Artxiboa: 2015 2

Emakumeen Binakako I. Pala Txapelketa antolatu dute

Uztarria.eus | 2015-02-27 : 17:21 | Kirolak

Udaleko Parekidetasun sailaren eta Emakumeen Mahaiaren ekimena da eta parte hartu nahi dutenek martxoaren 10a arte dute izena emateko aukera, banaka edo binaka. Finala maiatzaren 22an izango da, emakumeen ikasturte amaierako jaialdiaren barruan.

 

"Estatuaren esku-hartzeei aurre egiteko" deia luzatu eta Kontseiluaren manifestazioarekin bat egin dute EH Bilduren alkateek

Uztarria.eus | 2015-02-27 : 15:59 | Euskara

Eneko Etxeberria Azpeitiko alkatea izan da gaur, ostirala, Lasarte-Orian agerraldia egin duten 40 alkate eta zinegotzietako bat. Carlos Urkijo Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkaria udalen jarduna "baldintzatu" nahian ari dela eta egoera "jasanezina" dela adierazi dute.

 

Sufrimendu Maparen nondik norakoak irudietan

Uztarria.eus | 2015-02-27 : 10:15 | Politika

1960 eta 2014 urteen bitartean Azpeitian izan diren eskubide urraketak jaso ditu Aranzadi Zientzia Elkarteak txosten batean eta Sufrimendu Mapa egin du. Txostenean Azpeitian izandako hainbat motatako giza eskubideen urraketak ...

Bihar izango da Izarraitz pilotalekua jolastoki moduan zabalduko duten azken zapatua

Uztarria.eus | 2015-02-27 : 13:21 | Aisia

Jolastokia 16:30etik 20:00etara izango da irekita, hamabi urte bitarteko gaztetxoentzat. Pilotalekura parke estaliaren ondoan dagoen Emakumeen Txokotik sartu beharko da.

Gizarte langile bat behar da, proiektu berri bat martxan jartzeko

Uztarria.eus | 2015-02-27 : 12:56 | Ekonomia

Azpeitiko Udalak eta Iraurgi Berritzenek elkarlanean proiektu berri bat jarriko dute abian, eta horretarako gizarte langile bat behar dute. Martxoaren 10a bitartean eman ahal izango da izena, Curriculuma namenabar@iraurgiberritzen.net helbidera bidalita. Hainbat ezaugarri hartuko dituzte kontuan hautaketa prozesuan.

Aurtengo denboraldiko taldearen aurkezpena

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Txirrindulari Elkartea | 2015-02-27 : 12:26 | Kirolak

Gipuzkoako txirrindularitza denboraldia hastera doa astebukaera honetan. Lagun Onakekoek, urtero legez, aurre egingo diete Ibaetako ...

Abian da 2015eko Joxe Takolo beka

Uztarria.eus | 2015-02-27 : 10:32 | Kirolak

Martxoaren 31a bitartean mendiarekin lotutako proiektuak aurkeztu beharko dira, udaletxeko erregistroan. Bekaren irabazleek 3.000 euroko diru-laguntza jasoko dute proiektua gauzatzeko, eta epai-mahaiak apirilaren bukaeran emango du erabakiaren berri. 

Martxoko astelehenetan 'Gogoetaola' tailerra antolatu dute Azpeitiarron Napar Zuzterrek

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Kultur Mahaia | 2015-02-27 : 11:01 | Kultura

"Norberetik burujabetza aktibatzeko trebaketa tailerra" antolatu dute Azpeitiarron Napar Zuzterrek. Gogoetaola izena jarri diote, eta martxoko astelehenero egingo dute 20:30etatik 21:45era, Baigeran. "Herritarren burujabetza" aktibatu nahi dute, "herriaren burujabetza" lortzeko. Honela definitu dute beraiek: "Taldeka gogoeta egiteko gunea da. Iritziak, esperientziak eta gogoeta pertsonalak partekatzen dira independentzia pertsonaletik. Herriaz, herritar soil batek nahi duena esan eta bestearena entzuten trebatzeko, eztabaida eta epaiketa bazterturik".

Armairutik atera eta askatu

Erabiltzailearen aurpegia Nerea Sancho Esnaola | 2015-02-27 : 10:23 | Iritzia

Baliteke sexu bereko kide batzuk zure gustuko izatea eta zure buruari ezagutzeko aukera eman ez izana. Behar bada, erotikoki askatu nahi duzu, baina zure  bikoteak ez dizu jarraitzen. Agian, zure mundua txikia sentitzen duzu eta amestera ere ez zara ausartzen, besteek esango dutenaren beldur zarelako edota porrotaren ikaragatik. Kasu horietan eta beste askotan, 'armairu barruan' gaudela esan genezake.

'Cincuenta sombras de Grey', 'Magical girl' eta 'Bob esponja un heroe fuera del agua' filmak ikusgai asteburuan

Uztarria.eus | 2015-02-27 : 09:06 | Kultura

Cincuenta sombras de Grey, Magical girl eta Bob esponja: un heroe fuera del agua filmak ikusi ahal izango dira asteburuan, Soreasu antzokian. Bihar, zapatua, Magical girl ikusi ahal izango da ...

Eskubide Sozialen Kartaren alde martxoaren 14an mobilizatzera deitu dute sindikatuek eta eragileek

Uztarria.eus | 2015-02-26 : 18:50

Euskal Herriko gehiengo sindikalak deituta -ELA, LAB, STEE-EILAS, ESK, EHNE eta Hiru-, martxoaren 14an Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren aldeko manifestazioak egingo dira Bilbon eta Iruñean. Gaur, Sindikatu ...

Urtegia gainezka eta uholdeen kontrako protokoloa abian

Uztarria.eus | 2015-02-26 : 16:09 | Besterik

 

Azken egunetako euriteek ez dute, orain arte, aparteko arazorik sortu inguruan. Azpeitiko ibai eta errekak hazita bai, baina bere bidetik doaz. Gainezka egin duena, irudietan ikusten denez, Ibai Eder urtegia ...

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Espainiako bandera udaletxean jartzeko agindua jaso du Azpeitiko Udalak

Uztarria.eus | 2015-02-26 : 11:31 | Udala

Espainiako bandera udaletxeko etxaurrean jartzeko agintzen duen EAEko Auzitegi Nagusiaren ebazpena jaso du Azpeitiko Udalak. Espainiako bandera jarri behar zuela 2012an jakinarazi zion Udalari Espainiako Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoan duen ordezkari Carlos Urkijok.

Erabakitze eskubidearen ariketa praktikoak hizpide

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gure Esku Dago | 2015-02-26 : 10:22 | Gizartea

Azpeitiko Gure Esku Dago urtean zehar antolatzen ari den ekimenei jarraipena emanez, atzo, otsailak 25 ...

Federico Ucles Urrezko Adecco mailara

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Saskibaloi Taldea | 2015-02-26 : 10:47

Federico Ucles andaluziar pibotak MyWigo Valladolid taldearen eskaintza onartu du eta Urrezko Adecco mailan jokatuko du denboraldia bukatu bitartean. Hori dela eta, pasa den igandean Club Basquet Tarragona taldearen aurka ...

Loiolako turismo bulegorako langile bat behar du Iraurgi Berritzenek

Uztarria.eus | 2015-02-26 : 09:30 | Ekonomia

Loiolako turismo bulegoan bisitariei harrera eta arreta zerbitzua eskaintzeko eta gida turistiko lanak egiteko langile bat kontratatuko du Iraurgi Berritzenek. Hemen, lanpostuaren oinarriak.

Gustuko tokian aldaparik ez

Uztarria.eus | 2015-02-26 : 09:13 | Kirolak

Sakrifizioa eta lana futbolean izenburua zeraman Lagun Onak Futbol Taldeak antolatuta astearte iluntzean Sanagustinen izan zen solasaldiak. Baina Txetxu Urbieta kazetariarekin aritu ziren Jon Irazustabarrena Txusta eta Txema Añibarro Eibarko jokalariek eta Bixente Oiarzabal jokalari ohiak argi dute sakrifizioa ez dela, beraientzat behintzat, haien lanarekin lotuko luketen lehendabiziko kontzeptua.

 

Sentsibilizazio zentraleko sindromeei buruzko hitzaldia izango da gaur arratsaldean

Uztarria.eus | 2015-02-26 : 08:14 | Gizartea

Gaur, osteguna, 16:30ean hasita, Baigerako aretoan. Gipuzkoako Fibromialgia eta Neke Kroniko Sindromea Elkarteak antolatu du solasaldia.

Ikasle Eguna ospatuko dute zapatuan

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gaztetxie | 2015-02-25 : 18:12 | Festak

Iepa gazte!

Larunbat honetan, hilak 28, Azpeitiko Ikasle Eguna ospatuko dugu. Hainbat ekintza antolatu ditugu ...

Pobreago eta zoriontsugoa

Erabiltzailearen aurpegia Joxe Arregi | 2015-02-26 : 07:16 | Iritzia

Ez dut esan nahi "zenbat eta pobreago hainbat eta zoriontsuago", gezurra baita. Eta ez dut esan nahi pobre asko aberats asko baino zoriontsuago denik, bistakoa den arren. Esan nahi dut, mundu mailan, bataz beste, herrialde pobreetako jendea zoriontsuago dela herrialde aberatsetakoa baino. Bada zer pentsatu.

Emaitzak: 188 | Orriak: 1 2 3 4 ... 7 8 9 10