Artxiboa: 2012 3

Emakumezkoetan marka egin du Eunice Kirwak Azkoitia-Azpeitia Maratoi Erdian

Uztarria.eus | 2012-03-31 : 19:07 | Kirolak

1:08:39 eginda, Pamela Chepchumba herrikideak 2007an ezarritako marka ia hogei segundutan hobetu du atleta keniarrak. Gizonezkoetan Wakeyo Habtamu etiopiarra nagusitu da (1:01:09). Xabier Lasa eta Nerea Etxeberria izan dira aurreneko azpeitiarrak, eta biak Gipuzkoako Txapelketaren podiumean ere izan dira, hirugarren tokian. Gizonezkoetan Azpeitian bizi den Asier Cuevas eibartarrak jantzi du Gipuzkoako txapela, eta Ainhoa Sanz urretxuarrak irabazi du emakumezkoena.

 

Mikel Labaka: "Mikel Aranbururen kontra jokatzea arraroa egingo zait"

Uztarria.eus | 2012-03-30 : 18:42 | Kirolak

Realak Rayo Vallecanoren kontra jokatuko du igandean, apirilaren 1ean, Anoetan (21:30). Oraindik jokatuko duen ala ez jakin gabe, Mikel Labakak (Azpeitia, 1980) 'etxera' itzultzeko aukera asko du, aurreko denboraldia arte bere taldea izan zenarekin indarrak neurtzeko. Aste honetan "sentsazio bereziak" izaten ari dela aitortu du.

Alasdair Roberts edo ahots xume baten handitasuna

Erabiltzailearen aurpegia Sanagustin kulturgunea | 2012-03-30 : 16:45

Alasdair Roberts edo ahots xume baten handitasuna. Folk anglosajoiaren punta-puntako abeslaritzat jotzen dute Roberts eta bere lurretatik kanpo egiten ari den birako kontzertuetako bat eskainiko du Sanagustin kulturgunean, igandean (18 ...

Bakardadeko kaperara bisita gidatuak, Aste Santuetan

Uztarria.eus | 2012-03-30 : 12:25 | Aisia

Bisita gidatuak apirilaren 5ean, 6an, 7an, 13an eta 14an izango dira. Loiolako turismo bulegoa, berriz, bihar, zapatua, irekiko dute eta apirilaren 15era arte egongo da zabalik. 

 

Lan Mobelek etxean jokatuko du gaur, Oviedoren kontra

Uztarria.eus | 2012-03-30 : 11:58 | Kirolak

Hirugarren Mailako Lagun Onakek bihar, zapatua, jokatuko du ligako partida. Eibarren jokatuko dute klubeko bigarren taldearen, Eibar B-ren, kontra, 18:00etan hasita.

Udal Musika Bandak udaberriko kontzertua eskainiko du, igandean

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Musika Banda | 2012-03-28 : 08:41

Igande honetan, apirilak 1, 12:30ean hasita, kontzertua eskainiko du Udal Musika Bandak Sanagustin Kulturgunean. Asteburu Musikalak programaren lehen ekitaldia izango da eta udaberriko lehenengo kontzertua ere bai.

Bertan joko ...

Juan Mari Olaizola omenduko dute Maratoi Erdian

Uztarria.eus | 2012-03-30 : 11:10 | Kirolak

"Diego Garciaren masajista izateaz gain, lagun mina zuen", esan dute antolatzaileek. Olaizolak hasierako urteetatik egin du lan lasterketan.

»» Erantzunak: 3 (Txetxu Urbieta, Haritz Ibarzabal)

Azpeitian ia erabatekoa izan zen atzoko greba

Uztarria.com, Urola Kostako Hitza | 2012-03-30 : 10:19 | Ekonomia

Atzo, martxoak 29, Euskal Herriko gehiengo sindikalak Espainiako Legebiltzarrak onartutako lan-erreformaren kontra deitutako grebarekin bat egin zuten Azpeitiko ia enpresa eta denda guztiek. Ostalaritza sektoreak ere bat egin zuen lanuztearekin, oro har. Sindikatuentzat "erabateko arrakasta" izan zen atzoko greba. ELAren ustez, "enpresariak lan erreformako puntuak aurrera eramaten ahaleginduko dira", baina "langile batzuk erakutsi dute borrokatzeko prest daudela", eta orain "erronka" izango da langileek "enpresaz enpresa" beraien eskubideak borrokatzea. LABentzat, berriz, atzoko grebak "inflexio puntua izan behar du", eta norabidea argi du sindikatuak. "Krisiari aurre egiteko beste eredu sozioekonomiko eta politikoa eskuratzea da". Sindikatu honentzat "bitarteko propioak izatea nahitaezkoa da eredu propioa eraiki ahal izateko".

 

Uztarria.com ere M29an greban

Uztarria.eus | 2012-03-28 : 19:00 | Ekonomia

Uztarria Komunikazio Taldeko langileek bat egin dute Euskal Herriko gehiengo sindikalak deitutako grebarekin eta webgune hau geldirik izango da martxoaren 29an, osteguna. Azpeitian lantoki askok egin dute bat deialdiarekin: Udalean, ikastetxe guztietan eta enpresa nagusi gehientsuenetan greba egingo dutela iragarri dute. Bertan Merkatari Elkarteak, bere aldetik, "errespetua" eskatu du saltokiak "ireki edo ez" erabakitzen duten guztiekiko. Sindikatuek hainbat mobilizazio deitu dute greba egunerako.

3, 2, 1... grabatzen!

Uztarria.eus | 2012-03-28 : 17:29

Mondragon Unibertsitatearen HUHEZI fakultateko azken urteko ikasleak sei laburmetraia ari dira grabatzen. Ondoren seiak batu eta luzemetraia bat osatzea da ikus-entzunezko proiektu honen helburua. Laburmetraietako bat Azpeitian ari dira grabatzen ...

Juan Antxieta Musika Eskolako txistulariak sariak pilatzen

Uztarria.eus | 2012-03-28 : 15:32 | Kultura

Azpeitiko hamar ordezkarik hartu zuten parte martxoaren 24an Hernaniko VIII. Txistulari Txapelketan eta ez ziren etxera esku hutsik itzuli. Taldekakoan bigarren eta hirugarren sariak irabazi zituzten musika eskolakoek, eta Alain Sorazuk 12 eta 16 urte artekoen artean bigarren saria.

 

'Emakumeon kontrako indarkeriarik ez!'

Uztarria.eus | 2012-03-28 : 11:55

Bilgune Feministak deituta, elkarretaratzea egin zuten plazan atzo, asteartea, hainbat herritarrek. Emakumeon kontrako indarkeriarik ez! zioen pankartarekin, joan den igandean (martxoak 25) Tolosan gertatu zen Caridad Angeles Rodriguez Arrietaren hilketa ...

Trenaren Museoan lau lanpostu betetzeko hautaketa proba abian da

Uztarria.eus | 2012-03-28 : 11:27 | Gizartea

Museoaren eskaintza osatu eta eraberritze prozesu baten barruan, beste zenbait ekimen ere martxan dituzte erakundearen arduradunek. Museoaren ondarearen inbentarioa egiten ari dira, irudi korporatibo berria dute eta webgune berria ere ari dira prestatzen.

»» Erantzunak: 4 (MAITE, nere87)

Ainitze Odriozola igerilaria hirugarren, OƱatin

Uztarria.eus | 2012-03-28 : 09:57 | Kirolak

Joan den zapatuan, hilak 24, Oñatin jokatu zen Parte-hartze Mailako Bosgarren Jardunaldia. Han izan zen Izarraitz Igeri Elkarteko Ainitze Odriozola. Bi probatan hartu zuen parte; 200 metro estiloetan eta 50 metro bularrez, eta hirugarren eta seigarren postuak eskuratu zituen hurrenez hurren

Ostegunean bukatuko da Azkoitia-Azpeitia Maratoi Erdian izena emateko epea

Uztarria.eus | 2012-03-28 : 09:07 | Kirolak

Zapaturako, hilak 31, momentuz 1.000 lasterkari inguruk eman dute izena. Gainera, zenbait korrikalari afrikar iritsi da herrira; esaterako, Emmanuel Bett, Kigen eta Masai. Antolatzaileek esan dutenez, "eguraldi aurreikuspena betetzen bada, giro aparta izango dute korrikalariek. Lasterketa garaian 17 graduko tenperatura aurreikusten da, eta ostarteak eta 12 km/orduko haize boladak espero dira". 

Perez Arregiko zubiak bi norabide izango ditu asteazkenetik aurrera

Uztarria.eus | 2012-03-27 : 19:11 | Hirigintza

Orain arte ez bezala, Julian Elorza kaletik zuzenean joan ahal izango da, zubitik, Soreasu aldera. Aldiz, Soreasutik zubi aldera ezingo dute joan ibilgailuek. Enparan kaletik datozenez, berriz, zubi aldera, Soreasu aldera edota Elizkalera jo ahal izango dute. Ildefonso Gurrutxaga kalean ere ibilgailuak bi norabideetan ibili ahal izango dira martxoaren 30etik aurrera.

 

Igandean egingo dute XXXV. Udaberriko Argazki Rallya

Uztarria.eus | 2012-03-27 : 18:25 | Kultura

Azpeitiak eta bertako Trenaren Museoak osatuko dute aurtengo edizioaren ibilbidea. Izen-ematea Azpeitiko Argazki Elkartearen (AAE) egoitzan egin beharko da 09:00etatik 09:30era eta rallya 14:00etan bukatuko da. Kamera digitala eta memoria-txartel huts bat duen edonork har dezake parte. Burnibidearen Euskal Museoaren Fundazioarekin elkarlanean hainbat ekimen ere iragarri ditu AAEk.

Osteguneko grebarako mobilizazioak deitu dituzte sindikatuek

Uztarria.eus | 2012-03-27 : 13:12 | Ekonomia

Ostegunean, martxoaren 29an, Espainiako Legebiltzarrak onartutako lan-erreformaren kontra greba orokorra deitu dute sindikatu nagusiek. Azpeitian ere grebara dei egin dute hainbat eragile, alderdi politiko eta sindikatuk.

 

Lagun Onakek berdindu egin zuen igandean, Vitoriaren kontra

Uztarria.eus | 2012-03-27 : 13:12 | Kirolak

Espainiako Hirugarren Mailako Lagun Onak futbol taldeak puntu bat eskuratu zuen joan den aste bukaerako jardunaldian. Igandean, Vitoria hartu zuten Garmendipen azpeitiarrek; sailkapenaren behekaldean dabiltza, hamaseigarren tokian, hain zuzen ere, Azpeitian bana berdindu eta gero.

Labakak eta Otaegik podiuma egin dute

Urola Kostako Hitza | 2012-03-27 : 10:32 | Kirolak

Joan den zapatuan Hondarribiko Rallysprinta izan zen. Auto lasterketa David Ardions eta Josu Agirre oñatiarrek irabazi zuten.

Emaitzak: 145 | Orriak: 1 2 3 4 5 6 7 8