Artxiboa: 2011 12
630 lagun izan dira San Silbestre lasterketan
2011-12-31 : 13:12 | Kirolak
|Gizonezkoetan Yerai Varela (0:23:21) izan da aurrena, eta emakumezkoetan Nerea Etxeberria (0:29:09)
Xabin Aranaga eta Nerea Etxeberria izan dira lehenengo azpeitiarrak
Lantegietarako autobus zerbitzurik ez da izango urtarrilaren 2tik aurrera
2011-12-30 : 18:12 | Gizartea
|Udalak kentzea erabaki du, ekonomia arazoak eta zerbitzuaren "erabilera txikia" tarteko
Urrestillako bizilagunei ere eragingo die murrizketak; Beizamako linea eta taxibus zerbitzua izango dituzte erabilgarri
»» Erantzunak: 20 (bahaleike, jmk, gosilvergo, Bego...)
Hamargarren postuan amaituko du urtea Lan Mobel ISB taldeak
2011-12-30 : 17:12 | Kirolak
|Orain arte hiru partida irabazi eta zazpi galdu ditu
Urtarrilaren 8an jokatuko du hurrengo neurketa, A Coruñako Leyma Basquet-en etxean
Lagun Onakek Durangoren kontra itxiko ditu urtea eta lehen itzulia Garmendipen
2011-12-30 : 17:12 | Kirolak
|Partida bihar, urtarrilaren 31n, 16:00etan hasita jokatuko dute
Zozketa bereziak eta atsedenaldian alebinen arteko partidak antolatu ditu klubak San Silbestre egunerako
Aratz-Errekan ere elkartu dira
2011-12-30 : 12:44
|Aratz-Errekako bizilagun taldea eta Udaleko ordezkariak elkartu hilaren 26an, elkartu ziren aurrekontu parte-hartzaileen harira, auzoko tabernan. Auzo alkatea izatearen alde agertu ziren auzotarrak, eta auzoa txukuntzea beharrezkoa zela adierazi zuten ...
Txapelen omenezko bertso-saiorako sarrerak zozkatu ditu Uztarria Komunikazio Taldeak
2011-12-30 : 11:12 | Komunikabideak
|Nork jarri zion txapela Gipuzkoako bertsolari txapelketako irabazleari?
galderari erantzuna Laxaro Azkune da
Maite Urbistondo, Juan Inazio Azkue eta Axun Larrañaga dira irabazleak
Aizkorrin agurtuko dute urtea Lagun Onak Mendi Bazkunakoek
2011-12-30 : 11:12 | Kirolak
|Aldiz, urtea berria, 2012a, Erlon hasiko dute
.11:00ak inguruan, euskal presoen eskubideen aldeko argazkia aterako dute
IV. Zuzenien Mendi Lasterketa Bertikala martxoaren 4an izango da
2011-12-30 : 11:12 | Kirolak
|Urtarrilaren 1ean, igandean, irekiko dute izen-emate epea
Igoera Bertikalen Euskal Koparako puntuagarria da Zuzenien
»» Erantzunak: 1 (zuzenien)
Urtarrilaren 7an Bilbon egingo den manifestaziorako izen-ematea zabalik dago
2011-12-30 : 11:12 | Politika
|Autobuserako izena urtarrilaren 5era, osteguna, bitartean eman behar da
Urtarrilaren 7an, 15:30ean abiatuko da autobusa anbulatorio aurretik Bilbora
Azpeitiko Metal Boskotearen eta Musika Bandaren emanaldiak, urtea agurtzeko
2011-12-29 : 18:12 | Kultura
|AMBk Gabon eta euskal doinuak eskainiko ditu bihar, abenduaren 30a, 18:30ean hasita Sanagustinen
Bandakoak kalejiran ibiliko dira aurten ere Urte Zahar iluntzean
Bidezko Merkataritza bultzatzeko denda irekita dago
2011-12-29 : 12:12 | Gizartea
|Azpeitiko Misio Taldeak zabaldu du
Urtarrilaren 5era arte egongo da irekita
Bihar izango da San Silbestre lasterketan izena emateko azken eguna
2011-12-29 : 11:12 | Kirolak
|.12:00ak bitartean eman ahal izango da izena www.kirolprobak.com webgunean
Aldiz, Azpeitiko Aitzaki Kirolak eta Azkoitiko Plaza Berri Sport kirol dendetan gaur, osteguna, eguerdira arte egongo da zabalik izen ematea
DJ festa urtezahar gauean Sanagustinen
2011-12-28 : 19:12 | Kultura
|01:30ean hasiko da kulturguneko larunbateko saioa, Oier Aramendi DJ Ulea Aka Peloma eta Eñaut Aramendi DJ Linus "K" azpeitiarrekin
Biek urteak daramatzate musika elektronikoaren munduan murgilduta (egin zaitez bazkide Kultur Mahaian)
Lagun Onakeko gazteek hitzordu bereziak izan dituzte Gabonetan
2011-12-28 : 16:12 | Kirolak
|Alebinek itxura ona eman zuten Zubietan jokatutako torneoan
Jubenilek Realarekin eta Eibarrekin hirukoa jokatu zuten Garmendipen, ikusle ugariren aurrean
'Bidaia intimoak' dokumentala emango dute gaur, Sanagustinen
2011-12-28 : 12:12 | Kultura
|.21:00etan hasiko da
Sanagustinen hilero euskarazko edo euskarazko azpitituluak dituen dokumentala izango da ikusgai aurrerantzean
'Kontatu gurekin'
2011-12-28 : 11:29
|Urtarrilaren 7an Bilbon Euskal Presoen eskubideen alde egingo den Herri Mobilizazio Orokorraren harira, 800 herritar baino gehiagoren argazkiekin kartela osatu dute ekimenetan parte hartzeko dei eginez. Herriko hainbat txokotan eskegi ...
Astelehen eta astearte karnabalerako ez du ekimenik antolatuko Udalak
2011-12-28 : 11:12 | Festak
|Uztarriak atzoko egunez, hilak 28, inozentada bat egin nahi zuela-eta sartu zuen albiste hau
Murrizketak krisia dela-eta egingo dituztela adierazi dute Udaleko ordezkariek
»» Erantzunak: 11 (txikia, praxkue, baita, tximista, Azpeitiarra1...)
Txapelen omenezko bertso-saiorako hiru sarrera bikoitz zozkatuko ditu Uztarriak
2011-12-28 : 11:12 | Kultura
|Zozketan parte hartzeko Nork jarri zion txapela Gipuzkoako bertsolari txapelketako irabazleari?
galderari erantzun behar zaio
Ostiralean, hilaren 30ean, izango da saioa 22:30ean hasita, Soreasun
Hiru autobus bete dituzte Euskal Selekzioaren partida ikustera joateko
2011-12-27 : 18:12 | Kirolak
|Gaztelekutik bi aterako dira eta beste bat Lagun Onakek antolatuta
Guztira 151 lagun joango dira autobusez Azpeititik San Mamesera
Azpeitiak eta Zestoak zaharren egoitzen gaineko elkarlanerako hitzarmena sinatu dute
2011-12-27 : 17:12 | Gizartea
|Gipuzkoako Foru Aldundiari laguntzak eskatzeko indarrak batu dituzte
Bi herrietako egoitzak ere elkarlanean ariko dira, bai kudeaketan eta bai erabaki estrategikoetan elkart hartuta