Artxiboa: 2014 8

Asteburuan, agur esan digu Pilar Aizpitarte aktoreak

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Kultur Mahaia | 2014-08-12 : 10:49 | Kultura

Herritik bertatik euskal kulturaren alde lan asko egin zuen eta hainbatetan onartu zitzaion hori. Horren adibide dira, Txalo saria jasotzea, emakume amateur aktore onenarena, eta Baite euskara elkarteak ohorezko bazkide izendatzea ere. 82 urte zituela hil da.

 

Helduentzako zine emanaldiak egongo dira abuztu eta irailean ere

Erabiltzailearen aurpegia Sanagustin kulturgunea | 2014-08-11 : 11:50 | Kultura

Herritar batzuek udalari eginiko eskaerari erantzunez, aste honetatik hasita asteburuetan zine saioak izango dira, plazan eta Soreasun. Azpeitiko Udalak eta Azpeitiko Sanagustin kulturguneak elkarlanean antolatu dituzte. 

 

Zozketak egin ostean itxi du Uztarriak jaietako tonbola

Uztarria.eus | 2014-08-03 : 00:41 | Festak

Zenbaki saridunak dituzten pertsonek irailaren 1etik 15era joan beharko dute Uztarriaren egoitzara, sarien bila. Haiek agertzen ez badira, hil horretako 16tik 29a bitartean, ordezko zenbakiak dituztenek izango dute opariak jasotzeko aukera.