Artxiboa: 2010 5

Izarraizpeko eremuaz aldizkaria ezker abertzaleak

Uztarria.eus | 2010-05-31 : 12:53

Azpeitiko ezker abertzaleak Izarraizpeko eremurako dauden hirigintzako asmo eta ika-mikez eta Azpeitiko Plan Orokorraz aldizkari monografikoa atera berri du. Larunbatean aurkeztu zuen aldizkaria Izarraizpeko eremuan bertan. Azaldu dutenez, egun hauetan ...

Enrike Zurutuza albaitari eta euskaltzalea hil da

Uztarria.eus | 2010-05-31 : 11:05 | Besterik

Atzo hil zen, 92 urte zituela; gaur izango da haren aldeko hileta elizkizuna, 19:30ean parrokian

Izatez ataundarra zen, baina Azpeitian bizi zen aspalditik

 

»» Erantzunak: 1 (Enekoitz Esnaola)

Enrike Zurutuza animaliak eta oholtza gobernatzen zituen gizona

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Kultur Mahaia | 2010-05-31 : 10:00 | Kultura

Enrike Zurutuza (Ataun, 1917, Azpeitia 2010) albaitaria zen lanbidez, baina kultura arloan ere egin izan zuen lana; 'Etumetako Basajauna' liburua itzuli, eta antzerki munduan lan egiteko beta ere hartu zuen, besteak beste. Atzo hil zen 92 urte zituela, eta gaur 19:30ean izango da Enrike Zurutuza Joxe Miel-en azken agurra, Soreasuko parrokian. 

 

Zurutuza

Bertan Eguna izan zen larunbatean

Uztarria.eus | 2010-05-31 : 09:58

Joan den larunbatean, hilaren 29an, merkatariek antolatuta, Bertan Eguna ospatu zen Azpeitian. Plazan karpa bat jarri zuten, eta barruan Bertan Merkatari Elkarteko 29 merkatarik jarri zuten postua. Gainera, udaletxeko arkupetan ...

Ikasitakoa erakutsiz

Urola Kostako Hitza | 2010-05-31 : 09:05 | Gizartea

Azpeitiko Emakume Mahaiak antolatu eta Parekidetasun Sailak bultzatuta, ikasturte bukaerako jaialdia egin dute

Modu horretan, ikastaroetan ikasitakoa eta egindakoa jendaurrera atera dute

 

Erremonte txapelketako finalerdiak erabakita daude

Urola Kostako Hitza | 2010-05-31 : 09:05 | Kirolak

Partidak datorren ostiralean jokatuko dituzte

Lehen partidan Etxabe II.-a eta Aizpurua II.-a Etxeberria IV.a eta Barrenetxea IV.-aren aurka ariko dira, eta bigarrenean, Matxin VI.-ak eta Agirrezabalak eta Matxin IV.-ak eta Zubizarretak jokatuko dute

Sanjuandegiko barraka eguna ostegunean da

Uztarria.eus | 2010-05-31 : 08:05 | Festak

Egun horretan barraketan gutxiago ordainduta ibiltzeko aukera izango da

Bi asteburutan egongo dira epaitegi aurrean tiobiboak

Lan Mobel Iraurgik 60-66 galdu du Gandiarekin joaneko partida

Uztarria.eus | 2010-05-29 : 20:05 | Kirolak

Kanpotarrek bigarren laurdenean erakustaldia eman eta aurretik jarri dira eta Txakartegirenek ezin izan diote neurketari buelta eman

Datorren larunbatean jokatuko dute itzulikoa Gandian, Zilarrezko LEB Ligarako igoera faseko azkena

 

Azpeitiak Donostiari 1-2 irabazi dio Herriartekoan

Uztarria.eus | 2010-05-29 : 20:05 | Kirolak

Herriarteko Pilota Txapelketako finalerdietako joanekoa jokatu dute gaur, Donostian

Itzuliko partidak datorren ostiralean, ekainaren 4an, 22:00etan, jokatuko dituzte Azpeitiko Frontoi Txikin

Azpeitiarekin alderatu dute

Uztarria.eus | 2010-05-29 : 11:05 | Gizartea

"Oiartzunen atez ate 5.200 kilo zabor organiko jaso ditugu egun bakarrean, eta Azpeitian, 5. edukiontziarekin, 4.363 kilo hamabost egunetan", dio Oiartzungo alkateak

Igandean ekin zioten han zabor biltze sistema berriari

»» Erantzunak: 2 (txo, atsaldez)

Azoka berezia plazan

Uztarria.eus | 2010-05-28 : 18:59

Plaza Nagusia saltokiz bete da ostiral arratsaldean. Bosgarren urtez, bigarren eskuko produktuak eta Bidezko Merkataritzakoak aukeran jarri dituzte saltokiotan, Agenda 21 ekimenaren barruan antolatutako azoka berezian. Beste askoren artean, liburuak ...

Egurra ta kitto! taldeak aurreneko diskoa kaleratu du

Uztarria.eus | 2010-05-28 : 17:05 | Kultura

Argituko du izena jarri dioten lana zazpi kantuz dago osatua

Bost euroren truke eskura daiteke diskoa, Txarrantxa eta Orkatz tabernetan

 

»» Erantzunak: 1 (intza1990)

Iraurgik Gandian jokatuko duen itzuliko partidarako bidaia antolatu du

Uztarria.eus | 2010-05-28 : 16:05 | Kirolak

.70 euro ordaindu beharko dituzte zaletuek Gandiara joateko

Gandiara joan aurretik, bihar (larunbata), joaneko partida jokatuko du Iraurgik Azpeitian, 18:30etatik aurrera

Emakumeek jaialdia egingo dute gaur

Uztarria.eus | 2010-05-28 : 12:05 | Gizartea

Jaialdia Betherrametan egingo dute, 19:00etatik aurrera

Larunbatean eta igandean, ikastaro desberdinetako emakumeek egindako lanen erakusketa izango da

Eskubide Sexual eta Erreproduktiboen Eguna

Uztarria.eus | 2010-05-28 : 11:24

Gaur, maiatzak 28, Eskubide Sexual eta Erreproduktiboen Eguna da. Horren harira, atzo, eskuorriak banatu zituen Bilgune Feministako kideek anbulatorio aurrean.Bilgune Feministaren arabera, "abortuaren inguruko lege berria ez da nahikoa ...

Ibilaldira joateko autobusa antolatu dute

Uztarria.eus | 2010-05-28 : 10:05 | Euskara

Ikasberri Azpeitiko Ikastolak antolatu du autobusa

Autobusa anbulatorio aurretik aterako da, 09:30etan

Erremonte Txapelketako partidak, gaur, Izarraitzen

Urola Kostako Hitza | 2010-05-28 : 10:05 | Kirolak

.18:30ean hasiko dira partidak

Sarrera doan izango da

Bihar hasiko dira Nuarben trinidadeak

Urola Kostako Hitza | 2010-05-28 : 10:05 | Festak

Astelehen gauerdira bitartean, festak ospatzeko hainbat ekitaldi antolatu dute nuarbetarrek

Herri afaria, su artifizialak, Kupelaren dantzaldia... izango dira datozen egunetan

Lander Lasa: "Taldea indartsu dago, eta gogoarekin"

Uztarria.eus | 2010-05-27 : 11:05 | Kirolak

Iraurgik larunbatean jokatuko du Zilarrezko LEBera igotzeko azken kanporaketako joanekoa, Gandiaren aurka (Azpeitia, 18:30)

Sarrerak eros daitezke dagoeneko Iraurgiko tabernan eta Donostiako GBCn

 

Aurrera doa Mendi Astea

Uztarria.eus | 2010-05-27 : 10:41

Lagun Onak M.B.-k urteroko moduan, Mendi Astea antolatu du aurten ere, eta Txalintxoko egunarekin hasi zuten. Aste honetan hainbat hitzaldi antolatu dituzte, eta igandean bukatu da Xoxoteko egunarekin ...

Emaitzak: 146 | Orriak: 1 2 3 4 5 6 7 8