Artxiboa: 2010 11

Argazkiaren egia

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Kultur Mahaia | 2010-11-30 : 16:22 | Kultura

Joan den astean zehar, goiko argazki hori izan du eskegita lapikue.netek, eta bertan galdera bat jartzen zuen: "Interneten nabigatzen eta hara zer aurkituko! 1871ko argazki bat, karlistak kanoi batekin. Lekua Azpeitiko plaza omen. Ramon Hernandezen argazki hau non aterata dagoen kokatzeko gai al zarete?". Lapikue.netek berak ere jardun zuen argazkia kokatu nahian, eta ezinaren ondorioz errezenera jo zuen, erantzuna jakin zezakeen norbaitengana, alegia. Beraz, Imanol Eliasi deitu zion erantzuna jakiteko. Gaur, zueri ematen dizuegu.

Karlistak kanoiarekin

5-0 irabazi zion igandean Lagun Onakek Zarautzi

Uztarria.eus | 2010-11-30 : 15:11 | Kirolak

Nagusitasunez irabazi zuen herriko taldeak igandean eta sailkapeneko 10.postuan da orain

Unai Torres erdilariak bi gol sartu zituen

»» Erantzunak: 1 (epelde)

Bihar hasiko dira Landetako San Eloy festak

Uztarria.eus | 2010-11-30 : 12:11 | Festak

Igandera arte egitarau oparoa prestatu dute auzotarrek

Bazkariak, Mus Txapelketa, kontzertua, afaria... izango dira

Banatu dituzte 'Gure inguruari begirada bat' lehiaketako sariak

Uztarria.eus | 2010-11-30 : 11:11 | Besterik

Joan den larunbatean banatu zituzten, Azkoitiko udaletxean

Juan Joxe Agirre, Iñaki Aranburu eta Iñigo Olarte Azpeitiko bizilagunek jaso zituzten, besteak beste, sariak

»» Erantzunak: 1 (Iosu Badiola)

Euskarazko Produktuen Katalogoa atera du aurten ere Euskara Patronatuak

Uztarria.eus | 2010-11-30 : 11:11 | Gizartea

Azpeitian 5.000 katalogo banatuko ditu patronatuak

Katalogoa interneten ikusteko egin klik hemen

Mugarik muga, hirugarren etapa

Uztarria.eus | 2010-11-30 : 10:32

Joan den larunbatean egin zuten 41 bat lagunek Mugarik Muga etapako 3.etapa. Ibarbia auzotik Lasaora egin zuten ibilaldia, eta 4-5 orduko buelta egin zuen. Goiko argazkian, buelta egin zuten ...

Slalomean irabazleak izan dira Aitor Etxeberria eta Urtzi Oteiza

Urola Kostako Hitza | 2010-11-30 : 10:11 | Kirolak

Herenegun laugarren aldiz jokatu zuten auto lasterketa Azpeitiko Landetako industrialdean

Beste mailetan, Iraitz Orbegozok lortu zuten lehen postua

Kultur Mahaiak batzarra egingo du bihar

Uztarria.eus | 2010-11-30 : 10:11 | Kultura

Bihar, asteazkena, Sanagustin kulturgunean egingo dute 20:30ean hasita

Sanagustin kulturguneaz, bazkidetzaz eta Kultur Mahaiak 2011rako dituen plangintza eta aurrekontuez, zein 2010eko balorazioaz jardungo dute

Plan Orokorraren eztabaida "oraindik itxi gabe" dagoela dio ezker abertzaleak

Urola Kostako Hitza | 2010-11-29 : 16:11 | Politika

Ezker abertzalekoek, "Plan Orokorraren edukietan akordiora iristeko proposamen bat" egin diete gainontzeko udaleko ordezkariei

"Beraz, akordio on batetara iristeko ateak zabalik jarraitzen dute udalean", esan dute

»» Erantzunak: 7 (txikia, bakarra...)

Azpeitiarrak Donostiako Maratoian

Uztarria.eus | 2010-11-29 : 14:32

Igandean ospatu zen Donostian 33. Nazioarteko Maratoia. 2.500 korrikalari inguruk parte hartu zuten lasterketan eta horien artean baita hainbat azpeitiarrek ere. Azpeitiko bizilaguna den Asier Cuevasek hirugarren postua eskuratu ...

'Bake bidean' akordioarekin bat egin dute Azpeitiko hainbat eragilek

Uztarria.eus | 2010-11-29 : 13:11 | Politika

Gernikako akordioa sinatu zuten eragile politiko, sindikal eta sozialetako Azpeitiko ordezkariak elkartu ziren larunbatean

Abenduaren 11an egingo den batzarrean parte hartzeko deia egin zieten herritarrei

 

Hainbat lagun Sahararen alde

Uztarria.eus | 2010-11-29 : 12:11 | Gizartea

.150 bat lagunek egin zuten manifestazioa

Urola Kostako Sahararen aldeko elkarteek antolatu zituzten ekimenak "Mendebaldeko Sahara jasaten ari den une gogor hauetan elkartasuna adierazteko"

 

Maindire ilara jendetsua

Uztarria.eus | 2010-11-29 : 11:50

Joan den ostiralean, hileko azken ostiraleroko moduan, maindire ilara egin zuten hainbat herritarrek. Hotza egiten zuen arren, 80 bat lagun elkartu ziren euskal preso politikoei elkartasuna adierazi eta bizi duten ...

Zurteko finalerdira, HATXE

Uztarria.eus | 2010-11-29 : 09:11 | Kultura

Ikusleek erabaki zuten irabazlea nor zen

Abenduaren 10ean jokatuko dute finalerdia, Azkoitiko Zurten, AZPIJO taldearen kontra.

 

Azpeitiko Kilometroen aurkezpen jaia, argazkitan

uztarria,com | 2010-11-27 : 18:11 | Hezkuntza

'Klik’ izango da datorren urteko Azpeitiko Kilometroak festaren leloa

Atzo aurkeztu zituzten logotipoa, leloa eta arropa Izarraitz Pilotalekuan egin zuten festan

Argazki-bilduma honetan erabilitako abestia aurreko Kilometroetakoa da

Inazio Uria gogoratzeko elkarretaratzea izango da ostiralean, hilketaren bigarren urteurrenean

Uztarria.eus | 2010-11-27 : 10:11 | Politika

Sendiak deituta, bilkura isila egingo dute Loiolan, 13:00etatik aurrera

ETAk hil zuen enpresaburua, tiroz

Eneritz Artetxe: "Gauerako gogoz gaude, gainera, jakinda noren kontra den, gehiago"

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Kultur Mahaia | 2010-11-26 : 10:36 | Kultura

Bertso Parrandaren laugarren erronda gaur gauean izango da, 23:00etan, Sanjuandegiko Jim Clark tabernan. HATXE (Haritz Garmendia, 'Txibilter' eta Etxanizek osatutakoa) eta SEI (Silvia Etxaniz, Eneritz Artetxe eta Izaro Zinkunegik osatutakoa) taldeak ariko dira kantuan, ordubete inguruz. Lapikue.net Azpeitiko kultur webgunea Eneritz Artetxerekin egon da.

Kontraesanak

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Kultur Mahaia | 2010-11-26 : 11:41 | Kultura

Kontraesanak. Jolasten jarrita, azpeitiarrok badugu bat (beste askoren artean): lehorrekoak gara, baina sarri bustitzen gaitu zeruak. Kontraesanaren joko horretan sartu dira Juan Azpillaga eta Jose Luis Otamendi ere Kulturaldian eskainiko duten Bustilehorreko poemak. Itsasoa eta jendea errezitaldiarekin.

Otamendi eta Azpillaga

Bertanek antolatutako elkarretaratzearen aurrean

Iñaki Etxezarreta (Udal zinegotzia) | 2010-11-26 : 16:11 | Iritzia

Herriko zenbait taberna eta dendatan gertatutako lapurreten ondorioz, eta beraien ustetan egoera horrek sortzen dien segurtasunik ezaren sentsazioaren aurrean, Bertan Merkatari Elkarteak egin duen deialdia ikusita, Azpeitiko Udalak honako gogoeta ...

»» Erantzunak: 10 (eurizaparraie, maritxu, zegamarra...)

‘Klik’ egitera gonbidatuz dator Azpeitiko Kilometroak

Urola Kostako Hitza, Uztarria.com | 2010-11-26 : 16:11 | Hezkuntza

.2011ko Azpeitiko Kilometroetako leloa eta logoa aurkeztu ditu Azpeitiko Ikastola Ikasberri Kooperatibak, gaur, Donostian

Gaur, 20:30ean, egingo dute aurkezpen ekitaldia Azpeitian, Izarraitzen

 

Emaitzak: 148 | Orriak: 1 2 3 4 5 6 7 8