Artxiboa: 2014 12

Patxi Azkargorta zenaren biografia aurkeztuko du Uztarriak bihar

Uztarria.eus | 2014-12-29 : 12:16 | Komunikabideak

Sanagustin kulturgunean izango da aurkezpen ekitaldia, 12:00etan. Azpeitiko komunikazio taldeak 2009an abian jarri zuen liburuxka biografikoen proiektuko hamaikagarren fruitua izango da Azkargortarena: Aintzane Larrañaga kazetariak idatzi du. Aurrekoak bezala, Uztarriaren bazkideek etxean jasoko dute liburuxka urtarrileko aldizkariarekin, eta gainerakoek 5 euroren truke erosi ahal izango dute. Uztarriaren 26. produktua izango da; orain arteko 25 produktuak

 

'Elkartasunez, preso eta iheslariak etxera'

Uztarria.eus | 2014-12-31 : 19:12 | Politika

 

Urtero legez, euskal preso eta iheslariak gogoan eta haien eskubideak aldarrikatuz manifestazioa egin dute Urte Zahar egunez Azpeitian. 18:30ean igerileku aurretik abiatuta, dozenaka herritar batu dituen martxak erdigunera arteko ...

»» Ikusi argazki guztiak (3)

2014an Uztarria.eus-en gehien irakurri diren hamar albisteak

Uztarria.eus | 2014-12-31 : 16:30 | Uztarriaeus

Iritsi gara 2014aren azken egunera. Urteak orotariko albisteak utzi ditu Azpeitian, eta horien berri eman du Uztarria.eus-ek. Gehien ikusi direnak izan dira Gure Esku Dago dinamikak antolatuta ekainaren 6an egin zen giza katearen jarraipen albistea, plaza eraberritzeko herri galdeketaren inguruko albisteak, festetako ekitaldienak, Mari Angeles Artola herrira itzuli zen eguneko berria eta bitxikeriaren bat edo besteren ingurukoak.

Erloko gurutzea desagertu da

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Mendi Bazkuna | 2014-12-31 : 15:48 | Besterik

Gaur, abenduak 31, hainbat mendizale Erlora igo dira goiz buelta egiteko asmoz eta gurutzea falta ...

Bidezko merkataritzako denda Errege bezpera arte irekita egongo da

Uztarria.eus | 2014-12-30 : 19:11

Parrokiako Mixio Taldeak Gabonetarako irekitzen duen bidezko merkataritzako dendak ateak zabalik ditu egunotan ere, Frontoi Txikiaren ondoko lokalean. Astelehenetik zapatura arratsaldez (18:00etatik 20:00etara) eta jai egunetan eguerdietan (12 ...

Yeray Varelak eta Irati Etxaburuk irabazi dute San Silbestre lasterketa jendetsua

Uztarria.eus | 2014-12-31 : 14:31 | Kirolak

 

Parte-hartzeari dagokionez, arrakastatsua izan da 2015eko San Silbestre lasterketa. Mugatua zen izen-ematea, eta mugara iritsi da aurtengoan. Guztira, 800 lagunek hartu dute parte lasterketa nagusian eta aurrenekoz jokatu den patinatzaileen ...

»» Ikusi argazki guztiak (30)

Elkarretaratzea egin dute, igandeko erasoa salatzeko

Uztarria.eus | 2014-12-31 : 14:12

Dozenaka lagunek elkarretaratzea egin dute gaur, abenduak 31, plazan, joan den igandean izan zen erasoa salatzeko. Emakumeonganako indarkeriarekin amaitu lelopean egin dute kontzentrazioa. Izan ere, Ertzaintzak 30 urteko gazte bat ...

Gaur manifestazioa izango da presoen eskubideen defentsan

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Sare Herritarra | 2014-12-30 : 21:13 | Politika

Gaur, abenduak 31, 18:30ean igerileku aurrean dugu zita. Urteko azkenengo egunean ere, Espainiako eta ...

Azpeitiarrak ondo, Nazioarteko Eguberri Txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea | 2014-12-30 : 22:40 | Kirolak

Astelehenean Nazioarteko Eguberri Txapelketaren 32. edizioa jokatu zen Donostiko Paco Yoldi igerilekuan, eta bertan izan ...

Iraurgikoen jaiotzen erakusketa, Betharramen

Uztarria.eus | 2014-12-30 : 19:00 | Kultura

 

Aurten ere Gabonen inguruan landu dutena erakusgai jarri dute Iraurgi Ikastetxekoek Betharrameko erakusketa aretoan. Ikasleek hainbat material erabiliz egindako jaiotzak ikus daitezke bertan egunotan. Erakusketa urtarrilaren 5a arte egongo da ...

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Aintzane Larrañaga: "Patxik bizitza luze eta oparoa izan zuen, eta ingurukoek mila istorio eta anekdota zituzten kontatzeko"

Uztarria.eus | 2014-12-30 : 16:38 | Komunikabideak

Zapatuan, urtarrilaren 3an, aurkeztuko du Uztarria Komunikazio Taldeak Patxi Azkargortari eskainitako liburuxka biografikoa. Sanagustin kulturgunean izango da aurkezpena, 12:00etan. Aintzane Larrañaga azpeitiar kazetariak idatzi du Uztarriaren liburuxka biografikoen sailaren hamaikagarren lana. Urtarrilaren hasieran banatuko du Uztarriak liburuxka bazkideen artean, eta salgai ere jarriko du. Uztarria.com-ek Aintzane Larrañagarekin hitz egin du, egindako lanaz.

 

Behin-behineko askatasuna ustez bikotekidea erasotzeagatik atxilotutako gaztearentzat

Uztarria.eus | 2014-12-30 : 16:32 | Politika

Atzo, astelehena, igaro zen Azpeitiko epaitegiko epailearen aurretik ustez bikotekidea erasotzeagatik atxilotutako 30 urteko gizonezkoa.

Sauna eta gimnasio zerbitzuak doakoak izango dira Kirol Patronatuko bazkideentzat 2015ean

Uztarria.eus | 2014-12-30 : 12:04 | Kirolak

Otsailaren bukaeran edo martxoaren hasieran bukatuko dituzte igerilekuaren eraikina handitzeko lanak. Hori dela eta, hainbat aldaketa izango da eraikin berrituan. Besteak beste, igerilekua zabalik izango da astelehen goizetan, eta eraikinaren itxiera ordua ordu erdiz aurreratuko dute. Hala, 21:30ean itxiko dute eraikina, 22:00etan itxi beharrean.

 

Momentuz, 680 lagunek eman dute izena San Silbestre lasterketan

Uztarria.eus | 2014-12-30 : 10:12 | Kirolak

Aurten berrikuntza bat baino gehiago izango du probak, eta horietako bat da proba nagusiaren aurretik, 11:15ean, aurreneko aldiz jokatuko den patinatzaileentzako lasterketa. Momentuz, 32 patinatzailek eta 648 lasterkarik eman dute izena proban. Gaur eta bihar ere eman ahal izango da proban parte hartzeko izena.

 

Aldizkariaren aurrerapena: 2014ari errepasoa

Uztarria.eus | 2014-12-30 : 09:27 | Herria

Datorren astean banatuko du Uztarriak herri aldizkariaren urtarrileko zenbakia. Bertan, 2014ari errepasoa egiten dion argazki erreportajea irakurri ahal izango da. Hemen, aurrerapen bideoa.

Gontzal Mendibil: "Euskaldungoaren parte batek alde egin du euskal kulturatik"

Uztarria.eus | 2014-12-30 : 09:26 | Kultura

2014ko abenduaren 26an Iñigo Astiz kazteariak Berria egunkarian argitaratutako elkarrizketa duzue jarraian. Gaur, asteartea, Gontzal Mendibil zuzenean ariko da bere azken lana aurkezten Soreasu antzokian, 22:00etatik aurrera. Sarrerak oraindik eskuragarri daude Sanagustin kulturgunean.

Jorratzeko bide berriak badirela erakutsi digu Sanjuandegiko azokak

Erabiltzailearen aurpegia Azoka Herritik | 2014-12-30 : 08:32 | Azoka herritik

Azoka Herritiken antolatzaileok oso pozik gaude hilaren  20an Sanjuandegin egindako azokak izandako emaitzekin. Gustura gelditu ziren antolatzaileak, gustura saltzaileak eta baita auzotarrak ere. Gabon egunotan ere bailarako merkataritza eta kontsumo arduratsua bultzatzea zuen helburu azokak, eta herrian, kasu honetan auzoan, giroa sortzea. Bi helburuak betetzat eman ditugu.

 

Azpeitia Lantzenen etxebizitzak alokatzeko izena eman daiteke urtarrilaren 13a arte

Uztarria.eus | 2014-12-29 : 17:14 | Hirigintza

Udalak zabaldu du deialdia. Izen-ematea Azpeitia Lantzenen bulegoetan egin behar da. Etxebizitzen era alokairu baldintzen gaineko informazioa nahi duenak ere hantxe eskura ditzake xehetasunak.

Gizonezko bat atxilotu zuten atzo, ustez bikotekidea erasotu zuelako

Uztarria.eus | 2014-12-29 : 14:10 | Gizartea

Ertzaintzak 30 urteko gazte bat atxilotu zuen atzo, igandea, Azpeitian, ustez bikotekidea erasotzeagatik. Emakumea anbulatoriora eraman zuten, eta handik etxera. Erasotzailea, berriz, gaur, astelehena, eraman dute Azpeitiko epaitegira.

»» Erantzunak: 2 (Uztarria, jardune)

Arenas, Barakaldo, Abadiño eta Ondarroa bigarren fasera

Uztarria.eus | 2014-12-29 : 13:09 | Kirolak

 

Ostiraletik igandera bitartean jokatu zen Azpeitia Cup II. Alebinen Futbol txapelketako lehenengo fasea. Hiru egun horietan Gipuzkoako, Bizkaiko, Errioxako eta Kantabriako 32 talde aritu ziren nor baino nor Garmendipeko futbol ...

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Emaitzak: 230 | Orriak: 1 2 3 4 ... 9 10 11 12