Artxiboa: 2013 3

Mobilizazioak iragarri dituzte Corrugadoseko LABek eta ELAk

Uztarria.eus | 2013-03-27 : 18:11 | Ekonomia

"Guk enpresaren etorkizunaren alde jokatuko dugula, enpresa honek biabilitatea daukala sinisten dugulako", diote. Gaur, asteazkena, batzarra egin dute langileek, atzo Gasteizen izandako bileraren biharamonean.

»» Erantzunak: 1 (corrugadosezitxi)

Ibargurenek 4tik 3

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Txirrindulari Elkartea | 2013-03-27 : 13:10 | Kirolak

Oier Ibargurenek eta Lagun Onakek ezin hobeto hasi dute denboraldia kadete mailan. Laugarren lasterketa zuten aste honetakoa Beasainen, eta Ibargurenek hirugarren aldiz jarraian garaipena Azpeitira ekartzea lortu zuen.

Lasterketan zehar ...

 

Elizkizun ugari Aste Santuan

Uztarria.eus | 2013-03-27 : 16:30 | Besterik

Parrokian, Loiolan, Esklabetan, Frantziskanetan, Sierbetan, Oñatzen... guztira hogeita bat hitzordu izango dituzte aukeran elizkoiek, gehienak ostegunean eta ostiralean.

Nazioarteko Gazteen Futbol Txapelketako bi partida izango dira Garmendipen, igandean

Uztarria.eus | 2013-03-27 : 13:22 | Kirolak

16:00etatik aurrera, Realaren eta Osasunaren nahiz Betisen eta Nagoyar Grampusen arteko partidez gozatu ahal izango da. Bi azpeitiarrek hartuko dute parte txapelketan: Jon Guridik Realarekin eta Ignacio Otañok Gipuzkoako Konbinatuarekin.

 

Gipuzkoako enplegu erregulazioko espedienteen %13a Urola Kostan aplikatu da otsailean

Uztarria.eus | 2013-03-27 : 12:30 | Ekonomia

Euskal Autonomi Erkidegoan, oro har, enplegu erregulazioko espedienteak (EEE) %24 murriztu dira otsailean. Gipuzkoan Donostialdea izan da espediente gehien (%45) aplikatu den eskualdea. Haren atzetik, alde handiarekin (%13) da Urola Kosta.

 

Gariren kontzerturako bi sarrera zozkatuko ditu Uztarriak

Uztarria.eus | 2013-03-27 : 11:37 | Kultura

Apirilaren 6an izango da, Sanagustin kulturgunean, 23:00etan hasita. Haren aurretik, Borja Estankonak joko du. Zozketan parte hartzeko, 'Zer talderekin egin zen ezagun Gari? galderari erantzun behar zaio apirilaren 4ko (osteguna) 11:00k baino lehen, uztarria@uztarria.com helbidera idatzita.

Eskerrik asko

Azpeitiko Korrika Batzordea | 2013-03-27 : 10:38 | Iritzia

Azpeitiko Korrika Batzordeak eskerrak eman nahi dizkie amaitu berri den Korrikaren 18. edizioa Azpeitin hain arrakastatsua izaten lagun duten guztiei.

Hasteko, eskerrak 'Korrika Lagun' izanez ekarpen ekonomikoak egin dituzten taldeei ...

Gaur izango dute odol-emaileek hileko zita

Uztarria.eus | 2013-03-27 : 09:51 | Gizartea

17:00etatik 21:00etara eman ahal izango da odola anbulatorioan.

Aitor Astigarraga Espainiako 15 urtez azpiko selekziorako deitu dute

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Saskibaloi Taldea | 2013-03-26 : 17:07 | Kirolak

Grupo Zaher ISBko jokalariak Aste Santuak Casteldefelsen (Herrialde Katalanak) pasako ditu kontzentratuta.

 

Zaletu gazteenentzako festa

Uztarria.eus | 2013-03-26 : 18:46

 

Gorka Elustondo eta Dani Estrada Realeko futbolariak Kutxaren Goikokaleko bulegoan izan dira gaur (asteartea) arratsaldean, sinadura ekitaldi batean. Azpeitiko zaletuek, gazteenek batik bat, ez dute aukera alferrik galdu; ilara luzean ...

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Corrugados Azpeitiako langileek batzarra egingo dute asteazkenean

Uztarria.eus | 2013-03-26 : 16:39 | Ekonomia

Gaur, asteartea, Gasteizen Eusko Jaurlaritzaren egoitzan Gallardo Taldeko ordezkariekin izan duten bileraren berri emango dute han Enpresa Batzordeko kideek.

»» Erantzunak: 1 (jc)

Antonio Pantin fase erregularreko azken MVP-a

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Saskibaloi Taldea | 2013-03-26 : 13:46 | Kirolak

Pibot galiziarrak 33ko balorazioarekin amaitu zuen Aurtenecheren aurkako derbya.

 

Aimar Irigoien aurrena, Etxauriko Harrian

Uztarria.eus | 2013-03-26 : 12:46 | Kirolak

Errezildarrak 17 jasoaldi egin zituen heldulekurik gabeko 135,5 kiloko harri traketsarekin, bost minutuko txanda bakarrean. Marka horri esker, txapelketako ordura arteko errekorra (Izeta II.nak zuen, 15 jasoaldirekin) hautsi du.

Sorosle eta lehen sorospen ikastaroa antolatu du DYAk

Uztarria.eus | 2013-03-26 : 12:22 | Gizartea

DYAk Azpeitiko Urola Kalean duen lokalean izango da ikastaroa, apirilaren 8tik 26ra bitartean, astelehenetik ostiralera, 19:00etatik 21:00etara. Izena eman edo informazioa nahi dutenek 943 46 46 22 telefonora deitu behar dute.

Gaur izango da Corrugados Azpeitiako 60 langileren kaleratzeen gaineko epaiketa

Uztarria.eus | 2013-03-26 : 11:25 | Ekonomia

12:00etan hasiko da Donostiako Epaitegian. Bestalde, gaur dira biltzekoak Corrugadoseko Enpresa Batzordeko kideak eta Gallardo Taldeko ordezkariak, Gasteizen.

Lurrun trena martxan izango da ostegunetik aurrera

Uztarria.eus | 2013-03-26 : 10:57 | Aisia

Aste Santuan eta oporren ostean, zapatuetan, igandeetan eta jai egunetan izango da lurrun trena martxan. Museoan bisita gidatuak ere egin ahal izango dira.

 

Abian da 197/2006 doktrina indargabetzeko sinadura bilketa

Erabiltzailearen aurpegia Herrira | 2013-03-25 : 18:52 | Politika

Martxoaren 20an abiatu zen sinadura bilketa eta maiatzaren 18an bukatuko da. Ostiralero 18:00etatik 20:00etara bitartean plazan mahai bat jarriko dute jendeak sinatu ahal izateko. Tabernetan, ikastetxeetan zein lantegietan ere badaude sinatzeko orriak.

 

Techno Gaua izan genuen zapatuan gaztetxean

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gaztetxie | 2013-03-25 : 16:53 | Kultura

Pasa den larunbatean Techno Gaua izan genuen gaztetxean. 18:00etan hasi eta 4:00ak arte ...

Pontevedratik gustura itzuli dira Goenaga ahizpak

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea | 2013-03-25 : 17:50 | Kirolak

Ainhoa eta Oihana Goenaga gustura eta sentsazio onarekin itzuli dira, Pontevedran (Galizia) jokatutako Espainiako Absolutuen Udaberriko Open Txapelketatik. Espainiako eta nazioarteko igerilari onenak izan dira bertan.

Goenaga ahizpak, bere mailan ...

Kurro eta Pelitxo gogoan

Uztarria.eus | 2013-03-25 : 18:28

Ostiralean, martxoaren 22an, bete ziren 29 urte Pasaiako badian Espainiako Poliziak tiroz Dionisio Aizpuru Kurro eta Pedro Mari Isart Pelitxo azpeitiarrak eta Rafael Delas Txapas eta Jose María Izura ...

Emaitzak: 173 | Orriak: 1 2 3 4 5 6 7 8 9