Artxiboa: 2011 7

Uztarriak oporrak iraila arte

Uztarria.eus | 2011-07-30 : 12:07 | Komunikabideak

Uztarria.com irailaren 1ean (osteguna) hasiko da martxan eta herri aldizkariaren hurrengo zenbakiak urrian irtengo du

Urola Kostako Hitza abuztuaren 12ra arte argitaratuko dute

Hasi dira saninazioak

Uztarria.eus | 2011-07-30 : 12:07 | Festak

Txupinazoa Julian Barrenetxea abesbatzakoek eta Azpeitiko Ikastola Ikasberriko kideek bota dute

Astearte goizera arte hainbat ekimen izango da herrian

Jaime Amenabar: "Barrenetxea abesbatzaren ibilbidearen aitortza da txupinazoan parte hartzea"

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Kultur Mahaia | 2011-07-30 : 10:00 | Kultura

Abesbatzak eta aurtengo Kilometroetako kideek botako dute gaur saninazioetako txupinazoa udaletxetik.

Uztarriaren abuztuko aldizkaria kalean da

Uztarria.eus | 2011-07-29 : 21:07 | Komunikabideak

Gaur, ostirala, hasi dira abuztuko aldizkariak etxez etxe banatzen

Webgune honetan ikus daiteke jada aldizkaria, baita PDF formatuan ere

Haitira bidaltzeko 1.500 euro bildu ditu Mixio Taldeak

Uztarria.eus | 2011-07-29 : 12:07 | Gizartea

Santio egunez, plazan banatu zen txekor errearekin bildu dituzte 1.500 euro

Diru hori Haitira bideratuko dute, hango eskoletan eguzki lanparak jartzeko

Haurren Barraka Egun jendetsua

Uztarria.eus | 2011-07-29 : 12:01

Atzo, osteguna, Saninazio festen harira, Haurren Barraka Eguna izan zen. 16:30ean hasita, haur eta gaztetxo ugari ibili zen barraketan. 1,50 euroren trukean barraka guztietarako bi fitxa eskuratu zituzten ...

Saninazioetan autobusak egongo dira, Zumaia, Zestoa eta Azkoitira

Uztarria.eus | 2011-07-29 : 11:07 | Festak

Eskualdeko udalen eskariari erantzunez, uztailaren 30etik abuztuaren 1era zerbitzua indartuko dute

Autobusak Julian Elorzan gelditu ordez Enparan Gainen egingo dute geldialdia, abuztuaren 3ra bitartean

Mendea pasatuta, berriketarako gogoz

Uztarria.eus | 2011-07-29 : 10:07 | Gizartea

Ehun urtetik gorako bost herritar omendu zituzten atzo, udaletxean

Albina Arregi, Juan Aranburu, Mari Cruz Aizpuru, Josefa Odriozola eta Jesusa Arangurenek dira omenduak

 

Hilaren 30eko herri bazkarirako txartel denak saldu dituzte

Uztarria.eus | 2011-07-28 : 17:07 | Festak

Jende asko txartelik gabe gelditu dela ikusita, eta irtenbidea eman asmoz, batzarra deitu dute gaur (osteguna) 21:00etarako, plazan

San Inazio egunean, hilaren 31n, ere bazkaria egingo dute Erdikalean

Festetan ere parekidetasunaren aldarria

Uztarria.eus | 2011-07-28 : 14:07 | Festak

Festa Parekideen aldeko lan-taldekoek hainbat ekimen antolatu dituzte saninazioetarako

Besteak beste, Txitximoreren bideo emanaldia eta Emakumeok Plazara ekimena izango dira festetan

Bazkidetu zaitez Kultur Mahaian, Sanagustinen proiektua-eta laguntzeko

Kepa Urbieta (Kultur Mahaiaren izenean) | 2011-07-28 : 12:07 | Kultura

Urtean 10 euro dira. Bete fitxa hau. Dagoeneko 270 bat bazkide dira guztira

Kultur komunikabideak sortzen eta garatzen edota herriko kultur egitaraua hobetzen ere laguntzen da. Bazkideak zozketak ditu

Kilometroen baitan, lankidetza hitzarmena sinatu dute Uztarriak eta Azpeitiko Ikastola Ikasberrik

Uztarria.eus | 2011-07-28 : 12:07 | Besterik

Sinatze ekitaldian Kilometroak 2011ko, Azpeitiko Ikastola Ikasberriko eta Uztarria Komunikazio Taldeko kideek hartu zuten parte

Kilometroen inguruko informazioaren eta publizitatearen inguruko konpromisoak hartu zituzten biek

 

Iritsi dira txosnak herrira

Uztarria.eus | 2011-07-28 : 11:07 | Festak

Gaur, osteguna, hasi dira txosnak muntatzen, eta zapatuan irekiko dituzte

Guztira zazpi txosna egongo dira; sei plaza atzean eta Zelai Luzen, eta bat plazan

 

Sanagustinek eta Durangoko Plateruenak lankidetza hitzarmena sinatu dute

Uztarria.eus | 2011-07-27 : 15:07 | Kultura

Azpeitiko kulturgunea Euskal Herriko kafe antzokien zirkuituan sartzeko bidea erraztuko du Plateruenak

Bi eragileek harreman iraunkorraren bidez esperientzia partekatuko dute

 

Saninazioetan, 'Hire animau hai, mahuai'

Uztarria.eus | 2011-07-27 : 13:07 | Festak

Festa Herrikoien Batzordeak festetan parte hartzeko deia zabaltzeko asmoz spota egin du

»» Erantzunak: 1 (vich)

Loraldi balkoi eta leiho lehiaketako sariak banatu dituzte

Uztarria.eus | 2011-07-27 : 12:07 | Besterik

Balkoi ederrenaren saria Lourdes Ibarguren Elustondok irabazi zuen

Baserri-atari ederrenaren saria Landetako Urbietatxo baserriko Gurutze Zubimendi Albizurik jaso zuen.

 

»» Erantzunak: 1 (bertakue)

Gipuzkoako Dantza Sueltoko Txapelketa irabazi dute Ion Ibargurenek eta Idoia Besadak

Uztarria.eus | 2011-07-27 : 11:07 | Kultura

Gipuzkoako Txapelketa irabazten duten lehenengo aldia da

Garazi Gurrutxaga eta Asier Ibarguren azpeitiarrek irabazi zuten 16 urtetik beherakoen mailan

 

Haurren Barraka Eguna bihar izango da

Uztarria.eus | 2011-07-27 : 10:07 | Festak

Bihar, osteguna, 16:30etik aurrera prezio baxuagoak izango dira

Barraka guztietan 1,50 euroren truke bi fitxa lortu ahal izango dituzte

Landu itxi izana salatu dute enpresako langileek eta bazkideek

Urola Kostako Hitza | 2011-07-27 : 10:07 | Gizartea

Enpresaren zuzendari nagusiaren azken urteetako "kudeaketa kaskarraren" ondorioa dela diote

Azpeitiko Juan XXIII. auzuneko Landu enpresa joan den maiatzaren 5etik itxita dago, eta ondorioz 21 langile lanik gabe daude

 

»» Erantzunak: 1 (oskar)

Frontoi Txiki pilotazalez beteta

Uztarria.eus | 2011-07-27 : 10:07 | Kirolak

Herenegun, Santio egunez, Ilunpe Pilota Elkarteko pilotariek Cesar Valverde Pilota Txapelketako finalak jokatu zituzten

aurreneko aldiz emakumeak aritu ziren botillero lanak egiten

 

Emaitzak: 117 | Orriak: 1 2 3 4 5 6