Artxiboa: 2014 5

Munich 1962. Isildu egia

Erabiltzailearen aurpegia Sanagustin kulturgunea | 2014-05-30 : 17:17 | Kultura

Datorren asteazkenean, Orreaga Elkarteak eginiko 'Munich 1962. Isildu egia' dokumentala ikusiko dugu Sanagustin kulturgunean. "Gerraosteko egoera, erbesteko Jaurlaritzaren eginkizuna, Agirre lehendakariaren figura..."

 

Giza-katera joateko autobusetan izena emateko epea asteartean amaituko da

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gure Esku Dago | 2014-05-30 : 16:02

Izena eman daiteke Gure Esku Dagoren lokalean, Sanagustin Kulturgunean, Izaro tabernan eta Orkatz Kultur Elkartean. Hiru autobus daude, ordutegi desberdinekin, bidaia egiteko.

Bihar Itsasiko haur eta gaztetxoak dantzan Sanagustinen, eta etzi Dantza Suelto eskolakoak Sanjuandegin

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Kultur Mahaia | 2014-05-30 : 15:41 | Kultura

Urtean zehar egindako lanaren emaitza jendaurrean erakusteko aukera izango dute haur eta gaztetxoek, bihar eta etzi egingo diren dantza emanaldi banatan. Bihar, 12:00etan Sanagustin Kulturgunean izango dira Itsasikoak, eta etzi, ordu berdinean, Sanjuandegin, Luis Alberdi Beltzaren Dantza Suelto eskolakoak. Kirioak eta hankak dantzan izango dira!

 

Astebetez luzatu dute gazteriako ikastaroetan izena emateko epea

Uztarria.eus | 2014-05-30 : 15:40 | Aisia

Ekainaren 6a bitartean eman daiteke izena. Hori dela eta, atzeratu egin dituzte sukaldaritza ikastaroaren eta bitxigintza tailerraren hasiera eta amaiera datak.

Plaza berritzeko proiektuen egileen azalpenak, bideoan

Uztarria.eus | 2014-05-30 : 13:19

Herriko hiru arkitektura estudiok egindako hiru proiektu izango dira aukeran, plaza nola eraberritu erabakitzeko ekainaren 13an, 14an eta 15ean egingo den herri galdeketan. Herritarrek plaza berritzeko hiru proposamenen artean erabaki ...

Jaso dute 2014ko Joxe Takolo beka

Uztarria.eus | 2014-05-30 : 13:01

Gaur, ostirala, jaso dute Jonatan Larrañaga getxoztar eta Manu Cordoba zaragozar mendizaleek 2014ko Joxe Takolo beka, udaletxeko aretoan. Valle del Rolwaling- Nepal: Drangnag Ri (6.804 m) eta Ripimo ...

Plaza argazkitan, herri galdeketaren atarian

Uztarria.eus | 2014-05-30 : 10:49 | Herria

Plazako hainbat argazki eskegi ditu Udalak arkupeetako zutabeetan, plaza eraberritzeko egingo den herri galdeketaren atarian. Plazako eraberritzeko lanak hasten direnean, aldamioetan eskegiko dituzte irudi horiek.

 

Azkoitia-Azpeitia maratoi erdia munduko onenen artean

Urola Kostako Hitza | 2014-05-30 : 10:42 | Kirolak

All Athletics erakundeak urtero egiten duen rutako lasterketen zerrenda eguneratu berri du, Azkoitia-Azpeitia maratoi erdia munduko lasterketa onenen artean aukeratu du. Azkoitia-Azpeitia maratoi erdiko zuzendari den Agustin Jimenezek "lorpen historikotzat" jo du sailkapen hori.

 

Azpeitiar gazte ugari ere erabakitzeko eskubidearen alde

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gure Esku Dago | 2014-05-30 : 10:36 | Gizartea

Azpeitiar gazte ugari ere erabakitzeko eskubidearen alde!

GURE ESKU DAGO! Gazteen esku ere badago!

Saharako errealitatea ezagutu dute herriko ikasleek

Uztarria.eus | 2014-05-30 : 09:43 | Kultura

 

Khamar Saharar Herriaren aldeko Azpeitiko elkarteak Saharar herriak bizi duen gatazkaren inguruko sentsibilizazio saioa egin zuen atzo, osteguna, herriko hiru ikastetxeetan. DBHko ikasleekin elkartu ziren Khamarreko kideak.

Gerra egoerak bizi ...

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Barraken egunaz gozatu dute gaztetxoek Sanjuandegin

Uztarria.eus | 2014-05-29 : 19:44 | Festak

 

Barraken eguna ospatu dute gaur, osteguna, Sanjuandegin. Jende asko joan da hara; eta, oraindik ere, 21:00ak bitartean, euro baten truke barraketan jolasteko aukera izango dute gerturatzen direnek.

»» Ikusi argazki guztiak (8)

Erronkak mahai gainean

Urola Kostako Hitza | 2014-05-29 : 18:41 | Kultura

Aho Bizarrik Gabe saioan, Jon Sarasuak ezkerraz eta eskuinaz, euskalgintzaz, bertsolaritzaz eta kooperatibez iritzi interesgarria azaldu du, Josu Azpillagaren galderei erantzunez.

 

»» Erantzunak: 1 (txikia)

Saninazioetako olatura igotzeko eskatu du Haujijijaik

Erabiltzailearen aurpegia Haujijijai Batzordea | 2014-05-29 : 17:44 | Festak

Haujijijai festa batzordea hasi da saninazioetarako egitaraua prestatzen eta lanak banatzen. Horretarako, ordea, herritarren laguntza behar du taldeak, eta jaiak prestatzeko laguntza eskatu dute. Hurrengo bilera ekainaren 4an, asteazkenean, izango ...

Ingurumenaren astea hasiko da ostiralean

Uztarria.eus | 2014-05-29 : 17:04 | Gizartea

Ingurugiro Etxea Museoak antolatu du, eta maiatzaren 30ean hasi eta ekainaren 8an amaituko da. Ostegunean, maiatzaren 5ean, Ingurumenaren Mundu Eguna ospatuko da, eta gainontzeko egunetan hainbat ekitaldi egingo da.  

 

Azpeitiko eta Azkoitiko Udalek txandaka kudeatuko dute Munoaundi

Uztarria.eus | 2014-05-29 : 16:17 | Gizartea

Azken sei urteetan, Iraurgi Lantzenek izan du aztarnategiaren gestioaren ardura. Datozen bost urteetan, ordea, Azpeitiko Udalaren esku geldituko da eskumen hori. 

 

Industria indartzea helburu duen akordioa sinatu du Azpeitiko Udalak Saiolanekin

Urola Kostako Hitza | 2014-05-29 : 15:02 | Ekonomia

Azpeitiko eta bailarako industria sarea eta jarduna indartzea helburu duen hitzarmena sinatu dute Azpeitiko udalak eta Arrasateko Saiolan enpresa eta berrikuntza zentroak. Sustapen Ekonomiko Planean kokatzen da hitzarmen hau eta Azpeitiko Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak finantziatuko ditu hitzarmenetik eratorriko diren proiektuak. Hitzarmena aurkeztu dute Eneko Etxeberria Azpeitiko alkateak, Jon Peli Uriguen Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariak, Jose Mari Usatorre, Saiolaneko ordezkariak eta Begoña Beobide Iraurgi Berritzeneko zuzendariak.

 

Inauguratu ostean, zabalik da Baigera I-eko taberna

Uztarria.eus | 2014-05-29 : 14:00 | Gizartea

 

Atzo, asteazkena, inauguratu zuten Enparan kaleko Baigera I taberna, txukunketa eta berrikuntza lanak bukatuta, eta zabalik da dagoeneko. Jendetza izan zen atzoko inaugurazioak, eta luntxaz gozatzeko aukera izan zuten bertaratutakoek ...

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Kirolariak ere giza-katean izango dira!

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gure Esku Dago | 2014-05-29 : 10:48 | Gizartea

Geroz eta gehiago gara. Ekainaren 8an erabakitzeko eskubidea aldarrikatuko dugu azpeitiarren kopurua goraka doa, termometroa ...

Plazaren inguruko herri galdeketaz

Joseba Etxaniz (Alde Zaharreko bizilaguna) | 2014-05-29 : 10:25 | Iritzia

Azpeitiko Udalak herriko enparantza oinozkotzearen inguruko galdeketa abiatu du, eta oinozkotzearen aldeko iritzia ematea nahiko nuke lerro hauekin. Ezer baino lehen Udala zoriondu nahi dut galdeketa antolatzeagatik, aro berri baten aurrean gaude.

 

»» Erantzunak: 3 (Anbotoko_Mari, MAITE, nekane)

Oraindik izena eman daiteke haurrentzako igeriketa ikastaroan

Uztarria.eus | 2014-05-29 : 10:08 | Kirolak

Saioak asteartetik ostiralera 09:00etan izango dira, uztailaren 1etik 24ra bitartean. Ikastarorako izena igerilekuan eman behar da.

Emaitzak: 228 | Orriak: 1 2 3 4 ... 9 10 11 12