Artxiboa: 2013 2

Bertsio txotxa izango da bihar, gaztetxean

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gaztetxie | 2013-02-27 : 18:32 | Kultura

Dagoeneko askok jakingo duzuen moduan, Bertsio Txotxa izango dugu bihar, larunbata, gaztetxean. Guztira hamaika taldek ...

Azpeitiarrak Korrikaren ginkanan

Uztarria.eus | 2013-02-28 : 18:41 | Euskara

Herriko zortzi lagunek osatutako taldeak hartuko du parte Gipuzkoako finalean eskualdea ordezkatuz. Zapatu honetan izango da, Irunen.

Josu Zabala: "Unibertsitateko nire lehen eguna eguzkitsua irudikatzen dut"

Goiena.net | 2013-02-28 : 18:03 | Hezkuntza

Mondragon Unibertsitateko errektoreari elkarrizketa egin diote Goiena.net-en. Urrestillan jaiotakoa da Zabala, eta Uztarriak ere elkarrizketatu zuen, 2011ko uztaileko aldizkarirako.

Merkatariak sare sozialetan trebatzen

Uztarria.eus | 2013-02-28 : 17:38

Azpeitiko Bertan eta Azkoitiko Herrixen elkarteek merkataritza txikia sare sozialetan nola indartu lantzeko ikastaroa antolatu dute. Joan den astelehenean, otsailak 25, egin zuten aurreneko saioa Ukabiren egoitzan (argazkian) eta martxoaren ...

'Bi arreba', luzeago

Erabiltzailearen aurpegia Erniarraitz | 2013-02-28 : 15:01 | Kultura

Bi arreba ikuskizunaren laburpena sartu genuen aurrekoan (http://uztarria.com/komunitatea/erniarraitz/136...), eta Sanagustin ...

»» Erantzunak: 1 (Laxaro Azkune)

"Eratze prozesuko helburuak bete" dituela dio Azpeitiko Sortuk

Uztarria.eus | 2013-02-28 : 12:21 | Politika

Azpeitiko Sortuko kideak "gustura" agertu dira alderdiaren eratze prozesuak herrian izan duen erantzunarekin: "Ilegalizazio fasearen ostean, zailtasunak izan ditugu eratzerakoan, baina saretze horri abiapuntua eman diogu, eta oinarria osatu dugu". Hilaren 22an, ostirala, egingo dute Azpeitiko Sorturen aurkezpen ekitaldia Sanagustin kulturgunean.

 

Aurkeztu dute Zurutuzaren aldeko peña

Uztarria.eus | 2013-02-28 : 11:08 | Kirolak

 

Atzo, asteazkena, aurkeztu zuten 'Garoa taldea aurrera Zuru' peña, Garoa kafetegian. Han izan zen David Zurutuza Realeko jokalaria, eta Mikel Aranburu, Tomas Orbegozo, Juan Antonio Larrañaga, Eñaut Zubikarai eta Salva ...

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Ezker abertzaleko gazteen antolakundearen sorrera ekitaldirako autobusa antolatu dute

Uztarria.eus | 2013-02-28 : 11:01 | Politika

Zapatuan, martxoaren 2an, ezker abertzaleko gazte antolakunde berriaren aurkezpen ekitaldia izango da Lizarran, eta autobusa 09:00etan aterako da Azpeititik, anbulatorio aurretik. Bestalde, Gazte Danbada jaialdirako bonoa Orkatz tabernan erosi daitezke.

Hezkuntzako Lomce legeari buruzko hitzaldia izango da, gaur

Uztarria.eus | 2013-02-28 : 10:50 | Hezkuntza

Ezker Abertzaleko Hezkuntza Batzordeak antolatu du hitzaldia, eta 19:00etan hasiko da, Sindikatu Zaharrean.

Hiri Antolamendurako Plan Orokorrari behin-behineko onarpena eman dio Udalak

Uztarria.eus | 2013-02-28 : 09:00 | Udala

Bilduren eta EAJren aldeko botoekin eta Hamaikabaten kontrakoarekin hartu dute erabakia. 2012ko uztailean eman zitzaion hasierako onarpenarekiko aldaketak baditu dokumentuak: Perdillegiko perretxikoaren gunean etxebizitzak eta lur-azpiko aparkalekua aurreikusten ditu, besteak beste. Eusko Jaurlaritzara igorriko dute txostena eta handik erantzuna jasotakoan eramango dute berriro udalbatzarrera, behin betiko onartzeko.

'Hijos de las nubes' dokumentala ikusgai, gaur

Erabiltzailearen aurpegia Paradisu Zinema | 2013-02-26 : 10:08 | Kultura

T3. Zine Klubak eta Khamar Sahararen Aldeko Taldeak antolatu dute emanaldia elkarlanean, eta 21:30ean izango da, Soreasu antzokian. 

 

Elkar-ekin taldekoak Uztarrian izan dira elkarrizketa digitalean

Uztarria.eus | 2013-02-27 : 20:01 | Komunikabideak

Iraitz Elordik, Jon Garagarzak eta Imanol Agirrek egoera sozioekonomikoaren iturburuei zein ondorioei aurre egiteko antolatu den taldearen asmo eta nahien berri eman dute, Uztarria.com-eko erabiltzaileen galderak erantzunez. Elkarrizketa digitala osorik, hemen.

 

»» Erantzunak: 1 (gaztie)

Hondakinen %32 gaika jaso ziren iaz, Azpeitian

Uztarria.eus | 2013-02-27 : 16:02 | Gizartea

Urola Erdian, 2012an, 13.323.767,01 kilo hondakin sortu ziren. Horietatik 8.995.196 kilo (%67) zuzenean Lapatxeko zabortegira bota ziren, eta 459.163,01 kilo (%33) izan ziren gaika bildu eta birziklatze plantetara eramandakoak. Hemen, iazko zenbait datu.

 

»» Erantzunak: 2 (MeMe, gaztie)

Bertso Astea 2013: Jon Maiaren hitzaldia astebete atzeratu da

Erabiltzailearen aurpegia Erniarraitz | 2013-02-27 : 13:22 | Kultura

Aurtengo Bertso Astearen bigarren astean sartu gara eta hara hemen aste honetarako ekitaldiak zerrendaturik:

Jon Maiaren hitzaldia gaur, otsailak 27, zen izatekoa, baina astebete atzeratu da eta datorren asteazkenean izango ...

Hautetsi, atxikitu zaitez Udalbiltzara

Igor Eguren, Iratxe Lopez de Aberasturi eta Maite Iturre, Udalbiltzako talde sustatzaileko kideak | 2013-02-27 : 16:12 | Iritzia

Udalbiltza Euskal Herriko udal eta udal hautetsien biltzarra berrantolatzeko sortu zen talde sustatzaileak deituta, martxoaren 2an (larunbat honetan) Udalbiltza berrantolatzeko batzarra egingo dugu Donostian, Viktoria Eugenia antzokian (10:30). Dagoeneko ...

Banka etikoari buruzko hitzaldiak, gaur

Erabiltzailearen aurpegia Elkar-ekin | 2013-02-26 : 15:32

Formakuntza zikloari jarraipena emanez, pil-pilean dagoen gai bat gertuagotik ezagutzeko eta kezkak argitzeko aukera izango ...

Azpeitia Azkoitia ISB-koen Harlem Shake-a

Uztarria.eus | 2013-02-27 : 12:47 | Kirolak

Azpeitia Azkoitia ISB taldeko jokalariek Harlem Shake-a grabatu dute, eta Interneten eskegi. Hemen, saskibaloi taldeko kideen dantza.

Iñaki Hernandez: "Uste baino maila baxuagoa izan zen Espainiako txapelketan"

Uztarria.eus | 2013-02-27 : 12:02 | Hezkuntza

Worldskills Spain 2013n txapelketako CNC Torneaketa proba irabazi zuen duela bi asteburu, Madrilen, azpeitiarrak. Hori dela-eta, mundu mailako txapelketan parte hartzeko txartela eskuratu zuen Hernandezek, baina ez daki joaten "utziko" dieten.

 

Gaur da Zuzenien Mendi Lasterketa Bertikalean Internetez izena emateko azken eguna

Uztarria.eus | 2013-02-27 : 10:43 | Kirolak

Gaur, asteazkena, da Internetez izena emateko azken eguna. Momentuz, 126 lagunek eman dute izena igandean jokatuko den proban.

Losintxa lehiaketa antolatu du Korrika Batzordeak

Uztarria.eus | 2013-02-27 : 10:28 | Kultura

Parte hartu nahi dutenek herriko ikastetxeetan edo Korrale zein Orkatz tabernetan jarritako kaxetan sartu beharko dute losintxa, martxoaren 8a baino lehen. Irabazleak Bertan Merkatari Elkarteko dendetan gastatzeko 50 euroko balea jasoko du.

Emaitzak: 146 | Orriak: 1 2 3 4 5 6 7 8