Artxiboa: 2014 2

Hemen da mozorro jaia

Uztarria.eus | 2014-02-28 : 09:35 | Festak

Asteartera bitartean, elegante trajeek, mozorroek eta sokamuturrak hartuko dituzte herriko kaleak, Karnabal festetan.

 

Iraurgi SBk eta Gipuzkoa Basketek hitzarmena berritu dute

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Saskibaloi Taldea | 2014-02-28 : 17:52 | Kirolak

Bi klub gipuzkoarrek zortzigarren urtez berritu dute hitzarmena, saskibaloia probintzian bultzatzen jarraitzeko.

 

Beasain, Zarautz eta Azpeitiko alkateek "zabortegirik gabeko Gipuzkoa" eraikitzeko akordiora deitu dute

Uztarria.eus | 2014-02-28 : 14:28 | Gizartea

Badatoz karna-balak!

Erabiltzailearen aurpegia Enok | 2014-02-28 : 11:02 | Festak

Kaka zuretzako ta
kaka niretzako,
hauxe da gauza ederra
kaka denontzako.

Bertso berri batzuek
nahi ...

Mikel LarraƱaga: "Nahiko ondo nago sasoiari dagokionez"

Uztarria.eus | 2014-02-28 : 09:59 | Kirolak

Bihar, zapatua, jokatuko da 2014ko Zilarrezko Mailako Eusko Label Binakako Aizkolari Txapelketako finala, Urrestillako Txikuri pilotalekuan. 22:00etan hasiko da lehia, eta hiru bikote ariko dira nor baino nor; Arkaitz Jauregi eta Julen Kañamares 2013ko txapeldunak, Daniel Vicente eta Iker Vicente Otsagabiko aita-semeak eta Mikel Larrañaga azpeitiarra eta Aratz Muguerza mutrikuarra. Uztarria.com-ek Larrañagarekin hitz egin du.

 

Kultur Mahaia Berbertan jardunaldietan

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Kultur Mahaia | 2014-02-28 : 10:33

Entzun, azaldu, eman, jaso, hitz egin, trukatu. Horixe egin zuen atzo Azpeitiko Kultur Mahaiak Durangoko Plateruenan. Berbertan jardunaldiak egiten ari dira han, herrigintzari eta kulturgintzari buruz ikasteko asmoz, eta hiru ...

Amaitzear da Bertikalean izena emateko epea

Uztarria.eus | 2014-02-28 : 08:16 | Kirolak

Martxoaren 9an izango da VI. Izarraizko Igoera Bertikala, eta izena kirolprobak.com atarian eman daiteke.

 

Jagoba Beobide: "Talde ona dugula uste dut, nahiz eta emaitzek hori ez erakutsi"

Uztarria.eus | 2014-02-27 : 18:15 | Komunikabideak

Alaveseko azpeitiar futbolaria Uztarrian izan da gaur, osteguna, erabiltzaileek elkarrizketa digitalerako bidali dizkioten galderak erantzunez. Elkarrizketa osorik irakur daiteke hemen.

 

'Sokamuturra', zezena non dabilen jakiteko mugikorrerako aplikazio berria

Erabiltzailearen aurpegia Zezen Beltz elkartea | 2014-02-27 : 17:32 | Festak

Azpeitiko Zezen Beltz elkarteak, Ukabi Informatika enpresarekin eta sokamutilekin elkarlanean, ‘sokamuturra’ izeneko aplikazio bat sortu berri du. Android sistema duten mugikorretarako dago egina eta aurtengo karnabaletako sokamuturrean jarriko dugu martxan. Play Store-tik deskarga daiteke eta doakoa da.

 

»» Erantzunak: 1 (Zezen Beltz elkartea)

2014ko Azkoitia-Azpeitia maratoi erdiak badu kartela

Uztarria.eus | 2014-02-27 : 17:07

Diego Garciaren oroimenezko XXI. Azkoitia-Azpeitia maratoi erdiak badu irudi ofiziala. Felix Sanchezek sortutako kartelak (argazkikoa) datorren martxoaren 22an egingo den lasterketa egiten lagundu duten enpresa, erakunde eta abarren irudiekin osatuta ...

Aurora borealak Norvegian

Erabiltzailearen aurpegia Ainara Garcia | 2014-02-27 : 15:01 | Kultura

Urteko sasoi hauetan munduko txokoren baten zerbait berezia ikusterik baldin badago, hori ipar aurora edo ...

Udal gobernuak "arduragabe" jokatu izana leporatu dio EAJri

Uztarria.eus | 2014-02-27 : 12:07 | Politika

Azpeitiko EAJk atzo, asteazkena, kaleratutako oharrari erantzun dio Udal gobernuak. Jeltzaleek ohartarazi zuten iaz sustapen ekonomikora bideratutako diru sailaren %26 bakarrik erabili dela, eta Bilduko Manuel Unanue eta Iñaki Portilla zinegotziek gaur egin duten agerraldian "arduragabe" jokatzea eta "horretarako prentsa erabili izana" leporatu dio EAJri. Gainera, jeltzaleen testua "tamalgarritzat" jo dute, Azpeitiko egoera ekonomikoa "katastrofikoa" delako.

 

»» Erantzunak: 1 (TOPANGA)

Plazerra Azpeitian

Erabiltzailearen aurpegia Miren Alcedo | 2014-02-27 : 11:58 | Iritzia

Txikitan ez nuen amarekin intimitateaz hitz egiten, askoz gutxiago sexualitateaz, lotsagarria zen eta. Lagunek ere, ez zekiten. Lau neba-ahizpa izanda, jakitun omen zen Inesek esan zigun umeak zilborretik jaiotzen zirela. Garai ilun hartan sexua, matrimonioa, amatasuna... Nahastuta zeuden eta plazerrak ez zuen lekurik. Lehen informazioa apaiz hippy batek eman zigun, baina horretarako lehenago El arte de amar irakurri behar izan genuen. Apaizak zioen amodiorik gabeko sexua kaltegarria zela. 

Badator XXXV. Sokamuturra Argazki Lehiaketa

Uztarria.eus | 2014-02-27 : 11:32 | Kultura

Badatoz aurten ere inauteriak eta azken urteetan bezala, XXXV. Sokamuturreko Argazki Lehiaketa antolatu du Azpeitiko Argazki Elkarteak festetarako. Duela bi urte erabaki zuten lehiaketari Imanol Elias izena jartzea, eta martxoaren 2ko, 3ko eta 4ko sokamuturrean ateratako argazkiak sarituko dituzte.

 

Aldundiaren Urola Erdiko 7 proiektuak zehazteko batzordeak eratuko dituzte

Uztarria.eus | 2014-02-27 : 10:06 | Gizartea

Hamar talde osatuko dituzte; partaidetzazko aurrekontuen aurtengo prozesua, berriz, martxoan hasiko da. Albiste osoa irakurgai Urola Kostako Hitza-ren webgunean.

 

Sormen tailerra egingo dugu bihar

Erabiltzailearen aurpegia Urolab | 2014-02-27 : 10:08 | Ekonomia

Urolab mugimenduak aurrera jarraitzen du eta bailarako ekintzailetasuna sustatu nahian otsaileko proposamenarekin dator.

Joan zen urtarrilaren 31n ospatu genuen 1. Proiektu azokari jarraipena emanez, eta 12 hilabete, 12 ekintza ...

 

Jagoba Beobide futbol jokalaria elkarrizketa digitalean izango da gaur

Uztarria.eus | 2014-02-21 : 09:34 | Kirolak

Azpeitiar futbol jokalaria elkarrizketa on line-an izango da Uztarriaren egoitzan, 16:00ean hasita. Bidali ordurako zure galderak hona.

 

Garmendipen jokatuko du emakumeen euskal selekzioak, maiatzaren 10ean

Uztarria.eus | 2014-02-26 : 19:01 | Kirolak

Irlanda izango da euskal futbolarien aurkaria. 2007an jokatu zuen azken aldiz euskal selekzioak, Argentinaren kontra. Zazpi urteren buruan, lagunartekoa jokatuko dute berriro, eta neurketa Azpeitian egingo da.

Asteburu honetan zinerik ez Soreasun

Uztarria.eus | 2014-02-26 : 18:52 | Kultura

Karnabalak direla eta, ez dute emanaldirik eskainiko. Martxoko bigarren asteburuarekin itzuliko dira filmak antzokira.

Iban Arregi Hekimeneko lehendakari izendatu dute

Berria.info | 2014-02-26 : 12:14 | Komunikabideak

Urteko batzarra egin zuen atzo Hekimenek, eta Iban Arregi izango da elkarteko lehendakaria, Berria Taldearen izenean. 24 kidek osatzen dute Hekimen eta horietako bat da Tokikom. Tokikom osatzen duten bazkideen artean da Uztarria Komunikazio Taldea.

 

Emaitzak: 191 | Orriak: 1 2 3 4 ... 7 8 9 10