Artxiboa: 2015 4

Mikel Garmendia Olaziregi

Erabiltzailearen aurpegia Eneko Etxeberria | 2015-04-30 : 19:06 | Iritzia

Mikel Garmendia Olaziregik ehun urte bete berri ditu (apirilaren 23an). Mikel Beizaman bizi da azken urteotan, baina izatez ordiziarra da.

Dolua familian lantzeko tailerra emango dute maiatzean

Uztarria.eus | 2015-04-30 : 18:25 | Gizartea

Bizitzen jakitea, heriotzarekin bizitzen ikastea da izenburupean, Udaleko Gizarte Zerbitzuek antolatu dute eta hiru saiotan egingo dute, hilaren 12an, 19an eta 26an. Parte hartu nahi dutenek maiatzaren 7a baino lehen eman behar dute izena.

Azpeitiak Errenteriarekin neurtuko ditu indarrak eskuzko Herriarteko Txapelketaren final-zortzirenetan

Uztarria.eus | 2015-04-30 : 17:40 | Kirolak

Maiatzaren 24ko asteburuan jokatuko dute joanekoa, eta itzulerakoa 31koan, Azpeitian. Txapelketa final-hamaseirenetako kanporaketekin abiatuko da maiatzaren 10eko aste bukaeran, baina fase hori jokatzetik salbu gelditu dira Ilunpe Pilota Elkartekoak.

Willy Toledo Soreasun izango da zapatuan, 'Historias de Lavapies' aurkezten

Uztarria.eus | 2015-04-30 : 16:26 | Kultura

Hilaren 1etik 4ra, lau egunerako zine eskaintza prestatu dute Soreasu antzokian maiatzaren lehen astebururako. Lau egun, hiru film eta zazpi emanaldi guztira, zinemara joan nahi duenarentzat aukeran. Tartean, zapatu gauean ...

Azpeitiko egoera sozialaz eta gizarte laguntzen azalpenak eman zituzten udal ordezkariek Sanjuandegin

Erabiltzailearen aurpegia Elkar-ekin | 2015-04-30 : 13:47 | Gizartea

Pobreziaren inguruan Udalak egin berri duen azterketaren ondorioak azaldu zituen Eneko Etxeberria alkateak, eta Udalak ...

Kolektiboki lan eta eragin

Urola Kostako Hitza | 2015-04-30 : 11:12 | Ekonomia

Maiatzaren Lehenean Urola Kostako ELA eta LAB sindikatuek sindikalgintzaren garrantzia aldarrikatuko dute. LABek, esaterako, eskualdeka deituko ditu mobilizazioak, Langileok borrokan! Euskal Herria aldaketa bidean leloarekin. Urola Kostan oinezko martxa bat egingo dute Zestoara. Azpeititik, Etxe Zuri tabernaren aurretik, 10:00etan aterako dira.

Bretainara eta Normandiara bidaia egingo dute jubilatuek

Uztarria.eus | 2015-04-30 : 10:54 | Aisia

Ekainaren 15etik 20ra egingo dute Azpeitiko, Azkoitiko eta Zestoako jubilatuen elkarteek antolatutako bidaia. Dagoeneko eman daiteke irteerarako izena, astelehenetik ostegunera bitartean, 10:30etik 12:30era, Baigerako bulegoetan.

Laguntza ekonomikoa bideratu dugu Nepalera

Erabiltzailearen aurpegia Zezen Beltz elkartea | 2015-04-30 : 10:27 | Gizartea

Nepalgo lurrikarak sortu duen sarraskia dela-eta, Zezen Beltz Azpeitiko elkarteak ekarpen ekonomiko bat bideratu du hara, elkartasun modura. Child Bright fundazioa laguntza eskatzen ari da Azpeitian ere, haren herriko taldearen ...

Emaitza onak lortu dituzte asteburuan Izarraitzekoek

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea | 2015-04-30 : 06:14 | Kirolak

Joan den asteburuan IƱaki Etxeberria Caceresen izan da Euskal Selekzioarekin Espainiako CSD Txapelketan. Etxeberriak bakarkako ...

'Kontuk eta komeriyek' saioaren laugarren atala: kirolzaletasuna eta osasuna

Uztarria.eus | 2015-04-28 : 10:46 | Uztarriaeus

Kontuk eta komeriyek saioaren laugarren atala da hurrengo bideoa. Azpeitiarrek kirolerako duten zaletasuna eta osasuna izan dituzte hizpide Xanti Agirrezabala, Ignacio Azkue, Mireia Galarza, Ignacio Arakistain eta Ekain Ibarguren ...

Idoia Unanue: "Ez dut pentsatu nahi sei hilabete barru hura zer izango den"

Uztarria.eus | 2015-04-29 : 16:15 | Gizartea

Child Bright Fundazioko Azpeitiko kideak oso kezkatuta daude Nepalen laguntzen dituzten umezurtzen egoerarekin, apirilaren 25ean herrialde hartan izandako lurrikara bortitzaren ondoren. Haiei laguntza helarazteko kanpaina berezia abian du fundazioak. Sanjuandegiko festetan jartzen duten tonbolan ere izango dute azpeitiarrek laguntzeko aukera.

 

'Zer eskatzen diozu Udal Gobernu berriari?' bideoaren aurrerapena

Uztarria.eus | 2015-04-29 : 12:07 | Politika

Uztarria Komunikazio Taldea, Urola Kostako Hitza eta Erlo Telebista herriko alor desberdinetako hainbat eragilerekin bideoa grabatzen ari da datorren maiatzaren 24ko udal hauteskundeetara begira. Hogeitik gora eragilerekin ari da osatzen ...

Asteburu luzea Burdinbidearen Euskal Museoan

Uztarria.eus | 2015-04-29 : 18:13 | Aisia

Maiatzaren 1eko jaiegunarekin hiru egunez, ostiraletik igandera, eskainiko dute lurrunezko trenean Lasaora joan-etorria egiteko aukera.

Azpeitiko egoera sozialaz eta gizarte laguntzez hitzaldia gaur, Sanjuandegin

Uztarria.eus | 2015-04-29 : 10:56 | Gizartea

Azpeitiko egoera sozialaren gaineko diagnostikoaren ondorioak aurkezteaz gain, Azpeitiko Udalak eskaintzen dituen laguntza sozialen gaineko informazioa eskainiko dute solasaldian. Eneko Etxeberria Azpeitiko alkateak eta Edurne Zubia Udaleko Gizarte Zerbitzuetako arduradun teknikoak emango dituzte azalpenak 19:00etatik aurrera, Sanjuandegiko auzo lokal berrian (igerilekuan).

 

Lau azpeitiarrek Gibraltarreko itsasarteko zeharkaldian hartuko dute parte

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea | 2015-04-29 : 00:48 | Kirolak

Asteburu honetan, Rafa Zubeldiak (Izarraitzeko masterra), Mikel Mangasek, Alex Epeldek eta Imanol Badiola Izarraitz Igeri ...

Asteburu mugitua

Erabiltzailearen aurpegia Xeye Atletismo Taldea | 2015-04-29 : 07:53 | Kirolak

Mendia maite dugunok sarri amestu izan dugu Nepal aldera bidaiatzea, mendiez gain lurralde hartaz irakurri ...

Oriora eta Aginagara urteroko egun-pasa egingo dute jubilatuek maiatzaren 21ean

Uztarria.eus | 2015-04-28 : 17:58 | Aisia

Azpeitia, Azkoitia eta Zestoako erretiratuek elkarrekin egingo dute txangoa. Baigera elkarteak datorren astelehenean, maiatzak 4, zabalduko du izena emateko epea.

»» Erantzunak: 1 (JLarranaga)

Bukatu dituzte Garmendi auzoko urbanizazio lanak

Uztarria.eus | 2015-04-28 : 16:56 | Hirigintza

 

Garmendi auzoa urbanizatzeko azken hilabeteetan egiten aritu diren lanak bukatu dituztela jakinarazi du Udalak. "Auzoa txukuntzeaz gain, irisgarritasuna hobetzeko ere aprobetxatu da, karreretara sartzeko zeuden koskak kenduz. Modu horretan, bizilagunek ...

»» Ikusi argazki guztiak (2)

To frack or not to frack

Erabiltzailearen aurpegia Gorka Azkune | 2015-04-28 : 12:08 | Iritzia

Aspaldian askotan tokatu zaigu fracking hitza entzutea. Komunikabideetan bolo-bolo dabilen hitza da eta herrian bertan hilabete berezi bat antolatu dute teknika horri buruz hitz egiteko, 'Fracking ez hilabetea' lelopean. Baina ba al dakigu zer den fracking edo haustura hidraulicoa delakoa?

»» Erantzunak: 1 (Fracking Ez)

Errioxako ganadutegi batera irteera

Erabiltzailearen aurpegia Zezen Beltz elkartea | 2015-04-28 : 10:45 | Besterik

 

Zezen Beltz elkarteak antolatuta, Alfaroko (Errioxa, Espainia) Toropasion ganadutegira irteera egin genuen joan den igandean 22 lagunek. Azpeitiko Errekortarien Txapelketarako zezenak aukeratu genituen. Han bazkaldu genuen, eta arratsaldean Rincon de ...

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Emaitzak: 168 | Orriak: 1 2 3 4 5 6 7 8 9