Artxiboa: 2014 6

Uztarriaren XIV. Tourreko Porra egiteko epea larunbat eguerdian amaituko da

Uztarria.eus | 2014-06-30 : 16:53 | Kirolak

Larunbatean, uztailak 5, 14:00etan jasoko dira apustuak. Etxe-Zuri, Orkatz, Amaia, Erreka, Izaro, Iraurgi ISB, Auntxa, Intz, Lokotx eta Korrale tabernetan, Ziklos Beni, Aitzaki Kirolak eta Erreka Bike dendetan, eta Uztarrian bertan egin daitezke porrak.

Teknifikazio eskolako izen-emate epea luzatu du Lagun Onakek

Uztarria.eus | 2014-06-30 : 15:54 | Kirolak

Gaur, astelehena, eta bihar, asteartea, izena eman daiteke Garmendipen, 18:00etatik 19:30era. 

Emaitza onak Gipuzkoako Udako Txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea | 2014-06-30 : 12:38 | Kirolak

Pasa den zapatuan eta igandean, Infantil, Junior eta Absolutuen Gipuzkoako Udako Txapelketa jokatu zen, Tolosako ...

Unai Iparragirrek utzi egin du Start-Trigon taldea

Uztarria.eus | 2014-06-30 : 12:34 | Kirolak

Gaur jakinarazi du berria txirrindulariak, Twitter bidez. Haren arabera, "taldearekin izandako arazoak" direla-eta hartu du erabakia.

 

Plaza nola berritu erabakitzeko jarraipen batzordea asteazkenean bilduko da bigarrenez

Uztarria.eus | 2014-06-30 : 12:05 | Herria

Udaletxeko areto nagusian izango da bilera, eta Udalak herritarren ekarpenak eta iritziak jaso nahi ditu bertan.

Udaletxeko administrarien lan-poltsa osatzeko hautaketa prozesua ireki du Udalak

Uztarria.eus | 2014-06-30 : 11:35 | Udala

Hautaketan parte hartzeko izen-ematea gaur hasi eta uztailaren 15era arte egongo da zabalik, udaletxeko harreran. 

2.155 eta 3.039 zenbakiak izan dira Urrestillako otarren zozketako irabazleak

Uztarria.eus | 2014-06-30 : 10:32 | Festak

2.155 zenbakiak irabazi du boleto berdeen zozketa, eta txartel urdinen zozketan, berriz, 3.039 zenbakia izan da sariduna. 

Jai giro ederrean pasatu zuten eguna Damaso auzoko bizilagunek

Urola Kostako Hitza | 2014-06-30 : 09:54 | Festak

 

Zapatuan Azpeitiko Damaso auzoan festetan murgilduta ibili ziren goizetik. Ohi bezala, egun osoko egitaraua antolatuta zuten zapaturako. Giro onean igaro zuten goiza, eta dozenaka umek auzoko lasterketan hartu zuten parte ...

»» Ikusi argazki guztiak (10)

Itsasi dantza taldearen kalejira, Elizkaleko festetan

Urola Kostako Hitza | 2014-06-30 : 09:49 | Festak

 

Bukatu dira Elizkaleko festak. Ostegunaz geroztik ekitaldi ugari izango dira festetan. Zapatu eguerdian, esaterako, Itsasi dantza taldeko hainbat umek kalejira egin dute. Hemen orduko argazkiak:

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Harrotasun Egunean elkarretaratzea

Uztarria.eus | 2014-06-30 : 09:43

Pasa den zapatuan, hilak 28, Harrotasun Eguna zela-eta, elkarretaratzea egin zuen hainbat herritarrek plazan. Bilgune Feministak eta Ernaik antolatutako egitarauaren baitan, hainbat egitasmo egin zuten ostegunaz geroztik, "heteroaraua" apurtzeko helburuarekin.

Pasa den asteazkenean Goiener-eko lagunek eskainitako hitzaldiaren laburpena

Erabiltzailearen aurpegia Elkar-ekin | 2014-06-29 : 20:45 | Gizartea

Pasa den asteazkenean Goiener-eko lagunek Sanagustien eman zuten hitzaldiaren laburpen bideoa.

Gaztetxoenek agurtu dute antzerki ikasturtea

Uztarria.eus | 2014-06-30 : 10:33 | Kultura

 

Haur eta gazteen antzerki tailerrak bi obra taularatu zituen pasa den ostiralean, Sanagustin kulturgunean. 17 lagun izan ziren oholtzan, Alaitz Olaizolaren gidaritzapean. Aurretik idatzitako Habemus Zirkus lanaren moldaketa egin zuten ...

»» Ikusi argazki guztiak (8)

Kolore biziz margotu dute Sanagustin kulturgunea

Uztarria.eus | 2014-06-27 : 16:18 | Kultura

 

Umeak artista bikainak sormen eta imajinazio handiko marrazkiak erakusketa egongo da ikusgai Sanagustin kulturgunean, uztailaren 8a bitartean. Erakusketa horretan, Inma Ucinek umeen marrazkiekin egindako collage-ak jarri dituzte.

Koadroak digitalki ...

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Udalaren datu publikoak, herritarren eskura

Uztarria.eus | 2014-06-27 : 12:44 | Udala

Azpeitiko Udalak bere datu publikoak herritarren eskura jarri ditu, Open Data sistemari esker. "Gardentasuna" bermatzea dute helburu, eta herritarrek ekarpenak egin ditzakete.

 

Leire Ibarguren: "Heteroarauak esaten digu zer desiratu behar dugun eta zer ez"

Gipuzkoako Hitza | 2014-06-27 : 10:55 | Gizartea

Heteroarauari desobedientzia! Ideietatik arrakaletara lelo hartuta, hainbat ekintza antolatu dituzte elkarrekin Azpeitiko Bilgune Feministak eta Ernaik, LGTBI Komunitatearen Nazioarteko Egunaren bueltan. Besteak beste, Arrakala, zirrikitu bat haitzetan dokumentala eman eta landu dute. Horrez gain, elkarretaratzera deitu dute plazan, bihar, 12:30erako. Leire Ibarguren (Azpeitia, 1979) Bilgune Feministako kideak gogorarazi du Azpeitia eta Azkoitia artean ekainaren 28aren bueltan hamaika ekintza antolatu direla azken hogei urteetan. Aurten, heteroarauaren gaia jorratu dute Arrakala dokumentalaren bidez.

 

Festa giroan murgilduko dira bihar Damaso auzoko bizilagunak

Uztarria.eus | 2014-06-27 : 12:10 | Festak

Urteroko legez, festa giroa izango da nagusi bihar, zapatua, Damaso auzoan. Goizean hasi eta iluntzera arte, kirol lasterketak, buruhandiak, kalejirak, musika eta auzo afaria izango dira, besteak beste.

 

Orkatz Kultur Elkarteak 21. urteurrena ospatuko du gaur eta bihar

Uztarria.eus | 2014-06-27 : 10:52 | Kultura

Azpeitiko Orkatz Kultur Elkarteak 21 urte betetzen dituela ospatzeko hainbat ekimen antolatu dute gaurko eta biharko. Bertso saioa, batzarra, luntxa eta kontzertuak izango dira urteurrenaren harira.

 

Corrugados Azpeitian "mugimendu arraroak" ikusten ari direla salatu dute LABeko ordezkariek

Uztarria.eus | 2014-06-27 : 10:27 | Ekonomia

LAB sindikatuko langileen ordezkariek salaketa jarri dute Lan Ikuskaritzan, eta azaldu dutenez, ez dute "etsiko" Gallardo Taldeak "jokamolde bidegabeari" aurre egiterakoan.

 

Arrakastaz abiatu dira energiaren inguruko jardunaldiak

Erabiltzailearen aurpegia Elkar-ekin | 2014-06-26 : 23:23 | Gizartea

Asteazkenean Sanagustin kulturgunean bildutako laurogeita hamar lagun inguruk Goiener-en hitzaldia entzun eta beraien kezkak argitzeko ...

Maitane Goenaga beste gutxiengo baten bila

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea | 2014-06-27 : 08:50 | Kirolak

Udako Gipuzkoako txapelketak aprobetxatuz, Gipuzkoako Igeriketa Federazioak, gutxiengotik gertu dauden igerilari alebinei lehiatzeko aukera eman ...

Emaitzak: 224 | Orriak: 1 2 3 4 ... 9 10 11 12