Artxiboa: 2013 9

60 lagun Hernion, Lagun Onak Mendi Bazkunarekin

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Mendi Bazkuna | 2013-09-30 : 22:02 | Kirolak

60 lagun izan dira Hernion Lagun Onak Mendi Bazkunak iraileko azken iganderako antolatutako mendi bueltan ...

Manifestazio jendetsua, Eneko Ibargurenen eta Herrira-koen atxiloketen kontra

Uztarria.eus | 2013-09-30 : 19:49 | Politika

Ehundaka lagunek egin du bat protestarekin, Konponbideari erasorik ez. Utzi bakean Euskal Herria. Kurku askatu zioen pankartaren atzean. Ibargurenen arreba Leirek jakinarazi duenez, komunikatutako atxiloaldian dago azpeitiarra, baina haren berririk ez dute goizean atxilotu dutenetik. Ostegunean Madrileko Auzitegi Nazionalera eramango dutela uste dute. Azken ordukoa (20:30): Eneko Ibarguren Madrilera eraman dutela jakinarazi du Azpeitiko Herrirak bere Twitter-eko kontuan.

 

»» Erantzunak: 3 (euli, jare, kanka)

Unai Iparragirrek hirugarren postua lortu du Txinako Itzulia IIko sailkapen nagusian

Erabiltzailearen aurpegia Eneritz Albizu Lizaso | 2013-09-30 : 18:17 | Kirolak

Unai Iparragirre Txipa-k (Euskadi Fundazioa) hirugarren postua erdietsi du Txinako Itzulia II lasterketan, gaur (astelehena) Pekinen jokatutako etapan hirugarren helmugaratu ondoren. Itzuliko azken lasterketa esprintean amaitu da; azpeitiarraren aurretik ...

 

Light Paintingaren making off-a

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Argazki Elkartea | 2013-09-30 : 12:26 | Azoka herritik

Hemen, Azoka Herritiken baitan eskaini genuen Light Painting saioaren making off-a.

»» Erantzunak: 1 (Anjel)

Sute txiki bat izan da Erdikaleko etxebizitza batean

Uztarria.eus | 2013-09-30 : 13:11 | Besterik

Eguerdian, 13:40ak aldean, piztu da sua.

 

Asteazkena, bigarren eskuko azokako materiala eta dirua jasotzeko azken eguna

Erabiltzailearen aurpegia Elkar-ekin | 2013-09-30 : 10:53 | Azoka herritik

Azokan saldutako materialaren dirua jasotzeko eta saldu ez zirenak eramateko ostegunean eta ostiralean Sanjuandegiko lokaletik eta Soreasutik pasatu behar zuten herritarrek. Horrela zehaztu genien guztiei, bai ahoz, bai beraiei emandako ...

'Adiskide bat nuen' eleberria aurkeztuko du Joxean Agirrek bihar

Uztarria.eus | 2013-09-30 : 10:45 | Kultura

Donostiako Elkar aretoan izango da aurkezpena, 11:00etan hasita. Hainbat gai jorratzen ditu Agirreren nobela berriak. Hemen, liburuaren aurrerapena.

Kontzertu gogoangarria eskaini zuten Non Servium eta Urola Terror taldeek

Erabiltzailearen aurpegia Sanagustin kulturgunea | 2013-09-30 : 10:39

Aretoa txiki geratu zen. Urola Terror taldeak eman zion hasiera iluntzeari eta, motza baina intentsoa izan zen eskaini zutena. Ikusmina sortu zuten eta 400 bat pertsona izan zituzten aurrean. Abesti ...

Azpeitia Azkoitia ISB Euskal Kopako txapeldun

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Saskibaloi Taldea | 2013-09-29 : 14:27 | Kirolak

Finalean 74 eta 65 irabazi dio Askatuaki.

 

Uzkudun nagusi Joxe Larrarteren omenezko pilota txapelketan

Uztarria.eus | 2013-09-30 : 09:29 | Kirolak

Aizarnazabalen jokatu zituzten norgehiagokak ostiralean, eta Uzkudun eta Ojuel 13 eta 22 nagusitu ziren Urretabizkaiaren eta Murgiondo azpeitiarraren kontra.

Otaegi gogoan, haren hilketaren 38. urteurrenean

Uztarria.eus | 2013-09-30 : 08:13 | Politika

 

Joan den ostiralean 38 urte, Francoren erregimenak bost lagun fusilatu zituen. Tartean ziren Juan Paredes Manot 'Txiki' zarauztar eta Angel Otaegi nuarbetar ETAkideak. Urteroko legez, ostiralean izan zen Gudari Egunaren ...

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Corrugados Lasaoko langileek "enpresaren itxiera ate joka" antzematen dute

Urola Kostako Hitza | 2013-09-27 : 17:00 | Ekonomia

Lantegian "antolakuntza falta beldurgarria" dutela salatu dute, "ez dugu administraririk, ez komertzialik. Lehen lantegitik bertatik egiten ziren lanak, orain Gallardok Jerez de Los Caballerosen (Extremadura, Espainia) duen lantegitik egiten dituzte". Langileak kaleratu aurretik hiru errelebotara ari ziren lanean Lasaon, orain bakarrera eta lanerako ia lehengairik gabe. Enpresak datorren urtearen hasierara arte iraungo duen zalantza dute.

 

»» Erantzunak: 1 (faborez)

Ertzainek lagun bat identifikatu dute Gudari Egunaren harira

Uztarria.eus | 2013-09-27 : 12:26 | Politika

 

Gaur, irailak 27, 38 urte, Francoren erregimenak bost lagun fusilatu zituen. Tartean ziren Juan Paredes Manot 'Txiki' zarauztar eta Angel Otaegi nuarbetar ETAkideak. Gaur, goizean, 10:00etan, Otaegiri omenaldia egin ...

»» Ikusi argazki guztiak (4) »» Erantzunak: 3 (Jonmi, faborez, IrekiAteak)

Badator 2013ko zerbeza feria!

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Saskibaloi Taldea | 2013-09-27 : 10:00 | Aisia

Ostegunean irekiko ditu ateak Jesus Ruiz Argandoña Keuttin-i egingo zaion omenaldiarekin eta urriaren 3, 4, 5, 11 eta 12an egongo da zabalik.

 

Urola Terror hirukoak irekiko du Non Servium-en saioa

Urola Kostako Hitza | 2013-09-27 : 10:40 | Kultura

Kontzertua Sanagustin kulturgunean izango da bihar, zapatua. Tabernariek antolatu dute emanaldia, eta 23:00etan hasiko da. Urola Kostako Hitza-k biharko kontzertuez erreportajea egin du,

 

Lau azpeitiar erremonteko Oriamendi Promozio Torneoan

Uztarria.eus | 2013-09-27 : 10:09 | Kirolak

Bihar, zapatua, hasiko da txapelketa, Hernaniko Galarreta pilotalekuan. Labakak, Otaegik, Aizpuru III.ak eta Matxin VI.ak hartuko dute parte.

 

Urriaren 20an sokamuturra egongo da, Zezen Beltzek antolatuta

Erabiltzailearen aurpegia Zezen Beltz elkartea | 2013-09-27 : 10:00 | Aisia

Aurten elkartearen festak berrikuntza batzuk izango ditu. Haietako bat: lehenego aldiz helduen sokamuturra egongo da.

Ucles eta Zyle dira Azpeitia Azkoitia ISBren azken fitxaketak

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Saskibaloi Taldea | 2013-09-26 : 14:33 | Kirolak

Biak pibotak dira eta egun batzuk daramatzate Iker Buenoren esanetara.

 

"Gure irakasle izan zirenek erakutsitako baloreak mantenduz, kirol munduko berrikuntzak sartuko dizkiegu pilotariei"

Uztarria.eus | 2013-09-26 : 13:20 | Kirolak

Joanes Otamendi eta Iker Arakistain Ilunpe Pilota Elkarteko zuzendaritzako kideak irakurleen galderak erantzuten izan dira 12:00etatik aurrera, Uztarriaren egoitzan. On line elkarrizketako erantzun guztiak irakurtzeko egin klik hemen.

 

Azokako hondakinak gaika bilduko dituzte asteartetik aurrera

Uztarria.eus | 2013-09-26 : 12:51 | Gizartea

Urriaren 1ean hasiko dira hondakinak gaika jasotzen. Udalak azaldu duenez, neurri horrekin "azokan sortzen diren hondakinak behar bezala kudeatuko direla ziurtatu" nahi dute. Horrenbestez, plazan eta Berdura plazan hondakinak jasotzeko gune desberdinak jarriko dituzte.

 

Emaitzak: 175 | Orriak: 1 2 3 4 5 6 7 8 9