Artxiboa: 2013 11

Zazpi proiektu 500.000 euro inbertitzeko

Uztarria.eus | 2013-11-29 : 17:58 | Gizartea

Mendietako bidezidorrak txukuntzea, burujabetza energetikorako plangintza egitea, haur eta gazteen parte-hartze programa osatzea, oroimen historikoa lantzea, eskualdeko historia berreskuratzeko plangintza egitea, baserri-bideak konpontzea eta Lasao eta Zestoa arteko trenbidearen egokitzapen lanak egitea dira onartu dituztenak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren partaidetzazko aurrekontuen prozesuaren bukaeran.

 

Gabon hauetan ere Azoka Herritik

Erabiltzailearen aurpegia Azoka Herritik | 2013-11-29 : 16:15 | Azoka herritik

Besteak beste, umeei begirako elkartasun azoka, baserritarren postuak, kultur emanaldiak, artisauak, bidezko merkataritza, Bertan merkatari elkartearen eskaintzak eta herriko taldeen postu eta materialak izango dira azokaren osagai. Data ezberdinek osatuko dute Azoka, baina abenduaren 27an eta 28an izango dira ekimen nagusiak.

Sevilla II-ko egoera, bere gordintasunean

Uztarria.eus | 2013-11-29 : 12:56 | Politika

Atzo, osteguna, utzi zuten Sevilla II-ko hamahiru euskal presoek gose greba eta itxialdia. Borrokaldia egin duten presoen artean da Javi Agirre azpeitiarra, eta Uztarria.com-ek Agirreren senideekin hitz egin du Sevilla II-ko presoen egoeraz-eta.

Dagoeneko eman daiteke izena San Silbestre lasterketan

Urola Kostako Hitza | 2013-11-29 : 10:31 | Kirolak

 

Landetan San Eloy festak ospatuko dituzte igandean

Uztarria.eus | 2013-11-29 : 10:29 | Festak

Hainbat ekimen izango da igandean, Landeta auzoko saneloien baitan. Besteak beste, meza, zezen-txikiak eta auzotarren bazkaria egingo dituzte.

"Lan baldintza duinen alde", kalera

Uztarria.eus | 2013-11-29 : 10:15 | Ekonomia

'Septimo' eta 'Zipi eta Zape: Kanikaren kluba' filmak ikusgai datozen egunetan

Uztarria.eus | 2013-11-29 : 09:03 | Kultura

Ilunpekoen partidak izango dira gaur

Erabiltzailearen aurpegia Ilunpe Pilota Elkartea | 2013-11-29 : 10:14 | Kirolak

Gaur, ostirala, honako partidak jokatuko dira Frontoi Txikian, 20:00etan hasita.

1. partida (Alebinak banaka): Ilunpeko Alberdi Atxurbide taldeko pilotari baten kontra.

2. partida (Infantilak banaka): Ilunpeko Unanue Añorgako ...

'Azpeitiko Zine Kluba. 1976-2005, begirada bat' erakusketa jarri dugu

Erabiltzailearen aurpegia Sanagustin kulturgunea | 2013-11-28 : 17:15 | Kultura

Abenduaren 16ra arte egongo da ikusgai. Klubak egindako filmen informazioa, kartelak eta dokumentazioak jasotzen ditu. Honekin lotuta, abenduaren 12an, Zine Klubak ekoitzi zituen filmen proiekzioa botako dugu.

 

Grumalentzat hartzekodunen konkurtsoa aurkeztu du Fagor Etxetresnakek

Berria.info, Uztarria.com | 2013-11-28 : 19:37 | Ekonomia

Fagor Etxetresna Elektrikoak Kooperatiba Elkarteak gaur, osteguna, eskatu du Azpeitiko Grumal enpresari eragingo dion hartzekodunen konkurtsoa, Donostiako merkataritza arloko auzitegian. Fagorren menpeko enpresa guztientzat dago jada konkurtsoa eskatuta.

Aldi baterako langilea behar du Uztarriak

Uztarria.eus | 2013-11-28 : 18:07 | Komunikabideak

Kudeatzaile eta komertzial zereginetarako lan eskaintza da, egun erdirako. Interesa dutenek abenduaren 4a baino lehen bidali behar dituzte curriculumak uztarria@uztarria.com helbidera.

32 gidarik eman dute izena VII. Slalom auto lasterketarako

Uztarria.eus | 2013-11-28 : 17:24 | Kirolak

Igandean, abenduak 1, jokatuko da Lagun-Artea Eskuderiak antolatutako proba, 10:30ean hasita, Landetan.

 

Gazte lokalen erabilera arautuko du Udalak

Uztarria.eus | 2013-11-28 : 13:01 | Gizartea

Azpeitian, egun, 40 bat gazte lokala daude. "Sortzen ari diren edo sor daitezkeen arazoak konpontzen ahalegintzeko" ordenantza osatzen ari da Udala hilabeteotan, eta ordenantza hori osatzeko lokaletako gazteekin-eta bilerak egingo ditu abenduaren 13an.

 

"Lan harreman eredu berria" aldarrikatu du Urolako ezker abertzaleak

Urola Kostako Hitza | 2013-11-28 : 10:05 | Ekonomia

Urolako ezker abertzalea kezkaz mintzo da egungo egoera sozioekonomikoaren inguruan, eta bailarako enpresen errealitatea jarri du adibide. Gaur egingo diren mobilizazioetara joateko deia egin zuten. 16:00etatik aurrera Zestoatik Azpeitira oinezko martxa egingo dute, eta ondoren elkarretaratzea egingo dute Azpeitiko plazan, 17:30etik 18:00etara artean.

 

Antzerki tailerra izango da abenduan, gaztetxean

Uztarria.eus | 2013-11-28 : 10:42 | Kultura

Abenduaren 14an eta 28an izango dira saioak, eta nahi duen orok eman dezake izena tailerrean. Ikastaroa doan izango da, eta Ane Arenasek eta Erika Olaizolak eskainiko dituzte saioak.

 

Merkataritza indarberritzeko hitzarmena sinatu dute Udalak eta Bertanek

Uztarria.eus | 2013-11-28 : 09:21

Azpeitiko Udalak eta Bertan Merkatari Elkarteak "merkataritza indarberritzeko" hitzarmena sinatu dute, "merkataritzaren egoera ikusirik, neurriak jartzeko beharra ikusi dutelako". Hitzarmena, Eneko Etxeberria alkateak eta Bertaneko lehendakari den Begoña Arrospidek ...

Sevilla IIko egoeraren larritasunaren aurrean

Erabiltzailearen aurpegia EHBilduAzpeitia | 2013-11-28 : 08:11 | Politika

Pasa den urriaren 28an Sevilla II espetxeko 11 euskal preso politiko gose greba mugagabean hasi ziren. Bizi duten egoerak behartuta bertan aurkitzen diren euskal presoak borrokaldian ari dira, tartean gure ...

Behin martxa hartuta zertarako gelditu?

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Saskibaloi Taldea | 2013-11-27 : 21:34 | Kirolak

Zurt Taberna ISBk bere zortzigarren garaipena lortu zuen Fundacion Ardoi taldeari 47 eta 51 irabazi eta gero.

 

Ekonomia ardatz izango duten aurrekontuen atarian

Uztarria.eus | 2013-11-27 : 20:07 | Udala

Denon Artean 2014 prozesuak egin du lehen urratsa. Sanagustin kulturgunean, astearte iluntzez, datorren urterako aurreikuspen ekonomikoaz eta udal aurrekontuak garatzeko kontuan hartuko dituzten ildo nagusiez aritu ziren herri kontseiluan Eneko Etxeberria alkatea eta Aritz Epelde zinegotzia. Arloetako eta auzoetako bilerak datorren astetik aurrera egingo dituzte eta, aurreko urteetan bezala, "iritzia eman eta ekarpenak egiteko" deia egin die Udal Gobernuak azpeitiarrei.

 

2014ko foru aurrekontuko 500.000 euro zertan inbertitu erabakitzeko azken bilera, Sanagustinen

Uztarria.eus | 2013-11-27 : 18:07 | Gizartea

Bihar, osteguna, izango da kulturgunean Aldundiak Urola Erdirako abian jarri duen Partaidetzazko aurrekontuak prozesuaren azken batzar irekia, 18:30ean. Prozesu horretan orain arte parte hartu duten herritarrek hobetsitako proiektuen artean aukeratzeko azken aukera izango da. Azken batzarraren aurretik, talde sustatzailean parte hartu duten herritarrek prozesuaren balorazioa egin dute komunikabideen aurrean.

 

»» Erantzunak: 2 (kanka, Mendi)

Emaitzak: 204 | Orriak: 1 2 3 4 ... 8 9 10 11