Artxiboa: 2011 9

Eskuko agenda, berrituta

Uztarria.eus | 2011-09-30 : 18:45

Kultur Mahaia hasi da urriari dagozkion eskuko agendak. Gainera, udazkenarekin batera itxura berrituta dator eskuko agenda. "Tamaina txikikoa da, diru-zorroan ibiltzekoa. Horrez gain, Sanagustin kulturguneak bere agenda propioa behar zuela ...

Mikel Aranburu: "Derbi asko jokatu arren, inoiz ez da gehiegi izaten"

Berria | 2011-09-30 : 17:09 | Kirolak

Athleticen kontrako partidaren bezperetan elkarrizketa egin diote Berria-n Realeko kapitainari

"Kanpoan sortzen den giro jatorra aipagarria da, mantendu beharrekoa", dio Aranburuk

Azpeitiko Udalak ez du agertu Trenaren Lagunak Elkartearen kontrako akzio legalak hasteko asmorik

Uztarria.eus | 2011-09-30 : 11:09 | Gizartea

Maitane Ostolaza izendatu berri dute Trenaren Euskal Museoaren zuzendari, eta Trenaren Lagunak Elkarteak zalantzan jarri du hautaketa prozesua

Akusazio horietan oinarrituta, Trenaren Lagunak Elkartearen kontrako akzio judizialak hastea proposatu dute patronatuko hainbat kidek

Reala eta Athletic-en arteko derbia pantaila erraldoian emango dute Kilometroetan

Uztarria.eus | 2011-09-30 : 10:09 | Kirolak

Pantaila erraldoia Garmendipen, 2. gunean, jarriko dute Kilometroetako antolatzaileek

Txosnetan, berriz, bi pantaila txiki jarriko dituzte

Kilometroetara etortzeko autobus zerbitzu berezia izango da

Uztarria.eus | 2011-09-30 : 10:09 | Kirolak

Gipuzkoako Foru Aldundiak ere autobus zerbitzu bereziak jarri ditu iganderako

Autokarabanentzat eta bizikletentzat aparkaleku bereziak jarriko dituzte

Banatu dituzte Agirreneko alokairu sozialeko etxeen giltzak

Uztarria.eus | 2011-09-30 : 09:09 | Gizartea

Alkateak "aurreneko harria izatea" espero duela dio, eta horrelako ekimen gehiago dituztela jakinarazi du

Herritar batek etxea ez hartzea erabaki du eta, hala, hamazazpi kontratu sinatu zituzten atzoko ekimenean

 

Matxinbenta, garabiek hartuta

Uztarria.eus | 2011-09-29 : 16:17

Matxinbentako elizako hormak eta teilatua berritzen ari dira egun hauetan. Horrez gainera, Matxinbentako beste baserri batean ere, Bentan, eraberritze lanak egiten ari dira. Lan horien ondorioz, ez da garabirik falta ...

Organo Erromantikoaren Zikloa Azkoitian hasiko da, larunbatean

Urola Kostako Hitza | 2011-09-29 : 10:09 | Kultura

Azpeitiko musika eskolako Mikel Arenas eta Ane Bereziartuak kontzertua emango dute urriaren 15ean

Azkoitian eta Azpeitian izango dira emanaldiak

 

Gaur epaituko dute Xabier Etxeberria 'Txapi' Auzitegi Nazionalean

Uztarria.eus | 2011-09-29 : 10:09 | Politika

Luis MariƱelarena Gartziandia eta Roberto Lebrero Panizorekin batera epaituko dute, 2001ean Lakuntzako Universal diskotekan lehergailua jartzea egotzita

Etxeberriaren senide eta lagun taldea Madrilera joan da azpeitiarrari babesa ematera

Azken ordukoa (15:45): Etxeberriak atentatuan ez zuela parte hartu esan dute MariƱelarenak eta Lebrerok

Ipuin kontaketak egingo dituzte Udal Liburutegian, abendura bitartean

Uztarria.eus | 2011-09-29 : 10:09 | Kultura

.4 eta 11 urte bitarteko gaztetxoentzat antolatu dituzte saioak

Astelehenetan izango dira, 18:00etatik aurrera

Hamaikabatek ere Lapatx 2014an ixteko eskatu du

Uztarria.eus | 2011-09-28 : 18:09 | Udala

Horretarako errauskailua martxan jartzea "ezinbestekoa" dela nabarmendu dute; Gipuzkoako Foru Aldundiak, berriz, errausketa oraingoz baztertu egiten duela jakinarazi du

Konpostatze planta ez handitzeko ere eskatu du H1!-ek, eta hondakinen prebentzioa, berrerabiltzea eta birziklatzea bultzatzea era bai

»» Erantzunak: 2 (Uztarria, Maldon)

Frontoi estali berria estreinatu dute

Uztarria.eus | 2011-09-28 : 16:51

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarairen Perdillegiko egoitzako frontoi estali berria estreinatu dute gaur, irailak 28, hango ikasleek. "Urte askotan egin izan dugun eskaria azkenean gauzatu da", adierazi dute zuzendaritzatik. "Egun berezia ...

San Martingo egoiliarrak Kilometroekin bat

Uztarria.eus | 2011-09-28 : 16:13

San Martin Egoitzako hainbat egoiliar Azpeitiko Ikastola Ikasberrin izan dira gaur (irailak 28) goizean, urriaren 2ko Kilometroak 2011 festari atxikimendua erakusteko asmoz. Haur Hezkuntzako ikasleekin eta irakasleekin egon dira San ...

Ideiak aurkezteko 'The 10 MP' ekimena jarriko dute abian aurten ere

Urola Kostako Hitza | 2011-09-28 : 15:09 | Ekonomia

Proiektu berritzaileak garatzen laguntzeko ekimena da

Iraurgi Lantzenek eta Gipuzkoa Berritzenek gosari bilera antolatu dute urriaren 4rako Insausti jauregian, proiektuak jasotzeko

»» Erantzunak: 1 (jaione)

Biziarteko espetxe zigorraren kontra elkarretaratzea egingo dute, ostiralean

Uztarria.eus | 2011-09-28 : 11:09 | Politika

.19:00etan izango da, plazan

Juan Karlos Arruti Paterra azpeitiar presoak bizi duen egoera salatuko dute elkarretaratzean

 

Bordatxo taberna, zaharra berri

Urola Kostako Hitza | 2011-09-28 : 10:09 | Gizartea

.45 urtez irekita egon ondoren, Bordatxo eraitsi eta berria eraikitzeko asmoa dute

Landeta auzoaren aldaketen lekuko izan da, eta bidegurutzean topo egin dutenen topaleku

 

Zine Klubak DVDak liburutegira eraman ditu

Uztarria.eus | 2011-09-28 : 10:09 | Kultura

Aurreko ikasturtean emandako DVDak eraman dituzte liburutegira

Urritik aurrera hartu ahal izango dira DVDak maileguntzan

'Eskola kirola' programa zapatuan hasiko da

Uztarria.eus | 2011-09-28 : 09:09 | Kirolak

Benjaminen eta alebinen saskibaloi txapelketari hasiera emango zaio

09:00etatik 13:00etara bitartean izango dira partidak Betharrametan, Perdillegin eta Urola Ikastolan

Odol emaileen elkarteak 3.000 donazio behar ditu

Urola Kostako Hitza | 2011-09-28 : 09:09 | Gizartea

Hilabete honetako odol biltzea gaur, asteazkena, izango da

.17:00etatik 21:00etara egongo da horretarako aukera

Gudari Egunarekin bat egin dute ikasleek

Uztarria.eus | 2011-09-27 : 11:57

Gaur, hilak 27, Gudari Eguna dela-eta, herriko ikastetxeetako ikasleek elkarretaratzea egin dute Oktogonoko (perretxiko) biribilgunean. Guztira, 100 bat ikasle elkartu dira kontzentrazioan. Arratsaldean, manifestazioa egingo dute 19:30ean, plazatik abiatuta ...

Emaitzak: 113 | Orriak: 1 2 3 4 5 6