Artxiboa: 2013 5

Material birziklatuekin egindako eskulanen erakusketa Betharram aretoan

Uztarria.eus | 2013-05-31 : 18:48

Material birziklatuekin egindako eskulanen erakusketa ikusgai dago Betharram aretoan. Herriko ikastetxe guztietako Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleak  hartu dute parte bertan (Urola Ikastola, Karmelo Etxegarai, Ikasberri Ikastola eta  Iraurgi Ikastetxea ...

Done Jakueko parkeko jolasak hautatuta, 961 ikasleren parte-hartzearekin

Uztarria.eus | 2013-05-31 : 17:22 | Hirigintza

Bi aukera eskaini zitzaizkien Lehen Hezkuntzako ikasleei, eta bozkaketa egin ondoren B aukera hautatu dute gaztetxoek. 72.000 euroko aurrekontua duen parkeak sei jolas desberdin izango ditu. Udalekoek jakinarazi dute gazteek egindako bestelako ekarpenak ere kontuan hartuko dituztela. 

 

»» Erantzunak: 2 (zeatio, faborez)

Iraurgi Cup-en lehen fasea, asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea | 2013-05-31 : 10:00 | Kirolak

Asteburu honetan Garmendipen ikuskizun polita izango dugu, Iraurgi Cup lehiaketaren prebia edo aurrekoa jokatuko baita ...

Igandean ospatuko dituzte Enparan kaleko Korputz jaiak

Uztarria.eus | 2013-05-31 : 16:33 | Festak

Elizkaleko festetako Erretz Txapelketa, berriz, zapatuan (ekainak 1) egingo dute. Mendizaleen tabernan izango da, 16:00etan.

 

Ezinean: "Nekatu egin ginen eta deskantsua hartzea pentsatu genuen. Uzteko asmora ez gara inoiz iritsi"

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Kultur Mahaia | 2013-05-31 : 09:56 | Kultura

Sanjuandegiko festetako kartela irakurtzean jaso genuen ezustekoa. Bazirudien desagertu zirela, utzi zutela, baina ez. Hor egon dira, jarraitu dute isilean, arnasa hartu dute, indarberritu dira eta badatoz. Baina zeintzuk dira Ezineanen asmoak? Zer egin dute azken bost urteetan? Taldearekin egon gara Urrestillako Triku Musika Elkartean.

 

Emakumeen antzerki tailerraren hamargarren urtean, 'Dena berriz bueltatzen da'

Uztarria.eus | 2013-05-30 : 23:18 | Kultura

27 antzezle, tailerrean ibili diren ia guztiak, elkartu dira gaur, ostirala, Sanagustin kulturgunean emango duten ikasturte amaierako ikuskizunerako. Hitzordua, 20:00etan.

 

Eskubide sozialak aldarri

Urola Kostako Hitza, Uztarria.com | 2013-05-31 : 09:33 | Ekonomia

Ustez krisiari aurre egiteko gobernuek abian jarri dituzten politikek krisia "areagotu" deutela salatu dute. Greba Orokorrak erantzun zabala izan du Azpeitian, eta Urola Kostako herrietan, oro har.

 

Manolo Garcia Saria, Paco Yoldi igerilekuan

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea | 2013-05-30 : 16:25 | Kirolak

Zapatuan, ekainaren 1ean, Izarraitz Igeri Elkarteko infantil, junior eta absolutu mailako igerilariek Manolo Garcia Saria ...

Betiko Kafea A ISB eta Sarralle ISB Euskadiko Txapeldun

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Saskibaloi Taldea | 2013-05-30 : 21:44 | Kirolak

Errotaundi ISBk, berriz, luzapenean Tolosaren kontra finala galdu eta gero, ezin izango du Autonomika mailara igo.

 

Uztarria ere greban izango da M30ean

Uztarria.eus | 2013-05-29 : 18:40 | Ekonomia

Uztarria Komunikazio Taldeko langileek bat egin dute Euskal Herriko gehiengo sindikalak deitutako greba orokorrarekin eta webgune hau geldirik izango da maiatzaren 30ean, osteguna. Herriko enpresa handi askok eta ikastetxe guztiek ere bat egingo dute lanuztearekin, sindikatuek emandako datuen arabera.

Soreasuko film komertzialen emanaldiak irailean hasiko dira berriz

Uztarria.eus | 2013-05-29 : 16:58 | Kultura

Maiatzean amaitu da orain arte emititzen  ari zen filmen programazioa. Irailean ekingo diote berriz. Hala ere, udan zehar "sorpresaren bat" egon daitekeela ohartarazi dute. 

Negoziazio epea bukatuta, auzibideari ekingo diote Corrugadoseko langileek

Urola Kostako Hitza | 2013-05-29 : 16:12 | Ekonomia

"Ekainaren 1etik irailaren 30era bitartean kaleratuko dute jendea; horixe besterik ez dakigu", azaldu du Esteban Kanposek, Corrugados Azpeitiako komitekoak. Corrugadoseko Azpeitiko bi lantegietako ordezkariek erakundeen inplikazioa eskatu dute, "instituzio guztiei inplikatu daitezela eskatzen diegu eta enpresa hauek hiltzen ez ditzatela utzi".

»» Erantzunak: 2 (Burdinola, Langilea)

Antolatzaileak: "Herri gisa, herri hezkuntza eta Hezkuntza gisa erasotzen digu Espainiako lege anker eta 'kontra-erreformista' honek"

Erabiltzailearen aurpegia Sanagustin kulturgunea | 2013-05-29 : 11:32 | Hezkuntza

Jende asko bildu zen atzo kulturgunean, 'LOMCEri ez! Guk gure eskola' hitzaldian; 100 bat lagun. Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai eta Urola Ikastola Azkoitia-Azpeitia BHI-k antolatuzuten eta hizlari aritu ziren Lurdes Imaz Euskal Herriko Ikasleen Guraso Elkartetik (EHIGE), Jose Ignacio Martinez Haur eta Lehen Hezkuntzako Zuzendarien Elkartetik (SAREAN) eta Xabier Mendizabal Bigarren Hezkuntzako Zuzendarien Elkartetik (BIHE). Jarraian duzue atzoko hitzaldiaren gainean antolatzaileek egindako laburpena.

 

Urola Erdian garatuko da 'E-pasto hesi birtuala' proiektuaren bigarren fasea

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Berritzen | 2013-05-29 : 11:21 | Ekonomia

Hasi da 'e-Pasto hesi birtuala” Proiektuaren lehen fase esperimentala Foix-eko (Frantzia) Prat d’Albis larreetan.

Ohiturari jarraituz, Pirinio inguruko artzainek maiatzetik irailera arte eramaten dituzte haien abereak mendietako larreetara eta ...

 

Xoxoteko Eguna argazkitan

Uztarria.eus | 2013-05-29 : 10:44

Eguraldia lagun, joan den igandean, maiatzak 26, Xoxoteko Eguna ospatu zuten mendizale ugarik, eta Mendi Asteari bukaera bertan eman zioten Lagun Onak Mendi Bazkuneko antolatzaileek. Gaztetxoenek euren dominak jaso zituzten ...

Aldizkariaren aurrerapena: AEBtara joan nintzen...

Uztarria.eus | 2013-05-29 : 10:30 | Kirolak

Datorren astean banatuko du Uztarriak herri aldizkariaren ekaineko zenbakia. Bertan irakurri ahal izango da Aitor Zubizarreta saskibaloi jokalariari eta Eñaut Aranbarri jokalari ohiari egindako elkarrizketa. Izan ere, Zubizarretak Portlandeko ...

Oier Ibarguren Gipuzkoako txapeldun

Uztarria.eus | 2013-05-29 : 10:18 | Kirolak

Lazkaon LVII Esparru proba irabazi ostean izendatu zuten Gipuzkoako txapeldun. Kadete mailako sailkapenean ere aurrena da Atracciones Sanz taldeko azpeitiar txirrindularia.

 

Areto dantzak irakatsiko dituzte Urrestillan

Uztarria.eus | 2013-05-29 : 10:15 | Aisia

 Adin guztientzako ikastaroak dira, adostutako ordutegi malguarekin.

Amagoia Gurrutxaga: "Aspaldiko zauriak ez dira orain ireki; beti egon dira zabalik"

Urola Kostako Hitza | 2013-05-28 : 17:57 | Kultura

Zarauzko postalak. 36ko gerra liburua aurkeztu berri du Amagoia Gurrutxagak (Matxinbenta 1971) Zarauzko Etxezabalan. 1936ko gerraren inguruko pasarteak, testigantzak eta dokumentazioa bildu du, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Euskal Memoria Fundazioarekin elkarlanean, Zarauzko Udalaren enkarguz.

Sanjuandegin haurren barraka eguna izango da bihar

Uztarria.eus | 2013-05-28 : 17:24 | Festak

Arratsaldeko 17:00etatik 21:00etara bitartean, haur eta gaztetxoak barraka guztietan ibili ahal izango dira. Buelta bat euro baten trukean egin ahal izango dute.

Emaitzak: 199 | Orriak: 1 2 3 4 ... 7 8 9 10