Artxiboa: 2014 1

'Batera, elkarturik, gehiago gara' hitzaldia izango da ostegunean

Erabiltzailearen aurpegia Emakumeen Txokoa | 2014-01-31 : 19:26 | Gizartea

"Herrigintzan elkarturik aritzen diren emakumeak gauza asko lortu ditzakete. Ongizatea, eskubideak eta parekidetasuna, emakume guztien batura eta parte hartzearekin lortzen dira", Emakume Baserritarren Elkartekoek diotenez. Eta horren inguruan arituko dira ...

Tentsio uneak Arrasaten, Grumaleko langileen manifestazioan

Uztarria.com, Berria.info | 2014-01-31 : 18:51 | Ekonomia

Azpeitiko enpresa altzarigileko hainbat langile Mondragon taldearen egoitzan sartu dira, eta zaindariak sarrera hori galarazi duenean tentsio une batzuk bizi izan dira egoitzaren barruan. Atzo, osteguna, jakin zen Grumaleko 148 langileak kaleratzeko dosierra aurkeztu dutela.

Ekintzailetasuna sustatuz eta ideiak elkarbanatuz, Sanagustinen

Uztarria.eus | 2014-01-31 : 18:35 | Ekonomia

 

Urola(b) mugimenduak antolatutako 'Proiektuen Azoka' egin da arratsaldean Sanagustin kulturgunean. Ekintzailetasunaren inguruan lan egiteko sortu den Urola(b) beraren aurkezpena egitearekin bat, mugimenduarekin bat egin duten hainbat ekintzailek, erakundek ...

»» Ikusi argazki guztiak (4) »» Erantzunak: 1 (Urolab)

Absoluzioa eskatu du gazte auzipetuen defentsak

Uztarria.com, Berria.info, Urola Kostako Hitza | 2014-01-31 : 10:42 | Politika

"Froga gisara erabilitakoek ez dute baliorik". Segik gazte mugimendua "erabili" izana ez da frogatu, "balorazio hutsak" dira fiskalak emandako argudioak, Iker Urbina abokatuak ondorioztatu duenez. Espainiako Auzitegi Nazionalean. Gaurko saioa amaitu da, eta datorren asteartean jarraituko dute. 40 auzipetuen artean da Olatz Izagirre Azpeitiko bizilaguna.

"Guztion ardura da euskal selekzioa izatea"

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gure Esku Dago | 2014-01-31 : 15:15 | Kirolak

Atzoko (osteguna) mahai-inguru goxoak eman zion hasiera erabakitze eskubidea ardatz duen hitzaldi zikloari. Mahai-inguru interesgarria, zinez. 70 lagun inguru bildu ziren Xabier Mikel Errekondok, Reyes Karrerek, Markel Irizarrek, Mikel Arregi ...

 

Udalak eskualdean 20 lanpostu sortuko ditu, beste lau udalerrirekin batera

Uztarria.eus | 2014-01-31 : 10:39 | Ekonomia

20 lanpostu horietatik 15 Enplegu Planaren baitan eta Lanbideren bidez kudeatuko dira, eta gainerako bostak Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru-laguntzei esker. Hainbat proiektu garatzeko izango dira lanpostuok.

Bi matxinbentar saritu dituzte Urrezko Erremonte galan

Uztarria.eus | 2014-01-31 : 10:16

III. Urrezko Erremonte gala izan zen atzo, osteguna, Hernaniko Galarreta pilotalekuan. Bertan 2013ko erremonteko A eta B mailetako erregulartasunaren sariak eta urrezko erremontistaren saria banatu zituzten, eta Xuban Oiarzabalak eta ...

Gaur zabalduko dute Gaztetxeko txotxa

Uztarria.eus | 2014-01-31 : 10:18 | Aisia

'La ladrona de libros' eta 'Frozen, el reino del hielo' filmak ikusgai asteburuan

Uztarria.eus | 2014-01-31 : 08:53 | Kultura

Urolaturismo.net, garai berrietara egokituta

Uztarria.eus | 2014-01-30 : 17:37 | Ekonomia

Urola Erdiko eta Zumaiako turismo eskaintza jasotzen duen atariaren edukiak eguneratu eta osatu dituzte, baliabide teknologikoak zein diseinu aldekoak berrituta: gailu mugikorretara egokituta, "publikoarentzat erabilterraza" izango den tresna eskaini nahi dute. Telefono mugikorretarako aplikazio bat ere ari dira garatzen.

 

Grumaleko 148 langileak kaleratzeko dosierra aurkeztu dute

Uztarria.com, Berria.info | 2014-01-30 : 16:17 | Ekonomia

Azpeitiko lantegikoekin batera Fagor Etxetresnetako eta Edesako beharginei eragiten dien konkurtsoa kudeatzen ari diren administratzaileek jakinarazi dute guztira 340 kaleratze ekarriko dituen erabakia. Grumaleko langileek protestak iragarri dituzte ostiral goizerako, Lagun Aroren eta MCCren egoitza atarietan.

Uztaro haurreskolako jangelan elikadura osasungarria bermatzeko hitzarmena berritu dute

Uztarria.eus | 2014-01-30 : 12:02

Bertako produktuak kontsumitzeko apustua eginez, Azpeitiko Udalak eta Uztaro haurreskolako guraso elkarteak Urkome elkartearekin iaz sinatutako hitzarmena berritu dute, iazko ikasturte amaierako emaitzak aztertu eta alde guztiek balorazio positiboa egin ...

Ekintzailetasuna sustatzeko, 'Proiektuen Azoka' izango da hilaren 31n

Erabiltzailearen aurpegia Urolab | 2014-01-30 : 11:58 | Ekonomia

Urola(b) mugimendua, mugimendu herritarra da. Ekintzailetasuna nagusi duen mugimendua, hain zuzen ere.

Mugimendua abian jartzeko, abenduaren 9an batu ginen Sanagustin kulturgunean, hainbat kurioso eta ekintzaile. Egia da edozeinek esan ...

 

Bosgarren edukiontziaren aldeko apustua berretsi du EAJk, "sistema onena" delako

Uztarria.eus | 2014-01-30 : 10:19 | Politika

Aitor Gorrotxategi jeltzaleen bozeramaleak esan du 2014ko aurrekontu proiektua "erabakigarria" eta "argitzailea" izango dela, "gaur egun Bilduren eskuetan dagoen Udal gobernuaren benetako asmoak zeintzuk diren jakiteko, hondakinen gaiari eskainiko dioten diru-partida agertu beharko dute-eta"

Hainbat DJ izango dira zapatuan, Lokotx eta Pikua tabernetan

Uztarria.eus | 2014-01-30 : 10:10 | Kultura

Lokotxen 18:00etan hasiko dira DJ emanaldiak, eta 23:00etan, berriz, Pikuan. Horrez gain, Alde Zaharreko Tabernarien elkarteko tabernetan tragoarekin txupito bat doan emango dute, 22:00etatik 00:00etara bitartean.

Martin Guevara, Capsula taldekoa: "Urte hauetan eginiko lanaren fruitua jasotzen ari gara"

Urola Kostako Hitza | 2014-01-30 : 09:49 | Kultura

Jatorri argentinarra duen hiruko bilbotarra da Capsula. Hamabost urteko ibilbide luzea du Martin Guevara abeslariak eta gitarristak gidatzen duen taldeak. Denbora tarte horretan, bederatzi disko argitaratu dituzte, eta hainbat bira egin dituzte Europan eta Ameriketan barna. Etzi, Solar Secrets lanik berriena aurkeztuko dute Azpeitiko Sanagustin kulturgunean; jaialdia Sermonds taldeak irekiko du, 23:00etan. Urola Kostako Hitzak Guvararekin hitz egin du.

 

Euskadiko Selekzioarekin lanean berriz ere

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Saskibaloi Taldea | 2014-01-30 : 08:01 | Kirolak

Igandean mini eta infantil mailako neska-mutilek entrenamendu desberdinak burutuko dituzte.

Zuberoako kulturari ateak irekiko dizkio Azpeitiak otsaileko bigarren asteburuan

Uztarria.eus | 2014-01-29 : 17:43 | Kultura

Azpeitiko Sanagustin kulturguneak eta Zuberoako Hebentik Kultur Elkarteak Hebentik... zubiak ekimena elkarlanean osatu eta datorren hilaren 7tik 9ra gauzatuko dute. Zinema, musika, dantza, pilota... askotariko ikuskizun eta ekitaldiek osatzen duten egitaraua Pilotarhitza ikuskizunaren emanaldiarekin bukatuko da.

 

Inoiz ez da berandu

Erabiltzailearen aurpegia Baigera Elkartea | 2014-01-29 : 18:55 | Aisia

Bideo honek erakusten du adina ez dela oztopo gauzak egiteko eta ikasteko, gogoa dagoenean. Dantzan egitea, ariketa fisiko ezin hobea izateaz gain, bizitzako estresak botatzeko eta psikikoki erlaxatzeko bitarteko aparta ...

Mila esker guztioi eta hurrengo urtera arte

Erabiltzailearen aurpegia Khamar Sahararen aldeko taldea | 2014-01-29 : 17:22 | Gizartea

 

Khamar Saharar Herriaren aldeko Azpeitiko elkartetik eskerrak eman nahi dizkiegu Sahararen aldeko astean parte hartu duten herritar eta eragile guztiei. Batez ere, herriko hiru ikastetxeetatik Saharar errefuxiatuen kanpamenduetara bidaltzeko janari ...

»» Ikusi argazki guztiak (8)

Emaitzak: 173 | Orriak: 1 2 3 4 5 6 7 8 9