Artxiboa: 2011 10

Mikel Izurieta izango da Lagun Onak futbol taldearen lehendakari berria

Uztarria.eus | 2011-10-31 : 21:10 | Kirolak

Gaur (urriak 31) egin duten bazkideen batzar nagusian jaso du Joxe Mari Larrañagaren lekukoa

Azaroaren bukaera alderako aurkeztuko dituzte zuzendaritza berriko gainerako kideak

 

Corrugados Azpeitiako 130 langile kaleratzea aurreikusi du enpresak

Urola Kostako Hitza | 2011-10-31 : 13:10 | Ekonomia

Zuzendaritzako hiru enpresatik kanpo gelditu dira, eta laster Iraungitze Txostena aurkeztuko du enpresak

 

»» Erantzunak: 4 (Patata, kolin, Mendi)

Sanagustin kulturgune osatuak 100 egun

Enekoitz Esnaola (Azpeitiko Kultur Mahaia) | 2011-10-31 : 13:10 | Kultura

Atzo (urriak 30) 100 egun bete zituen Sanagustin kulturgune osatuak. 100 egun dira, beraz, Azpeitiko Kultur Mahaiak kudeaketa hartu zuela. Hemen balantzea

Zeu ere izan zaitez proiektuko partaide, bazkide eginda (urtean 10 euro dira)

»» Erantzunak: 1 (nineu)

Abesbatzen aste bukaera

uztarria.com, Urola Kostako Hitza | 2011-10-31 : 12:10 | Kultura

Aurtengo Udazkenean Abesbatzak ekimenean aurreikusitako hiru hitzorduak burutu dituzte larunbatean eta igandean

 

Maider Gaztañaga eta Mitxel Cuadrado bigarren urtez nagusi Kros Mistoan

uztarria.com, Urola Kostako Hitza | 2011-10-31 : 12:10 | Kirolak

.172 bikotek eman zuten izena eta 156k bukatu zuten lasterketa

Ikusi sailkapen osoa albiste honetan

 

1,2 kiloko onddoa

Uztarria.eus | 2011-10-31 : 10:58

Perretxiko garaia da eta, euri eskasia lagungarri izan ez arren, ale ederrak ez dira falta. Migel Hernandez azpeitiarrak, esaterako, 1.200 gramoko onddotzarra (argazkian, eskuinekoa) aurkitu zuen urriaren 29an Nafarroan ...

Eneko Etxeberria Gipuzkoako Ur Kontsortzioko eta Gipuzkoako Urak, SA-ko lehendakari izendatu dute

Uztarria.eus | 2011-10-31 : 10:10 | Besterik

Gipuzkoako 70 udalerriri ematen die ur hornidura edota saneamendua Ur Kontsortzioak

Besteak beste, Ibaiederko urtegiaren kudeaketa dago bere esku

Dendarientzako Photoshop ikastaroa antolatu du Bertanek

Uztarria.eus | 2011-10-31 : 10:10 | Ekonomia

Azaroaren 7tik 25era egingo dute eta 30 ikastordu emango dituzte

Plaza kopurua mugatua da eta azaroaren 5a baino lehen eman behar da izena

Sarrionaindiaren gizartea

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Kultur Mahaia | 2011-10-29 : 22:08 | Iritzia

Jose Luis Otamendi eta Iñigo Aranbarrik Berria egunkarian argitaratutako iritzi artikulua. 

Marije Etxeberria: "Ni erretiratuta ere, Uztarok aurrera egingo duelako, harro noa"

Urola Kostako Hitza | 2011-10-28 : 16:10 | Hezkuntza

Uztaro Haurreskolaren sorreran parte hartu, eta orain arte bertan aritu da lanean; urriaren 21ean izan zuen azken laneguna

"Lanera joaten zen emakume talde baten ekimenez sortu zen haurtzaindegiaren ideia"

 

Miren Artetxe: "Musikarekin badut zeozer, askotan ageri da nire lanean"

Urola Kostako Hitza | 2011-10-28 : 16:10 | Kultura

Erakusketa zabalduko du Artetxek azaroaren 2an Arrasateko Kajoi tabernan

Musika gaiak, eta 27 urterekin hildako musikariak margotu ditu koadroetan

 

Gurasoentzako saioa hitanoaren egitasmoaren barruan

Uztarria.eus | 2011-10-28 : 14:47

Hitanoa landu eta bultzatzeko egitasmoaren barruan, herriko ikastetxeetan egitasmoan parte hartuko duten ikasleen gurasoekin saioa egin zuten atzo Euskara Patronatuaren egoitzan (argazkian), etxeko transmisioak hika aritzerakoan duen garrantzia jorratzeko ...

150 bikotek eman dute aurrez izena Kros Mistoan

Uztarria.eus | 2011-10-28 : 12:10 | Kirolak

Bihar, zapatua, izango da lasterketa, 18:00etan hasita

Lasterketa aurretik ere izena emateko aukera izango dute, 50 bikotek

Egurra ta kitto! taldearen kontzertua, gaur, Hazparnen

Uztarria.eus | 2011-10-28 : 11:10 | Kultura

Hazparneko Ttattola gaztetxean izango da emanaldia

Kontzertua 23:00ak inguruan hasiko da

Lagun Onak Futbol Elkarteak batzar orokorra du astelehenean

Uztarria.eus | 2011-10-28 : 10:10 | Kirolak

Futbolzaleek bileran landuko duten gaietako bat zuzendaritza berritzea izango da

.19:00etan hasiko da bilera, Sindikatu Zaharrean

Zalduaren eta Otaegiren arteko kirol apustua izango da igandean

Urola Kostako Hitza | 2011-10-28 : 10:10 | Kirolak

Azpeitiko zezen-plazan jokatuko dute aizkora eta korrika lehia, etzi, 12:00etan hasita

Aizkolari bakoitzak bost mila euro jarri dituzte apustuan

Iñaki Bergara 'Pio'-k jasoko du aurten Antzerki Topaketen Txalo Saria

Uztarria.eus | 2011-10-27 : 16:10 | Kultura

Topaketen XXIX. edizioa azaroaren 4tik 20ra izango da

19an sarituko dute Bergara eta egun berean aurkeztuko du Uztarria Komunikazio Taldeak hari eskainitako liburuxka biografikoa, Monika Juaristik idatzi duena

Azken txanpan da Orkatzeko 'Klik' lehiaketa

Uztarria.eus | 2011-10-27 : 11:10 | Kultura

Azaroaren 5ean, zapatua, jakinaraziko dute zein den argazki irabazlea

Argazki finalistak berezko neurrian ikusteko egin klik hemen

 

Mikel Aranburuk 400 partida jokatu ditu Realarekin

Uztarria.eus | 2011-10-27 : 11:10 | Kirolak

Atzo, asteazkena, Levanteren kontra jokatu zuen 400. partida azpeitiar futbolariak

Realean 400 partida jokatzera iritsi den hamaikagarren jokalaria da Aranburu

Elkartasun pintxo poteoa egingo dute bihar, elkarretaratzearen ostean

Urola Kostako Hitza | 2011-10-27 : 10:10 | Politika

Egin dezagun bidea ekimenaren barruan, hilaren azken ostiraletan ekitaldi desberdinak antolatuko dituzte

Behin pintxo poteoa bukatuta, kontzertuak izango dira Orkatzen

Emaitzak: 149 | Orriak: 1 2 3 4 5 6 7 8