Artxiboa: 2014 4

Gauetan itxita egongo da Bustunzuriko Errebala, hiru astez

Uztarria.eus | 2014-04-30 : 16:04

Kalea 23:00etatik 7:30era itxiko du Udalak, Naturgasen eta Euskaltelen kutxatilak konpondu bitartean. Arazoaren ondorioz, txaparekin estalita egongo da errepideko zuloa, hurrengo hiru asteetan.

Autoek zarata atera ohi dute ...

Odola emateko aukera izango da gaur arratsaldean

Uztarria.eus | 2014-04-30 : 15:42 | Gizartea

17:00etatik 21:00etara da hitzordua, anbulatorioan.

Posta bidezko botoa emateko laguntza eskaini du EH Bilduk

Uztarria.eus | 2014-04-30 : 14:29 | Politika

Europako hauteskundeei begira, gaurtik hasi eta maiatzaren 15a bitartean, Orkatzen eskainiko dute izapideak egiteko aukera, egun osoan zehar. Maiatzaren 6tik 7ra, berriz, Alkartetxean, 18:00etatik 20:00etara.

 

»» Erantzunak: 1 (EHBilduAzpeitia)

Infantil nesken Azpeitia Cup txapelketak hartuko du bihar Garmendipe

Uztarria.eus | 2014-04-30 : 14:11 | Kirolak

09:00etan hasiko dira partidak, Garmendipeko zelaietan. 21 taldek eman dute izena, goiz nahiz arratsalde izango dira neurketak. Finala, 19:00etan hasiko da. Partiden ordutegi guztiak, hemen.

 

Dagoeneko eman daiteke izena Elkartasun Eguneko krosean

Erabiltzailearen aurpegia Elkartasunez etxera! | 2014-04-30 : 13:24 | Politika

Maiatzaren 17an izango da aurtengo Elkartasun Eguna, eta urtero bezala, Elkartasun Krosa izango da, 11 ...

Ospitale berria

Uztarria.eus | 2014-04-30 : 13:02 | Gizartea

 

Madalenako eraikina guztiz eraberritu eta bihar, maiatzak 1, inauguratuko dute jesuitek bertan prestatu duten interpretazio zentroa. 11:00etan meza egingo dute Madalenako baselizan eta 12:00etan izango da inaugurazio ekitaldia ...

»» Ikusi argazki guztiak (9)

MondoCane diskoa grabatzen ari da

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Kultur Mahaia | 2014-04-30 : 12:32 | Kultura

Hirugarren diskoa grabatzen ari da MondoCane Azpeitiko musika taldea. Elektrika estudioetan ari dira grabatzen. Apirilaren 26an hasi zituzten hiru bat astekoak izango direla aurreikusten den grabaketak; Imanol Beobide bateria jolearekin hasi ziren. Musika zuzenean web orrian kronikak idazten dituzte. Jarraitu, hemen.

 

LABek Zarautzen ospatuko du langileen eguna, eta ELAk Bilbon

Uztarria.eus | 2014-04-30 : 10:40 | Ekonomia

Bihar 12:00etan egingo du LABek eskualdeko manifestazioa Zarautzen, eta Bilborako autobusak jarri ditu ELAk eskualdean.

 

Asteburu gogorra aurretik

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Txirrindulari Elkartea | 2014-04-30 : 10:17 | Kirolak

Larunbat goizean jubenil mailako Federazio Garaikurreko bigarren proba puntuagarria izango den XX. Gipuzkoa Klasikan izango gara Lagun Onak Txirrindulari Elkartekoak. Maila handiko lasterketa izan ohi da eta, urtero legez, talde ...

Herri Urratsera joateko autobusa antolatu du Ikasberrik

Uztarria.eus | 2014-04-30 : 10:09 | Euskara

Azpeitiko Ikastola Ikasberrik maiatzaren 11n, igandea, Senperen egingo den Herri Urratsera joateko autobusa antolatu du. Iparraldeko ikastolen aldeko eguna Mintza lelopean egingo dute aurten. Maiatzaren 9a bitartean eman ...

Emakumeaz eta literaturaz ariko dira gaur, Emakumeen Txokoan

Uztarria.eus | 2014-04-30 : 10:03 | Gizartea

Lasartek, Mintegik, Arkotxak eta Irastortzak mahai-inguru bat eskainiko dute gaur, asteazkena, 19:30etik aurrera. Urola Kostako Hitza-k parte-hartzaileekin hitz egin du.

Gerriko beltz berria Kimura taldean

Erabiltzailearen aurpegia Kimura Judo Kluba | 2014-04-30 : 09:13 | Kirolak

Pasa den larunbatean gerriko beltza lortu ahal izateko azterketak egin zituzten Tolosako Usabal kiroldegian. Bertan Kimura judo taldeko kide Agustin Ruizek gerriko beltza lortu zuen. Azterketa egiteko Kimura taldeko beste ...

'Kamikaze' filma ikusgai zapatutik astelehenera bitartean

Uztarria.eus | 2014-04-30 : 08:28 | Kultura

Kamikaze filma izango da ikusgai maiatzaren 3tik, zapatua, 5era bitartean, Soreasu antzokian. Zapatuan bi emanaldi izango dira; 19:30ean eta 22:00etan. Igandean, berriz, 19:30ean emango dute, eta astelehenean ...

Martxan da Azpeitiko Gure Esku Dagoren lokala

Uztarria.eus | 2014-04-29 : 18:41

Giza-katerako izena emateko esku-orriak ez ezik, ekitaldiko materiala eta informazioa eskaintzen dute Foru Ibilbideko 7. Zenbakian ireki duten lokalean. Astegunetan, 17:30etik 19:30era dago zabalik; eta astearte goizetan ere ...

Kakuteko Eguna ospatzeko, irteera egingo du Lagun Onakek maiatzaren 3tik 4ra

Uztarria.eus | 2014-04-29 : 16:05 | Kirolak

Mendi Bazkunaren orrialdean eman daiteke izena, maiatzak 1, osteguna, bitartean. Umeek 20 euro ordaindu beharko dituzte; helduek, berriz, 30. Bost euro garestiagoa da izen-ematea bazkide ez direnentzat.

Lau lurrunezko tren izango dira martxan maiatzaren 1etik 4ra bitartean

Uztarria.eus | 2014-04-29 : 12:04 | Aisia

Maiatzaren 1ean, 3an eta 4an izango dira martxan, eta Azpeitia eta Lasao arteko ibilbidea egingo dute. Burdinbidearen Euskal Museoa ere zabalik izango da.

TS Fundicioneseko langileei elkartasuna adierazi die Azpeitiko EH Bilduk

Uztarria.eus | 2014-04-29 : 10:56 | Ekonomia

Gaur, asteartea, 19:00etan Zestoako plazan egingo den mobilizazioan parte hartzeko deia egin du Azpeitiko EH Bilduk. Azpeitiko alkate Eneko Etxeberria lantegian izan da gaur goizean, langileei elkartasuna adierazten.

 

Gizakiaren uneak, zuri-beltzean

Urola Kostako Hitza | 2014-04-29 : 10:30 | Kultura

Hamalau kuadro, arkatzez eginak, zuri-beltzean; eta gizakia, bere ohiko gauzetan: kafea hartzen, paseoan, itsasoari begira… Une jakin batean hartutako irudiak dira. Horixe da Julian Ruiz artista azkoitiarraren azken erakusketa: Uneak.

 

Datorren asteburutik aurrera zabalik izango da Loiolako liburutegia

Uztarria.eus | 2014-04-29 : 10:05 | Hezkuntza

Maiatzeko eta ekaineko asteburuetan irekita egongo da Loiolako liburutegia, 09:00etatik 13:00etara eta 15:30etik 19:00etara.

Maiatzaren 3rako 'Manifestakzioa' antolatu du Ernaik

Erabiltzailearen aurpegia Ernai | 2014-04-28 : 17:23 | Gizartea

Maiatzaren 3an, larunbata, 'Manifestakzioa' izango da Deustuko zubitik (Bilbo) abiatuta 'Larrutu sistema, eraldaketa gure baitan ...

Emaitzak: 205 | Orriak: 1 2 3 4 ... 8 9 10 11