Artxiboa: 2013 7

Uztarriak oporrak irailaren 2a arte

Uztarria.eus | 2013-07-30 : 13:03 | Komunikabideak

Uztarria.com irailaren 2an, astelehena, hasiko da lanean eta aldizkariaren hurrengo zenbakia urrian aterako da. Urola Kostako Hitza abuztuaren 9a arte argitaratuko dute.

Lehertu da festa; dena da arroxa

Uztarria.eus | 2013-07-30 : 12:37 | Festak

 

12:00etarako jendez lepo zegoen plaza. Hiru eguneko festei hasiera emateko prest zen ehunka herritar, eta horietako askok kamixeta arroxa zeramaten soinean. Txupinazoa bota aurretik, Marea Arroxako herensugeak bertsoa kantatu ...

»» Ikusi argazki guztiak (25)

Bakailao Txapelketan izena eman ahal izango da gaur eta bihar

Erabiltzailearen aurpegia Haujijijai Batzordie | 2013-07-30 : 10:28 | Festak

Abuztuaren 1eko, saninazio bigarreneko, Bakailao Txapelketan izena emateko aukera izango da, gaur eta bihar, plazan dagoen Festa Batzordearen txosnan. Gehienez, 40 taldek hartu ahal izango dute parte eta hasiera batean ...

Paulo VI.eko igogailua San Inazio bezperatik erabilgarri

Uztarria.eus | 2013-07-29 : 19:00

Paulo VI.a auzoa Garate Anaia eta Garmendirekin lotuko duen igogailu berria (argazkian) San Inazio bezperan, uztailaren 30ean, jarriko du martxan Udalak. "Auzotarrek, modu honetan, Denon Artean aurrekontu parte-hartzaileen prozesuan ...

Barraka Eguna Betharramen

Uztarria.eus | 2013-07-29 : 18:09 | Festak

 

Betharrameko jolastokian kokatutako tiobiboetan buelta batzuk eman nahi dituzten ume eta gaztetxoentzako arratsalde aproposa da gaurkoa, astelehena. Umeen Barraka Eguna da gaurkoa, barraka guztietan ohi baino merkeago ibili ahal izateko ...

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Sei ikastaro berri eskainiko ditu Kirol Patronatuak irailetik aurrera

Uztarria.eus | 2013-07-29 : 17:36 | Kirolak

Zumba, cycling, abdominal hipopresiboak, material ezegonkorrekin ariketak, aquafitness eta igeriketako teknifikazioa dira eman asmo dituztenak. Izen-ematea abuztuaren 16tik aurrera egin ahal izango da, igerilekuan.

Pourra'2013-ren sariak bihar, San Inazio bezpera, banatuko ditu Uztarriak

Uztarria.eus | 2013-07-29 : 16:58 | Kirolak

Ekitaldia saninazioetarako jarri duen tonbolan izango da, Erdikalean, 20:00etan hasita. Saritu guztiek bertara azaldu beharko dute saria jasotzeraXabier Azpillagak (Kinttela taldearekin) irabazi du Uztarriaren Tourreko aurtengo porra.

Umeen Eguna argazkitan

Uztarria.eus | 2013-07-29 : 16:39 | Festak

 

Handienak eta txikienak izan dira aurten ere Umeen Eguneko protagonistak. Handienak, goiz eta eguerdi partean Alde Zaharreko kaleak eta plaza Nagusia hartu zituzten hamahiru erraldoi konpartsak; txikienak, nola ez, herriko ...

»» Ikusi argazki guztiak (27)

IƱigo Urkullu Azpeitian izango da saninazioetan

Uztarria.eus | 2013-07-29 : 12:27 | Festak

Saninazio bigarrenean, abuztuaren 1ean, herrian izango da Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria, ekitaldi instituzionalean.

»» Erantzunak: 1 (Jon Olaizola Alberdi)

Azpeitiko gune historikoak ezagutzeko bisitak izango dira udan

Uztarria.eus | 2013-07-29 : 12:24 | Aisia

Sebastian Donearen parrokia eta Bakardadearen kapera ezagutu ahal izango dira, besteak beste. Abuztuaren 10ean, 17an, 31n eta irailaren 14an izango dira bisitak.

Aratz Olaizola zarauztarrak irabazi du San Inazio Txirrindularitza Saria

Uztarria.eus | 2013-07-29 : 10:31 | Kirolak

Atzo, igandea, jokatu zen XXXIII. San Inazio Deunaren Saria, Lagun Onak Txirrindulari Elkarteak antolatuta. 

III. Emakumeen Futbol Kopako finalerdia jokatuko da abuztuaren 23an, Garmendipen

Uztarria.eus | 2013-07-29 : 11:31 | Kirolak

Errealak eta Athletic-ek jokatuko dute partida, 18:00etan hasita. Sarrera doakoa izango da. 

Herrira Eguna jendetsua izan zen

Uztarria.eus | 2013-07-29 : 11:01 | Politika

 

Ehunka lagunek hartu zuten parte zapatuan, Herrira Egunean. 16:00ak aldean hasi eta 19:00ak bitartean, koadrilak eta lagun taldeak zein norbanakoak plazako kioskora igo eta 'Herritarron epaia' ekimeneko liburuan ...

»» Ikusi argazki guztiak (15)

50 lagun baino gehiago izan ziren Munoaundiko bisitan

Erabiltzailearen aurpegia Alex Silva | 2013-07-29 : 10:25 | Gizartea

 

Larunbatean goizeko hamaiketan Azkoiti eta Azpeitiko 50 lagun baino gehiago elkartu ginen Kukuherriko aterpetxeko aparkalekuan. Iraurgi Lantzenek jarritako zita zen hura, Urola bailarako arbasoen bizitokia ezagutzeko parada.

Aparkaleku bertaraino gerturatu ...

»» Ikusi argazki guztiak (7)

Enplegu Planeko ikastaroetako diplomak banatu ditu Udalak

Uztarria.eus | 2013-07-29 : 10:25

Iaz abian jarri zen Urola Erdiko Enplegu Planaren baitan antolatu ziren ikastaroetako diplomak banatu ditu Udalak. Eneko Etxeberria alkalteak, Leire Etxaniz eta Iñaki Portilla zinegotziek, Iraurgi Berritzen erakundeko Bego ...

Hemen da Txitximore!

Erabiltzailearen aurpegia Haujijijai Batzordie | 2013-07-29 : 10:14 | Festak

Hemen da Txitximore!

Gainean ditugu festak eta aurten gure Txitximorek kontsulta psikologiko bat iriki digu, kezkak argitu, aholkuek eman, eta herritar denei betaurreko moreak janzten laguntzeko!

Festak denok askatasunez gozatu ...

Ibargutxik eta Barberenak Iraurgi SBn jarraituko dute

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Saskibaloi Taldea | 2013-07-27 : 13:28 | Kirolak

Joko antolatzaileak bederatzigarren urtea egingo du klubean; hegal-pibotak berriz, hirugarrena.

 

Izarraitzekoek 'Lepo indi ye' Espainiako Igeriketa Txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea | 2013-07-28 : 10:09 | Kirolak

Pasa den astean, uztailaren 23tik uztailaren 26ra bitartean, XXXV. Espainiako Infantilen Udako Txapelketa jokatu da ...

Olatz Izagirre eta Luis Alberdi: "Elkarlanerako bide berriak ireki nahi ditu azokak herriko sektore ekonomikoen artean"

Uztarria.eus | 2013-07-26 : 19:11 | Azoka herritik

Azoka Herritik ekimenaren ordezkariak elkarrizketa digitalean izan dira Uztarrian, irailaren 20, 21 eta 22rako prestatzen ari direnaz hizketan. Elkarrizketa osoa irakurgai, hemen.

 

Presoen eskubideak aldarri

Urola Kostako Hitza | 2013-07-26 : 16:39 | Politika

Herrira Eguna izango da biharkoa Azpeitian, eta Herritarron epaia ekimena egingo dute arratsaldeko lauretatik aurrera. Juan Karlos Arruti Paterra-ren egoera "ankerraren" gainean lanean ari da Herrira.

 

Emaitzak: 190 | Orriak: 1 2 3 4 ... 7 8 9 10