Artxiboa: 2012 5

Udalak uztailean eman nahi dio hasierako onarpena Hiri Antolamenduko Plan Orokorrari

Uztarria.eus | 2012-05-31 : 17:53 | Hirigintza

Aurreko Udala lantzen hasita zegoenarekiko zenbait aldaketa izango ditu: etxebizitza gutxiago egitea aurreikusten du, hazkunde urbanistikoa Esklabak-Iturzulo aldera bideratzea, eta eraikitzen diren etxebizitzen ia erdia babestutakoak izango dira. Planak zortzi eta hamar urte bitarteko iraupena izango luke.

 

Sektore publikoko langileak murrizketen kontra

Uztarria.eus | 2012-05-31 : 17:38

Zerbitzu publikoen defentsan eta sektorean murrizketak egitearen kontra mobilizazioak eta lanuzteak deitu dituzte sindikatuek gaurko, maiatzak 31, Hegoaldean. Azpeitian ere izan du oihartzuna sindikatuen deialdiak. Goizean, hainbat udal langilek elkarretaratzea ...

Azpeitiak bihar jokatuko du Azkoitiaren kontra Herriarteko itzuliko partida

Uztarria.eus | 2012-05-31 : 12:16 | Kirolak

22:00etan hasiko da lehia, Azkoitiko Gurea pilotalekuan. Azkoitiarrek irabazi zuten joanekoan, 1 eta 2.

'Gazta zati bat' dokumentala Sanagustinen izango da, uztailean

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Kultur Mahaia | 2012-05-31 : 10:20 | Kultura

Autodeterminazioaren aldeko lana uztailaren 11 eta 12an ikusi ahal izango da kulturgunean.

Jon Gurrutxagak eta Julen Iparragirrek saria jaso dute Xabier Munibeko Bertsopaper Lehiaketan

Uztarria.eus | 2012-05-31 : 10:28 | Kultura

Atzo banatu zituzten sariak Baztartxo antzokian. Bigarren zikloko lehenengo saria eskuratu du Gurrutxagak krisiari jarritako bertsoekin. Aldiz, Iparragirrek laugarren egin du sariketan, Koadrilakoekin Xoxoten bertsoekin.

 

Zapatuan hasiko dituzte trinidadeak Nuarben

Uztarria.eus | 2012-05-31 : 09:57 | Festak

Zapatuan hasi eta astelehenean bukatuko dira festak. Besteak beste, Toka Txapelketa, herri afaria, erromeria, meza, herri kirol jaialdia eta umeentzako jolasak izango dira.

Errioxako ardogile txikien ardo dastaketa izango da ostiralean, Sanagustinen

Uztarria.eus | 2012-05-31 : 09:12 | Besterik

18:00etan hasita, bideo proiekzioa eta ardo dastaketa izango dira kulturgunean. Gainera, ardoa erosteko aukera egongo da, eta ostiraleko azokan produktuak erosten dituztenen artean El corazón del Rioja ardoak zozkatuko dira.

[azpeitiazz.com] Azpeitia Zero Zaborrek ekainaren 17an Donostiara joateko dei egin die herritarrei

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitia Zero Zabor | 2012-05-28 : 20:54 | Gizartea

Azken asteak hondakinen gestioaren eta bilketa sistemaren inguruko eztabaidan eman eta gero, urrats garrantzitsu baten ...

Erniarraitzen hitzaldi sorta

Erabiltzailearen aurpegia Erniarraitz | 2012-05-29 : 19:17 | Kultura

Bertsoaren inguruko hainbat kontutan sakontzeko, hitzaldi edo ikastaro sorta antolatu dugu Erniarraitzekook, Bertsozale Elkarteko Bertso-Eskolen ...

Ostegunean, haurren barraka eguna Sanjuandegin

Uztarria.eus | 2012-05-30 : 16:05 | Festak

17:00etatik 21:00etara, buelta bakoitza euro baten truke egiteko aukera izango dute umeek eta gaztetxoek, barraka guztietan.

Ibarguren eta Gurrutxaga dantza sueltoko Euskadiko txapeldun

Uztarria.eus | 2012-05-30 : 11:48 | Kultura

Bigarren aldiz jarraian eskuratu dute Euskadiko txapela Asier Ibargurenek eta Garazi Gurrutxagak. Joritz Galarraga eta Laura Olaizola azpeitiarrek, berriz, hirugarren saria eskuratu zuten. Igandean Bergaran jokatu zen Dantza Sueltoko Euskadiko Txapelketa.

Tokikom sortu dute Uztarriak eta beste hainbat bazkidek, tokiko hedabideen sektorea elkartzeko

Uztarria.eus | 2012-05-30 : 11:31 | Komunikabideak

Besteak beste, epe laburrean publizitate bezero handiagoak erakartzeko, instituzioen aurrean ordezkaritza bakarra eta sendoa izateko, publizitate instituzionala lortu ahal izateko eta irudi bateratu eman ahal izateko sortu da Tokikom.

Tenis ikastaroak antolatu dituzte uztailerako

Uztarria.eus | 2012-05-30 : 10:43 | Kirolak

Bi txanda egongo dira ikastaroa egiteko: ekainetik 25etik uztailaren 6ra arte eta uztailaren 9tik 20ra. Izena emateko epea ekainaren 4an zabalduko dute.

Ekoefizientzia aztertuko du Loiola Berrikuntzak

Uztarria.eus | 2012-05-30 : 10:36 | Ekonomia

Eraikuntza eta industriako profesional eta enpresei zuzenduta, jardunaldiak izango dira etzi goizean.

Child Bright Fundazioko Mirari Astigarraga eta Idoia Unanue Uztarrian izan dira elkarrizketa digitalean

Uztarria.eus | 2012-05-29 : 19:03 | Komunikabideak

Fundazioak Nepalen umezurtzekin egiten duen lana eta beraiek hemendik, fundazioko kide gisa, garatzen dituzten ekimenen berri eman dute. Horien artean, astebukaeran Sanjuandegiko festetan jarriko duten tonbola eta ekainaren 9an eta 10ean Garmendipeko belar artifizialeko zelaian jokatuko den Futbol-7 txapelketa. Irakurri hemen elkarrizketa digitala.

 

Azpeitiko Areto Futboleko neskak, Gipuzkoako txapeldun

Uztarria.eus | 2012-05-29 : 18:35 | Kirolak

Berastegiko taldea 5-1 hartu zuten menpe Ligaren Udaberriko finalean eta, Neguko txapelketa ere beraiek irabazi zutenez, txapelketa bereganatu dute. Ekainaren 17an Euskal Herriko Txapelketaren finala Azpeitiko kiroldegian jokatuko dute, Bizkaiko eta Arabako txapeldunen kontra.

 

»» Erantzunak: 1 (Lagun Onak Futbol Taldea)

Benito Lertxundiren "askatasun mentala"

Berria.info | 2012-05-29 : 17:34 | Kultura

Pako Aristik eta Mikel Markezek Plazer bat izan duk, Benito! liburua aurkeztu dute. Duela sei urte hasitako bazkari-afarietako solasaldien emaitza da, eta Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolatzen duten Tene Mujika bekaren bidez gauzatu dute proiektua.

Xoxoteko Eguna, giro ederrean

Uztarria.eus | 2012-05-29 : 17:21

Aurten eguraldia portatu da eta mendizale ugarik ospatu zuen joan den maiatzaren 27an, maiatzeko azken igandean, Xoxoteko Eguna. Mendi Asteari amaiera borobila eman ahal izan zioten, horrenbestez, Lagun Onak ...

Mantangorria hasi da festarako prestatzen

Uztarria.eus | 2012-05-29 : 10:49 | Festak

Ofizialki ostiralean hasiko dira festak, baina gaurtik hasita hainbat ekimen izango da Sanjuandegin. Gaur, asteartea, Idiazabalgo txiste kontalarien saioa izango da Garoa tabernan, 22:00etan hasita.

 

Deustuko emakumearen hilketa salatzeko, elkarretaratzea

Uztarria.eus | 2012-05-29 : 10:24

Joan den ostiralean Deustun (Bilbo) 37 urteko gizonezko batek 42 urteko emakume bat labankadaz hil zuela salatzeko, atzo, asteartea, elkarretaratzea egin zuen hainbat herritarrek plazan. Bilgune Feministak deitu zuen kontzentrazioa.

 

Emaitzak: 168 | Orriak: 1 2 3 4 5 6 7 8 9