Artxiboa: 2010 12

2010eko San Silbestre lasterketa

Uztarria.eus | 2010-12-31 : 17:28

 

Ehundaka korrikalarik (650tik gora) hartu dute parte Xeye Atletismo Elkarteak eta *Urola Kostako Hitza* egunkariak antolatutako proban.

»» Ikusi argazki guztiak (10)

600dik gora lagunek hartu dute parte San Silbestre proban

Uztarria.eus | 2010-12-31 : 16:12 | Kirolak

Gizonezkoetan Asier Cuevas (0:25:13) izan da lehena eta emakumezkoetan, Nerea Etxeberria (0:32:12)

Nerea Etxeberria eta Xabat Manzisidor izan dira lehenengo azpeitiarrak

Ikusi hemen argazki bilduma

 

»» Erantzunak: 6 (azkoitiarra, anarur, jon...)

HATXE, aurrenekoan bale

Uztarria.eus | 2010-12-31 : 12:12 | Kultura

Haritz Garmendiak, Etxanizek eta Txibilterrek osatutako taldea gailendu zitzaion Bertso Parrandaren finalean MAN-i

600dik gora lagun elkartu zen Gaztetxean finala jarraitzera

 

Iraurgi ikastetxekoak txapeldun

Uztarria.eus | 2010-12-30 : 12:46

Iraurgi ikastetxeak irabazi du Gasteizko Ariznabarra futbol-eskolak antolatutako Gabonetako futbol txapelketa. Finala Donostiako Antiguoko taldearen kontra jokatu zuten eta 3-2 irabazi zuten Iraurgiko gaztetxoek. Goiko argazkian taldeko kide guztiak eta ...

Bertso Parrandako finala, gaur

Uztarria.eus | 2010-12-30 : 12:12 | Kultura

.Gaztetxean izango da, 22:30ean hasita

HATXE eta MAN taldeak izango dira oholtza gainean

Biharko manifestazioan parte hartzeko dei egin du Azpeitiko AAM-k

Uztarria.eus | 2010-12-30 : 11:12 | Politika

Igerileku aurretik abiatuko da, 19:00etan

Dispertsioaren gastuei aurre egiteko osatutako zozketako zenbaki saritua 2661 da

Liburu salmenta

Uztarria.eus | 2010-12-29 : 19:18

Herri-gutunaren 700. urteurrena dela-eta Udalak argitaratu dituen liburuak salgai jarri dituzte udaletxeko arkupetan. Gaur (argazkian) eta bihar, hilak 30, 17:00etatik 20:00etara hantxe izango da salmenta postua. Liburu bakoitzak ...

Imajinazio handiko jaiotza txikiak

Uztarria.eus | 2010-12-29 : 19:12 | Kultura

Iraurgi Ikastetxeak antolatutako jaiotzen erakusketa urtarrilaren 4a arte ikus daiteke Betharramen

LH3 eta LH6 arteko ikasleek egindako 48 lanek osatzen dute erakusketa

 

Mikel Labaka Euskal Selekzioaren partidan izango da

Uztarria.eus | 2010-12-29 : 12:12 | Kirolak

Mikel San Jose Athletic-eko jokalaria gaixo dagoela-eta sartu dute deialdian

Gaur jokatuko dute partida San Mamesen, 20:45ean hasita

Loiolako liburutegia irekita egongo da urtarrileko asteburuetan

Uztarria.eus | 2010-12-29 : 11:12 | Kultura

Urtarrilaren 8an, larunbatean irekiko dute

Astegunetako ordutegi berdina izango du: 09:00etatik 13:00etara eta 15:30etik 19:00etara

Oroimena iruditan

Uztarria.eus | 2010-12-28 : 19:19

Joan den udaberrian egin zuten aurreneko saioan gertatu bezala, azpeitiarrek gogo onez hartu dute Azpeitiko Argazki Elkarteak Udalarekin elkarlanean antolatu duen argazki zaharren bigarren erakusketa. Sanagustin kulturgunean -udaletxeko atetik sartuta- ...

Urteko azken asteazkenarekin batera, 2010eko azken odol-ateratzea

Uztarria.eus | 2010-12-28 : 18:12 | Gizartea

Azpeitiko odol-emaileen elkarteak biharko, hilak 29, egina du hitzordua anbulatorioan

Ordutegia ohikoa izango da: 18:00etatik 20:00etara

Osteguna izango da San Silbestre lasterketan izena emateko azken eguna

Uztarria.eus | 2010-12-28 : 12:12 | Kirolak

Egunean bertan ezingo da izena eman

Azpeitiko Aitzaki Kirolak eta Azkoitiko Plaza Berri Sport kirol dendetan eman daiteke izena hilaren 30a bitartean

Iraurgik lehen itzuliko azken partida jokatuko du bihar, etxean

Uztarria.eus | 2010-12-28 : 11:12 | Kirolak

Almeriako Promobys Tijola taldearen kontra jokatuko du

.21:00etan hasiko da neurketa, Azpeitiko kiroldegian

Hainbat herritarrek egin dute Bilboko manifestaziorako urratsa

Uztarria.eus | 2010-12-28 : 10:12 | Politika

Hainbat eragile eta norbanakok eman diote atxikimendua presoen eskubideen aldeko manifestazioari

Urtarrilaren 8an izango da, Bilbon

»» Erantzunak: 2 (zerdalata, Loiolatarra)

Umeak Gabonetako oporrak gozatzen

Uztarria.eus | 2010-12-27 : 19:12 | Aisia

Urteroko jolas parkea urtarrilaren 4a arte martxan izango da Izarraitz pilotalekuan

Aste honetan, hilaren 30a arte, luzatuko dira Gazteria Sailak prestatutako ekintza bereziak

 

Argazkiaren egia II

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Kultur Mahaia | 2010-12-27 : 13:00 | Kultura

Argazkiari ezpala ateratzen hasi eta baita atera ere! Gogoratzen karlistak Azpeitiko plazan zioen argazkia jarri genuela (ikus hemen), baina duda genuenez, ea Herriko Plaza zen galdetu genuela? Orduko hartan Imanol Eliasek bere iritzia eman eta Perez Arregi plaza izango zela esan zuen. Bada orain, informazio gehiago lortu du lapikue.net-ek Aitor Aranbarriri esker.

(Kultur Mahaian bazkide egiteko idatzi lapikue@gmail.com helbidera izen-abizenak eta telefono zenbakia. Urtean 10 euro besterik ez dira).

Karlistak ikastaroan

Herriko argazki zaharren erakusketa irekiko dute gaur arratsaldean

Uztarria.eus | 2010-12-27 : 12:12 | Kultura

Urtarrilaren 9ra arte zabalik egongo da argazki erakusketa

Astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara egongo da zabalik; zapatu eta jai egunetan, berriz, 12:00etatik 14:00etara

Lagun Onak-en porrota

Uztarria.eus | 2010-12-27 : 11:12 | Kirolak

.1-0 galdu zuen joan den larunbatean jokatutako partidan

Elgoibar izan zuen aurkari

Publizitate sexistarik ez!

Uztarria.eus | 2010-12-27 : 10:47

Joan den ostiralean, Bilgune Feministako kideek publizitate sexista salatzeko ekimena egin zuten. Bilgune Feministako kideen arabera, "sistema patriarkalaren mesedetan dauden multinazionalek irudia, baloreak, kontsumo ohiturak, harreman ereduak, sexualitate ereduak... sortzen ...

Emaitzak: 136 | Orriak: 1 2 3 4 5 6 7