Artxiboa: 2012 12

Azpeitiarrak bikain Nazioarteko Eguberri Txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea | 2012-12-31 : 17:18 | Kirolak

Joan den zapatuan Nazioarteko Eguberri Txapelketaren 30. edizioa jokatu zen Donostiako Pako Yoldi kiroldegiko igerilekuan ...

»» Erantzunak: 4 (behin, zeatio, miren)

731 lagunek bukatu dute San Silbestreko lasterketa nagusian

Uztarria.eus | 2012-12-31 : 13:05 | Kirolak

 

731 lagunek esan diote agur 2012. urteari gaur, astelehena, San Silbestre lasterketa nagusian. Ehunka gizon eta emakumek hartu dute parte ohikoa bilakatu den proban, eta Yerai Varela eta Nerea Etxeberria ...

»» Ikusi argazki guztiak (19)

Zifra ofizialen atzean beste horrenbeste istorio daudelako

Gaur8 | 2012-12-31 : 10:25 | Ekonomia

2012ak utzi dituenak aztertzean ekidinezina da datuei erreparatzea. Eta ez dira, inondik inora, inoizko onenak. Baina, datuei baino, arreta pertsonengan jarrita doaz hurrengo orrialdeak, «krisi ekonomiko» izendatu duten honek izen-abizenak ere baititu. ('Gara'-ren 'Gaur8' gehigarria bere erreportaje zabalean, besteak beste, Esteban Campos Corrugados Azpeitia enpresako langilearekin egon da. Hona hemen artikulu hori).

Bertsolariek bertsolariari

Argia | 2012-12-31 : 10:00 | Kultura

Abenduaren 15ean eman zuen azken hatsa Joxe Agirrek, 83 urte zituela. 60 urte pasatsu egin zituen plazaz plaza azpeitiarrak, eta txapeldun handienetakoa izan zen, txapelik sekula jantzi ez zuen arren. Bere gertuko bertsolarien hitzek joan berri den pertsona eta bertsolaria ekarri digute.

 

Oinarri garrantzitsu baten gainean, Azpeitiko kultur mugimendua eraikitzen

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Kultur Mahaia | 2012-12-29 : 20:00 | Kultura

Azpeitiko Kultur Mahaiak gaur egin du urteko ohiko batzarra, Baigera I aretoan. Bilguneak aurten egindakoa, kultur mugimenduari buruzko gogoeta eta Sanagustineko urteko jarduera izan ditugu hizpide. (egin zaitez Kultur Mahaiko bazkide; urtean 10 euro dira, eta hilero zozketak izango dituzu).

 

Joxe Labaka, Azpeitiko Urteko Kirolaria

Uztarria.eus | 2012-12-29 : 15:34 | Kirolak

Gaur, zapatua, banatu dituzte udaletxean 2012ko herriko kirolaririk aipagarrienen sariak, eta Euskadiko rallysprint txapeldunarentzat izan da aurtengo sari nagusia. Kirol-bolondresaren saria, berriz, Kandido Mitxelenak jaso du.

 

Igande eguerdian itxiko da San Silbestre lasterketan izena emateko epea

Uztarria.eus | 2012-12-28 : 19:13 | Kirolak

Ordura bitartean Internetez egin ahal da inskripzioa, Kirolprobak.com atarian. Proba astelehenean, abenduaren 31n, izango da eta egunean bertan ezingo da izenik eman. Lasterketa nagusia 12:00etan hasiko da, plazan.

 

»» Erantzunak: 1 (Mendi)

Argi automatikoa jarri dute Frontoi Txikian

Uztarria.eus | 2012-12-28 : 18:43 | Hirigintza

Argia pizteko etengailu edo interruptorea aldagelako atean jarri dute eta 17:00etatik 22:00etara erabili ahal izango da. Alde Zaharreko bizilagunen eskaeretako bati erantzunez jarri du Udalak.

 

Uztarria etorkizuneko erronkei begira

Uztarria.eus | 2012-12-28 : 17:51 | Komunikabideak

Atzo, osteguna, egin zuen bazkideen urteroko batzarra. Krisi egoera kontuan hartuta, 2012an "ondo" eutsi dio arlo ekonomikoan. Hala ere, formula berriak aztertzen jarraitzearen garrantzia azpimarratu da batzarrean.

 

Unai Iparragirre nagusi Gipuzkoako Pista Sarian

Erabiltzailearen aurpegia Eneritz Albizu Lizaso | 2012-12-28 : 15:17 | Kirolak

Bederatzi jardunaldietatik zazpi jokatu direnean, azpeitiarrak 99 puntuko aldea ateratzen dio bigarrenari, Unai Tolosari (Fullgas), eta 137 puntukoa hirugarrenari, Igor Arrutiri (Andoaingo).

Iturriko ura ez edatea aholkatu dute, Oñazko araztegian isuri bat izan delako

Uztarria.eus | 2012-12-28 : 11:57 | Gizartea

Uztarriak atzoko egunez, hilak 28, inozentada bat egin nahi zuela-eta sartu zuen albiste hau.

Sortutako eragozpenak eta endredoak tarteko, Udalak herriko zenbait puntutan Insalus botilak banatzeko postuak jarri ditu.

 

»» Erantzunak: 9 (euli, xaxau, Bazan, anar...)

Bihar hasiko da Gabonetako Iraurgi Cup

Uztarria.eus | 2012-12-28 : 11:05 | Kirolak

Bihar, zapatua, eta etzi jokatuko da txapelketa, Azpeitiko eta Zestoako futbol zelaietan. Guztira, 35 futbol taldek eta 650 lagunek hartu dute parte bertan.

»» Erantzunak: 1 (nahidebena)

Azpeitiko zazpi igerilari izango dira Nazioarteko XXX. Eguberri Txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea | 2012-12-27 : 14:14 | Kirolak

Bihar, zapatua, Nazioarteko XXX. Eguberri Txapelketa-Foru Aldundia Sari Nagusia jokatuko da, Donostian. Azpeititik zazpi igerilari ...

'El Hobbit' filma izango da ikusgai datozen bi asteburuetan, Soreasun

Uztarria.eus | 2012-12-28 : 10:40 | Kultura

Guztira zazpi emanaldi izango dira, eta bihar, zapatua, izango da aurrena.

 

Bertso Parrandako finala izango da gaur, gaztetxean

Erabiltzailearen aurpegia Erniarraitz | 2012-12-27 : 23:59 | Kultura

Ez da inozentada bat. Gaur, abenduak 28, Azpeitiko gaztetxean 23:00etan izango dugu aurtengo Bertso Parrandako finala. IRUXE eta SIPIEN izango dira nor baino nor. Alegia, Iban, Ruben eta Josu ...

Urtarrilaren 12ko manifestazioren harira, mosaiko erraldoia egingo dute gaur, Frontoi Txikian

Erabiltzailearen aurpegia Herrira | 2012-12-27 : 11:32 | Politika

Urtarrilaren 12an, zapatua, Bilbon egingo den mobilizazio erraldoia oinarri hartuta, Azpeitian mosaiko erraldoia egingo dugu ...

Gabonetako haur parkea martxan da

Uztarria.eus | 2012-12-27 : 18:15 | Aisia

 

Abian da Izarraitz frontoian aurtengo Gabonetako haur parkea. Udalak eta Bertan merkatarien elkartean elkarlanean antolatzen duten ekimenak zortzi egunez irekiko ditu ateak: abenduaren 26an, 27an, 28an, 29an eta 30ean eta ...

»» Ikusi argazki guztiak (12)

Judoak eta karateak egoitza berria dute kiroldegian

Uztarria.eus | 2012-12-27 : 16:13 | Kirolak

 

Atzo, asteazkena, inauguratu zuten udal kiroldegian herriko judo eta karate taldeek aurrerantzean erabiliko duten gunea. Orain arte igerilekuan aritzen ziren judokak eta karatekak, baina aurrerantzean kiroldegiko azken solairuan kokatu duten ...

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Lehenengo sariak banatu ditu Bertanek

Uztarria.eus | 2012-12-27 : 12:12 | Ekonomia

Gabonetan elkarteko saltokietan erosketak egiten dituzten bezeroen artean egin dute zozketa, eta  800 euro banatu dituzte dagoeneko. Hurrengo zozketa zapatuan, hilak 29, egingo dute eta urtarrilaren 5ean bestea.

Hainbat gaztetxo ari da parte hartzen Gazteria Sailak antolatutako ekimenetan

Uztarria.eus | 2012-12-27 : 11:41 | Aisia

Atzo, abenduak 26, hasi ziren Udaleko Gazteria Sailak antolatutako ekimenak, eta bihar bukatuko dira. HH5 eta LH6 tarteko 124 gaztetxo ari dira parte hartzen ekimenetan. DBH eta Batxilergoko 48 gazte joan ziren atzo Donostiako Txuri Urdinera, eta gaur, asteazkena, 26 lagun joan dira Bilboko Gabonetako parkera.

 

Emaitzak: 168 | Orriak: 1 2 3 4 5 6 7 8 9