa, ostiralean

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gaztetxie | 2015-05-27 : 22:31 | Aisia

Euskal presoei elkartasuna eskaini asmoz, mus txapelketa izango da ostiral gauean Gaztetxean, 22:00etan. Dispertsioaren ...

Gazteentzako eskalada eta orientazio ikastaroa antolatu du Lagun Onak MBk

Uztarria.eus | 2015-05-27 : 17:39 | Kirolak

Bi txandatan emango dute, biak uztailean, 13tik 17ra eta 20tik 24ra. 10 eta 16 urte artekoentzat da berez, baina adin tarte horretatik kanpoko gazteen parte-hartzea ere aztertuko luketela esan dute, "interesaturik egongo balitz". Ekainaren 25ean amaituko da izena emateko epea, baina plazak mugatuak dira eta izena emandako hurrenkeran joango dira betetzen.

 

Tratu onen aldeko TO! Festa egingo dute ekainaren 5ean, Azkoitian

Uztarria.eus | 2015-05-27 : 11:07 | Hezkuntza

Azkoitiko eta Azpeitiko ikastetxeek, bi herriotako udalek eta Arremanitz kooperatibak osatzen duten Hezkidetza Foroak antolatu dute festa. Batetik, TO! Azoka egingo dute eta herritarrek parte hartu ahal izango dute. Bertan parte hartzeko izena eman behar da ekainaren 1a baino lehen. Bestalde, jolas kooperatiboak, ipuin kontaketa saioak, kontzertua eta DJ emanaldia izango dira datorren ostiralean, ekainak 5, Azkoitiko plazan.

 

Erabakiak Ehuntzen ekimenera joateko sarrerak salgai dira dagoeneko

Uztarria.eus | 2015-05-27 : 10:42 | Gizartea

Euskal Herriko bost hiriburutan ospatuko da erabakitzeko eskubidearen aldeko Ehuntze Eguna ekainaren 21ean. Gipuzkoarrek Donostiako Anoeta futbol zelaianegingo dute ekitaldi nagusia, eta dagoeneko salgai jarri dituzte sarrerak Azpeitiko Gure Esku Dago dinamikaren lokalean.

 

Gaur hasiko dira Aniztasun Topaketak, arabierazko ipuin kontaketa saioarekin

Uztarria.eus | 2015-05-27 : 10:08 | Gizartea

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraiko haurrek arabierazko ipuinak kontatuko dituzte 18:00etatik aurrera, Udal Liburutegian. Bihar, berriz, hainbat egitasmo izango da arratsaldetik aurrera.

Erdaldun haiek

Erabiltzailearen aurpegia Miel A.Elustondo | 2015-05-27 : 08:21 | Iritzia

Akordatzen naiz parrokian dotrinan don Juan kaxkarrarekin ginela entzun nituela lehenbizi haien izen-deiturak. Arrotzak zitzaizkidala zeharo, ezin antzemateko modukoak. Benitez. Manzanas. Cabezas. Rodriguez. Nondik etorriak ziren ere ez genekiela. Gure moduko umeak zirela, 'soy cristiano por la gracia de dios', asteroko erretolikan, katixima ikasteko lanetan. Gure modukoak ziren, ez ziren gure modukoak. Diego. Manuel. José. Vicente... ziren haiek. Gu, Jexux Mari, Joxin, Juan Joxe, Antxon... Akordatzen naiz herri zulotik kanpora, Sanjuandegi auzoan jarri zirela, edo jarri zituztela bizitzen, eta nekez arrimatzen ginela gu hara. Hura deserri bat zitzaigula guri, erdaldun haiek Sanjuandegi hura benetako deserri zutela konturatzeke, azkoitiarren moduan esateko. 

Emaitzak: 183 | Orriak: 1 2 3 4 ... 7 8 9 10