Artxiboa: 2012 4

Lan Mobel Iraurgi, kanporatuta

Uztarria.eus | 2012-04-29 : 21:55 | Kirolak

Ourensek 83-69 irabazi du igoera play-off-eko lehen kanporaketaren hirugarren eta azken partida eta, horrenbestez, amaitu da denboraldia Iurgi Caminosek zuzendutako taldearentzat.

 

Galizian erabakiko da Lan Mobelen eta Ourenseren arteko kanporaketa

Uztarria.eus | 2012-04-27 : 23:59 | Kirolak

Iraurgikoek galdu egin dute gaur, ostirala, Urrezko LEB Ligarako igoera play-off-etako bigarren partida (59-66). Hirugarren eta azken neurketa igandean, apirilaren 29an, jokatuko dute Ourensen, 19:00etan.

 

Herriko hondakinen bilketa sistema hobetzearen alde agerraldia Betharramen

Uztarria.eus | 2012-04-27 : 22:41 | Gizartea

Azpeitia Zero Zaborrek (AZZ) deituta, dozenaka herritarrek egin dute bat eskaerarekin. Hobetu daiteke, zergatik ez? leloarekin abian jarri nahi duten dinamika herritarraren lehen agerraldi gisa, adierazpen bat irakurri dute.

 

»» Erantzunak: 3 (4, santue)

Gorka Karapeto: "Helburu bat jarri eta betetzea garrantzitsua da, bizitzan nahiz eskaladan"

Berria | 2012-04-27 : 15:49 | Kirolak

Azpeitiar eskalatzaileak Begi puntuan izeneko 9a mailako bidea egin berri du eta Berria-n elkarrizketa luzea egin diote. "Nire buruari proposatutako helburu bat lortu dut, eta hori da garrantzitsuena. Oraindik ere eskaladarekin gozatzen dudala eta goi mailan nabilela ikusteko modua ere izan dut", dio Karapetok.

Jaso dute aurtengo Joxe Takolo beka

Uztarria.eus | 2012-04-27 : 14:08

2012ko Joxe Takolo beka Igor Mendizabalek, Jokin Larrañagak, Javier Garciak eta Alvaro Ortizek jaso dute gaur, ostirala, udaletxeko aretoan. Hori dela-eta, Circo de las inescalables (Norte-Yukon-Canada lurraldeak/ 2012ko ...

Urola Kostako ekoizleen on-line gida aurkeztu du Urkomek

Uztarria.eus | 2012-04-27 : 13:48 | Gizartea

Gida horretan eskualdeko 93 bat ekoizleren inguruko datuak jaso dituzte: "Ekoizle bakoitzaren datu komertzialak, produktuen inguruko xehetasunak, salmenta guneak eta ustiategirako mapa zein argazki galeria daude ikusgai".

 

Iraurgiko Kirol Aukera eta Iragaz taldeak, Gipuzkoako txapeldun

Uztarria.eus | 2012-04-27 : 11:01 | Kirolak

Nesken infantil mailan ez da Iraurgiko talderik suertatu irabazle, baina bi taldek hartu zuten parte Lauko Finalean: Decoramic ISBk eta Comercial Zabala ISBk. Decoramic-ek ezin izan zuen finalerdietan aurrera egin, baina Comercial Zabala finalera iritsi zen.

 

Azpeitian gazteen mailako bi proba jokatuko dira asteburuan

Urola Kostako Hitza | 2012-04-27 : 10:45 | Kirolak

Asteburuan saskibaloiko Euskal Ligako Lauko Finalak jokatuko dira Azpeitiko kiroldegian eta datorren asteartean, berriz, Azpeitiko Iraurgi Cup Kirol Klubak antolatutako futbol 8ko Udaberriko Iraurgi CupTxapelketa izango da Azpeitiko Garmendipeko belar artifizialeko futbol zelaian.

Azkoitian izango da maiatzaren 1eko eskualdeko manifestazioa

Urola Kostako Hitza | 2012-04-27 : 10:30 | Ekonomia

Martxoaren 29ko "greba markatutako inflexio puntuari" segida emango diote maiatzaren 1ean, Lagileen Egunean.

 

»» Erantzunak: 7 (4, Zelailuze, kanka, ekhine...)

Zergatik ez?

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitia Zero Zabor | 2012-04-25 : 00:32 | Gizartea

[www.azpeitiazz.com] Azpeitian ere hondakin bilketa sistema berria eraiki nahi dugu. Gauzak ondo eginez ...

Aitzealdenk! Zuzenean jaialdirako sarrerak zozkatu ditu Uztarriak

Uztarria.eus | 2012-04-26 : 17:34 | Kultura

Ostiraleko kontzertuetarako sarrerak Ekain Artolari eta Eñaut Frantzesenari tokatu zaizkie. Zapatuko sarrerak, berriz, Mª Jose Arakistaini eta Inaxio Etxeberriari. Igandean Iratxe Etxeberriak eta Xanti Urangak kontzertuak ikusteko parada izango dute.

Asteartean ere zine emanaldia izango da Soreasun

Uztarria.eus | 2012-04-26 : 15:16 | Kultura

Zapatuan, igandean eta astelehenean Luces Rojas eta Fucsia la minibruja filmak emango dituzte, Soreasu antzokian.

Bosgarren edukiontzia behar bezala erabiltzeko eskatu du Udalak

Uztarria.eus | 2012-04-26 : 12:48 | Gizartea

Udalak dei berezia egin die herritarrei "horrelakorik ez egiteko". Gaineratu dutenez, bosgarren edukiontzia erabili nahi dutenek, Urola Erdiko Mankomunitatera, 943 85 73 19 zenbakira, deitu eta bertan antolatzen diren ikastaroetara joateko aukera dute.

 

Lan Mobel eta Ourenseren arteko partidarako sarrerak doan eskuratu daitezke

Uztarria.eus | 2012-04-26 : 12:29 | Kirolak

Egunotan Azpeitiko ISB edo Azkoitiko Zurt tabernan edari ala jaki bat kontsumitzen duenak, aukera izango du biharko, Ourenseren kontrako partidarako, sarrerak doan eskuratzeko. Bestalde, Gipuzkoa Basketeko bazkide direnek Lan Mobel eta Ourenseren kontrako partidako sarreran %50eko deskontua izango du.

Mikel Aiestaran gerran izan beharreko jarreraz, Gernikan

Uztarria.eus | 2012-04-26 : 11:37

Atzo, asteazkena, Gernikako bonbardaketaren 75. urteurreneko ekimenen harira, nazioarteko eta bertako kazetariak Gernikan izan ziren gerra garaian izan beharreko jarreraz hizketan. Han izan zen Mikel Aiestaran 'EITB'-ko gerra kazetaria ...

Herrira bilguneak zapatuan egingo du lehen batzarra

Erabiltzailearen aurpegia Herrira | 2012-04-26 : 11:29 | Politika

Zapatu honetan, hilak 28, egingo du Azpeitiko Herrira bilguneak lehen batzarra. Sindikatu Zaharrean izango da ...

Gernikako bonbardaketa azpeitiarren hitzetan

Uztarria.eus | 2012-04-26 : 09:30 | Gizartea

Gaur, apirilak 26, 75 urte dira Alemaniako hegazkinek Gernika-Lumo bonbardatu zutela, eta egun hura gogoratzen ari dira gaur. Uztarriak Lurdes Alberdik (1917) eta Antonio Loinazek (1916) Azpeitiarrak Espainiako Gerran liburu-ko elkarrizketetan bonbardaketa hartaz kontatutakoak dakarzki gogora gaur.

Irakurleen sari bikoitza Fernando Morillorentzat

Uztarria.eus | 2012-04-25 : 19:13 | Kultura

Cartagenan (Espainia) Leonardoren hegoak liburuaren gaztelaniazko bertsioarekin (Las alas de Leonardo) Hache sariketako bigarren saria eman diote, eta Ikastolen Elkarteen JUUL sarietako bat ere, DBHko bigarren zikloari dagokion hirugarrena, azpeitiarrari eman diote ikasleek. "Ikaragarri pozik" hartu ditu sariok Morillok. Gaumin argitaletxean lantzen ari diren proiektu berriez ere hitz egin du Uztarriarekin.

Lan Mobelek ondo hasi du igoera fasea, Ourenseri 86 eta 87 irabazita

Uztarria.eus | 2012-04-25 : 10:47 | Kirolak

Hori dela-eta, Urrezko Adecco ligara igotzeko aukera izango du Lan Mobelek. Dena dela, ostiralean, hilak 27, Azpeitian jokatuko du Lan Mobelek itzuliko partida eta irabaziz gero, finalerdietan aritzeko aukera izango dute Iurgi Caminosen mutilek. 21:00etan izango da partida, Azpeitiko kiroldegian.

 

Realeko jokalariak, Urola Ikastolan

Uztarria.eus | 2012-04-25 : 10:13

Joan den ostegunenea, hilak 19, Realeko Iñigo Martinez, Asier Illarramendi eta Eñaut Zubikarai jokalariak Urola Ikastolan izan ziren. Ikasleekin solasaldia izan zuten futbolariek, eta euren bizitzaz, Realeko egungo ...

Emaitzak: 112 | Orriak: 1 2 3 4 5 6