Artxiboa: 2013 10

Mikel Labaka omenduko dute azaroaren 15ean Garmendipen

Uztarria.eus | 2013-10-31 : 19:14 | Kirolak

Lagun Onak Futbol Taldeak antolatuta, Realak eta Rayo Vallecanok lagunarteko partida jokatuko dute egun horretan, 19:00etan, joan den denboraldi amaieran futbola utzi zuen azpeitiarraren omenez.

 

Grumalen etorkizunaz "oso kezkatuta" dago Udala

Uztarria.eus | 2013-10-31 : 18:13 | Ekonomia

Fagor Etxetresnak da Azpeitiko enpresaren jabea. Ohar bidez, "enpresaren etorkizunaren inguruko informaziorik ez" duela azaldu du Udalak eta, horregatik, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Debagoienako alkateek MCCri eta Jaurlaritzari eskatu dioten bileran parte hartuko duela, astelehenean.

Uztarriak eta Udalak sinatu dute hitzarmena

Uztarria.eus | 2013-10-31 : 18:08

Urriko Udalbatzarrean onartu ondoren gaur, hilak 31, sinatu dute 2013ko diru-laguntzak arautzen dituen hitzarmena Uztarria Komunikazio Taldeak eta Azpeitiko Udalak; Uztarriaren lehendakari Alaitz Olaizolak eta Azpeitiko alkate Eneko Etxeberriak (argazkian ...

Gureak

Koldo Aldalur (Argia) | 2013-10-31 : 18:03 | Iritzia

Zein diren 'gureak' bereizten nahiko lan ez, eta beti 'etxekoak' defendatu beharra kazetaritzaren ugerra iruditzen zait; gaitza, baztertu beharrekoa.

Abuztuaren epeletan, Champions-ari dagokion partida garrantzitsua Realak Lyonen, eta Realzaleak ...

Kepa Peñagarikano: "Anatomiaz eta gaixotasunez ikastea beti gustatu izan zait"

Urola Kostako Hitza | 2013-10-31 : 16:56 | Besterik

2001etik pilotari profesionala da, baina azken urteetan urtero kontratua berritu beharrak etorkizunari begira jarri du. Hainbat ikasketa egin ostean, larrialdi anbulantzietan dabil tarteka, eta Zestoako futbol taldeko masajista ere bada. Jardunbide horien bueltan elkarrizketa egin diote Urola Kostako Hitza-ren Arkupean gehigarrian.

 

Azaroaren 16an Libre Eguna ospatuko da Azpeitian

Erabiltzailearen aurpegia Libre Azpeitia | 2013-10-31 : 13:33 | Politika

Egun honek helburu bikoitza du: batetik Madrilen burutzen ari diren Segi eta Herri Batasuna-Euskal Herritarrok-Batasunaren ...

Gaurtik igandera bitarteko antzezlanetarako sarrerak zozkatu ditu Uztarriak

Uztarria.eus | 2013-10-31 : 11:30 | Kultura

Gorka Arrieta, Axun Odria, Mari Jose Arakistain eta Asier Osak irabazi dituzte datozen egunetako antzezlanetarako sarrera bikoitzak. Nork egin du XXXI. Euskal Antzerki Topaketetako kartela? galderari egoki erantzun dioten bazkideen artean egin da zozketa, eta erantzuna Iñaki Martinez da.

Inkestan galdera berria: 'Herrian antolatzen diren hitzaldietara joateko ohiturarik ba al duzu?'

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! | 2013-10-31 : 11:18 | Komunikabideak

Uztarria.com-ek galdera berria jarri du inkestan: 'Herrian antolatzen diren hitzaldietara joateko ohiturarik ba al duzu?'. Horri buruzko orain arteko emaitzak, hemen.

Aurreko galdera: Zein jolas parte duzu gustukoen?. Santio ...

Pilota partidak izango dira gaur Frontoi Txikian

Erabiltzailearen aurpegia Ilunpe Pilota Elkartea | 2013-10-31 : 10:26 | Kirolak

Gaur, osteguna, alebin, infantil eta nagusien mailetako pilotarien partidak izango dira, 19:15etik aurrera, Frontoi Txikian. Lehenengo partida Ilunpeko Alberdik Tartaloetxeko pilotari baten kontra jokatuko du. Bigarren partida ere alebinena ...

Santu Guztietarako prestatzen

Uztarria.eus | 2013-10-31 : 09:41 | Gizartea

 

Bihar, azaroak 1, Santu Guztien Eguna dela-eta, hasi dira herritarrak loreak erosi (argazkian) eta hilerrira joan-etorriak egiten. Hildako senitarteko edota lagunen alde hilerrira otoitz egitera joan eta lorak eramateko eguna ...

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Jauzika elkarteak ere bat egin du azaroaren 9ko manifestazioarekin

Erabiltzailearen aurpegia Elkar-ekin | 2013-10-30 : 18:20 | Gizartea

"Azpeitian jaio, hazi, hezi, bizi, lan egin eta gozatu nahi dugulako", Jauzika Heziketa Elkarteak bat ...

Emakumeon Topaketetako proposamenetatik abiatuta batzarra deitu dute azaroaren 2rako

Uztarria.eus | 2013-10-30 : 17:56 | Gizartea

Herriko emakume ezberdinak aldian behin elkartu eta gai ezberdinen inguruan hitz egiteko batzarrak egitea proposatu zuten eta zapatuan egingo dute lehen saioa, 10:00etan, Emakumeen Txokoan.

 

Azaroan (ere) kultur eskaintza ugari

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Kultur Mahaia | 2013-10-30 : 16:01 | Kultura

Hil honetako agendari errepasoa emanez gero, herri honetan kultura eskaintza oparoa dugula konturatuko gara. Asteburu hau bera dugu adibide garbia: 10 bat ekitaldi egongo dira.

 

'Herriko tabernetako' 110 ordezkariek uko egin diote fiskalaren galderei erantzuteari

Berria.info, Uztarria.com, Urola Kostako Hitza | 2013-10-29 : 13:21 | Politika

Defentsari erantzuteko asmoz joan dira auzitegira, tartean Orkatz Kultur Elkartearen ordezkari Xabier Arrizabalaga Enbortxo, baina fiskalak haiek galdekatu nahi dituela esan dio epaimahaiari, eta ordezkariek uko egin diote fiskalaren galderei erantzuteari. Hori dela-eta, bertan behera gelditu da auzi saioa. "Fiskaltzak galderak egin nahi izan ditu auzia eurek nahi duten bide horretara eramateko; badakigu gutaz informazioa badutela, eta leporatu nahi digutenarekin lotzeko asmoz egin nahi izan dizkigute galderak", esan dio Enbortxok Hitza-ri.

Ikastaro berria antolatu dute Udalak eta Lanbidek

Uztarria.eus | 2013-10-30 : 15:53 | Besterik

Instituzioetan dauden menpeko pertsonen sozio-osasun atentzioa da ikastaroaren izenburua. Azaroaren 26an hasi eta maiatzera arte luzatuko da eta izena Lanbiden eman behar da.

Partaidetza aurrekontuen baitan, 124 proposamen jaso ditu Aldundiak Urola Erdian

Uztarria.eus | 2013-10-30 : 12:35 | Gizartea

Urola Erdian jaso dituzte proposamen horiek, Partaidetzako aurrekontuak prozesuaren lehen fasean. Arlo ugaritako proposamenak bildu dituzte, eta proposamen horiek lehenesteko eta bozkatzeko bilera izango da azaroaren 6an Azkoitiko Elkargunean. Gero, azaroaren 28an, egingo da azken batzarra Azpeitiko Sanagustin kulturgunean.

 

Herritar ugari garraio publikoa hobetzeko proposamenak jasotzeko bileran

Uztarria.eus | 2013-10-30 : 10:31 | Gizartea

 

"Garraio publikoa gai estrategikoa da azpeitiarrentzat eta, beraz, Udal Gobernuarentzat". Azpeitiko Udalaren aburuz, "Azpeitiak eta bailarak garraio publikoarekin dituen arazoak aspalditik datoz eta urteetan zehar, herritarren eskaera nabarmenetakoa izan da ...

»» Ikusi argazki guztiak (2) »» Erantzunak: 1 (Panpoxa)

Kantu-jira izango da hileko bigarren ostiraletan

Uztarria.eus | 2013-10-30 : 10:19 | Kultura

Lehengo saioa azaroaren 8an izango da, 19:00etan hasita, eta Baigera aurretik abiatuko dira. Bigarren kantu-jira, berriz, abenduaren 13an egingo dute.

 

'Arrasate 1936: Emakumea, gerra eta errepresioa'

Erabiltzailearen aurpegia Emakumeen Txokoa | 2013-10-30 : 09:46 | Gizartea

Bigarren Errepublikaren etorkizun justuago baten ametsa, gerraren gau iluna eta ondorengo diktaduraren bizipena jasan behar izan zuten gordina... Emakumeen ahotan...

Euren bizipenetaz eta borrokaz mintzo dira, eta orain garenaren zati ...

Gaurko emanaldia: 'Ellos se atrevieron; La Revolucion Rusa'

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gaztetxie | 2013-10-29 : 21:19 | Kultura

Gaur, asteazkena, dokumental bat eskainiko dugu Masustak Liburutegian, 21:00etan (puntuan) hasita. 'Ellos se atrevieron ...

Emaitzak: 231 | Orriak: 1 2 3 4 ... 9 10 11 12