Artxiboa: 2012 9

Ate irekien eguna izango dute Gaztelekuan urriaren 1ean

Uztarria.eus | 2012-09-28 : 18:37

19:00etatik 20:00etara, han lan egiten duten hezitzaileek bertako erabileraren eta txokoen azalpenak emango dizkiete joaten direnei.

'Urolako Trena: azken bidaia' erakusketaren azken egunak Burdinbidearen Museoan

Uztarria.eus | 2012-09-28 : 18:23 | Kultura

Igandean, irailak 30, izango da ikusteko azken aukera. Hala ere, erakusketarako erabili duten irudi bilduma herriko beste gune batzutan aurrerago ikusi ahal izango dela aurreratu dute antolatzaileek.

Corrugadosekoak ere azokan

Uztarria.eus | 2012-09-28 : 16:59

Corrugados Azpeitiako langileek greban jarraitzen dute eta gaur, ostirala, azoka plazako arkupera eraman dute euren protesta. Corrugados Azpeitia outlet lelodun pankartaren azpian eta Gallardo Taldeak erdi-aroko lan-baldintzetara garamatza zioen pankarta ...

»» Erantzunak: 61 (pirata, juancarlos, asul, juan, makolo...)

Eskualdeko herrietako harategi eta arraindegietan ontzi berrerabilgarriak banatuko dituzte

Urola Kostako Hitza | 2012-09-28 : 16:39 | Ekonomia

Kutxa Ekoguneak, Urola Erdiko Mankomunitateak eta bailarako udalek abian jarriko duten Ontziratu zaitez kanpaina atzo, osteguna, aurkeztu zuten Azkoitian. Udalerri horretan banatuko dituzte aurreneko ontziak; Azpeitian, berriz, urri amaieran. Hondakinak murriztea da helburua.

 

Olatz Egiguren: "Gurpila aldatzea ez bada azterketan sartzen, inork gutxik ikasten du"

Uztarria.eus | 2012-09-28 : 12:23 | Aisia

Bihar, zapatua, Emakumeen Txokoan autoaren oinarrizko elementuen ezagutzaren inguruko tailerra izango da. Olatz Egigurenek eskainiko du, eta alderdi teorikoa aipatuko duen arren,  parte-hartzaileak "eskuak zikintzeko prest" egotera animatu ditu.

Dena prest Erdi Arora jauzi egiteko

Uztarria.eus | 2012-09-28 : 11:38

Alde Zaharra apaingarriz beteta dago dagoeneko bihar, zapatua, hasi eta igandean bukatuko den Erdi Aroko eta Stock azoketarako. Asteburuan Erdi Arora jauzi egingo du Azpeitiko Alde Zaharrak, eta azokez gain ...

"Memoria kolektiboaren gakoetan sakontzera" deituko dute bihar Azpeitian

Berria | 2012-09-28 : 10:34 | Politika

Estatuen indarkeriaren hainbat biktimak ekitaldia egingo dute bihar, Izarraitz pilotalekuan, 17:00etan hasita.

»» Erantzunak: 1 (aitortxo)

Bi gizonezko baserrietan galdetegiak egiten ari direla salatu du Udalak

Uztarria.eus | 2012-09-28 : 10:27 | Gizartea

Udaltzaingoak jakinarazi duenez, hainbat baserritarren deiak jaso dituzte Udalaren izenean galdetegia egiten ari diren bi gizonezko baserrira joan zaizkiela esanez, eta Udalak esan du "ez dela horrelako lanik egiten ari".

»» Erantzunak: 3 (bizipoz, Asier Sustaeta)

Gaztetxoak Erniora joango dira igandean, egun pasa

Uztarria.eus | 2012-09-28 : 10:13 | Kirolak

Igandean, iraileko azkena, Erniora irteera egingo dute gaztetxoenek, Lagun Onak Mendi Bazkunak antolatuta.

Alfonso Gallardo Taldeak Jaurlaritzatik jasotako dirua itzuli beharko du

Urola Kostako Hitza | 2012-09-27 : 18:12 | Ekonomia

Taldearen egoera eta nagusien jarrera ikusita, enpresak dirua itzultzea "sinestezina" egiten zaie langileei. Baina, enpresak ez du Jaurlaritzak ezarritako baldintzetako bat bete: 250eko langileko plantillari eustea.

»» Erantzunak: 25 (inigo2, gazte82, Xabier2012...)

Aitzealdenk! Zuzenean 02 musika jaialdia aurkezten dizuegu

Erabiltzailearen aurpegia Sanagustin kulturgunea | 2012-09-27 : 15:20 | Kultura

Zuzeneko kontzertuen aldeko egitasmo honen bigarren edizioa —aurrenekoa urte honetan bertan, apirilean, egin genuen— bi egunetako jaialdia izango da eta 6 talde izango ditugu musikaz eta bat-batekotasunaz gozatzeko, izan ere edizio honetan zuzenekoetan nabarmentzen diren taldeak izango ditugu.

 

37 urte eta gero, Angel Otaegi gogoan

Uztarria.com, Urola Kostako Hitza | 2012-09-27 : 10:25 | Politika

Duela 37 urte, 1975ean, gaurko egunez hil zituen Francoren erregimenak Angel Otaegi nuarbetar eta Juan Paredes Manot Txiki zarauztar etakideak, FRAPeko beste hiru kiderekin batera. Gaur, zapatuan eta igandean Gudari Egunaren baitan, hainbat ekimen izango da.

 

»» Erantzunak: 1 (Bego)

Uztaro haurreskolako jangelan elikadura osasungarria bermatzeko hitzarmena sinatu dute

Uztarria.eus | 2012-09-27 : 12:32 | Gizartea

Uztaro Haurreskolako Guraso Elkarteak, Azpeitiko Udalak, Baserritik.com Baserritarren Elkarteak eta Urkome Urola Kostako Landa Garapen Elkarteak hitzarmena sinatu dute gaur, osteguna, Uztaro haurreskolako jangelan bertako eta kalitatezko produktuak eskaini ditzaten.

 

Metal Boskoteak igandean eman behar zuen kontzertua bertan behera gelditu da

Uztarria.eus | 2012-09-27 : 12:02 | Kultura

Erdi Aroko eta Stock azoken baitan, igandean, hilak 30, ziren euskal kanten kontzertua ematekoak Sanagustin kulturgunean, baina bi taldekidek ezingo dute bertaratu, eta bertan behera gelditu da ekimena. 

Oinarrizko argazkilaritza ikastaroko plazak, beteta

Uztarria.eus | 2012-09-27 : 10:59 | Aisia

Antolatzaileek adierazi dutenez ikastaroko plaza guztiak beteta daude, baina urtarrilean beste ikastaro bat antolatuko dute, eta "zerrendatik kanpo gelditu direnak kontuan hartuko dira".

Grebak jarraipen zabala izan du Azpeitian

Urola Kostako Hitza | 2012-09-27 : 10:12 | Ekonomia

 

Azpeitian atzorako deitutako greba ia erabatekoa izan zen, baina Azpeitiko greba batzordekoek esan zutenez, Landetako Elmubas, Lan Mobel eta Grumal enpresetan lanean aritu ziren. Kalean banketxe bat edo bestek ateak ...

»» Ikusi argazki guztiak (11)

Uztarria.com ere irailaren 26an greban

Uztarria.eus | 2012-09-25 : 19:06 | Ekonomia

Uztarria Komunikazio Taldeko langileek bat egin dute Euskal Herriko gehiengo sindikalak deitutako grebarekin eta webgune hau geldirik izango da irailaren 26an, asteazkena. Greba egunerako hainbat mobilizazio deitu dituzte. Azpeitiko Greba Batzarra, berriz, bezperatik da ekimenekin hastekoa eta kanpaldia iragarri dute plazan astearte arratsaldetik. Bilgune Feministak ere bat egin du deialdiarekin, "mantalak balkoira eta emakumeok kalera" leloarekin.

»» Erantzunak: 1 (bizipoz)

'Urola Kostako Hitza'-rekin hitzarmena egitea eta gaixo dauden presoen aldeko mozioa onartu ditu Udalbatzak

Uztarria.eus | 2012-09-25 : 18:54 | Udala

Urriaren 21eko EAEko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako mahaiak osatzeko zozketa egin zuten bilkura hasi aurretik; hautes-mahaietan egotea tokatu zaien herritarrak gaur hasi dira jakinarazpenak jasotzen. Biharko (irailak 26) greba orokor deialdiarekin bat egiten duela adierazi zuen, era berean, udal gobernuak.

Ikasketak nola homologatu aholkatzen segituko du Bidez Bidek

Urola Kostako Hitza | 2012-09-25 : 16:37 | Gizartea

Iazko maiatzean estreinatu zuten zerbitzua Emakumeen Txokoan eta hasi berri duten ikasturtean ere emango dute, hamabostean behin, asteazkenetan, 16:30etik 20:00etara; biharko greba dela eta, aste honetakoa ostegunean emango dute.

 

Euskarak sarituta

Uztarria.eus | 2012-09-25 : 12:21

Joan den zapatuan Euskaraz bi nahi dut kanpainaren baitan Euskararen Kontseiluak antolatuta egindako lasterketan parte hartu zuten herritarrak "zoriondu nahi ditu" Udalak: "Korrika umorez eta fin askorik egin zuten gaztetxo ...

Emaitzak: 150 | Orriak: 1 2 3 4 5 6 7 8