Artxiboa: 2013 1

Azpeitiko lau igerilari Euskadiko Selekzioarekin

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea | 2013-01-30 : 09:29 | Kirolak

Ainhoa Goenaga, Pablo Etxeberria, Jon Aizpuru eta Oihana Goenaga igerilariek Euskadiko Igeriketa Federazioak aukeratu ditu ...

Auzoetako batzarretan izandako "giro ona eta jarrera parte-hartzailea" nabarmendu ditu Udalak

Uztarria.eus | 2013-01-31 : 18:29 | Udala

Denon Artean prozesuaren aurreneko fasea bukatuta, aurreneko balorazioa egin dute. 2013ko aurrekontuei begira herritarrek egindako "ekarpen ugari" jaso dutela esan dute udal ordezkariek, eta bileretan parte hartu dutenek "batzarren inguruko balorazio positiboa egin" dutela. Arlokako bilerak ere hasi dituzte. Hamar egingo dituzte guztira, otsailaren 8a bitartean.

 

Inkestan galdera berria: 'Mozorroak erositakoak ala etxean egindakoak?'

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! | 2013-01-31 : 12:50 | Komunikabideak

Uztarria.com-ek galdera berria jarri du inkestan: 'Mozorroak erositakoak ala etxean egindakoak?' Horri buruzko orain arteko emaitzak, hemen.

Aurreko galdera: Komunitateko ekarpenek Uztarria.com aberastu dutela uste al duzu?. Emaitzak ...

Ohore bat izan da Imanol, eskerrik asko!

Luciano Lazkano, Jose Mari Bastida, Julian Eizmendi, Iñaki Errazkin eta Eneko Etxeberria (Azpeitiko alkate izandakoak) | 2013-01-31 : 11:54 | Iritzia

Eskerrik asko! Horixe da buru-bihotzera datorkigun esateko bakarra une honetan.

Eskerrik asko, Imanol. Eta adiorik ez!

Gure herriko historiaren puska handi bat joan zaigu. Imanolen heriotzak tristura eta emozioa dakarzkigu ...

Autoz baino "politago"

Urola Kostako Hitza | 2013-01-31 : 10:55 | Aisia

Berlinetik Parisera bizikletaz egindako bidaia aurkeztuko dute Ander eta Joseba Garmendia anaiek gaur, osteguna, 19:00etan hasita, Sindikatu Zaharrean.

 

Euskara irizpideak jarriko ditu Azpeitiko Udalak lehiaketa publikoetan

Urola Kostako Hitza, Uztarria.com | 2013-01-31 : 10:26 | Euskara

Urola Kostako ia udalerri guztiek eta Urola Kostako Udal Elkarteak egin dute bat Udal-ekin egitasmoarekin. Protokoloak erakundeen zerbitzuak arautuko ditu, eta euskarazko bidea irekitzea du helburu.

 

Astelehenetan zine emanaldi bat gehiago izango da aurrerantzean

Uztarria.eus | 2013-01-31 : 10:09 | Kultura

Astelehenetan 19:00etan ere emanaldia eskainiko dute; datorren astean asteartean emango dute, ordea. Asteburu honetan hiru film ikusi ahal izango dira: Lincoln, Blancanieves eta Lorax.

10.372 zenbakiak irabazi du Ikasberriko zozketa

Uztarria.eus | 2013-01-31 : 09:19 | Besterik

Irabazleak hilabeteko epea du azaltzeko, eta 943 15 12 46 telefono zenbakira deitu behar du epea bukatu baino lehen. Kanariar Uharteetara bidaia eta 500 euro irabaziko ditu zenbakiaren jabeak.

Biodantza erakustaldia antolatu dute gaurko

Uztarria.eus | 2013-01-31 : 08:49 | Aisia

Ekilore Yoga Zentroan, Sanjuandegin, izango da 18:30etik 20:15era bitartean.

Imanol Lazkanok krisiari bertsoak jarri dizkio 'Argia'-n

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! | 2013-01-30 : 19:28

Herenegun urtebete, 2012ko urtarrilaren 28an, iragarri zuen Imanol Lazkanok joan den urtearen bukaerarekin plazak utziko zituela. Esan eta egin, jendaurreko saioei agur esan die Landetakoak (Sanagustinen egin zuen azkenetakoa). Ez ...

Eskerrik asko guztioi!

Erabiltzailearen aurpegia Khamar Sahararen aldeko taldea | 2013-01-30 : 17:18 | Iritzia

Sahararen aldeko astea antolatzen ibili diren guztiek eskerrak eman nahi dizkiete aste honetan parte hartu duten guztiei. Bai Sahararen egoeraren inguruan sentsibilizatzeko antolatutako ekintzetara joan diren guztiei, eta baita, janari ...

Inazio Uriaren hilketan ez zutela parte hartu esan dute Castrok eta Santa Cruzek

Uztarria.eus | 2013-01-30 : 16:52 | Politika

Azpeitiar enpresariaren kontrako atentatuaren inguruko epaiketaren lehen saioan egin dituzte adierazpenak. Uriaren hilketagatik auzipetuta dauden sei ustezko etakideetako bi dira Espainiako Auzitegi Nazionalean epaitzen ari direnak.

Imanol Eliasen familiak eskerrak eman ditu haren heriotzaren aurrean jasotako babesa eta berotasunagatik

Uztarria.eus | 2013-01-30 : 13:07 | Gizartea

Ixiar Oiarzabal Imanolen emazteak eta Asier Osa semetzakoak eskerrak eman nahi dizkiete azken agurrean parte hartu zuten guztiei. 

Alicia de Miguel: "Aukera asko daudela ikustea da tailerraren funtsa"

Urola Kostako Hitza | 2013-01-30 : 12:28 | Gizartea

Materialak birziklatuz mozorroak egiteko aukeren eta moduen inguruko tailerra izango da etzi, ostirala, Emakumeen Txokoan, 17:00etatik 20:30era. Parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute aurrez.

 

Kaldereroen konpartsan Azpeitiko Gaztetxeak ere parte hartuko du aurten

Urola Kostako Hitza | 2013-01-30 : 10:50 | Festak

Larunbatean 19:00etan abiatuko da gaur, gazte eta helduen kalderero konpartsa Arana kaletik. 

 

Beberen kontzerturako sarrera bikoitz bat zozkatuko du Uztarriak

Uztarria.eus | 2013-01-30 : 10:45 | Kultura

Zozketan parte hartzeko Nola du izena Beberen azken diskoak? galderari erantzun behar zaio ostirala, otsailak 1, 10:00ak baino lehen.

 

Inazio Uriaren hilketaren inguruko epaiketa, Madrilen

Uztarria.eus | 2013-01-30 : 09:04 | Politika

Gaur, asteazkena, Inazio Uriaren hilketagatik auzipetuta dauden sei ustezko etakideetako bi, Manex Castro eta Iraitz Santa Kruz, epaituko dituzte Espainiako Auzitegi Nazionalean. 59 eta 10 urteko kartzela zigorra eskatu du fiskalak bakoitzarentzat, hurrenez hurren. EITB-k gaur hasi den epaiketaren bideoa egin du.

Unai Iparragirrek Euskadi Fundazioa talde profesionalarekin sinatu du

Erabiltzailearen aurpegia Eneritz Albizu Lizaso | 2013-01-29 : 17:40 | Kirolak

Miguel Madariagak zuzenduriko talde kontinentalean korrituko du azpeitiar txirrindulariak datorren denboraldia. Urtebeteko kontratua sinatu du gaur eta World Tour mailako Cinturon de Mallorca itzulian lehiatuko da estreinakoz profesionalekin, otsailaren 3tik 6ra.

»» Erantzunak: 3 (gazte82, JoxeMari, Xuban Peña Bereziartua)

Herri-bideen inbentarioari alegazioak aurkezteko epea luzatu egin dute

Uztarria.eus | 2013-01-29 : 18:34 | Udala

Hasieran urtarrilaren 15ean amaitzekoa bazen ere, otsailaren 28a da orain epe-muga berria. Dokumentua ikusi nahi duenak udaletxean du eskuragarri, bulego orduetan.

Corrugados martxan jarri dute, baina langileekin akordiorik itxi gabe

Urola Kostako Hitza | 2013-01-29 : 16:35 | Ekonomia

Atzo, astelehena, Corrugados Azpeitiako langile gutxi batzuk lanera joan ziren. Izan ere, joan den ostiralean Alfonso Gallardo Taldeko zuzendaritzak Azpeitiko planta atzo martxan jarriko zuela azaldu baitzien langileei.

 

Emaitzak: 154 | Orriak: 1 2 3 4 5 6 7 8