Artxiboa: 2014 3

Uztarrian praktikak egiteko izena emateko azken egunak

Uztarria.eus | 2014-03-25 : 12:43 | Komunikabideak

Komunikazio ikasketetako ikasleek edota ikasketak amaitutakoek izango dute Uztarria Komunikazio Taldean praktikak egiteko aukera, eta azpeitiarrek lehentasuna izango dute. Praktika epea maiatz hasieratik uztail amaierara arte izango da, eta egunean lau orduko jarduna eskaintzen da. Curriculumak bidaltzeko azken egunak dira; apirilaren 4rako bidali behar dira uztarria@uztarria.com helbidera.

Amuarrain Arrantza Txapelketa izango da apirilaren 12an

Erabiltzailearen aurpegia Ollagorra Ehiza eta Arrantza Elkartea | 2014-03-31 : 10:07 | Kirolak

Txapelketan benjamin, alebin eta infantil mailako gazteek hartu ahal izango dute parte. Izena Larrañaga Kirolaken edo Ollagorra Elkartean bertan (egun eta ordu jakinean) egin beharko da. Izena ematerakoan, nortasun agiriaren kopia, arrantzarako baimena eta gurasoen onarpen orria aurkeztu beharko dira. 

Mendiko orientazio ikastaroa izango da apirilean

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Mendi Bazkuna | 2014-03-31 : 20:08 | Kirolak

Mendiko orientazio ikastaroa izango da apirilaren 23tik 25era, 19:00etatik 21:30era bitartean, mendizaleen egoitzan ...

Gure Esku Dago dinamikak antolatutako 'Eskutik eskura' ekitaldiaren laburpen bideoa

Uztarria.eus | 2014-03-31 : 21:41 | Gizartea

Eskutik eskura ekitaldia izan zen zapatuan, martxoak 29, Soreasu antzokian. Azpeitiko Gure Esku Dago dinamikak antolatu zuen, eta leporaino bete zuten antzokia ehundaka herritarrek. Dantza saioak, bertsoak, poesia... Askotako ikuskizunak ...

Ordunteko mendikatera ibilaldia antolatu du Lagun Onakek

Uztarria.eus | 2014-03-31 : 15:39 | Kirolak

Lagun Onak Mendi Bazkunak antolatu du helduentzako egun guztiko ibilaldia. Agueratik Balmasedara, 25 kilometroko ibilbidea egingo dute. Izena emateko azken eguna apirilaren 3a, osteguna, izango da.

Kultur Mahaia eta Sanagustin Tuteran

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Kultur Mahaia | 2014-03-31 : 12:37

Jakin-mina sortzen du Azpeitiko kultur mugimenduaren antolatzeko moduak. Azpeitiko Kultur Mahairi eta Sanagustini toki bat baino gehiagotatik deitu diote beren esperientzien berri emateko. Duela hilabete inguru Durangon izan ginen, Plateruenan ...

Aitzol Atutxak eta Ugaitz Mugertzak irabazi dute Binakako Aizkora Txapelketa

Uztarria.eus | 2014-03-31 : 10:58 | Kirolak

 

Aitzol Atutxa II.a dinamarra eta Ugaitz Mugertza mutrikuarra nagusitu ziren atzo, igandea, Izarraitz pilotalekuan jokatu zen Binako Aizkora Txapelketako finalean. Donato Larretxea berarra eta Felix Etxeberria zigarra gainditu zituzten ...

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Ziklomotorren azterketa teknikorako txanda eskatu daiteke jada

Uztarria.eus | 2014-03-31 : 10:08 | Besterik

Maiatzaren 8an eta 9an izango dira azterketak (IAT), Urola kaleko udal biltegian.

Jendetza '8 apellidos vascos' ikusten

Uztarria.eus | 2014-03-31 : 10:07

Beste hainbat herritako gisan, Azpeitian ere ikusmina eragin du 8 apellidos vascos filmak. Ostiralean izan zen aurreneko emanaldia, eta jendetza izan zen Soreasu antzokian. Zapatuan ere jende ugari izan zen ...

Topaketa mediko-gastronomikoak egingo dituzte gaur

Uztarria.eus | 2014-03-27 : 17:47 | Gizartea

Topaketa mediko-gastronomikoak jasoko ditu Azpeitiko jubilatuen egoitzak gaur, astelehena, Koloneko Minbiziaren Aurkako Nazioarteko egunean. Nazioarteko Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako Elkarteak antolatu du ekimena.

Partida serioa eta zortzigarrena poltsikora

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Saskibaloi Taldea | 2014-03-31 : 09:42 | Kirolak

Azpeitia Azkoitia ISBk aurreko jardunaldietako itxura hobetu du eta talde lanean eta korrika asko eginez, partida puskatu eta erraz irabazi du. Azpeitia Azkoitia ISBk mailari eustea lortu du garaipenari esker.

 

Pazko Asterako ekimenak antolatu ditu Gazteria Sailak

Uztarria.eus | 2014-03-28 : 18:18 | Aisia

Hiru programa prestatu dituzte: 5 eta 7 urte arteko haurrentzat aurrena, 8 eta 12 urte bitarteko gaztetxoentzat bigarrena; eta 13 eta 18 adin tartean dauden gazteentzako, hirugarrena. 

 

Zilarrezko Q saria jaso du Mikel Uria jatetxeak

Uztarria.eus | 2014-03-28 : 16:26 | Ekonomia

Herriko beste zazpi turismo enpresek ere kalitate ziurtagiria jaso dute: Landeta jatetxeak, Laubide jatetxeak, Sagasti Zaharrek, Burdinbidearen Euskal Museoaren Fundazioak, Larrañaga hotelak, Jai-Alai jatetxeak eta Kiruri jatetxeak, hain zuzen. Kalitate ziurtagiriak turismo enpresen lehiakortasuna eta profesionaltasuna frogatzen du.

 

Sustaeta: "Guk lana egiten gozatzen dugu, eta egindakoari bizia ematen laguntzen du Laburbirak"

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Kultur Mahaia | 2014-03-28 : 12:58 | Kultura

Erabaki Produkzioek egindako Aio laburmetraia ikusteko aukera izango da apirilaren 3an, Sanagustinen. Laburbiraren barruan emango dute laburmetraia, beste sei lanekin batera. Gainera, Laburbiratik kanpo dagoen Joxean's hil eben lana ere botako dute. Asier Sustaeta Aio-ren zuzendaria da eta pozik dago lanarekin, eta herriko baliabideak erabiliz egin duten laburmetraia herrian pantaila handian ikusteko aukera izango delako, berriz. Ostegunean, 21:00etan izango da, eta bost euro izango da sarrera. Galderei erantzunez, Sustaetak dio tentsioa bilatzen zuela Aio-n.

 

Energia kontsumoan aurrezteko egindako eta egin asmo dituen lanak aurkeztu ditu Udalak

Uztarria.eus | 2014-03-28 : 12:55 | Udala

Azken urteotan energia kontsumoa murrizteko neurriak hartu ditu Udalak, eta lehen datuak aurkeztu dituzte gaur, ostirala, egin duten agerraldian. Aurrera begira ere, udal eraikinetan eta kale argiterian neurriak hartuko dituztela azaldu dute, energia kontsumoa jaisteko.

 

Fernando Morillo: "Oso literaturzale edo euskaltzale direnek irakurtzen dute euskaraz"

Gipuzkoako Hitza | 2014-03-28 : 12:06 | Kultura

Kaleko euskararen eta euskal literaturakoaren artean distantzia handia dagoelakoan dago Fernando Morillo idazlea (Azpeitia, 1974). Horri aurre egiteko prozesu bat behar dela uste du, "eta egiteko dagoela". Hark sortutako Gaumin argitaletxeak apirilaren amaieran kaleratuko ditu irakurketa errazeko euskarazko lehen lau liburuak.

 

Vargas Blues Band, Esne Beltza eta La Fuga taldeen kontzerturako sarrerak salgai dira dagoeneko

Erabiltzailearen aurpegia Sanagustin kulturgunea | 2014-03-28 : 11:10 | Kultura

Beste aukera bat ere baduzue, ordea. Urte honetarako aurreikusitako kultur bono kopurua agortu bazen ere, eskaera gehiago egon zirenez ale batzuk gehiago atera ditugu. Aste Santuak arte egongo dira bonoak eskuragarri, gehienez ere.

Uranga eta Loidisaletxerekin bertso afaria izango da gaur

Uztarria.eus | 2014-03-28 : 09:54 | Kultura

Sanjuandegiko Baigeran izango da, 21:00etan hasita. Sarrerak salgai daude Izaron eta Jim Clarck tabernetan.

Organo ikasleek kontzertua eskainiko dute Bergaran

Uztarria.eus | 2014-03-28 : 09:48 | Kultura

Bihar, zapatua, izango da, 11:30ean hasita, Bergarako Santa Marina elizan.

Euskadiko Kimuak, Mirandara

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Saskibaloi Taldea | 2014-03-27 : 18:22 | Kirolak

Espainiako Txapelketa prestatzeko asmotan asteburuan lagunarteko torneo bat jokatuko dute Miranda de Ebron (Burgos).

Emaitzak: 205 | Orriak: 1 2 3 4 ... 8 9 10 11