Artxiboa: 2013 6

Chiva: Azpeitiko sokamuturreko 14 bideo

Erabiltzailearen aurpegia Zezen Beltz elkartea | 2013-06-30 : 11:45 | Aisia

Gaur (igandea) izan da Sokako Zezenaren kongresuko azken jardunaldia. Azpeitiko sokamuturrak ordu erdi bateko saioa egin du, eta Chivako antolatzaileei eta jendeari asko gustatu zaio. Sokamutilak eta Iñigo Almorza ganaduzalea ere gustura geratu dira. (Chivako bidaiako 50 bideo hemen: zezenekoak, stand-ekoak, girokoak, adierazpenak...)

»» Erantzunak: 2 (adur, Xebaxtian)

XIII. Pourrak 156 parte-hartzaile ditu

Uztarria.eus | 2013-06-29 : 15:46 | Kirolak

Irabazleak 936 euro jasoko ditu, bigarrenak 624 eta hirugarrenak 312. Horiez gain, 4, 10, 13, 22, 37, 49, 57, 69, 99, 117 eta 156. postuetan bukatzen dutenek ere saria izango dute aurten.

 

»» Erantzunak: 2 (Eneritz Albizu Lizaso)

Iñaki Martinezen kartelak iragarriko ditu XXXI. Euskal Antzerki Topaketak

Uztarria.eus | 2013-06-28 : 18:49

Iñaki Martinez Albizu azpeitiarrak irabazi du Udalak 2013ko Euskal Antzerki Topaketen irudia aukeratzeko antolatu duen kartel lehiaketa. 40 lan aurkeztu dira aurten lehiaketara, ekainaren 8tik 20ra Betharramen egin den ...

Fitxaketak eta kontratu berritzeak azpeitiar kirolarientzat

Uztarria.eus | 2013-06-28 : 17:54 | Kirolak

Jagoba Beobidek urtebetez luzatu du Alaves futbol taldearekin duen harremana, beste horrenbeste egin du Asperekin Kepa Peñagarikano pilotariak, eta Hodei Mendinueta futbolariak 2. B mailako Amorebietan jokatuko du datorren denboraldian.

Chivarako bidean

Erabiltzailearen aurpegia Zezen Beltz elkartea | 2013-06-28 : 17:42

Zezen Beltz Elkartekook Chivako Sokako Zezenaren Kongresurako bidean gara jada. 13:30ean abiatu gara 40 lagun inguru Azpeititik, autobusez. Bidean, Zaragoza aldean egin dugu lehen geldialdia, 16:30ak aldera, indarberritzeko ...

Azpeitian erabakiko da Euskal Herriko V. Sega Liga, igandean

Uztarria.eus | 2013-06-28 : 16:33 | Kirolak

11:30etik aurrera jokatuko da txapelketaren hirugarren eta azken saioa, Azpeitiko Ikasberri Ikastola alboko zelaietan; 35 segalari inguru espero dira eta sarrera borondatezkoa izango da. Irailean Europako Txapelketara joateko txartelak ere jokoan izango dituzte segalariek.

 

Heteroarauarekin hautsi!

Erabiltzailearen aurpegia Bilgune Feminista | 2013-06-28 : 11:47 | Gizartea

 

Aita, ama zenbat urtekin ezkonduko naiz...1,2,3...” sokari eraginez, saltoka eta abesten igaro ditugu haurtzaroko momentu asko eta asko. Txiki txikitatik bikotea izateko beharraz ohartzen gintuzten marrazki bizidunetako ...

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Anjel Oiarbide: "Herritarrok uste baino indar handiagoa dugu batzen bagara"

Uztarria.eus | 2013-06-28 : 10:34 | Gizartea

Atzo, osteguna, ehun bat lagun izan ziren Sanagustin kulturgunean Gure Esku Dago dinamikaren aurkezpenean. Hil honetan Euskal Herriko 60 bat herritan ari dira erabakitzeko eskubidearen inguruko ekimena aurkezten, eta atzokoan Anjel Oiarbide dinamikaren sustatzaile eta Nazioen Munduko kidea izan zen Azpeitian.

 

Damaso Azkueko festak ospatuko dituzte bihar, zapatua

Uztarria.eus | 2013-06-28 : 11:17 | Festak

Bihar, ekainak 20, ospatuko dituzte auzoko festak Damaso Azkueko bizilagunek. 11:00etan txupinazoak emango dio hasiera ekitaldiz betetako egunari. Adin guztietako jendeari zuzendutako ekitaldiak izango dira. 

 

'Soka ez da eten' dokumentalaren laburpena, katalanez, espainolez, frantsesez eta ingelesez

Erabiltzailearen aurpegia Zezen Beltz elkartea | 2013-06-28 : 12:43 | Aisia

Chivako Sokako Zezenaren kongresua dela-eta Azpeitiko sokamuturraren dokumentala katalanez eta espainolez laburtzeko aukera sortu zen. Bide batez, frantsesezkoa eta ingelesezkoa ere egin ditugu. Zezen Beltzek 'Soka ez da eten' 2011n estreinatu zuen, euskaraz, 75 minutuko iraupenekoa. Laburpen bakoitza ordu laurden batekoa da.

Katalanez bideoa (eta testua):

Asier Illarramendi eta Jon Ansotegi Garmendipen izango dira bihar

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea | 2013-06-28 : 00:37 | Kirolak

Lagun Onak egunaren baitan, gazte eta ez hain gazteek Asier Illarramendirekin eta Jon Ansotegirekin argazkiak ...

Botiken berrordainketa salatzeko elkarretaratzea egingo dute asteartean

Uztarria.eus | 2013-06-28 : 10:06 | Gizartea

Astelehenean, uztailak 1, jarriko da indarrea botiken berrordainketa Euskal Autonomia Erkidegoan. Hori dela-eta, elkarretaratzea egingo dute asteartean, 10:30ean hasita, plazan.

'Monsters university' filma ikusgai datozen egunetan

Uztarria.eus | 2013-06-28 : 09:32 | Kultura

Bideo emanaldi interesgarria Emakumeen Txokoan

Erabiltzailearen aurpegia Emakumeen Txokoa | 2013-06-27 : 18:03 | Gizartea

Herenegun, asteazkena, bideo emanaldi oso interesgarria izan zen Emakumeen Txokoan. Cecilia Montagut-en 'Memoria y sexualidad ...

Karmelo Etxegaraiko alebinak Gipuzkoako txapeldun areto futbolean

Uztarria.eus | 2013-06-27 : 16:28

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraiko alebin nesken taldeak eskolarteko Gipuzkoako Txapelketa irabazi du areto futbolean. Finalean, 2-1 gainditu zituzten azpeitiarrek Tolosako Hirukide Jesuitinak taldekoak. Argazkian, talde txapelduneko jokalari eta entrenatzaileak, garaikurrekin ...

Olatz Izagirre eta beste 39 gazte epaituko ditu Auzitegi Nazionalak urriaren 14tik aurrera

Uztarria.eus | 2013-06-27 : 13:10 | Politika

Seina urteko espetxe zigorra eskatu du fiskalak auzipetuentzat, Segiko kide izatea egotzita. 40 gazteren kontrako epaiketa hasi eta hiru egunera, urriaren 17an, hasiko da herriko tabernen auzia. Tartean da, Orkatz Kultur Elkartea.

Frantziako Tourra ikustera joateko bidaia antolatu dute

Uztarria.eus | 2013-06-27 : 12:02 | Aisia

Hiru eguneko irteera izango da, uztailaren 5ean abiatuta. Bidaiak 150 euroko kostua izango du helduentzat, eta 75 eurokoa hamabi urte baino gutxiagoko gaztetxoentzat. Izena uztailaren 3a, asteazkena, baino lehen eman behar da.

Mikel Labaka: "Une egokiena da uzteko: ez dut erreta bukatu"

'Berria' | 2013-06-27 : 10:45 | Kirolak

33 urte egingo ditu aurki Mikel Labakak, eta bere urteen bi heren eman dizkio futbolari. Uzteko garaia dela iritzita, egindakoari gainbegiratu bat eman dio. Berria egunkariak elkarrizketa egin dio azpeitiar futbolariari.

Aste honetako pintxo-poteoa ostegunean eta ostiralean izango da

Uztarria.eus | 2013-06-27 : 10:30 | Besterik

19:00etatik 21:00etara bitartean tragoak eta mokaduak euro bat balioko dute Alde Zaharreko hainbat tabernatan. Aste honetan, lehen aldiz, bitan egingo da: gaur, osteguna, eta, bihar, ostirala. 

Udako ordutegia du Udal Liburutegiak

Uztarria.eus | 2013-06-27 : 10:07 | Kultura

Iraila bitartean 08:30etik 14:00etara egongo da zabalik Enparan Dorretxeko liburutegia. Arratsaldeetan eta aste bukaeretan itxita egongo da, eta abuztuko lehen hamabostaldian itxita egongo da astegun zein jaiegunetan.

 

Emaitzak: 199 | Orriak: 1 2 3 4 ... 7 8 9 10