Artxiboa: 2011 4

Bilduk elkarretaratzea deitu du maiatzaren 3rako, ilegalizazioaren kontra

Uztarria.eus | 2011-04-29 : 17:04 | Politika

Eskubide guztien alde. Ilegalizaziorik ez leloarekin egingo dute, plazan, 19:30ean

Euren zerrenden aurka egiteko "lege aldetik eta juridikoki arrazoi bat bera ere" ez dagoela diote koalizioaren Azpeitiko kideek

Azpeitiko Bilduko 'susmagarriak', Fiskaltzaren arabera

Uztarria.eus | 2011-04-29 : 10:04 | Udala

Haren inpugnazio idatziak dio koalizioko bi hautagai GaztEHerria ekitaldira joan zirela, bat Gudari Egunera eta lau D3M hautes elkartearen abalista izan zirela

Auzitegi Gorenak larunbat gauerdirako hartuko du erabakia

Azken albistea (apirilak 29, 22:00). Bilduren alegazioan Azpeitiari buruzkoa 105. orrialdean. Koalizioak dio GaztEHerria ekitaldira joan zirenak kontzertuetara besterik ez zirela joan

»» Erantzunak: 16 (labeaga, ixilikezegon, azpeitiar, atsaldez...)

Tasatutako eta alokairuko 32 etxe zozkatuko dituzte maiatzaren 5ean

Uztarria.eus | 2011-04-29 : 09:04 | Gizartea

Betharrametako aretoan izango da, 18:00etan hasita

Onartuen behin betiko zerrendak ikusteko egin klik hemen , hemen eta hemen

'Klik Art', igandera arte ikusgai

Uztarria.eus | 2011-04-28 : 17:10

Atzo, asteazkena, ireki zuten Sanagustinen 'Klik Art', urrian Azpeitian egingo den Kilometroak 2011 festaren aldeko erakusketa. Bailarako 25 artista (horietako batzuk, argazkian) dira erakusketarako lanen bat utzi dutenak. Obra guztiak ...

Autokontsumorako baratzezaintza ekologikoaren gaineko ikastaroa datorren astean hasiko da

Uztarria.eus | 2011-04-28 : 17:04 | Gizartea

Guztira bost saio emango dituzte, hiru maiatzean eta bi ekainean, Sindikatu Zaharrean; maiatzaren 2a, izena emateko azken eguna

Ingurugiro Etxea Fundazioak antolatu du, Ereiten proiektuaren baitan

Sanjuandegiko festak antolatzeko bilera deitu dute maiatzaren 3rako

Uztarria.eus | 2011-04-28 : 12:04 | Festak

Maiatzaren 31tik ekainaren 5era bitartean izango dira auzoko festak

Egitaraua antolatzen hasi dira auzotarrak eta hainbat kontzertu antolatu dituzte dagoeneko

 

Sanjuandegiko V. Mendi Lasterketan izena eman daiteke dagoeneko

Uztarria.eus | 2011-04-28 : 11:04 | Kirolak

Maiatzaren 15ean izango da, 10:30ean hasita

Aurtengoa Bide Onak lasterketa antolatzen duen azkenengo aldia izango da

Estatuaren abokatuak dio Azpeitiko Bilduren %20 "kutsatuta" dagoela

Uztarria.eus | 2011-04-27 : 16:04 | Udala

Inpugnazio idatziak ez du xehetasunik ematen eta ez du frogarik aurkezten

Koalizioaren beste 45 hautagaitza daude batez beste horretatik gora, Guardia Zibilaren txostenak dioenez; Gorenaren eta Konstituzionalaren jurisprudentziak dio zerrenden kontra jotzeko gutxienez %20k egon behar duela "kutsatuta"

Azken albistea (apirilak 28, 20:30). Fiskaltzak ere Bilduren zerrenda denak inpugnatu ditu; Gorenak larunbat gauerdirako hartuko du erabakia

»» Erantzunak: 2 (atsaldez, Jonmi)

Patata tortila lehiaketa

Uztarria.eus | 2011-04-27 : 12:38

Gaur, asteazkena, 12 eta 17 urte bitarteko gazteek patata tortila lehiaketa egin dute udaletxe azpian. Gazteria Sailak Pazko Asterako antolatutako ekimenen baitan egin dute lehiaketa. Atzo hasi ziren ekimenak, eta ...

Tabernarien Elkarteak bidaia txartelak zozkatuko ditu ostiraletan

Uztarria.eus | 2011-04-27 : 12:04 | Besterik

Ostiral honetan, hilak 29, hasi eta hamabi ostiraletan egingo dituzte zozketak

Lehenengoa ostiral honetan egingo dute, 01:00etan Intz tabernan

 

Hasi dituzte Urrestillako pilotalekuko teilatua berritzeko lanak

Uztarria.eus | 2011-04-27 : 11:04 | Politika

Ur-jarioak dituelako berrituko dute teilatua

Lanak bi asteren buruan bukatzea aurreikusten dute

 

Feministok prekarietateari planto; bizitza duinera salto

Miren Aranguren Etxarte eta Saioa Iraola Urkiola (Euskal Herriko Bilgune Feministaren izenean) | 2011-04-27 : 10:04 | Iritzia

Baserritarrak, etxeko langileak, garbitzaileak, kanporatuak, pentsionistak, langabetuak, zaintzaileak, putak... gara emakume langileak. Gazteak, helduak, euskaldunak, etorkinak gara Euskal Herrian bizi garen emakume langileak. Adin eta kolore desberdinetako emakumeak gara, bai ...

Mikel Uribetxeberria: "Urrestilla bezalako ingurune batek sortzen dituen naturarekiko loturak erabatekoak dira"

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Kultur Mahaia | 2011-04-27 : 10:00 | Kultura

Mikel Uribetxeberria

Uribetxeberriak Donostiako Kur Art Galleryn bere lanekin osatutako erakusketa jarri du. Berak ateratako argazkiak eta Interneten topatutako animalien argazkiak uztartuz osatu du lana. Bihartik hasita uztailaren 27a arte egongo da bertan. Argazkian, erakusketan ikusiko den lanetako bat.

Fiskaltzak eta Estatuaren abokatuak Azpeitiko Bilduren zerrenda ere inpugnatuko dute

uztarria.com, berria.info | 2011-04-26 : 18:04 | Udala

Koalizioaren zerrenda guztiak eramango dituzte Auzitegi Gorenera

Haien arabera, Bildu ETAren estrategian dago eta zerrendakide batzuek Batasunarekin harremanak izan dituzte

»» Erantzunak: 16 (Zelailuze, JoxeJoxe2, jaione...)

Herri Urratsen alde

Uztarria.eus | 2011-04-26 : 14:54

Duela egun batzuk Miarritzen entrenatu zen Reala, Herri Urrats Ipar Euskal Herriko ikastolen festaren alde. Argazkian, besteak beste, Mikel Aranburu eta Mikel Labaka ageri dira. Maiatzaren 8an izango da aurtengo ...

Kilometroak 2011ren baitan, Klik Art erakusketa antolatu dute

Uztarria.eus | 2011-04-26 : 12:04 | Kultura

Bihar, asteazkena, irekiko dute eta igandera arte egongo da zabalik

.25 artistak egindako lanak egongo dira ikusgai Sanagustinen

'Hitzetik Hortzera' berezia

Uztarria.eus | 2011-04-26 : 11:38

1986ko martxoaren 23an Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala jokatu zen Donostiako Belodromoan. Zortzi bertsolarik kantatu zuten eta Xebaxtian Lizasok irabazi zuen txapela. 25 urte pasatu dira final hartatik, eta 'Hitzetik Hortzera ...

Udal hauteskundeetako mahaiak osatzeko zozketa bihar egingo da

Uztarria.eus | 2011-04-26 : 11:04 | Politika

Udaletxeko areto nagusian egingo dute zozketa

.10:00etan hasiko da

Gazteen torneoko Gipuzkoa-Valentzia eta Reala-Real Madril igandean Azpeitian

Uztarria.eus | 2011-04-20 : 18:04 | Kirolak

Lehen partida 16:00etan hasiko da, bigarrena 17:30ean

Nazioarteko XXVII. txapelketa da aurtengoa

Azkeneko albistea (apirilak 25, 10:00). Gipuzkoa-Valentzia: 0-1. Reala-Real Madril: 1-0

Ataun izango da Azpeitiaren aurreneko aurkaria Gipuzkoako Herriartekoan

Uztarria.eus | 2011-04-20 : 17:04 | Kirolak

Joaneko partidak maiatzaren 14-15eko astebukaeran jokatu dituzte, Ataunen

2010ean irabazitako txapela berritzea "zaila" izango dela dio Jesus Ruiz ArgandoƱa Keuttin-ek

Emaitzak: 95 | Orriak: 1 2 3 4 5